Liztor Aldizkaria 2

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Liztor Aldizkaria 2 as PDF for free.

More details

  • Words: 2,137
  • Pages: 11
2007 ko martxoa 2 zenbakia Kaixo lagunok! Ongi etorri gure aldizkariko bigarren zenbaki honetara! Berriro ere gustuko baduzue, zuen esku artean duzuen aldizkari honetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu eta idazteko asmoa baduzue bertan idaztera ere gonbidatzen zaituztegu noski. Horretarako gogoratu euskaraz nahi duzuen edozein gairi buruz idaztea aski duzuela eta hau gure helbide elektronikora ( [email protected]) bidaltzea. Besterik gabe, gustuko izango zaizuenaren itxaropenarekin igortzen dizuegu ale berri hau. Eskerrik asko guztioi!

ZENBAKI HONETAN -Korrika -Bakea denon eskubide -Ume soldaduak -Rodrigez doktorea -R.D ri erreplika -Ilargia -Iritzia -Denborapasak

Zenbaki honetan parte hartu dute: Oier Izulain, Ander Edo, Iker Pedrosa, Iban Rodriguez, Laila Ajiba, Aitor Ulanga, Julen Ulanga, Aitor Oiarbide ESKERRIK ASKO guztioi

HELDU KORRIKARI Badator Korrikaren 15. edizioa. Martxoaren 22an hasiko da Karrantzan eta apirilaren 1ean bukatuko Iruñean. Donostiara martxoaren 24ean (larunbata) iritsiko da 16:56tan. Korrika 15ek euskal emakumea omenduko du, euskal emakumeek gure hizkuntzaren transmisioan izan duten garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi dituelako. Korrika 15en mezua HELDU izango da, heldu HERRIARI,helduHITZARI,heldu ELKARLANARI,helduEUSKARARI,heldu LEKUKOARI… Beti bezala, aurten ere Korrikak bere abestia izango du. Niko Etxartek jarri dizkio musika eta hitza korrika 15eko kantari. Euskal Herriko beste hainbat abeslariren laguntza izan du Niko Etxartek. “Barricada” taldeko "Drogas"etik hasi eta Zuberoako "Amaren alabak" talderaino. Euskara erabiltzeko deia egiten da kantan, bera baita "nortasunaren mintzaira".

Euskal Herriari bira ematen dion korrikaren kilometroak saltzen diren moduan, Interneten antolatu duten Ziberkorrikan mezua mundu osoan barreiatuko duten ziberlekukoak saldu nahi dira. Sarean saltzen diren lekuko digital guztiekin eta erosleen izen-abizen guztiekin Ziberkorrika zerrenda osatuz joango dira eta mundu mailako Korrikaren ibilbide birtuala egingo dute. Ziberlekukoaren gutxieneko salneurria 50 eurokoa da. Bukatzeko hemen dituzue Korrikan parte hartu nahi baduzue egin ditzakezuen gauzen zerrenda: • • • • •

Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldiez gozatu. Munduko itzulia egingo duen Ziberkorrikan parte hartu. Martxoaren 22an Karrantzara eta apirilaren 1ean Iruñeara joanez, Korrika 15en hasieran eta amaieran parte hartu. Korrika zure herrira edo hirira iristean bertan korrika egin. Ekonomikoki lagundu « http://www.korrika.org » web orrian aurki dezakezun kontuan dirua sartzen edo korrika 15en oroigarriak erosten. HELDU KORRIKARI!!!

