Aldizkaria 2009ko Otsaila

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Aldizkaria 2009ko Otsaila as PDF for free.

More details

  • Words: 4,112
  • Pages: 19
Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

IRITZIA: Gaztetxeaz... Sarean aurkitu dugu…

3. or.

INSTITUTUKO KRONIKAK : Taulatik taulara (mahai ingurua) Gabon jaia IPUIN LABURREN LEHIAKETA Txangoak (EITBra…)

4-5. or. 6-7. or. 8-9. or. 10./24. or.

IKASTURTEKO TALDEEN ARGAZKIAK

11-23. or.

THE LEGEND OF…

25. or.

EUSKAL KULTURA: Inauteriak Euskal Herrian

26. or.

KORRIKA

27. or.

LABUR-LABUR

28. or.

IKASLE BATI ELKARRIZKETA

29. or.

DENBORAPASAK

30. or.

HILEKO ATSOTITZAK

31. or.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkarian parte hartu duten guztiei. Iritziak egileenak dira soilik. Portada eta kontraportada: Alvaro 2

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

IRITZIA: GAZTETXEAREN INGURUAN Egun, gaztetxeak okupatzen dituen lokaletan, Arte Garaikidearen Euskal Museoa zabalduko da, 2010ean. Hori dela eta, gaztetxea hortik kanporatua izango da. Horren aurrean, gaztetxea “El social” aldizkaritik hartua

kudeatzen

duen

elkarteak

(“Txarraska” elkarteak, hain zuzen) mobilizazioetara jo du, bertan burutzen diren jarduerak eta eredua aldarrikatuz. Besteak beste, honelako jarduerak egiten dituzte: skatepark, kontzertu aretoa, graffiti tailerrak, teteria, bideo-gela, musika taldeentzako lokalak, kontzertuak, antzerkiak, pelikulak,...eta hori guztia autogestioan oinarritua. Garazi ………………………………………………………………………………

SAREAN AURKITU DUGU... euskaraz.net euskararen donostia: (“Auzoka eskola aldizkaria”)

Zer egin neguko asteburuetan? Gazteok sarri egiten diogu galdera hau geure buruari. Asteburua noiz etorriko desiratzen egoten bagara ere, egun horiek umeen puxika lehertuak baino ez dira izaten askotan. Izan ere, eguraldi txarra dela eta, errazena egiteko joera izan ohi dugu, hau da, merkataritza-gunera edo zinemara joatea. Ez al zaizue tristea iruditzen? Tentazio-gunera joanez gero, kontsumitzera bultzatuko gaituzten hamaika amu topatuko ditugu, olagarroaren beso saihestezinak! Gainera, halakoak jendez gainezka egoten dira, eta ez da lasai egoteko aukerarik izaten. Gustuko filmaren bat ikustera joanez gero, berriz, aste-saria osorik xahutzeko arriskua izaten dugu, badakizu, sarrera, palomitak… eta akabo! Egia da aukera merkeagoak badirela, Ikuslearen Eguna esaterako, baina, zoritxarrez, astegunetan ikasi egin behar izaten dugu eta, beraz, ezin joan. Aipatutako guztia eta ditugun beharrak kontuan izanik, bistan da asteburuetan elkartzeko gune apropos baten premia dugula. Bertan, jende berria eta interesgarria ezagutzeaz gain, ekintza desberdinak antolatzeko aukera paregabea izango genuke. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da Udalaren inplikazioa. Bestalde, ez ote litzateke interesgarria kiroldegiak edota liburutegiak jai egunetan gauez zabaltzea? Aukerak behar ditugu. Ez du balio mozkorti hutsak eta drogazaleak garela esateak. Irtenbide gisa, eta arazoak ez sortzearren, dantzalekuak eraikitzen dizkigute hirietatik kanpo. Baina badakigu hori ez dela konponbidea, badugu nondik ikasi ezta? Zezenari adarretatik heltzeko garaia da! Esaera zaharrak dioen bezala, ogi gogorrari hagin zorrotza!

3

Ainara Garmendia Zubeldia

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

Taulatik taulara JANIRE TA AXI rekin Abenduaren 5ean herriko DBH 4ko ikasleak ( San Jose, Ulibarri eta Urbi) taularen gainean espezialistak diren Janire Elorriaga era Axi Muniain hobeto ezagutzeko, Ibaigane Kultur etxean batu ginen. Hango giroa lasaia eta aparta izan zen. Janirek, 25 urteko bakiotar Skaterrak, lau tituluren jabe da eta , beraien artean, 2007an Suitzan ospatutako Europako Skate Txapelduna..

