Aldizkaria 1.alea

  • Uploaded by: anjaritoi
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Aldizkaria 1.alea as PDF for free.

More details

  • Words: 2,289
  • Pages: 24
EGAPE NEWS.COM

PRENTSA TAILERRA L.H 3. ZIKLOA 2008-2009 IKASTURTEA

* Urriak 10ean Adarrako

irteera izan genuen.Lehengo urtean baino eguraldi hobea izan genuen. Euskaraz hitzeginez eta giro onean pasa genuen eguna. Sanson harria ikusi genuen, Etenetan hamaiketakoa jan eta argazkiak atera genituen eta tontorrean argazkiak atera genituen. Ah! egunkarian ere atera Aurten tailer berriak daude eta beste batzuk kendu dituzte. Berriak marrazketa eta komikiak dira. Tailer hauetan gauza berriak eta politak ikasten ari gara. Argazki-komiki tailerrean bi lan egingo ditugu, batetik argazkiekin, bestetik komikiekin. Marrazketan, Nereak gure marrazki-teknika hobeto lantzen erakutsiko digu. Prentsa eta mapen tailerretan, berriz, urteroko martxa!

Ixai, Lide, Alba eta Yeray

Urriak 28 6.a mailara, San Markos Mankomuni-tateko neska bat etorri zitzaigun birziklapenari buruz hitz egiteko. Bi aste barru etorriko da jokuak egitera, urriaren 28an azterketa txiki bat egin zigun, gaiari buruz zer dakigun ikusteko.

Eguerditan xake tailerra antolatu dute asteartetan 12:30 ean eta kantu tailerra, Azaroaren 4ean Miramongo Kutxa gunera joan ginen, 5. eta 6. mailakoak egun pasa, eta gauza berriak ikusi eta ikastera.

FUTBOLA: 6. MAILAKO A TALDEAk 17-0 IRABAZI ZUEN USURBILEKOEN AURKA URRIAREN 18 LARUNBATA. ZORIONAK

Ixai, Lide, Alba eta Yeray

ESKUBALOIA: 6. MAILAKO A TALDEA 0-0 GELDITU ZIREN B ETA C TALDEAK 1-1 GELDITU ZIREN URRIAREN 18AN IZAN ZEN.

LAURA : Pertsona hau aukeratu dugu elkarrizketa egiteko argazki tailerrera etorri delako eta gure lagun baten ama delako. Berak argazkiak egiten ditu eta gu ikasteko prest gaudenez... -

Zenbat urte dituzu? 42 urte ditut.

-

Non jaio zinen? Donostian jaio nintzen.

-

Gustuko al duzu zure lana? Bai asko.

-

Non egiten duzu lana? Ekoizle etxe batean, lokalean eta kalean lan egiten dut. -

Bitxiak gustuko al dituzu? Bai asko gustatzen zaizkit.

-

Ordenagailuan asko ibiltzen zara? Bai asko.

-

Noiz hasi zinen lanean? 19 urtekin ikasten hasi nintzen eta 26 urtekin lanean.

-

Zer tresna mota behar dira argazkiak ateratzeko? Argazki kamara

-

Zer duzu gustukoen, paisaiei argazkiak ateratzea edo bizidunoi ateratzea? Bizidunoi, eta argazki horiekin erreportaiak egitea.

-

Argazkiak egiten erakustea erraza al da? Bai, oso erreza.

-

Guk argazkiak egiten ikastea erreza al da? Bai, baino gogo pixka bat jarri behar duzu.

Eskarrikasko gure galderak erantzuteagatik eta beste bat arte!

Ibai, Gorka eta Oihane

EGAPEKO MISTERIOA

Bazen behin ume bat Egape ikastolara ikastera etorri zena. Joseba izena zuen. Bere lehenengo eguna zen eta pixagure izugarria zeukan. Matematikako saioan zeuden. Josebak komunera joateko baimena eskatu zion irakasleari. Komunean zegoela ura edaten, burua altxa eta ispiluaren aurrean gizon bat ikusi zuen. Gizonak labana bat zuen eta berarekin eraman zuen.….norabaitera. Andereñoa kezkatuta komunera joan zen eta ispiluaren aurrean odolez idatzita hau ikusi zuen:

BESTE UME BATENGANA ITZULIKO NAIZ ! ! !

