Ekt4

  • Uploaded by: Joxe
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ekt4 as PDF for free.

More details

  • Words: 975
  • Pages: 1
42

asteazkena, 2008ko apirilaren 16a berria

PLaza Graduondokoaz gain, kultur gertaera Bigarren urtez egingo da kulturgintza transmisioaren graduatu ondorengoa; gaur zabalduko da izen-ematea G O R K A E R O S TA R B E Donostia

Esperientzia onekin gertatzen dena. Errepikatzeko gogoa, edo ez etetekoa. Oraindik martxan da euskal kulturgintzak utzitako ondarea datozen belaunaldietara nola transmititu aztertzen duen graduatu ondoko ikastaroa, Arteola elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak antolatua. Antolatzaileak «pozik» dira lehen urteko esperientziarekin, eta bigarren bat ere egingo dela baieztatu dute. Gaur zabalduko da, hain zuzen ere, bigarren aldirako matrikulazio epea.

Xabier Aierdi soziologoa, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren saio batean. BEÑAT ZAMALLOA HIRU BEGIRADA ELKARTURIK. Bigarren

aldian ere, hiru begirada elkar gurutzatuko dira: prestakuntza teorikoa eskainiko dute kultur transmisioan adituak direnek, unibertsitateetako irakasleek; testigantza bidezko prestakuntza emango dute kulturgintzan arituak direnek (kantari, bertsolari, idazle...), eta hartzaileena izango da hirugarren begirada.

Emaileen artean 40 bat lagun ariko dira. Iaz izandako guztiei egin diete gonbit antolatzaileek, eta, «konfirmazio gutxi batzuen zain» dauden arren, gehienek errepikatuko dute esperientzia. Bertan izango dira, besteak beste, Jon Sarasua, Andoni Egaña, Anjel Lertxundi, Juan Carlos Perez, Ixiar Rozas, Fermin Muguruza, Josu Za-

bala, Iñaki Arruti, Xabier Aierdi, Koldo Tapia, Ander Manterola, Jose Mari Sors , Eneko Olasagasti eta Joseba Azkarraga. Izen berrien artean izango dira Itxaro Borda idazlea eta Ane Larrinaga EHUko irakaslea: «Emakume emaile gehiago sartzea da aurtengorako dugun erronketako bat, eta bi berri horiek izango dira behintzat», argitu du

JON SARASUA Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko irakaslea

«Guk leherketa txiki bat sortu dugu, ideien mintegi bat nolabait» G.E. Donostia

Gogoeta bat izan zen abiapuntu. Euskal kulturgintzaren gabezien inguruko gogoeta. Urtebeteko esperientzian oinarriturik, eta «jakintza pilaketa bat» egin ostean, «gustura» dago Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966) irakasle eta graduatu ondorengo ikastaroaren antolatzaileetako bat.

Iazko graduondotik zein ondorio atera duzue? Ez da erraza ondorio batera iristea jasotako ahots polifonia horretatik. Ahots eta begiratu asko egon dira, eta horixe zen nahi genuena. Ez naiz ausartzen sintetizatzen zein den hortik atera den ondorioa edo mezua. Ikusten dena da 60 hartzailez osaturiko talde horretan inpaktu bat sortu duela, zenbait gauzatan kezkatzeko moduko datuak

eta egoerak daudela ikusteak. Eta bestalde, plazer bat izan da hainbeste ahotsetatik destilatutako esperientzia ikustean.

Zuek igartzen zenuten beharra baieztatu al duzue? Kultur transmisioaren hutsune horren kontzientzia nabarmentzen joan da. Ikusten da hizlari oso desberdinen aldetik gabezien kontzientzia nabarmena dela.

Graduondokoaren lehen aldi honetan hutsuneren bat izan dela aitortu duzue. Zeintzuk? 40 bat lagun inguru aritu dira emaile moduan. Eta zaila izan da ikastaro bat antolatzea zeinetan horien guztien mezuak libre izan eta aldi berean logika bat eduki dezaten. Beste hutsune bat izan da, ikasle kopurua ikusirik, denbora gutxi izan dela ikasleek entzundakoa jaso, hausnartu eta galderak egiteko.

Gai berri bakar bat jorratuko duzue aurten. Transmisio hori hezkuntzan nola egin litekeen. Transmisio hori zehazki hezkuntzan nola antola litekeen, eta hezkuntza transmisioari buruzko gogoeta berariazkoa gelditu zaigu guk nahi baino ahulago, eta horrelako beste zenbait kontu.

