Azkoitiko Langileen Huelga-ekt

  • Uploaded by: Joxe
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Azkoitiko Langileen Huelga-ekt as PDF for free.

More details

  • Words: 572
  • Pages: 7
Euskal langileen kulturaren transmisioa “Urkiolegi”ren Azkoitiko langileen huelga

bertsoen eskutik

EKT Huhezi Eskoriatza 2009ko uztailak 1 1920an, Azkoitian, makinistek huelga bat egin zuten; eta nagusiek fabrika itxi; lockouta, alegia. Gero, guardiek, sei edo zazpi lagun zauritu zituzten. Urkiolegi-k nahiko hurbildik bizi izan zuen arazo hura eta hogei bertso jarri zituen. Guk haietako hamabi aukeratu ditugu, zuei eskaintzeko.

Urkiolegi, Jose Manuel Lizarralde Roteta, Azkoitian jaio zen 1872an eta 64 urterekin hil zen. Bere bertsoak, eta beste azkoitiar bertsolari batzuenak, Auspoaren 95-96 aleetan irakurri daitezke. 1 Mila bederatzirehun ta hogeigarrenian, zeruko Aita nago zure biharrian; gaizki bizi gerade paraje onian, bendizio bat, arren, zuzendu gaitian. 2 Arrazoietan jarri gaitian begira: fabrikarako atiak zertan itxi dira? Horrelakorik etzan justuak balira, goseak errenditzen pobriak ai dira. 2 3 Kapitalistak nunbait ondo ziran bizi: pobriak lana egin, haiek irabazi, jan ta edan, pasiatu ta ederki jantzi.

Obreruak ez al du hainbeste merezi?

Urkiolegik kasukonkretu bat, garai batekoa, isladatzen du bere bertsotetan. Handik honera, aldaketak somatzen ditugu bai gizartean, eta baita langilegoan eta lan harremanetan ere. Orain laikoagoak gara, hiritartuagoak, ikasiagoak agian. Aldaketak egon dira, bai, lana egiteko eran -industrializazioa, robotizazioa, globalizazioa, teknologi berriak, informatika, …- Bainan, bistan da, funtsean, eta diferentziak alde batera utzita, laurogeita hamar urte geroago, egoerak bere horretan jarraitzen duela: alegia, produkzio bideen eta baliabideen jabegoa, gutxi batzuren eskuetan dagoela eta gehiengo batek horientzako lanean dihardugula aberastasuna sortzen. Eta badirudi, bertso hauetan, Urkiolegi gaur eguneko antzeko edozein gatazkari buruz ari dela, botere politikoa eta errepresiboa, botere ekonomikoaren menpe jartzen denean.

3 4 Urrilaren seian zan -esango det klaro-

Asteazken batian bastante goizaro; inozentien kontra hainbeste enpeino, atzetik nahio zuten aurretikan baino. 5 Pabrikako sarrera nahi gendun ikusi, guardiako jaunak etziguten utzi; atzetikan tiroka balarekin josi, inor ez ginaren hil danok gera bizi. 6 Denbora gutxi baten hainbeste heritu, lurrera erorita ziraden gelditu; gero mediko jaunak zituzten kuratu, esan zuten: “Atzetik dira balak sartu”. 4 7 Beren langile onak tiroz hil nahian, milagro bat Jainkuak ein du Azkoitian;

kapitalista hoiek joan dan aspaldian amenazaz pobria zeukaten azpian. 8 Orain sindikalistak atera kontuak, jornalak aindu’itube eskatutakuak; saiatu diralako gizon nonbratuak, oraindik palta dira lau artikuluak. 9 Artikulu hoietan eman zagun kontu hitzez agindu baina obraz ez mantendu; hoiek eiten dutena: ahal dala bengatu. Gizonak zertako du hainbeste gorrotu 5 “Zer da zuentzat transmisioa”, galdetu zigun asteazken batez, Jone Miren Hernandezek. Eta gure erantzunak, ondorengo hauek: “daukazuna eta dakizuna besteenganatzea; edota, jasotakotik eta bakoitzak beretik, besteei zerbait pasatzea”.

10 Obrero bihotzekuak, biegu unitu, geroko esperantzan ez inor gelditu; premiako orduan alkar sokorritu, Eleiza Santak hala odenatzen gaitu. 11 Sindikalista danai eite’iek erregu txarrak ez du balio, onez bihar degu: errespetoz ibili inola ahal badegu, langile asuntua zuzenduko degu.

6 “Zer da euskal eta zer ez” galdezka ekin genion ikusturteari, Maialen Lujanbioren eskutik; eta “zein da euskal kulturaren misioa trans garaiotan”.

Euskal Herrian egiten den kultura oro ez dela euskal kultura zioen Amezagak eta komunitate politikoa eta kulturala bereizteko beharra defendatu zuen. Amaitzera goazen honetan, euskal kultura bakarra edota euskal kultura ezberdinak (eta agian, kontrajarriak) ez ote dauden galdetzen diot neure buruari. Eta Imanol Galfarsorok esana datorkit burura: “Kultura borroka modu oso bat da, ez bizimodu bat” “Utopía kolektiboak berreskuratu behar ditugu elkartasunaren bitartez” dioenean, bat nator Josu Zabalarekin. Eta euskal langileen kulturaren transmisioa landuz, utopiaruntz bidea egingo dugu. Katea ez da eten! 12 Kantu-lan honek ez du hainbeste meritu, despedida emanaz bihar det gelditu; gehiago ere badira esan nahi banitu mantxarik ez duenak ez prendarik hartu. 7

Related Documents


More Documents from "Joxe"

Ekt2
December 2019 3
Ekt1
December 2019 11
Web 2 Word
October 2019 16
Ekt4
December 2019 5
Beka 2007
August 2019 12
Logoa10urte
August 2019 10