Bakea, denon eskubide Urtarrila amaieran ospatu zen Ghandiren heriotzaren urteurrena probextuz, bakearen inguruko artikulu hau idatziko dut. Aski ezaguna da denontzako Ghandi bakezale indiarrak bake eta elkarbizitzaren alde egin zuen apustu irmoa eta berak esan zuen honako esaldi famatu hau: “ Ez dago biderik bakearentzat, bakea da bidea”. Urte asko igaro diren arren, ez gara gai izan lelo hau hartu eta bera oinarri izanik gizartea eraikitzeko. Ghandik esaldi hura esan ostean, mundu mailako agintariek eta leku batzuetako erakunde terroristek entzungor egin zioten eta guda estrategiekin aurrera jarraitu zuten, horren adibide dira esaterako; Vietnamgo gerra, Txetxeniako gatazka, Euskal Herrian ETA, Kolonbian FARC edota orain dela urte gutxi Azoreetako hirukoteak Irak inbaditzeko hartu zuen legez kanpoko erabakia. Ez dugu ezer aurreratu. Gure garapena urte guzti hauetan zehar soilik teknologikoa izan dela esan dezakegu lasai asko, gizakiak lehen bezala jarraitzen baitu jokatzen gizarte bat eraikitzeko orduan, baita gatazkei aurre egiterako garaian ere. Argi dagoena da guda bat egitea erabakitzeak dituen interes ekonomikoak agerikoak eta nabariak direla; aitzakia politikoa izanik ere, guda osoen sakoneko arrazoiak ekonomikoak baitira. AEBen politika da horren erakusle garbia gaur egungo mundu honetan. Irak demokrazia eta askatasunaren baitan inbaditu zuten, hura askatzeko asmoz. Mozorroak oso polita dirudi, baina denok dakigu Irak-eko legez kanpoko gudaren arrazoia petrolioa zela, eta bide batez, AEB-k Golko inguruan petrolio kontrolaren oinarriak finkatzea, hartara bere ekonomiak behar dituen baliabide energetikoak beste belaunaldi batentzat bermatuak egoteko. Guztiz gaitzesgarria eta onartezina. Izan ere, demagun Bush-en gobernuak esandako gezurrak egia zirela eta demokrazia eta askatasuna eraman nahi zizkiotela Irakeko herriari. Honek makina bat galdera dakartza demokraziaren funtsezko oinarriei buruz. Demokrazia eta askatasuna bonben eta hildakoen bidez zabaldu behar al dira? Demokrazia ez al dute herri bakoitzeko herritarrek erabaki behar? Askatasuna al da herriak txikitzea, zibilak akatzea edota 200.000 tropa atzerritarrez herri bat josia egotea? Demokrazia demokraziatik kanpoko legeen bidez eginiko guda baten bidez hedatzen al da? Horrela jarrai nezake beste orri bat betez, baina alferrik izango litzateke AEBetako presidenteak bere baitan jarraituko duelako. Denon begibistan dagoena da guda hau porrot bat izan dela, ez baita nahi zen ezer lortu: suntsipen handiko armak ez dira inon ageri, demokrazia bat ezartzeak ezinezkoa dirudi, petrolio horniketa eskuratzeak oso zaila dirudi, egunero 100 hildakotik gora dituzte, islamiar terrorismoarentzako harrobi bilakatu da, guda zibil bat oso litekeena da... Gure herrian bertan ere, bakearen alde gaudenok ikaragarrizko zaplastekoa jaso genuen iragan abenduaren 30ean; ETAk Barajasen burutu zuen ekintza lazgarri, gaitzesgarri eta onartezin harekin. Itxaropentsu ginen su etenarekin piztu zen itxaropena oraingoan ondo amaituko zelakoan, aukera inoiz baino hobea zelako. Hala

ere, sinestuta nago bakean, ETArik gabeko Euskal Herri batean biziko naizela, ezerk ez duelako justifikatzen desberdin pentsatzen dutenen hilketa. Jakitun naiz, ez dela bide erraza eta hau unerik egokiena hori esateko; baina euskaldunok ezin dugu onartu XXI. mendean inori ordezkatu gabe talde terrorista batek gure izenean hitz egin eta hiltzea, gure izenean ez dugulako onartzen desberdin pentsatzen dutenak akabatzea eta gure izenean guk hitz egiten dugulako. Horregatik, eskatu nahi dut bakean biziko garen Euskal Herri bat, non bakoitzak egoki deritzona defenda dezakeen eta botoak baditu, bere usteak aplika; bakea azkenean gu guztion eskubidea delako eta gu guztiok ikusiko dugun zerbait, lehenago edo beranduago.