Nahikari, Iosu eta Judith

Mari Jose Sardon 1973an Urnietan jaio zen. Oso famatua da Urnietan harri jasotzailea

delako eta judo

irakaslea izan zelako. Andoaingo udaltzaina ere izan da. “ EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDO “ progamara joan zen eta 2 .lekuan geratu zen. Harrijasotzailetzan hasi zenetik Urnietan eta ia ia Guipuzkoa osoan famatua egin da. Lan zailak egiten dite, 100kiloko harria, hiru aldiz 5 minututan altxa zuen! Bere errekorra hau da: 5 minututan 89 ko harria 6 alditan altxa. Meritu handia du, emakume harrijasotzaile gutxi daudelako gaur egun. ANIMO MªJOSE!!! OIHANE – GORKA – IBAI

BASERRITARRA DONOSTIAN Ba omen zen behin Donostira sekula jaitsi gabeko baserritar bat eta trenean ibili behar zuela, zuzen-zuzen geltokira jaitsi zen eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batera eta bestera oinez tipi-tapa, tipi-tapa, batera eta bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi.tapa,tipi-tapa,alde batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta: -Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta exeri zaitez. -Aizu, ni baserritarra naiz, baina ez analfabetoa, eh? Hor anden jartzen du, eh ?

BI MONJA Bi monja doaz motorrean eta inork pasatzea lortzen ez duen kurba arriskutsua garbi, zast, pasatzen dute. Beste aldean ertzainak daude eta esan diete: -Nola lortu duzue kurba hori pasatzea ? Eta monja batek: -Jesus gurekin dago eta. -Beno ba orduan multa motorrean hiru joateagatik

INDIO BAT Indio bat tabernara sartu da, eta esan dio tabernariari : -Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu. Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak esan dio: -Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta, hirugarren egunean indioa azaldu denean berriro esan dio: -Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu. Tabernariak whiskyarekin batera polbora hautsa bota dio. Hurrengo egunean indioa sartu da esanez. -Whisky arinagoa eman, izan ere, atzo indioak puzkarra bota eta zaldia hil.

Nahikari, Iosu eta Judith

Ba al dakizue aurten bi bertsolariek ematen digutela bertsolaritza? Ba bai Andoni Otamendi eta Unai Muñoa.

Ni Unai Muñoa naiz Lasartearra. Egapen ematen ditut bertsolaritzako saioak, Andoni Otamendirekin eta oso pozik nago.

Ah! ahaztu gabe Andoni Unairen bertso irakaslea izan zen.

Ni Andoni Otamendi naiz 5.A mailako tutorea. Ni ere ibiltze naiz Unairekin bertsolaritza lantzen. Ni ere Lasartearra naiz

Nahikari, Iosu eta Judith

http://acertijos.elhuevodechocolate.com/de1a12/acertijo27.htm horri honetan buruhauste hauek aurkitu ditugu:

1.

Zenbat da XIIIren erdia? 2.- Ze

izen nagusi gelditzen da 150 ekin bokalak kenduta? Pista: Zenbaki erromatarrak erabili

3. Ze herrialdek du postre baten izena?

4. Ze zenbaki da alderantziz jarrita bere balioa baino gutxiago ematen duena? AINHOA, OLAIA ,ENEKO ERANTZUNAK:1.zortzi 4.bederatzi

2.Celia(CL)