Asier, Axi lagunentzat, 1982an Zarautzen jaioa, Euskal herriko surflari garrantzitsuenetarikoa dugu

1. Zerk mugitu zintuzten horrelako kirola aukeratzera? AXI: 13 urterekin hasi nintzen surfean. 18 urterekin nahi nuena lortu nuen, profesional moduan hasi nintzen, libreki. Funtsean, erreportajeak egiten ditut, eta olatu berrien bila ibiltzen naiz. Azken boladan 5 olatu handienen artean sailkatu naiz. JANIRE:Ni patinean edo skate-an hasi nintzen neba ikusita, libreki ere.

dauka. Beste kiroletan, skate gustatzen zitzaidan txikitan, eta nire logela patinete argazkiz apainduta zegoen. JANIRE: Ez daukat idolorik. Umetarik nebaren eragina izan dut; berarekin ikasi dut dakidan gehiena. Txikitan futbolean ere ibilia naiz. Orain, udaro surfean aritzen naiz Bakion.

4. Zuk Axi, zer eskatzen diozu zure kirol bizitzari -Eskatuko nuke erosotasun gehiago, kontratuak di2. Janire, zuk zein txokoetan patinatzen duzu Toki desberdinetan: Basaurin, Bilbon, Mungian… rela eta, toki askotara bidaiatzea tokatzen zait, furLeku berriak bilatzen saiatzen naiz, bertako argaz- gonetan, taula eta tresna askorekin, batzuetan desekiak eta nire wep orrian zintzilikatzen ditut. Europa rosoa da. mailako Lehiaketetan ere parte hartu dut; eta azken 5 urteotan Zirkuitoaren Txapelduna geratu naiz. 5. Surf eta Skiter munduan, neska eta mutil kopurua berdintsua dela deritzozue? JANIRE:-Ez, patinetean, mutilen eta nesken maila 3. Nor duzue eredutzat kirolari gisa? AXI: Ez daukat idolorik baina, asko izan daitezke: ez dela berdina. Ondo tratatzen naute, baina, neskok ez dugu horrenbeste kobratzen, kirol bera eginda. Aritz Aranburu, txikitatik ezagutzen dut. Mundu mailan Slater, Junior mailan Jordi Smith, Reynolds. Denak apreziatzen ditut. Bakoitzak bere aportazioa 4

aldizkaria - 2009ko otsailazarete? zue ala besteUrbi hizkuntza batez baliatzen AXI: beste ezeren gainetik euskalduna naiz. Ez daukat inongo arazorik euskaraz egiteko nire ingurukoekin. Hemendik kanpo ateratzen naizenean ohiko harremanetan euskara da gure hizkuntza. JANIRE: nik ere ez daukat arazorik.

10. Zeintzuk dira zuen kirol esponsorrak? AXI: nire patrozinatzaile batzuk honakoak dira: Loss, Betrex, Bombardier, … Eskerrak guztiei. JANIRE: -Nireak: Roxy (neskentzako arropa), Etnics (zapatilak),…Taula eta…”Alai skateboards”-ena, EH-ko enpresa batena 2003an hasi direnak …………………………………………………………

6. Hemen aurkitzen garen guztiontzat zein litzateke zuen aholku eta desioa? AXI: -Aholkua: norberaren jardueran aplikatzea, estudioetan, kirolean…buru belarri jardutea. Gogor landu beharra dago emaitzak ateratzeko. Jardun, jardun eta diziplina. Ni egunero ateratzen naiz itsasora. Batzuetan bost ordu ematen ditut. JANIRE: -Aholkua: Neskek animatu kirol gehiago egitera. Edozein, berdin da zein baina egin!

Gehiago jakiteko: www.euskalsurf.com Beste batzuk: SKATERRAK: Alain Goikoetxea-Sergi MartínJavi Sarmiento-Rober Garai-Javier MendizabalPatxi Pardiñas-Ibon Mariño-Dani Lexton… SURFERRAK: Nelly Slater-Tyler Wright-Ibon Amatriain-Miguel Cabada-Jon Garai-Batirtze Bilbao-Edith Sansegundo-Garazi Sánchez…

7. Konta iezaiguzue sortzen zaizkizuen emozioak haizean saltoka eta piruetaka zabiltzatenean. - Zirrara, unean uneko aprobetza beharra. Adrenalina botatzea.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, ikasle, irakasle, institutuko arduradunei, hala nola udaleko arduradunei, bereziki, Arantza Aranburu-ri, Euskara Zerbitzuko Arduraduna, euren babesagatik.