Aitor Ulanga Ganuza BTX 1B

Ume soldaduak Asko dira gerrak uzten dituen aztarnak, artikulu honetan deigarrienetako bat aztertuko dugu, ume soldaduen kasua. Gezurra badirudi ere 300.000 eta 500.000 tartean dago ume soldaduen kopurua, neskak zein mutilek jasaten dute esklabutza mota hau. Afrikan ematen da gehien bat (Uganda, Kongo, Liberia, Boli Kosta), baina badira beste eskualde asko non umeak soldadu gisa erabiliak izaten dira: Myanmar, Sri Lanka (Asia) eta Kolonbia. Baina zergatik umeak? Umeek ez dituzte nagusien aginduak eztabaidatzen eta hauxe da edozein soldaduaren oinarrizko araua. Zertarako? Lan askotarako erabiliak izaten dira borroka, sukaldaritza, erizaintza, esklabu sexualak… Nola? Batzuk “bolondres” moduan aurkezten dute beren burua, beren familia guztia gerran hil delako, pobrezia dela eta edo familia barnean arazoak dituztelako eta beste asko bahitu egiten dituzte eta entrenamendu esparruetara bidaltzen, han helduekin batera “irakaskuntza” militarra izan dezaten. Tratu bortitzak eta bizi baldintza negargarriak jasaten dituzte talde militarraren barruan, eta batzuetan hau dela eta hil egiten dira. Alkohola eta drogak ematen dizkiete gogorrago jarduteko borrokan, hasi baino lehen balen aurkako “botikak” ematen dizkiete beldurrik ez izateko (argi dagoenez botika hauek ez dira existizen). Irtenbideak: Oso zaila da egoera honi amaiera ematea. Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKEek) zailtasun asko izaten dituzte umeak askatzeko, askotan militar buruek ez dute onartzen umerik daukatenik edo ez dituzte askatu nahi, eta nesken kasuan generalarekin “ezkonduta” daudela diote. Baina arazoak ez dira taldetik ateratzean bukatzen, orduan birmoldatze prozesu zail bat hasten da. Umeek beren betiko bizitzara bueltatzea ez da batere erreza, batzuetan beren gurasoek ez dituzte onartzen edo beren itzulera ez dute begi onez ikusten oso pobreak baitira eta umeak “aho bat gehiago” suposatzen duelako. Nesken kasuan jasotako abusu sexualengatik ez dituzte haien komunitateetan berriro onartzen

batzuetan. Eta honi guztiari, gerraren ondorioz jasaten dituzten trauma psikologikoak gehitu behar zaizkio. Zer egin?: Egin behar dugun lehenengo gauza arazoa ikuskatzea da, hau da, begiak ireki. Eta nola egin hau? Informatu zaitez, ez ezazu beste alde batera begiratu telebistak edo prentsak gaiari buruz hitz egiten dutenean. Baina hau ez da nahikoa, kontzientziatu egin behar dugu, arazoari buruz gogoeta sakona egin eta enpatia praktikan jarri. Eta bukatzeko gobernariak presionatu egin behar dira, gogoratu gobernariak (gutxienez hemen) herriak aukeratzen dituela. Agian pentsatuko duzu ezer gutxi egin dezakegula, baina gogoratu: “Itsasoa ur tantaz osatuta dago.”

