Galeusca 2009 – Arantzazu “B” lantaldea: EGILETZA 2009-10-10 Gaia: Egile Eskubideak Ponentea: Elena Laka
Dinamizatzailea: Igor Estankona
Ondorio-akta Euskal Idazleen Elkarteko aholkulari juridikoa den Elena Lakak 1/1996 dekretu legegilearen mamia azaldu du ponentzian. Dekretu legegile horrek egile eskubideen inguruko araudi sakabanatua biltzen du (ikuspuntu ekonomiko, moral edo irudiari dagozkionetik), zeina estatu espainiarrean argitaratzen duten idazleei zaien aplikagarri. Dena dela, markoa Bernako hitzarmenak ezartzen duen heinean, oinarrizko printzipioak (ñabardurak ñabardura) aplikagarri zaizkie, baita, frantsez estatuan argitaratzen duten euskal edo katalan idazleei, zein Portugalen argitaratzen duten galiziarrei ere. Ponentiza entzun eta gero, bertaratutakoek, eztabaida ireki dute eta sintesi honetara iritsi dira, hiru idazle elkarteetako bazkideen kezken ispilu. Honako lan-ildoak proposatu dira: 1- Egile eskubideak beren beregi eskualdatzen zaizkio, beti idatziz, argitaratzaileari. Kontratuaren klausulak aztertu eta gero egin behar da, espresuki eskuordetzen ez dena ez dago eskuordetua, eta epemuga jakinarekin egin behar da. 2- Idazle elkarteek zaindu behar dute kontratu-akordio hori parekoen artekoa izatekoa, bazkideen artean printzipio hauek zabalduz: a. Kontratuaren klausulek zer dioten jakin behar du idazleak. b. Sortu beharreko akordioaren inguruan aldez aurretiko aholkularitza eskura izan behar du idazleak. c. Zuhurtasun-printzipioa: unean-unean beharrezkoak diren eskubideak soilik eskualdatzea (edizioa eta zabalkundea), eta gerorako uztea gainontzekoa (komunikazio publikoa eta aldarazpena). d. Eskubideen eskualdatzeak epemuga izan dezala. e. Tiradaren inguruko informazioa izatea, eta aldarazpenen eta komunikazioaren ingurukoa ere.
baita
f. Elkartearen aurrean salatzea edozein abusu. Elkarteak (auzitan edo kanpo) kudeatuko dituelarik, aholkularitza
juridikoaren bitartez. 3- Beharrezkotzat jo da informazioa izatea eta elkarteek lan egitea egile-eskubideen inguruko gaiak jorratzen diren instantzietan (CEDRO, SGAE, editore eta idazleen arteko koordinazioorganoak...) 4- Elkarteek industrian gertatzen diren aldaketen inguruko etengabeko ikerketa egikaritu behar dute (E-book-a, edizio digitalak...), argi izanez autorea dela prozesu industrialaren oinarria. a. Sorkuntza barik ez dago merkaturik. b. Sektore editorialean eta komunikazioaren erabaki-guneetan egon behar du.
sektorean
c. Idazleek ez dute ordaindu behar digitalizazioak dakarren aldaketa. Aitzitik, editorearen papera da auzitan dagoena, ez sortzailearena. Goian adierazitako printzipioei jarraiki, lan-taldeak honako aholkuak egiten dizkie elkarteei eta bazkideei: 1- Elkarbanatu dezatela eta publiko egin egiletzaren inguruko informazio interesgarria: a. Catalunyan lortu dituzten “kontratu tipo”en berri eman, akordio justuaren adibide legez. Parekideen arteko akordioaren adibide dira, eta idazleen eskubide eta interesekiko egokiak. b. Elkarteen artean informazioa elkarbana dadila. 2- Autoreari laguntza ereduaren arabera:
emateko
bitartekoak
a. Pertsonalaren aholkularitza formakuntza eskatzen du)
jartzea,
arina
honako
(beharginen
b. Kontsulta aholkularitza juridikora bideratu, beharrezkoa denean. b.1) Auziz kanpoko negozioazioa badago: gaiaren jarraipena eta autoreari babesa, presioa, irizpidebatasuna. b.2) Auzia badago: elkarteak eman dezakeen laguntza aztertu. 3- Elkarteek elkarlanean jardun dezatela etorkizuneko erronka hauei begira: a. Jabetza intelektualaren eta egile eskubideen Espainiako
lege berria, zeina eztabaidatzeko azpi-batzordea eratuta baitagoen. b. Industria kulturalaren Europako eredu berria, kasu honetan ahaleginak egin behar dira eredua ez dadin izan enpresario/ekoiztetxearen aldekoa, eta autorearen eta sorkuntzaren kontrakoa. Ekoiztetxeak obra “erostea” ez da eredu egokia, autorearen eskubideak (oraingoak eta etorkizunekoak mugatzen dituen neurrian).