8. Surf munduan Euskal Herriko parajeak preziatuak dira mundu osoan. Zuk zein duzu gustukoen? AXI: Asko ditut gustuko. Aukeran hurbilekoak, agian, Kantauri aldean. Baina urrunagokoetan ere ibilia naiz. Europatik kanpo: Mexico, Madeira, Hawai, Australia… Itsasaldien zain egoten naiz, mapak interpretatuz…bariable asko daude kontuan hartzeko. Naturarekin jokatzean arriskua dago: haize gogorrak, haitzak…eta gero olatuak interpretatu… 25 taula ditut. Txarrena mugitu beharra da. Gero, baldintzak ere aldatu egiten dira…Uretarako motorra eramatea molestoa da, erreskateko kortxoa, zira…eta dena furgonetan eta erremolkean eramatea deserosoa da. Baina pozik nago. 9. Zuek biok euskaldun peto-petoak zarete. Lehiaketetan parte hartzen duzuenean zuen euskaltzaletasun hori agertzeko aukerarik du5

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

Gabon jaia. Lehiaketak Joan den abenduaren 22an, lehen hiru saioetan eskola eman eta gero, ohi denez, gabonetako jaia ospatu genuen institutuan. Jai-giroa eta parte hartzea nagusitu ziren nonahi: jolastokian, gimnasia-lekuan, aretoan... Patioan, gimnasioan eta polikiroldegian kirol lehiaketak burutu ziren: futbitoa, soka-tira, lokotxak, txinga-eroate… parte hartze handiarekin. Lehiaketetako irabazleek sariak eta dominak jaso zituzten. Aretoan, literatur lehiaketa desberdinetako sariak banatu ziren. Ondoren karaokea eta kontzertuak egin ziren, institutuko ikasleek emanak, arrakasta itzelarekin. Sarituak: Batxilergoan: Iñigo Sesar (1. saria, euskarazko ipuin laburretan, eta berezia ingeleran) Nagore Mieres (1. saria, erdarazko ipuin laburretan) Bergoi Sevilla (2. saria, erdarazko ipuin laburretan) Irati de Pablo (1. saria, ingelerazko ipuin laburretan) DBH-n: Laiene Rueda (1. saria euskaraz) Leire Garcia (2. saria euskaraz) Garazi Enríquez (1. saria erdaraz) Oihane Rueda (1. saria ingeleraz) Ane Olabarrieta (2. saria ingeleraz) Basauriko Lehen Hezkuntzako ikasle irabazleak, margolaritzan: Oihane Bartolomé /(Etxegarai, 1. saria) Jon Arroyo (Basozelai-Gaztelu, 2. saria) Eder Mendoza (Sofia Taramona, 3. saria) Musika joleak: Andoni Rodríguez, Pablo Bahillo, Jon Velasco, Iñigo Vecino, Aitor Martín, Adrián Ballesteros, Asier Orio, Aritz Pérez, Andoni Araujo. Denoi eskerrak zuen jarrera eta parte hartzeagatik! 6

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

JAI GIROA NAGUSI IZAN ZEN...

7

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

I. KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA (2. KATEGORIA) 2008-12-19 IPUINA

EUSKARA

1. SARIA

Ez nuen horrelako elurterik ikusi izan 1983ko Gabonetatik. Gau hartan oso triste geunden guztiak etxeko tximiniaren ondoan, nahi genituen opariak sugarretan islatuta agertzen zirela imajinatuz. Hori zen opariak sentitzeko modu bakarra, aita egun ba5tzuk lehenago lanetik bota baitzuten, eta erregaluak erosteari uko egin behar izan genion beharrezkoak ziren janaria edo etxearen errenta ordaintzeko. Orduan, gure herrian inoiz ez bezala hasi zuen elurra gogotik botatzen. Denok atera ginen kalera elurrarekin jolastera, une hartan oso zoriontsu egiten baikintuen. Elurtza agertzean etxera itzuli ginen eta han itzelezko ustekabea hartu genuen. Miraria ematen bazuen ere, gure irudimeneko opariak tximiniaren ondoan zeuden. Horiekin batera ohar bat zegoen: “zuen mendiko lagunaren partez”. Laiene Rueda Ituño (4.C) ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………… ..

