Musikagintza 24

  • Uploaded by: anjaritoi
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Musikagintza 24 as PDF for free.

More details

  • Words: 1,344
  • Pages: 4
M U S I K A G I N T Z A euskal kantuzaleen elkartearen buletina

24. zenbakia

2009ko maiatza ZENBAKI HONEK DAKARRENA :

Didaktika eta informatika. Euskarazko kantuak interneten non bila ditzakegun jakiteko ideia batzuk emango ditu Antton Jauregik zenbaki honetan. Kantariketa. Kantuekin eta koloreekin jolasteko moduko ariketa dakar zenbaki honek, eskolan lantzeko modukoa.

MUSIKAGINTZATIK : EDITORIALA

Sarean gaude errikuntzaren zenbakia da hau MUSIKAGINTZArentzat. Berrikuntza, hau delako sarean bakarrik egongo den lehen zenbakia. Hala eskatzen duzuenoi, buletina posta elektroniko bidez iritsiko zaizuen arren, hemendik aurrera, MUSIKAGINTZA gure webgune berrian zintzilikatuko dugu duela hilabete batzuk iragarri genuen moduan. Beraz, hortik jaistea izango da hau ikusteko era aurrerantzean.

B

Webgunea aipatu dugu. Hara hor bigarren berrikuntza. Orain arte, webgunea proiektu bezala aipatu dizuegu eta orain, gauzatu dela esatera gatoz. Hilabeteetako

BA AL ZENEKIEN ...

lana izan da, eta eman du bere fruitua. Hemendik aurrera hori izango da elkarteak sarean izango duen leihoa. Hala ere, badugu oraindik zereginik. Atal batzuk gehiago osatu nahi baititugu, eta epe ertainera, beste batzuk sortu. WWW.KANTUZALE.NET zuen plaza izango da. Kontsultatzeko bai, baina baita ere, proposatzeko, irizteko, parte-hartzeko, gustuz kritikatzeko, laguntzeko, ideiak emateko, eskatzeko, galdetzeko, artikuluak idazteko, bazkide egiteko, laguntza eskaintzeko (zergatik ez)... ELUSKA UGALDE EUSKAL KANTUZALEEN ELKARTEKO

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA GUDARIEN ETORBIDEA Z/G,

LEHENDAKARIA

20140 ANDOAIN

Basaizearen 30. urteurrena ospatzeko Nafarroari kantaldia eskaini zutela Elizondon apirilaren 19an? Joan den apirilaren 19an Nafarroari kantaldia eskaini zuen Nafarroako kantari talde handi batek Nafarroako Kantuzale Elkarteak eta Baigorriko Basaizea Kultur Batasunak antolatuta, hain zuzen, azken horren 30. urteurrena ospatzeko. Lur aretoa jendez lepo bete zen eta saioa giro onean joan zen. Hemen ikus dezakezue bideo bat: http://www.aldudarrakbideo.com/kanaldude/index.php ?option=com_seyret&Itemid=2 7&task=videodirectlink&id=188 Guztira Nafarroa Behereko eta Nafarroa Garaiko 24 talde eta bakarlarik hartu zuten parte, tartean hauek: Thierry Biscaryk eta Amaia Riouspeyrousek, Aire Ahizpek, Fermin Valenciak, Pello Zabaltzak eta Orbaizetako ahotsakek, Ainara Chivitek eta Garbiñe de Miguelek, Kattalin Indaburuk, Jaione Olazabalek eta Jon Gurrutxagak, Piarre Erramouspek eta Alexandro Bordagaraik, Eñaut Etxamendik eta Jean-Louis Lakak, Ansa Ahizpek, Magali Zubillagak eta Guy Zaldubeherek, Erantsungoak taldeak, Tafallako taldeak, Kantirukik eta Maitena Monacok, Marta Morenok, Erramun Martikorenak... 943 593302

WWW.KANTUZALE.NET

MUSIKAGINTZA, 2009ko maiatza

2

DIDAKTIKA ETA INFORMATIKA

Interneten, nora jo dezakegu euskarazko kantuen bila? aiz, euskarazko kantuen letrak aurkitu ezinda ibiltzen gara, besteak beste, bilaketa nondik hasi ere ez dakigulako.

M

dizkigu. Halaber, hainbat kanten letrak eta ingeleseko itzulpenak.

http://www.geocities.com/kantutegia/index.html

Euskalmusika.com Zenbaki honetan sarean atzera eta aurrera ibili gara euskal kantugintzarako interesgarriak izan daitezkeen webguneen bila, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo lagungarri izango zaizkizuelakoan. Hona hemen sei proposamen.

Euskal musika taldeei buruzko informazio zabala aurkituko dugu hemen. MP3ak ere entzun ditzakegu baina ez osorik.