3.Macedonia

Ba al zenekien ura erabiliz ere neur daitekeela denbora? Bai, bai; egin ezazue aproba! Beharko ditugu: Litro eta erdiko plastikozko botila bat. Paperezko edo plastikozko edalontzi bat. Segundoak markatzen dituen erloju bat. Erregela bat. Arkatz bat. Guraizeak. Zinta itsaskorra. Ura. Nola egin: 1 . Guraizeekin, moztu botilaren goiko zatia, botilaren lepotik 7 zentimetro ingurura. 2 . Botilan, goitik behera, erantsi zinta itsaskorra. Ahalik eta zuzenena egon behar du itsatsia. 3 . Egin zulo txiki bat edalontziaren oinarrian. Ondoren, ipini edalontzia botilaren goiko partean. 4 . Izan erlojua prest. Bota ura edalontzian, eta, uneoro, mantendu ura edalontziaren erdiraino, ura era jarraituan irten dadin. Neurtu denbora eta egin markak zintan 30 segundoan behin, 5 minutuz. Markak uniformeki banaturik al daude? 6 . Erantsi bigarren zinta bat aurrekoaren ondoan eta errepikatu prozesua, baina oraingoan minutu oro egin marka bat, 5 minutuz. Markak bat al datoz? AINHOA, OLAIA, ENEKO Ordua jakiteko modu egokia izango al da?

Elkarrizketa, Markos Urdangarin topografoari egin diogu. Topografoak gure inguruan ikusi ditugu, baina Markosek azalpen gehiago eman dizkigu lan honen inguruan. 1. Zenbat urte dituzu? 49 urte ditut 2. Zer da topografoa? Toki zehatz baten erliebea eta bertan dauden elementuak plano batean jartzen dituen teknikoa 3. Zure lana gustukoa al duzu ? Bai. Lanez aparte oso gai interesgarriak direlako. 4. Oso zaila al da zure lana? Ondo ikasi arte zaila egin zait, baina lan asko egin ondoren orain errazago iruditu zait. 5. Nolakoa da zure lana? Osasuntsua, zeren beti kalean egiten dut lan; aldakorra, toki desberdinetan egiten dudalako lan eta interesgarria, asko lantzen dugulako. 6. Non egiten da topografo lana? Herrietako kaskoetan, industria poligonoetan, baserrietan itsas -ertzean, mendian, hau da, eraikin edo neurketa bat egin behar den edozein lekutan. 7. Zer egin behar da lan horretan? Neurtu, hau da, distantzia eta sestra kurben berri izateko, nolako erliebea duen eta zer elemento dauden leku horretan. 8. Non jaio zinen? Ataun herriko Olaluzeaga baserrian. 9. Noiz hasi zinen lanean? 18 urterekin lanean, baina topografo bezala 20 urte daramatzat. 10. Zergatik aukeratu zenuen lan hau? Anaiak sartu ninduelako, kanpoko lana gustatzen zaidalako. 11. Zer tresna behar dira? Tripodea, distanziametroa, ipar magnetikoa, jaloia, prisma, waki-talkiak, metroa, arkatza, paper bereziak eta bulegoan, ordenagailua eta topografi-programa bereziak.

12.

Noizbaitean egon al zara gure adineko umeen aurrean? Kanpoan

gabiltzanean ume asko hurbiltzen zaizkigu, galderak eginez, baina gela baten aurrean, ez. ESKARRIKASKO GURE GALDERAK ERANTZUTEAGATIK

OIHANE IBAI GORKA O.

GAZTELUA: Materiala: - Komuneko paperen 4 tutu - Esnearen tetabrik bat - Goraizeak - Arkatza - Papera - Kola - Margoak (plastidekor) - Pajita bat

Nola egin: Lehenik eta behin, tetrabrikaren alde zabalena moztu. Ondoren, komuneko paperen tutuak hartu eta tetrabrikaren ertzetan itsatsi. Gero, papera hartu eta gazteluaren pareten forma margotu, laukiak marraztu adriloak balira bezala. Ondoren, marraztu dituzun paperak tetabrikean itsatsi eta soberan duzun paperarekin triangelu bat egin pajitan itsasteko. Azkenik, banderatxoa izango duzu eta gazteluan ipiniko dezu.

ENEKO, AINHOA, OLAIA

DAMA TAULA

Materiala: -kartoi mehea -goraizeak -kola -bi kartulina (beltza eta txuria) -rotulagailuak

1. Damaren taula egiteko kartoi zati bat hartuko dugu eta ertzak berdez margotuko ditugu. 2.Ondoren, kartoi mehe beltza hartuko dugu eta gainean itsatsiko dugu. 3. Dama-taulan 32 laukitxo zuri eta beste 32 laukitxo beltz daude. Hortaz, lehenik 32 laukitxo zuri margotuko ditugu orri zuri batean eta jarraian, moztu egingo ditugu. Taulan 4 zmka laukitxo zuri bat eta beste 4 zmra laukitxo beltz bat utziko dugu. 4. Azkenik, dama-taula apurtu ez dadin azal itsaskor gardena jarriko diogu.

