IDATZIEN AUTOEBALUAZIOA Galdetegi hau erabil dezakezu idatzi dituzun testuen inguruko autoebaluazioa egiteko.
1. Lehenik eta behin irakur ezazu arretaz zure testua. 2. Irakurri ondoren saiatu galdera hauek erantzuten.
EDUKIAK Ulertzen al da zuk esan nahi duzuna?
Oso argi
Argi
Erdipurdi
Nahasi
Uste duzu gaiaren inguruan ezer gehiago esan zenezakeela?
Bai
Ez
Zer?
EDUKIEN ANTOLAKETA Nolakoa gertatu zaizu testuaren berrirakurtzea?
Arina
Astuna
Aspergarria
Interesgarria
Nekagarria
Zer dela eta? Erraz atzeman al dituzu zuk adierazitako ideiak?
Bai
Ez
Batzuk bai
Zer iruditu zaizu testua?
Ordenatua
Orden jakinik gabea
Bat-batekoa (inprobisatua)
Landua
MORFOSINTAXIA Nolakoak dira testuko esaldiak?
Luzeak
Laburrak
Sinpleak
Korapilatsuak
Loturarik sumatu al duzu esaldien artean?
Bai
Ez
Zein lotura erabili dituzu? (Testua errepasatu eta zehaztu zeintzuk)
Arazorik eduki al duzu hizkuntza mailarekin? (zehaztu)
Hiztegi aproposa
Aditz forma egokiak
Esaldien barne antolaketa (ordena...)
Lotura eta lokailuak
Besterik...
ORTOGRAFIA Idatziaren ortografia maila zehazteko tresna oso erabilgarriak dituzu XUXEN euskarazko zuzentzaile ortografikoa eta EUSKALBAR (Firefoxekin). Hauek zure ordenagailuan instalatu behar dituzu (hainbat aukera duzu zure sistema eragilearen arabera) eta horrek denbora pixka bat hartuko dizu, baina, horrela eskura edukiko dituzu zure ortografia mailan eragiteko hainbat baliabide apropos.
XUXEn programaren bidez testua aztertu ondoren zer iruditu zaizu:
Akats asko egin dut.
Akats gutxi egin dut
Akats horiek zailtzen al dute testuaren ulermena?
Asko
Gutxi
Batzuetan
Ba al da behin baino gehiagotan errepikatzen den akatsik?
Bai (Zehaztu)......
Ez
Inoiz ere ez
Ba al da aurreko beste idatzi batzuetan identifikatutako akatsik (zehaztu)?
BALORAZIO OROKORRA Nola baloratuko zenuke zure idatzia?
Ondo dago baina dezente hobetu dezaket. Nahiko txukun aritu naizela uste dut. Uste dut hainbat alorretan asko hobetu behar dudala Ondo dago baina pixka bat hobetu dezaket Oso pozik nago.
Gutxi saiatu naiz. Hobeto egin nezakeen baina........ Gustura geratu naiz.
Uste dut ezin dudala hobeto egin
Ez nago batere gustura
Indar-guneak: zein alorretan uste duzu ondo jardun duzula?
Hobetzekoak: zein alorretan uste duzu hobetu behar duzula?