Autoebaluazioa (B2 edo C1 helburu) DBH (D eredua) HOBEKUNTZA PLANA
Hizkuntza bat ikasteko hizkuntza horrekin, hizkuntza horretan hartuemanak beharko ditugu. Zenbat eta harreman estuagoa hizkuntza batekin orduan eta gaitasun handiagoa lortzeko aukera hobea... 1. Gaztelania, euskara, ingeles... hizkuntzak erabiltzen badituzu, erabiltzen dituzu modu orekatuan? 2. Bada hiru hizkuntza horietatik bereziki hobetu nahi duzun baten bat? 3. Zeini eman nahi diozu denbora gehiago? Zeini kenduta? 4. Egin ezazu hobekuntza plan bat. Hizkuntza hau eta hau indartuko dut honela eta honela. (Esate baterako, euskara hobetuko dut Euskadi Irratia entzunez goizero 10 minutu. Ingelesa hobetuko dut nebaren diskoetako hitzak interneten begiratu eta ulertzen saiatuz, gaztelania hobetuko dut hamabostean behin liburutegira joanda eta liburu on bat mailegatu eta irakurrita...) Saia zaitez ahozko eta idatzizko komunikatzeko gaitasunak kontuan hartzen. (Mintz, entz, irakur, idatz...) Idatzi dozena erdi bat ekintza zure hobekuntza planaren lehen faserako. Zer, nola, non, noiz. Labur. (Folio bat askoz jota)
3/3