Aho bete kanta http://buber.net/Basque/

Estilo desberdinetako kantutegi zabala eskaintzen digu orri honek, 221 kanta hain zuzen. Kantua, grabazioa eta egileari buruzko informazioaz gain, euskal musikariek eginiko moldaketen partiturak jaitsi ditzakegu pdf formatoan.

Donostiako kantu jira Hemen, kantuzale donostiarrek duela bost urtetik hona egiten duten kantu jirari buruzko informazioaz gain, hileko hirugarren larunbatetan eskuartean izan ohi duten kantutegia jaitsi dezakegu pdf edota word formatoan. Guztira 100 kanta baino gehiago dituzte.

http://www.euskalmusika.com/es/pri ncipal.html

Euskomedia Euskal kantutegiko 5.000 kanta aurki ditzakegu bilatzaile baten bitartez. Asko oso zaharrak. Gainera, kantuari buruzko informazio zabala eskaintzen du eta midiak entzuteko eta jaisteko aukera ere.

http://ahobetekanta.arteola.com

Buber Estatu Batuetako jatorria duela dirudien webgune honek dioenez, 1000 orri omen ditu eta egunero 16.000 bisitari. Egilearen arabera, internauten laguntzari esker osatu da orri hau. Euskararekin loturiko gai asko jorratzeaz gain, musika ere lantzen du: euskal musikarien eta musika tresnen lotura interesgarriak eskaintzen

http://www.euskaraz.net/Kultura/Ka ntutegia/KantuJira

Euskal abestien kantutegia Berrogeita bost kanta ingururen letrak eta gitarraz jotzeko akordeak eskaintzen ditu webgune honek. Midi batzuk eskaini arren, arazoak ematen ditu.

http://www.euskomedia.org/cancionero ANTTON JAUREGI

MUSIKAGINTZA, 2009ko maiatza KANTARIKETA : KOLOREAK

3

(K UKUKA , 19. ABESTIA )

aixo lagunok! Zenbaki honetan koloreak landuko ditugu! Margolan bat egiterakoan jakin beharko dugu nahasketak eginda zein kolore lor ditzakegun, beraz, ea asmatzen duzuen hutsune hauetan falta diren koloreak zeintzuk diren!

K

MUSIKA ETA EUSKARA

Letra osoa Margorik gabe baginu bizia Nola liteke mundu hau jantzia

3. Lana bateratu.

enbora-ikurrak, hotsen eta isiluneen iraupenak zehazten dituzten zeinuak dira. Hots-denborak adierazten dituzten ikurrak hots-ikurrak dira; aldiz, isilik egon behar dugun denbora adierazten duten ikurrak isilune-ikurrak ditugu.

D

Oi arregaren gorria Iduzkiaren horia Itsasoaren urdina Gure begien loria.

1. Kantaren letraren ondoan hainbat kolore ageri dira. 2. Kantuan dauden hutsuneak bete, baina kontuz! denak ez dira beharrezkoak!

Denbora-ikurrak

Hori ta urdin berdea Urdin ta gorri ubela Gorri ta hori laranja Nahasketaren magia.

4. Zein kolore ez dituzu jarri hutsuneetan?

Beltz eta xuri da grixa begirazazu hodeia xuri ta gorri arroxa hauxe kolore muñuna.

5. Letra irakurriz denak elkarrekin abestu.

Zer ote da beltzarana? Haritz azpiko onddoa

Hots-ikurrak bi musika-parametro adierazten ditu aldi berean: a) boslerrokoan duen kokapenaren arabera, hots-ikurrak, hots-altuera edo nota adierazten du; b) zeinuak hartzen duen itxura edo forma dela bide, hots-ikurrak nota bati dagokion denbora adierazten du; hau da, hots-ikur bat kantatuz edo joz pasatu behar dugun denbora.

ITZIAR IRIGOIEN

Koloreak 1. Oi arregaren gorria iduzkiaren ___________ (1) itsasoaren ___________(2) gure begien loria. 2. Hori ta urdin ___________(3) urdin ta gorri ubela gorri ta hori ____________ (4) nahasketaren magia. 3. Beltz eta _______ (5) da ________ (6) begirazazu hodeia xuri ta gorri _________ (7) hauxe kolore muñuna. 4. Zer ote da beltzarana? haritz azpiko onddoa aipa dezagun _________(8) eta urre dirdiranta.

Margorik gabe baginu bizia nola liteke mundu hau jantzia.