IPUINA

GAZTELANIA

1. SARIA

Hacía veinte años que no había vuelto a casa. Casi no podía recordar su oscuro rostro, era tan niña cuando me abandonó, que no me dio tiempo a acostumbrarme a su presencia. Nunca encontré el porqué de su huida, ni su cobardía de marcharse sin tan solo un adiós. Por aquel entonces éramos una familia como otra cualquiera, con sus más y sus menos, pero con mucho amor de por medio. Ahora mismo no sé cómo mirarle a los ojos. No sé si abrazarlo y llorar de alegría por su regreso, o girar la cara sin mostrar ningún tipo de afecto hacia su persona. Me siento desconcertada, hundida, y a la vez muy asustada. Tanto tiempo esperando este momento, esperando tenerle frente a mí, pero ahora no sé cómo actuar. Quizás, después de tanto tiempo y de todo lo sufrido, solo me queda mirar al frente y darle otra oportunidad. Al fin y al cabo es mi padre. Garazi Enríquez (DBH 4. maila) ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

IPUINA

INGELESA

1. SARIA

I always hated Christmas, - I heard a girl on TV- In my opinion is an stupid way to waste money, have you ever thought how much money do you waste at Christmas?- she continued. I don’t agree with this girl. I love Christmas, I think that is a way to stay all the family together. In my opinion, young people are who most enjoy Christmas, because they get a lot of presents. It’s true that we waste a lot of money, but is better to spend money on presents than in unnecessary things like alcohol and drugs. I know that many people hate Christmas, I’m sure that is because they never do something different at Christmas. Oihane Lopategi Sarabia (4.B)

8

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

I.KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA (3. KATEGORIA) IPUINA

EUSKARA

1. SARIA

Eguberri afaria beti bezain aspergarria izango zela ematen zuen. Aita artega zegoen oturuntza ospatuko zen mahaiari azken ukituak ematen, ama estu eta larri zebilen sukaldean, eta anaia txikia alde batetik bestera zihoan garrasi zorrotzak eginez. Aitona-amonak eta osaba-izebak handik ordu erdira etortzekoak ziren eta Mikel bere logela lasaira aldendu zen. Bertan, Olentzeroren argazki batek arreta erakarri zion. Txapela beltza zeraman eta aurpegi errukibera hauteman ziezaiokeen. Gainera, hain zuen molde sendoa, non edozein gauza jaso zezakeen. Halako batean, amultsuki berarengana gerturatzeko eskatzen ziola iruditu zitzaion Mikeli. Zeruan izar distiratsu bat ikusi zuen eta Kixmiren jaiotza, jentilen amaiera eta aro berri baten hasiera zela aditu zuen. Bat-batean begiak argitasunez bete zitzaizkion eta ahots zorrotz bat entzun zuen “Horrela jarraitzen baduzu, eguberri afaria beti bezain aspergarria izango da” Iñigo Sesar (DBHO 2. maila) ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

IPUINA

GAZTELANIA

1. SARIA

SIN DESPEDIRSE Hacía 20 años que no había vuelto a casa. Se marchó una lluviosa y gélida tarde de invierno, de esas en las que los huesos se hielan y tan solo el calor de un verdadero hogar permite que el corazón lata a un ritmo adecuado. Salió a la calle sin apenas despedirse, con un simple beso y un frío adiós, como si no tuviera nada más que decir, como si fuera a tener tiempo de decirlo en otro momento. Aún recuerdo las navidades de aquel año, todo era como siempre, , y sin embargo, diferente, más vacío sin ella. Hacía ya 20 años que no había vuelto a casa y todos sabíamos que jamás volvería a hacerlo, pero sin embargo, no dejábamos de soñar con ello, con poder detener el tiempo y viajar hasta ese instante en el que nos dejó solos, así sin más, sin despedirse… Nagore Mieres Redondo (DBHO 2.B) ……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………...