Ander Edo BTX 1.B

Rodrigez doktorea. SAN BALENTIN = Kupido= Aingerutxo potolo eta leloa. Punteria ipurtzuloan dauka bere maitasun oh arku ziztrin horrekin tiro egitean. Sexu liberala aldarrikatu zenetik jubilatu egin zitekeen. Mutilentzat: Diru barik nago eta orain neska lagunari zerbait oparitu behar… beno agian bere errekonpentsa izango du, nork daki? (honek “hidalgia”-ren puntu guztiak apurtzen ditu, baina “Badena: bada; eta ez dena: ez da.” Eta kitto!) Neskentzat: Joe, kriston arazoa dut. Mutil lagunaz presumitu behar dut eta oraindik ez dut bat aurkitu. DIOS!. Hau pentsatzen dago klaseko neska katxarroena eta nola ez xarmantena bere aurretik pasatzen denean, neska hau bestearen aurrean gelditzen da eta zera esaten du: “Osea neska… ene mutil puska ikusi beharko zenuke. Bere bizepsak, bere aurpegia, bere… Jainkoak marraztu duela dirudi.” Orduan sortzen da krispazioa, eta estrategia makiavelikoak sortzen dira mutil bat lortzearren. Opariak: Jakina da jende azkarrena kutreena dela, eta opari on baten ondorioak bikotearen haustura ekartzen dutela. Anonimoak: Hauek kriston sasikumekeria dira, eta bat izaten duzunean izorratu egin zaituztela ohartzen zara. Hasteko, ez dakizu egia ala gezurra den, gero gauzak txarrera doaz: “Nork idatzi ote du mutil batek ala neska batek?”. Hori bai, ez larritu, gehienetan txantxak dira eta. Mitoa: Bikoterik ez daukaten MUTILEK, ahalik eta alkohol gehiena erosten dute supermerkatu batean. Gero lagun baten etxera joaten dira eta bertan zenbait lagun elkartzen dira. Bertan alkohol guztiarekin bukatu eta telebista eta DVD-a pisten dute film pornoen maratoi bat egiteko edo. MESEDEZ, EZ PENTSA HALAKORIK EGITEN DUTENIK. EGUN NORMAL BAT DA MUTILZAHARRENTZAT. Neskazaharrek berriz krispaturik egoten oi dira egun horretan.

Iban Rodriguez 1batx C

Rodrigez doktoreari erreplika Gure liztor aldizkarian azkenaldian azaldutako “Rodrigez Doktorearen” artikulua kontuan hartuta, ideia batzuk etorri zitzaizkigun denoi burura. Lehenik eta behin, atentzioa deitzeko egin zuelarekin denok ados gaude eta adin txikiko pertsona batek egin zuelarekin ere. Nire iritziz 16 urte dituen pertsona bati ez zaio inola ere ez horrelako tontakeririk argitaratzeko ideia bururatzen, baino kritikak jaso nahi izanez gero, ideia liluragarria da. Emakumeok dugun pertsonalitatea sendoagoa eta zintzotazunez beterikoa da gizonena baino. Amodioa serioski ikusten dugu eta bikote harreman baten zuzendari gisa jokatzen dugu. Emakumerik gabe, zer izango litzateke mundua? Burua lurrean daukagula, gauzak bi aldiz pentsatzeko ohitura bereganatzen dugu txikitatik. Zuzentzeko eta den ondo joan dadin gaitasun berezi bat eta horregatik parlamentuan neska gutxi dago bestela gure garaia hasiko litzateke eta zer pasatuko zen gizon alferrontzi hauekin? Behingoz hasiko liratekeela lan egiten. Baina, artikulurantz bueltatuz “Iban” umea bere lekuan jarriko dut. Hasieran esan dudan bezala jarrera penagarri bat hartu zuen artikulua idazterakoan (honek ez du esan nahi bakarrik momentu horretan ume gisa jokatu zuela) eta bigarren partea… esperientziarik gabeko pertsona batengandik datorrela nabaria da. Nola neska bat zutaz aldendu? Barkatu “Rodrigez doktorea” (nire ustez umea) baina izena aldatu beharko diogu eta beste bat jarri: Nola bukatu ibanen tontakeriekin behingoz? Noiz lortuko duzu heldutasun eta txorakeriak esateari utzi? Barkatu baina horrela jarraitu ezgero eroetxe batera bidaliko zaituzte eta han emakume asko dago bai horixe! Laburtu nahian, has zaitez heldutasunez jokatzen eta atentzioa deitzeko jarrera alde batera utz ezazu edo guk geuk emakumeok hasiko gara zure joko zentzugabean part hartzen.