Hots-ikur nagusiak honako hauek dira (hobetsitako izenak beltzez idazten ditut): luzea edo borobila, luzerdia edo zuria, ertaina edo beltza, laburra edo kortxea, laburrerdia, fusa eta fusaerdia. Hots-ikurren iraupena zehazteko neurri-unitate bat behar da; besteentzako erreferentziapuntu izango dena. Bada, hotsikurren erreferentzia edo neurri unitatea luze izenekoa da eta bat zenbakiaren bidez (1) adierazten da. Hots-ikurrek ordezkatzen duten denborari dagokionez, haien iraupen-balioa era bikunean banatzen da: luze neurri-unitatetik abiatuta, luzerdiak luzearen denbora erdia irauten du (luze baten denboran bi luzerdi kanta daitezke); ertainak luzerdiaren erdia irauten du (luzerdi baten denboran bi ertain kanta daitezke); laburrak ertainaren erdia

Hurrengo orrialdean jarraitzen du testuak

MUSIKAGINTZA, 2009ko maiatza

4 ELKARTETIK

Testua aurreko orrialdetik dator

irauten du (ertain batean bi labur sar daitezke); laburrerdiak laburraren erdia irauten du (labur batean bi laburrerdi sar daitezke); fusak laburrerdiaren erdia irauten du (bi fusa sartzen dira laburrerdi batean) eta fusaerdiak fusaren erdia irauten du (beraz, bi fusaerdi sartzen dira fusa baten denboran). Hots-ikur horien eraketa grafikoan honako osagai hauek ager daitezke: burua (ikurren puntua edo zirkulua), nota-marra edo plika (ikurren marratxoa) eta gakoa (notamarraren eskuin aldean itsasten den gako antzeko taiu kurbatua). JOSE INAZIO LOPEZ DE LUZURIAGA

Hots-ikurrak bi musikaparametro adierazten ditu aldi berean: hotsaltuera edo nota eta zeinuak hartzen duen itxura edo forma dela bide, hots-ikurrak nota bati dagokion denbora adierazten du.

Aurrerantzean, Haur Kantarien Jaialdia urtero izango da asa da Aste Santua, eta pasa da, horrekin batera, 2009ko Gipuzkoako Haur Kantarien Jaialdia ere. Hurrengo hitzordua, datorren urteko garai bertsuan izango da, Aste Santu aurretik, alegia.

P

Ohikoa ez delako azpimarratu nahi dugu hori; orain arte, bi urtean behin izan da jaialdia. Hemendik aurrera, ordea, elkarteak urtero antolatuko du Gipuzkoako Haur Kantarien Jaialdia. Aldaketa horrekin, haur eta gazetxoei agertokian kantatzeko aukera eman eta une goxoa pasarazteaz gainera, kantatzera biltzeko hitzordua ohitura bilakatu nahi dugu. Aukera ona delako haurrek ondo pasatzeko, eta irakasleek euskarazko kantua lantzeko. Aurten, esate baterako, berrikuntza modura, parte hartu duten irakasleek euskarazko kantuekin osatutako karaokeak jaso dituzte USB batean, opari gisa. Helburua ez da opari aparta egitea izan, baizik eta euskarazko kantuak ikasgelan erabiltzeko

pista bat ematea baizik. Bistan da, material hori norberak sor dezakeela inork eman beharrik gabe. Baina hain zuzen ere, irakasleen arteko material pedagogikoaren trukaketa ahalbidetu nahi dugu elkartetik, eta horretarako katea hasi nahi izan dugu, gure artxiboko adibide batzuk eskainiz.

Irakasleek euskarazko kantuekin osatutako karaokeak jaso dituzte USB batean Norberak sortzen duen materiala, WWW.KANTUZALE.NET webgunean zintzilika daiteke (edo bulegora ekarri hala nahiago baduzue) eta erakusleiho hori baliatu dezake beste batek, aurkitzen ez duen materiala bilatzeko. Bide eraginkorra da hori musika eta kantuak euskaraz irakasteko materiala sortzeko. Horregatik, elkartearekin harremanetan jarri eta materiala partekatzera animatu nahi zaituztegu. AINHOA ANSA EUSKAL KANTUZALEEN ELKARTEKO IDAZKARIA

Hots-ikur nagusiak honako hauek dira: luzea, luzerdia, ertaina, laburra, laburrerdia, fusa eta fusaerdia.

Urnietako Aballarri taldea Azkoitiko jaialdian

ARG: ELUSKA UGALDE

Related Documents

Musikagintza 24
May 2020 4
Musikagintza 22
May 2020 0
24
April 2020 40
24
November 2019 68
24
October 2019 51
24
November 2019 58

More Documents from ""

Ume-kantak
June 2020 12
Agenda21urnieta 08-09
May 2020 10
Aldizkaria 1.alea
December 2019 10
Pentagrama Enea
May 2020 12
Egapenews 2
December 2019 13
Musikagintza 24
May 2020 4