IPUINA

INGELERA

IPUINA

INGELESA

SARI BEREZIA

“The Iraq War is over at Christmas” That’s what we’d like to read on the press, but the conflict in Iraq hasn’t finished yet. More than 150.000 people have been killed and the economic crisis in the USA wouldn’t have been so deep if the former president hadn’t ordered the invasion of Iraq. Moreover, not only did the Americans made the abject poverty in Iraq worse, but they also violated the human rights. That’s the reason why Rumsfeld have been recently accused of authorizing the abuse against Iraqi prisoners. There’s little doubt that Iraqi refugees live in a terrible situation and they will be struggling to get a bite to eat while Europeans are having a great time surrounded by presents and bright lights. Christmas is neither a happy time for the victims of human traffic, who are exploited, raped and beaten in hidden places. Iñigo Sesar (DBHO 2. maila) ……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………...

1. SARIA

I always hated Christmas Things changed when I saw your lovely eyes. It was a very cold and snowy day. I was skating on the ice when I fell and you gave me your help. There, I saw those beautiful eyes that made me feel like I was in paradise. I didn’tt want to leave you. Did you remember that day honey? It is the day that I met youy and we started to go out with each other. I always hated Christmas until I was with you, because I see things differently now, more beautiful. You mak eme dream and…I’ve realized that you’re the best present Father Christmas has given mei n my life! Irati de Pablo (DBHO 2. maila)

9

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

2008ko urriaren 23an DBHO 2.Bko ikasleak eitb-ra joan ginen. Ate nagusitik sartu bezain laster Ibarretxe lehendakaria eta beste politikari batzuk ikusi genituen krisi ekonomikoari buruzko eztabaida batean. Goiko solairura igo ginen eta bertan lau pantaila lauetan eitb-ko kate ezberdinak ikus zitezkeen, eta eraikina barrualdetik zabala, atsegina eta modernoa zen. Lehenik eta behin, irratsaioak egiten diren tokia erakutsi ziguten, eta ondoren gure pantailetara iritsi baino lehen soinua eta irudiak pasatzen direneko kontrol gunea. Bisitarientzat egokituta zegoen eta kristal handiak zeuden gune bakoitzeko berezitasun guztiak ikusi ahal izateko. Gero, gorago igo eta makina eta tresna elektroniko ugari zituen gela bat ikusi genuen. Bertara sartzeko ateak txartel bidezko sarraila zuen eta teknikariak eta ingeniariak soilik sar zitezkeen. Zapaltzen ari ginen zorua kablez beteta zegoen, 600km kable baino gehiago zeuden eraikin osoan , gidak esan zigunez. Ondoren, erredakzioa ikusi genuen goiko pasabidetik. Uste baino askoz handiagoa zen, estatuko handiena , eta irratiko, telebistako eta interneteko langileak jarraian zeuden. Lan giroa zegoen eta edonon ikus zitezkeen egunkariak, ordenagailuak, jendea presaka,... Horren ostean, platoak ikustera joan ginen. Gaur Egun, Kirolez Kirol eta Teleberria egiten diren platoak ikusi genituen. Tresna ugari zeuden, eta argiztapenak sortutako beroa arintzeko aire girotua zegoen. Eguraldia egiten den txokoa ere ikusi genuen eta aurkezlearen atzean pareta berde bat baino ez dagoela ohartu ahal izan ginen. Aurkezleak kamera aurrean daukan pantailan begiratu behar du maparen gune desberdinak adierazi nahi dituenean, eta lurrean marka batzuk ditu non kokatu behar den jakiteko. Bisita amaitzean hasierako tokira bueltatu ginen eta oparitxo batzuk eman zizkiguten. Behera jaitsi eta sartutako lekutik irten ginen politikariek eztabaidan jarraitzen zuten bitartean. Hortaz, telebista eta irratia nola funtzionatzen duten ikasteko aukera izan genuen.

