Ekt2

  • Uploaded by: Joxe
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ekt2 as PDF for free.

More details

  • Words: 1,107
  • Pages: 1
45

berria ostirala, 2007ko otsailaren 2a

Donezaharren estreinatuko du, igandean, ‘Baionan bizi’ umorea eta errealismoa uztartzen dituen lana

«

48 ≠ Lukuren obra berria

«

KOLDO TAPIA Bertsozale elkarteko idazkaria

«Herrigintzarako kulturgintzan sinesten dugu proiektuko kideok» AINARA GOROSTITZU Bilbo

Bertsozale Elkarteko idazkari karguan egindako ia hogei urteetako esperientzia eskainiko du Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu-ondokoan Koldo Tapiak (Zizurkil, 1946). Bertsozale elkarteak tradizioa molde berrietara ekartzen eredu izan da. Ze oztopo eta ze aberastasun izan dituzten azalduko du, besteak beste, ikastaroan.

Ze kezka izan duzue gradu-ondo hau prestatzeko abiapuntu? Azken denboraldian, errealitateari begiratuta kezka bat nagusitzen da: lozorro batean sartuta gaude. Trantsizioaren ondoren mekanismo berriak jarri genituen euskara berreskuratzeko, kultura berreskuratzeko eta mekanismo horiek egon badaude egun, jendeak eus-

kalduntze prozesu soziologiko demografikoetan gora egin du, baina praktika kulturalean eta euskararen erabileran seguruenik ez da hori gertatzen ari. Guk sumatzen dugu azken urteetan arreta handia eskaini zaiola azpiegiturak muntatzeari. Hor urrats handiak eman ditu administrazioak,baina denboraren joanean guztiok kezka batek harrapatu gaitu: gaur euskalgintzak ze espazio sinboliko, ze erakargarritasun dauka gazte jendearentzat? Eta euskara ikasten ari direnentzat?

Hortaz, zerbait gaizki egin da denbora horretan guztian? Gauzak ikaragarri aldatu zaizkigu orain dela 15-20 urtetik. Orduan seguruenik egoera txarragoa zen, baina ilusioa, asmoa, gogoa askoz ere indartsuagoa zen, indar ho-

rrek eragin eta ahalbidetu du aldakuntza garrantzitsu batzuk ematea. Gu gogoeta honetatik abiatzen gara. Hau da Arteolaren eta gradu- ondo honen oinarria. Espazioa galtzen ari gara, eta horren aurrean zer egin behar dugu? Maila batzuetan, datuetan irabazten ari gara, baina bizitasunean galtzen ari gara. Gure arimarik gabe gelditzen ari da mugimendua. Ahuleziak nabarmenegi ari zaizkigu azaltzen.Bi ikuspuntu desberdin egon daitezke: batetik, konformatzen gara azpiegiturak eta diru kopuruak jarri ditugula esatearekin, edo bestetik, ohartu behar dugu mota honetako hizkuntza baten barruan bere kulturgintza eraginkorra eta bizia izatea nahi badugu, parametro estandarrak ez ditugula nahiko izango.

ANDONI MUJIKA HUHEZIko irakaslea

«Zaindu egin behar ditugu gure kulturako protagonistak» A. G. Bilbo

Gradu-ondokoak etorkizun ona izango duela sinesten du Andoni Mujikak (Durango, 1963), «bai emaileen eta bai jasotzaileen aldetik kolektibo sendoa osatuko dugu». Kulturgintza kate moduan ikusten du irakasleak, eta katebegiak lotu egin behar dira, katea ez dadin eten.

Jaso eta transmititzeaz gain, gradu-ondokoaren helburua sortzea da, ezta? Sormenak ikaragarrizko garrantzia du proiektu honetan. Sortzen den neurrian, gauza berriak proposatzen diren neurrian, kulturak biziberritu egiten dira. Berrikuntza funtsezkoa da kulturgintzan. Gure izatetik bizi nahi dugunontzako berme bakarra sorkuntza eta berrikuntza dira, berrikuntzak

sortzen dituelako jarraitzaileak, estimulatzen ditu lokartuta dauden arimak.

Euskal kultura soilik ez eta euskal kulturgintza izango duzue ardatz? Euskal kultura eta kulturgintza nahastu egiten dira, eta -gintza atzizkiak izugarrizko garrantzia du, intentzioa erakusten du. Gradu-ondoko proposamen honen muina bilatzen du kulturgintzaren gintza horrek. Ez da ezagutza bildu, ezagutza sortu eta ezagutza transmititzeko gune eta une bat bakarrik eskainiko; horrez gain, kultura egiten jardun diren erakundeen, protagonisten eta agenteen esperientzia eta bizipenak fusionatzeko gunea izango da. Hartzailea bera ere bere neurrian kudeatzaile izan behar da, ez dago bakarrik sortzaile eta artistei begi-

ra, bere eguneroko lanean irizpide hauek eskaintzeko gogoa duen langile horri begira dago graduondokoa. Berebiziko zentzua du gintza-k. Adibide bat jartzearren: zelan dakigu guk zelan kudeatu zen eta zelan handitu zen Durangoko Disko eta Liburu Azoka? Hori nork daki? Testigantza hori protagonisten eskuetatik jasotzeko aukera eskaini nahi dugu. Ez Dok Amairuren kasua, euskal rockarena, euskal zinemarena... esperientzia horiek guztiak ezagutu ahal izango ditugu. Horri guztiari orain oso modan dagoen metodologia dialogikoaz begiratuko zaio.