ENEKO, AINHOA, OLAIA

Andereño batzuk eta maisu batzuk etxekolan gehiegi bidaltzen dituzte. Gure denbora librea okupatuta dago, zerekin? Etxeko lanekin, ez dago eskubiderik!!!!

Jangelako komunak hobeto zaintzea nahi dugu. Mesedez txukunak izan!!!!!!

Zergatik ez dugu hobeto zaintzen jangelako materiala?

• aloi Iñigo,Maialen eta Heiko.

www.zernola.com

Orri honetan jokuak, bitxikeriak, esperimentuak, olinpiaden notiziak, gaiak, etb. daude. Orri honetan oso esperimentu interesgarriak daude, eta oso bitxikeri bitxiak daude: Urezko erlojuak, kaleidoskopiooak, txanponak lapikoaren ondean, bikarbonatoa darion iturria, egin zure suitzalgailua, zer egin arraultzak flota dezan?, a zer usaimena, nola egiten da harea?, mendigintza kutxa batean, tipularen DNAren erauzketa eta osmosia...

Orri honek ikasteko balio du. Beraz, kontutan hartu zerbait ikasi nahi baduzu sartu www.zernola.com -en.

http://www.jokoak.com/JokoakFlash/default.cfm

Orain ondo pasatzeko proposamena ematen dizugu www.jokoak.comT - en sartzea ,oso joku interesgarriak daude adibidez :giro boll ,panda golf ,rubik bikotearen jokoa...

Ainhoa,Gorka eta Beñat

Egape news . com

aldizkaria inauguratzeko, merendola bat

proposatzen dizuegu. Orain, merendola egiteko errezeta edo pausu batzuk aipatuko dizkizuegu. Merendola egiteko patata tortila, litxarkeriak, edariak, sandwichak eta tarta bat behar ditugu.

PATATA TORTILLA EGITEKO ERREZETA: OSAGAIAK: -Patatak -Arrautzak -Olioa -Gatza TRESNAK: -Zartagia -Katilu bat -Platera bat -Sardeska -Labana ERREZETA: Lehenengo, patatak zuritu eta moztu. Gero, zartagian olioa bota eta patatak frijitu. Katilua hartu eta arrautzak irabiatu. Patatak eginak daudenean arrautzak dauden katilura bota eta nahastu. Nahastuta daudenean zartagira bota. Ondoren, bi aldeak eginak daudenean, plater batean jarri. JATEKO PREST DAGO !!!

TXOKOLATEZKO TARTA: OSAGAIAK: -250 GR GAILETA (karratuak)

-2 koilarakada gurin -250 ml esne -250 ml nata likido -100 gr txokolate fondat -100 gr txokolate zuria -Gelatina sobre bat (kolore gabekoa)

ÑAM, ÑAM, ZEIN GOXUA DAGOEN DENA

ERREZETA: Esnea gurinarekin berotu ontzi handi batean. Sutatik atera, eta txokolatea gehitu. Ondo birrinduta egon dadila txokolatea Bertan bueltaka eduki, txokolatea osorik urtu arte Ondo urtuta dagoenean, esnegaina gehitu apurka-apurka gelatina sobrea gehitu. Orea egin ostean, molde eso ontzi batean, gaikleta ipini, oinarriak estaliz. Ostean, orea gainetik bota, eta hozkailuan sartu ordu batzuetan orea gogortu eta gailetak bigundu arte.

Nahikari, Iosu eta Judith

Urnietan Itxasperen ondoan bazar txinatar bat iriki zuten. Han jolasteko gauza asko zeuden: Panpinak, dinosaurioak, kajak eta jolasteko gauza askoz ere gehiago. Lana egiten zutenak txinatar batzuk ziren. Gauzak oso merke zeuden, baina jende asko ez zen joan hurrengo egunean itxia baitzegoen!