Iñigo

HARRIDURATIK ZALANTZARA EITB-ra IRTEERA Ez da kate internazional bat, ezta diru asko irabazten duen katea ere, baliteke Espainia mailan pertsona askok honen berri ez izatea, baina euskaldun guztiontzat da garrantzitsua ezagutzen dugun eitb (Euskal Irrati Telebista). Lehengo egunean eitb-k Bilbo hirira mugitu berria duen instalazioetara egin genuen klaseko irteera. Inoiz ez nuen ordura arte ez telebista ezta irrati lantokirik ezagutu,eta guztiz harritu ninduen han ikusitako orok; lan egiteko erritmoak, moduak, erabili beharreko tresneria guztiak, platoak, eta baita eraikinak berak ere. Guzti guztia zegoen bertako lana ondo egiteko prestatua, zorua esaterako, kablez josia zegoen eta gela guztietan honen zati bat altxa zitekeen egin beharreko konponketak egin behar izatekotan. Erredakziotik ere pasa ginen, momentu hartan ehunka langile lanean zeudela… Baina nigan harridura gehien sortu zuena telebista saioak grabatzen zireneko platoak ikustea izan zen, ez du zerikusirik gure etxeko sofatik ikusten denarekin, bertan dena desberdin ikusten da, hutsik egongo balitz bezala, handiagoa ematen du guztiak. Eguna bukatzear, gauean, telebista piztu eta eitb jarri nuen errealitatean ikusitakoa eta telebistan ikusitako irudiak konparatu nahian, egia zen ordu batzuk lehenago ni leku horretan bertan egona nintzela…baina ez zuen ematen… eta pentsatzen aritu nintzen irudiak ez ezean telebistak ez ote duen errealitatea aldatzen…fida gaitezke egunero bere aurrean egonarazten gaituen makina batez? Espero baietz…

EDURNE SAINZ IBARRETXE DBHO 2B 10

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

600 kilometro kablek munduko izkinarik ezkutuenetara hurbiltzen gaituzte egunero; naturak eskainiriko edertasunik bitxienak erakusteko, sarritan, eta bertan pilaturiko zaborra erakusteko, gehiegitan. Mundua ez dabil ondo, eta geure errua denaren dudarik ez zait gelditzen. Ez dugu ezer zaintzen, denak berdin digu; ondokoak zein urrunekoak, senideak, zein 3 urteko ume afrikar gaixoak. “Carpe diem” bezalako esaldiek gaur egungo gizartean min handia egin dutela uste dut nik, jendea momentua bizitzeaz besterik ez baita arduratzen, bere norbanakoaren zoriontasunaren bila dabil kosta hala kosta, bidetik aurkitzen dituen oztopoek geldiarazi egingo ez dutelarik, ondorioei erreparatu gabe. Eta horren adibide argiak dira mundu mailan gertatzen ari diren krisi ekonomikoa eta berotegiefektuaren kontua, azkenaldiotan baztertuago aurkitzen dena. Hala ere, eta jakindakoak jakinda, askok beste alde batera begiratzen jarraitzen dute, arazoa beraiekin joango ez balitz bezala, telebistan erakusten digutena Hollywood-eko film bat besterik ez bailitzan, gertatzen ari den guztia sortu den moduan desagertu egingo delakoan; tximeleta baten hegazkada, munduko beste aldean sentituko ez balitz bezala. Eta hor bertan, munduko beste aldean aurki ditzakegu erreportariak, berririk freskoenak ezagutzera emateko prest, konexioak irauten dituen 5 minutu horien atzean ordu askoko lana dagoelarik, ikerketa eta kontrastaketaz beteriko lana. Eta erreportari hauen lana antolatzeaz arduratzen direnak ere badira, eta hauena ere zuzena den ala ez erabakitzen dutenak eta… dena dago erlazionaturik. Dena dago erlazionaturik, eta zaila baldin bada ikusten adituek laguntzen gaituzte, 600 kilometro kablek eta batez ere 800 pertsona baino gehiagok begiak zabaltzen dizkigutelako egunero, mundua ezagutu, sentitu eta bizi dezakegulako haiei esker, beti, EITB-ren eskutik…

Nagore Mieres Redondo DBHO 2.B

24

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

The legend of “The Battle of Padura” In Arrigorriaga there are a lot of legends, but one of the most incredible is “The battle of Padura”. What history tells us is that in June 888, there was a very big battle, but in our visit to Arrigorriaga, what Eva (the teacher) tells us is that the battle was not true; it was only a legend, or a lie! There are some other legends too, such as: The legend of the exhibitionist clown, the legend of Lope Fortún and some more. But now we are going to tell you the legend of “THE BATTLE OF PADURA !” The legend tells us that in 870, the lord of Vizcaya and the lord of Durango, joined their forces to defeat prince Ordoño, the heir of the crown of León. In the battle a lot of soldiers died, and the blood of the soldiers coloured the stones, and the stones became red, and that’s the reason for the name of Arrigorriaga that means red stones in Basque. Alvaro eta Pablo - DBH 3