Helburu estrategiko argia du proposamenak? Bai, baina helburu estrategiko eta sendo horiez gain, pertsonak berak berez daukan kuriositateari

52-53 ≠ Urteko mendi jarduera onena Marko Prezelj eta Boris Lorencic-ek irabazi dute Urrezko Pioleta, Chomo Lharin irekitako bideagatik.

Gizartean sumatzen al duzue halako kezkarik? Ikusten dugu gizartea pasatu dela oso egoera estandar batzuetara eta gure gizartea ez dago estandarizatua, ez dago normalizatua maila guztietan. Lehendabizi sortu behar dugu esperientzia, ideia eta belaunaldien topagune bat, eta horren forma da gradu-ondoa... eta hori sozializatu egin beharko da.

Zerk batu zaituzte hainbeste aditu eta aritu proiektu honetara?

behar den formularekin, gu gatoz lanerako proposamen batekin, gonbite bat luzatzen diegu gizartean eremu honetan lanean diharduten guztiei gogoeta bat elkarrekin egin dezaten. Hori izango litzateke nolabait oinarrizko bidea. Gradu-ondoko honek ez ditu euskal kulturaren arazoak soluzionatuko, ez dago ez asmorik, ez intentziorik, bide bat jarri nahi du abian. Abiatu egin behar dugu.

Proiektu honen inguruan batzen garen jendearen komuneko ezaugarri nagusia da beste ezeren gainetik herrigintzarako kulturgintzan sinesten dugula. Gurea bezalako komunitate linguistiko batek aurrera egiteko behar du kohesio kultural garrantzizko bat. Gu ez gara komunitate linguistiko bat merkatu parametroetan funtzionatzeko izugarrizko malgutasunarekin jokatu ahal izango duguna. Gure euskal komunitatea, momentu honetan, 600.000 hiztunetan dago, edozein produktu ateratzen duzula ere, merkatuak izugarrizko mugak ditu.Gu ez gatoz herri hau nola salbatu

Eta bideak beste norabide bat hartu beharko luke hortaz, orain arte ez bezala azpiegituretan oinarrituko ez dena ?

erantzun behar dio gradu-ondoko honek. Barruan duen kezka hori elikatzeko tokia non aurkitzen du? Ikertzaile sen horri erantzuten dion lekua sortu gura genuen.

rrantzitsuagoa izango da partehartzaileak metodologia berri batean kokatzea. Hartzaileak dagoen lekuan ahalegindu behar du etengabe sortzen, sorkuntza ez da idazten duenarena edo artistarena soilik izan behar, hemen gure kulturgintzan sorkuntza momentu oro egin behar da, eta protagonista ezberdinek.

Nolako eskolak izango dira? Bi arlo nagusi daude, proiektuarekin hiru. Klase presentzialetan, alde batetik, diziplina orokorrak azalduko dira. Diziplina konbentzional horiek esperientzia konkretuen testigantza ulertzen eta interpretatzen lagunduko duten tresnak izango dira, hartzailearentzat barruko arropa izango litzatekeena. Gero beste osagaiez hornituko da: egongo da soziologiatik, historiatik, soziolinguistikatik, filosofiatik, etnografiatik... eta era berean testigantza konkretuak egongo dira, kantagintzakoak... diziplina askotakoak. Jakintzagai batzuk orokorrak izango dira, eta besteak testigantzatik gertu daudenak, batzuk besteen mesedetara daude. Eta hirugarren hanka proiektuarena izango da. Tresna batzuk emango zaizkio hartzaileari, ikuspegi eta esperientzia orokor bat, eta ariketa bat eskatuko zaio. Ariketa hori ondo egitea baino ga-

Gure herriko azpiegitura guztiak kultur teknikariz beteta daude, baina zer eskaintzen ari gatzaizkie jende horiei? gure azpiegiturak ez baditugu kualitatiboki hornitzen, zer espero dezakegu? Edo betiko militantziaren eremuari tiraka jardun behar dugu herri honen etorkizuneko kulturgintza planteatzeko? Eta hor, denboraz, atzetik goaz. Denbora asko galdu da, inoiz ez da berandu eta heldu egin behar zaio gaiari. Aukera hori eskaini egin behar zaio interesatzen zaionari.

Nolako harrera izan duzue kultur eragileen edo emaileen aldetik? Oso ona. Gutxi edo gehiago denen artean intuitzen da gaiaren inguruko kezka. Hau ez dugu guk asmatu. Guk formulatu eta iniziatiba bat hartu dugu, eta maila propositibora eroan dugu. Baina jendearekin ez da behar handirik egin konbentzitzen. Gure kulturaren diziplina ezberdinetan adituak izan diren protagonistek gabezia bat sumatzen dute: «Makinatxo bat egin dugu ba!» . Motibazio estrategikoaz gain pertsonala dago eurengan, eta egindakoa jendearen zerbitzura jarri gura dute. Nik uste dut zaindu egin behar ditugula gure kulturaren protagonistak, eta hau horretarako ere bada.

Related Documents

Ekt2
December 2019 3
Tugas Ekt2 Sd.docx
May 2020 3

More Documents from "Fijar"

Ekt2
December 2019 3
Ekt1
December 2019 11
Web 2 Word
October 2019 16
Ekt4
December 2019 5
Beka 2007
August 2019 12
Logoa10urte
August 2019 10