OHARRA: Gogoratu Liztor aldizlaria denon artean egiten dugula eta artikuluren batekin ez baldin bazaude ados gure aldizkarian adierazi dezakezu

Espazioa esploratzea berriz ere helburu bihurtu da Txinak, Errusiak, Indiak, Japoniak, Europak eta Estatu Batuek gizakia berriro Ilargira eraman nahi dute. Estatubatuarren asmoa Ilargian base iraunkor bat jartzea da. Base hau ordea, beste herrialde batzuen laguntzarekin eraiki nahi dute, Nazioarteko Espazio Estazioa eredutzat hartu dute honetarako. Base hau eraikitzean Ilargia esploratu, eguzki-sistema ikertu eta beste planetetara misioak bidaltzeko erabiliko lukete. Izan ere Ilargian grabitate gutxiago dagoenez, erregai gutxiago erabili daiteke. Askoren ustez orain dela berrogei urte gertatutakoa berregin nahi dute eta azken aldi honetan izan dituen problemak ahaztu. Martitzerako bidaiei buruz berriz, estatubatuarrek eta europarrek dute helburu. Estatubatuarrek bi espazio-ontzi berri eraikiko dituzte. Lehenengoa esplorazio ontzia izango da eta bertan ibilgailu bat eramango dute. Bigarrena astronautak eta zama Martitzera bidaltzeko erabiliko da. Europak aldiz, Aurora programan tripulatutako bidai bat nahi du 2030erako. Beste alde batetik, enpresa pribatuek espaziora jendea bidaltzeko planak dituzte. Virgin Atlantic da enpresa hauen adibide garbiena, ehun eta berrogeita hamar mila euroren truke espaziorako bidai bat kontratatuko ahal dela esan du. Virginek, X saria lortu du, sari honek espaziorako bidaietan ekimen pribatua bultzatu nahi du.

Iker Pedrosa 1BatxC

IRITZIA Heldu al diozu? KORRIKA, Herri bat mugimenduan jartzen duen ekintza, euskalzale guztiok bultzatu behar genukeen ekintza. Aurten gure ikastetxeak kilometro bat erosi du, kilometro honetan guztiok parte hartzeko, baino aurten ez du jarraipen asko izan, izartxo taldea eta oso ikasle gutxi etorri zen gure kilometrora. Ez dakit zergatik falta zen hainbeste jende agian beste leku batean jarraitu zuten korrika, agian ezin izan zuten etorri… edo agian ez zuten etorri nahi, bakoitzak bere buruari egin diezaiola galdera hau : Heldu al diot nik korrikari, heldu hal diot nik hizkuntzari?

Zein ondo bizi diren Errealeko jokalariak! Dagoeneko Espainiako ligaren erdia baino gehiago pasa da eta horrela jarraituez gero bigarren mailara jaitsiko dira. Honen harira, galdera hauek bururatu zaizkit nire artean: - Baina justua al da inmigrante esplotatu batzuek 500 euro irabaztea hilaren bukaeran eta Errealeko jokalariek milioika milioi irabaztea egunean bi ordu entrenatzeagatik? - Justua al da Errealeko jokalariek hainbeste diru irabaztea, eta bien bitartean guk, ikasleok, egunean sei ordu eskolan eta horrez gain etxeko lanak egiten eta azterketak prestatzen jardun eta ezer ez kobratzea? Hala ere, Erreala Gipuzkoako sentimendu bat dela onartu behar dugu, baina ez zait ondo iruditzen hainbeste kobratzea. Athletic-ek baino askoz jarraitzaile hobeak ditugu. Gora Erreala!

Julen Ulanga DBH 2A

Denbora pasak

Related Documents

Liztor Aldizkaria 2
December 2019 2
Liztor Aldizkaria 1
December 2019 1
Aldizkaria
May 2020 3
1.aldizkaria
June 2020 6