25

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

INAUTERIAK EUSKALHERRIAN: ITUREN ETA ZUBIETA

Kristautasunaren egutegian Garizuma garrantzi handikoa da. Elizak gizartean eragin handia zuen garaian penitentzia eta barau aro hau gogorra ohi zen; horregatik Garizuman sartu baino lehenagoko aldia alaiki ospatzen zen arau eta giza legeen gainetik, aro hitsa heldu arte. Festa honek izen desberdinak ditu: iñauteak, iñauteriak, ihauteriak, iyoteak, ioteak, aratusteak, aratozteak,… Euskalherrian jai hauek ospatzeko modu ezberdinak ezagutzen ditugu. Guk, Nafarroako Ituren eta Zubietakoak gogoratuko ditugu. Ituren eta Zubieta herrietan iraun duten inauteriak askoz hedatuagoak zeuden lehengo denboretan, Beintza- Labaien herrian egiten zirelako. Beintza- Labaienen punpak izena hartzen zuten, Ituren eta Zubietan, aldiz, joaldunak- zanpantzarrak-; ttuntturroak izena ere erabilia da, baina gutxiago, hau buru gainean daramaten kaska izanik. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte inauteriak eta zintzarria da elementu nagusia. Mutilek, gerria astinduz izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Joaldunak binaka joaten dira, ilara banatan. Astelehenarekin Zubietako joaldunek iturendarrei egiten diete bisita eta asteartean alderantziz. Ez dute jantzi berdina iturendar eta zubietarrek, azken hauek ez baitaramate ardi larrurik lepoan, atorra zuria agerian bakarrik. Iturengoek painelu gorria daramate Zubietakoek, berriz, zapi urdina. Joaldunaz gain gazte zenbait mozorroturik ateratzen da eta azkenik era desberdinetan apaindurikako gurdiak, baina dudarik gabe joaldunak dira ikusgarrienak; hauek, bere azantzaren bitartez, sorginak izuarazten omen dituzte zaharren ustez, Prentsa Tailerra- 3. maila

26

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

Korrika 16aren antolakuntza lanak aurrera doaz jada Euskal Herriko txoko guztietan. Aurtengo leloa: Ongi etorri euskararaz bizi nahi dugunon herrira! Gertukoa egiten zaio Jon Maiari (Zumaia, 1972). Guraso etorkinen semea, gurasoek eurek euskararen mundura bultzatu zuten eta gai hori dokumentalean jorratzeko pertsona egokia zela ikusi zuten AEK-ko arduradunek. ……………………………………………………….

JON MAIA: «Etorkinak alde batera utzita, hemen bertan euskarara etorri ez den herritar asko dago» Euskararen herrira etorri diren lau lagunen historia kontatzen duzu dokumentalean; estreinatu aurretik, ezer aurreratzerik bai? Lau lagun dira, bai: bi hemen jaioak eta beste bi kanpotik etorriak. Guztiek, ordea, euskarara bidaiatu behar izan dute.

…………………………………………………………….

Betagarri taldeak Korrika 16rentzat egin duen abestiko letra ere Jon Maiarena da eta dokumentalaren ildo bera jarraitu du. Euskal Herrian, bertakoak izan nahiz kanpotik etorriak, jende asko bizi da euskaratik kanpo. Euskararen herrian bizi dira baina ez dira euskaraz bizi eta jende horri egiten dio dei Maiak bai dokumentalarekin, bai abestiarekin. Aurtengoan ere doinu dantzagarriekin egingo dugu korrika. Musika bizi-bizia prestatu du Betagarrik eta Jonek argi du musikaren erritmora egin behar badugu laster, di-da batean burutuko dugula Korrika 16a.. 27

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila



Pasa den ikasturtean, ohi legez, EGA ateratzeko ikastaroa antolatu zen institutuan. 16 ikasleko bi talde osatu ziren, eta klaseak AEK-ko irakasleek eman zituzten. Beraz, interes handia erakutsi zuten gure ikasleek, batxilergoko 1. maila bukatzerakoan eskaintzen zaien aukera hori aprobetxatuz. Ikasle gehienak HABEko 3. mailara eta EGAko azterketetara aurkeztu ziren.



Batxilergoko 2. mailako ikasleek ikasketa bidaia Kanarietara egin dute aurten.



