Anitzak_manifestua Euskaraz

  • Uploaded by: Zuzen red por la Igualdad de Derechos
  • 0
  • 0
  • April 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Anitzak_manifestua Euskaraz as PDF for free.

More details

  • Words: 526
  • Pages: 2
Euskal Herrian, inor ez eskubiderik gabe! aucunne personne sens droits! ninguna persona sin derechos! Joan den astean martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna, ospatu da. Hau dela eta, behean sinatzen dugun eragileok eta kolektibook honako hausnarketa hau egin nahi dugu: Lehenengo eta behin, arrazismo instituzionala, egun, Europan gertatzen den arrazakeria eta xenofobiaren adibiderik nabarmenentzat eta argientzat hertzen duten eragile sozialen eta sindikalen irakurketekin bat egiten dugu, honen paradigma egungo atzerritarren politikak eta legeak izanik. Politika hauek, Asilo edo migrazio egoeran dauden pertsonak, esplotazio ekonomikoa eta segurtasun errepresiboa - militar eta poliziala - bilatzen duten, eta eskubide oinarrizkoenak urratzen dituzten politiken erdigunean jartzen dituzte. Aipatutako neurri hauek, gainera, kontrola areagotzea eta mendebaldeko demokrazien atzerakada, zein jatorrizko herrietan esku hartzea justifikatu nahi dute. Euskal Herriari dagokionez, haatik, gai honetaz hitz egiterakoan, gure ustez badago ahaztezina den bigarren analisi elementu bat, garrantzi handikoa dena. Politikoki eta kulturalki gutxitua den gure estaturik gabeko nazio izaeraz ari gara. Bizi dugun ukapen egoera honek eskubide urraketa hau era bikoitza eta berezia pairatzera eramaten gaitu. Gogoratu beharra dago atzerritarren lege hauen benetako funtsa zein den. Hau da, lege hauen bidez ezarri eta erabaki egiten da nori aitortu, eta zein baldintzapean, bizileku, herritartasun eta naziotasun eskubideak, eta eskubide hauek ekartzen duten guztia. Gaur egun, gure herriari ukatu egiten zaizkio holako erabakiak hartzeko ahalmena eta eskubidea. Ondorioz, Estatuetaz eta Europa Batasunaz kanpo etorritako pertsonak prekaritate eta bulnerabitate egoera batean ikusten gara, herri honek tresnarik ez daukalarik euskal jendartean berdintasunez parte har gaitezen bermatzeko, edo paradoxiko eta bitxiak diren egoerak gertatzen dira. Esaterako, Hegoalde zein Iparraldeko herritarrok atzerritartzat hartuak izatea, Euskal Herrian egon arren, mugaren zein aldean gaudenaren arabera. Beraz, nahiz eta lege xenofobo eta murriztaile hauek gogor eta tinko salatu eta borrokatu, ezin gara kalera irten soilik Paris zein Madrilgo gobernuei lege hauek gure lurraldean aldatu edota bertan behera utz ditzaten exijituz. Hori bakarrik egiten badugu, orain arte bezala, “de facto”, Euskal Herriko herritara nor den, eta nor ez, erabakitzea beraiei dagokiela aitortzen ari baikara. Bestela esanda, Euskal Herrian euren subiranotasuna onartzen eta legitimatzen ari gara. Guk, argi eta garbi utzi nahi dugu badela garaia gai honi behar zaion bezala heltzeko. Nazio ikuspegi propio batetik, hain zuzen. Izan ere, beste hainbat arlotan egiten dugun bezala (euskararena, sozio-ekonomikoa, lurraldetasunarena…) arlo honetan ere ezinbestekoa da guri, Euskal Herrian bizi garenoi, berdin gure jatorria zein den, erabakitzeko eskubidea dagokigula aldarrikatzea, kanpoko inongo inferentziarik eta inposaketarik gabe. Eskubide hau gauzatu eta erabiltzea, gainera, bizi ari garen krisialdi ekonomiko honetan inoiz baino beharrezkoagoa da, zeren eta, kapitalismo globalak eta Estatuen gobernuek, eskubiderik gabeko pertsonez ari diren baliatzen lan merkatuaren baldintzak gero eta gehiago prekarizatzeko eta langileon arteko mesfidantza, banaketa eta enfrentamendua bilatzeko. Honen aurrean, agiri honen sinatzaileok, mesfidantza hauek gainditzeko lehenengo urratsak, eta era bateratuan, ematea proposatzen dugu, Estatuen politika baztertzaile hauen ondorioz, Euskal Herrian gure oinarrizko eskubideak urraturik ikusten ditugun herri sektore eta pertsona (hemen jaioak zein munduko beste herri eta lurralde ezberdinetatik gatozenak) guztien arteko aliantza politikak abiatuz. Aliantza hauek, elkarren aitortzan eta errespetuan oinarriturik, Estatuei aurre egin eta jendarte justuago, askeago, solidarioagoa eta pertsona guztien eskubideak, gizabanakoak eta kolektiboak, bermatzen dituena eraikitzeko, herri honen aspaldiko nahia den, aldaketa politikorako oso tresna eraginkorra dela sinetsita gaude.

Related Documents

Triptikoa Euskaraz
October 2019 14
Egiletza-euskaraz
June 2020 7
Bost Froga Euskaraz
October 2019 11

More Documents from ""

May 2020 6
Zuzeneko_prentsaurrea_18d
November 2019 5
November 2019 6
November 2019 10
Urriak 14 Ko Manifestua
November 2019 8