Orain dela bi aste Bosko Anitz iriki dute, han : pin pon, futbol saskibaloia, mahai jokoak, pala, pilota, futbolina, aldizkariak eta txutxeak erosteko denda. Bukaeran pelikula jartzen dute.

Ainoa, Gorka eta Beñat

Kaixo lagunok: Ikasturte berriarekin batera ikastolako liburuzaleen txokoak ere ateak zabaldu ditu. Oraingo honetan aurkeztuko ditugun liburuak ikastolara etorri berri-berriak dira. Badakizue, eskuetan hartu eta... DISFRUTATU!

Toti Martínez de Lezea gaztetxoentzat idatzitako liburua duzu. Nurrek bere amonaren etxeko zakarrontzian gnomo bat aurkitu du; gnomo irlandar bat. Bainan aitonak arratoia dela uste du eta...

Chuck Aranberri eta bere ama dentistaren etxera joan dira. Bertako panorama bitxia bezain interesgarria iruditzen zaio Chucki. Zergaitik ote...?

Liburuaren lehen lerroak hauexek dira: “Orain dela bi egun hil zen aitona, eta nik dauzkat haren hortzak. Amak ez daki ezer...” Erakargarria, eh!

Oraingo honetan, musikari buruz hitz egingo dizuegu . Gure gustuko taldeak, hauek dira : - TOKIO HOTEL - HIGH SCHOOL MUSICAL - THE JONAS BROTHERS - RIHANA

TH: beraiek MTV VMA saria lortu zuten. Beraien abesti mota rocka da. HSM:Beraiek ere, MTV VMA saria irabazi zuten. Orain, HSM3n Jemma McKencie-Brown, Matt Prokop eta Justin Martin pelikulan egngo dira. TJB:beraiek ere MTV VMA saria irabazi zuten. Beraiek, anaiak dira. RIHANA:bera ere,MTV VMA saria irabazi zuen. Eta oso abeslari ona da. Zuen gustuko musikariak zeintzuk dira?

BETAGARRI:Betegarri koekdenda bat dute,eta kamiseta berriak iritsi dira. Merkealdi atalean,gauza interesgarri asko aurkitu ditzakezu. Disko pilo bat dituzte, eta oso martxosoak dira.

SKALARIAK: Lehenik bere kontzertu batean, 11.000 pertsona egon ziren, ostegunean Bilbon 12.000 pertsona,Txekiako errepublikan 10.000 pertsona egon ziren. Beraz, oso ospetsuak dira, hemen eta mundu guztian.

BERAZ, ANIMATU EUSKAL MUSIKA ENTZUTERA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Bilatu hizki zopa honetan 5 planeten izena. Z R Y I U Y T R C X A S R U •

D E S A U I K G L C O Z I A U S Y D T F R G F A R D Q W

R T O H V L G B V C N Z F E

T U P K N U L B G O Ñ Q G R

Y R L H A R K H H R W S H Y

U I I N O N K J H S N N R R A R A B J H G J K J J K I D J T F J G G J K Y T R H G F

H B G U Z H F K Y B G V E B

G V F Y I Y N E P T U N O Ñ

F C D R T U G G R R E D Y N

(3) Minutu dauzkazu laberintora sartzeko eta ateratzeko.

D X S W R I F J N M K I U B

S Z A Q A K S D F G H J B B

• Aurkitu (7) desberditasuna . 1.2.3.4.5.6.7.-

• Margotu ezazu marrazki hau.

Iñigo, Maialen, Heiko.

IKASTURTEARI HASIERA BIKAINA EMAN DIOGU, BAI HORIXE!!

Related Documents

Aldizkaria
May 2020 3
1.aldizkaria
June 2020 6
Liztor Aldizkaria 2
December 2019 2

More Documents from ""

Ume-kantak
June 2020 12
Agenda21urnieta 08-09
May 2020 10
Aldizkaria 1.alea
December 2019 10
Pentagrama Enea
May 2020 12
Egapenews 2
December 2019 13
Musikagintza 24
May 2020 4