Hartzaile taldea zabala da, baina mugatua, 60 lagunekoa. Esperientzia hau gizartera zabaltzeko beharra ikusten al duzue? Ez aldago arriskua bizipen nahiz jakintza horiek elite baten eskuetan geratzeko? Bai, hori hala da. Halere, erantzungo nuke unibertsitate batek eta Arteolak egiten duten ekarpena mugatua dela. Ez da gure asmoa euskal kulturgintzaren arazoak konpontzea. Guk leherketa txiki bat sortu dugu, eta 60 lagunez osaturiko taldeari halako prestakuntza

Iñaki Urruzola Arteolako kideak eta graduondokoaren antolatzaileetako batek. Maiatzaren amaiera bitartean izango da graduondoko ikastaroan izen emateko aukera: «Kulturgintzaren alorrean dabilenari eta , oro har, euskaldun orori, zuzendurik dago». 60 bat lagunez osaturiko taldea egitea dute helburu ikastur-

panoramiko eta eztabaidatu bat eman: ideien mintegi bat sortu dugu nolabait. Aldarrikatu nahi ditut gure izaera mugatua eta gure ahaleginaren mugak. Horrek zer dinamika sortzen duen? 60 ikasle horiek gero beraien lekutan zer egiten duten? Ikerketak sortuko diren? Hori da ikusteko dagoena.

Zuek zeuok ikerketaren arloa sendotuko duzue aurten, ezta? Ikerketa talde bat martxan jartzeko asmoa dugu gai hauei buruz. Ikerketa sistematizatuagoa abiatu nahi dugu, aurten izan dugun esperientziatik abiaturik. Eta gelditzeko intentzioarekin, gainera, hau da, gai honetan datozen urteetan argi-foku izateko asmoarekin, baina oraindik ere ez daukagu nahi adina jenderik.

Kultur transmisioan ditugun gabezia horiek, zer dira estrukturalak, kulturalak, norbanakoari dagozkionak... Nik uste dut denetik egon dela. Akaso arlo batzuetan egon da gau-

«Ez dakit gu bezalako komunitate txiki bat gauza batzuetan desarmatua egoteko moduan dagoen»

te berrian ere: «Udaletxetako teknikari, irakasle, literaturagile, bohemio, gazte kezkati, oldarkor eta halakoentzat...». Lehen urtean asteartetan izaten ziren ikastaro orduak. Aurten, aldiz, asteazkenetan izango dira, Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean. Bost orduz ariko dira 15:00etan hasita. Aurreko aldian bezala, ikastaroak amaitzean hartzaileak hiruko taldeetan banatu eta proiektu bat egin beharko dute, batzorde pedagogiko batek gidaturik. Belaunaldi ezberdinak elkarrizketan jartzea. Esperientzia ezberdinak ezagutaraztea. Horra Kate mailak lotzen izeneko graduatu ostekoak dituen egitekoetako batzuk. «Maila batean dekonstruituz joatea, eta belaunaldi berriei oxigenatze lan bat proposatzea... Irudiak eta ereduak ditugu hor, eta sarri askotan mitifikatu ditugu gertaerak ere. Eta benetako protagonistek azaltzen dituztenean, sasoi bateko gertaera kultural asko, desmitifikatzen ere laguntzen du», dio Urruzolak. Adituak, arituak eta kulturgintzan interesa dutenak. Guztiek partekatu eta transmititzen dituzte bizipenak eta jakintzak. Ikastaro bat dena, kultur gertaera ere bilakatuz.

zak aurreikusteko gaitasun bat, eta transmisioa antolatzeko sen bat, kulturgintzaren barruan. Eta beste arlo batzuetan, gehiago egon da merkatuek ematen zutenetik, eta bakoitzak bere izaera indibidualetik egin zezakeenetik ibili garela. Eta une honetan ohartzen gara ez dauzkagula irizpideak eskoletan zer egin dezakegun, musika eskoletan zer egin daitekeen, kultur programazioan zer egin nahi dugun, hedabideetan zein kultur politika erabili behar dugun... Gauza askotan erabat desarmatuak gaude. Eta desarmatuta egotea kaos polita izan liteke, baina , ez dakit gu bezalako komunitate txiki bat gauza batzuetan desarmatuta egoteko moduan dagoen.

Kantagintzan, bertsolaritzan eta literaturgintzan oinarritu da lehen urteko esperientzia. Hitzak izan du garrantzia. Bai, euskal kulturgintzako beste zenbait arlo kanpoan geratzen dira. Guk ikusi genuen, 200 orduko graduondo batean ezin genuela dena sartu. Berbazko kulturari eman genion garrantzia, eta aurrera begira egin genitzakeela gogoeta zabalagoak, baina dena ezin genuela.

Related Documents

Ekt4
December 2019 5

More Documents from "Joxe"

Ekt2
December 2019 3
Ekt1
December 2019 11
Web 2 Word
October 2019 16
Ekt4
December 2019 5
Beka 2007
August 2019 12
Logoa10urte
August 2019 10