DBHko 2. mailako ikasleak Urdaibaira egin dute Txangoa. Baita Olentzeroren museora ere. Inauteriak direla eta, udalak Ibaigane kultur etxean erakusketa bat antolatu du. Horrez gain, herrian zehar dantza talde desberdinen antzezpenak edo emanaldiak egongo dira: Otsailaren 15ean (13:00-14:30)…..Joaldunak (Ituren) Otsailaren 21ean (12:00-14:00)….Basauritar DT (Bas.) Otsailaren 21ean (17:30-19:30)….Edurre DT (bas.) Euskarabilak ipuin erotikoen 14. lehiaketa antolatu du. Bertan, 1993an eta lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte. Oinarriak eta info gehiago ondoko helbidean: [email protected]





…………………………………………………………………………………. OIHANE MIGUEL GURE OROIMENEAN Behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean zure irrifarra gogoan ezin ahaztu ezin ikutu zergatik ez zauden nirekin ezin dut jasan ezin dut ulertu

GOGOAN ZAITUGU Garazi

28

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

IRANTZU CHAURRONDO (DBHO 2.A) ETB1-en Basauriko koral elkarteak ETB 1-eko "Oh, happy day" programan parte hartu du eta aprobetxatu dugu institutuko ikasle batek bertan abesten duela elkarrizketa bat egiteko eta batez ere, bera pixka bat gehiago ezagutzeko. -Kaixo Irantzu, nola bururatu zitzaizun abesbatzera apuntatzea?

Kaixo, ba, nire lagun baten amak bertan abesten du eta bera izan zen orain dela 2 urte bultzatu ninduena. Hasieran ezetz esan nion baina hobeto pentsatu nuen eta hurrengo egunean deitu nion esanez baietz,apuntatu nahi nuela. Egun berean koraleko saio batera joan nintzen eta probatxo bat egin ondoren, jakiteko zer nolako hoskera nuen, gaur arte. -Badakigu abesbatzan mota askotako proiektuekin ausartu zaretela ("La Bella y la Bes-

tia" ,euskal abestiak, ghospel,etab.) baina beti kamararik gabe eta ezagutzen dituzuen eremuetan. Nola bizi izan duzue ETB 1-era joateko eman duzuen saltua? Esfortzu askorekin eta noski, urduritasunarekin.

-Zoritxarrez, "Oh, happy day"-ko lehenengo kanporatuak izan zarete. Zer nolako alde on eta

txar ateratzen dituzu bizipen honetaz?

Alde on pilo, bertan parte hartzen duten beste abesbatzetako pertsonen artean lagunak egiten dituzulako, programa bat barrutik nola den ikusten duzulako...Ez dakit, bizipena bera oso ona izan da, baina alde txarrik ez ditut ikusten. Agian Donostiara ostiral guztietan joatea programa grabatzera izan da niretzako neketsuena, baina ez gehiegi, azkar pasatzen baizitzaidan.

- Pentsatzen duzu geroari begira zure ahotsaz biziko zarela?

Ez, ez. Ez litzateke txarto egongo eta gustatuko litzaidake baina, momentuz, abesbatzan abestearekin konformatzen nahiz.

-Beno Irantzu, mila esker elkarrizketa hau onartzea eta egiteagatik eta ea Basauritik edo hortik ikusten zaituztegun abesten.

Ez horregatik, gustora egin dut eta. Bakarrik animatu nahi diot jendeari Basauriko koral elkartera apuntatzera, bertan gauza berri asko ikasiko dituelako eta elkarrekin oso ondo pasatuko dugulako. (Haizea Badillo/Igone Amado/Maitane Escudero/Zuriñe Berastegi) 29

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

TXISTEAK Elefanteak gameluari: -Zergatik dituzu titiak hor goian? -Begira nork galdetzen duen, zakila aurpegian duen batek! Maisuak Jaimitori: -Zenbat dira bi gehi bi? -Auskalo! Ez badidazu datu gehiago ematen… Gizon batek, farmaziara sartu eta galdetu du: -Baduzue azido azetil salizilikoa? - Aspirina, esan nahi duzu, ezta? - Kontxo! Izena ahaztuta neukan.

SUDOKUA

Aurkitu zazpi desberdintasunak:

30

Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila

OTSAILEKO ESAERAK Otsail lore, batere lore; martxo lore, batere ez baino hobe; apiril lore, urre lore; maiatz lore paregabe. Otsaila, txakur eta katu guztien hilabetea.

Otsailean gizona mangutsik ikusi baino, otsoa ardi artean ikusi hobe.

Otsaileko oloa olo ( avena), martikoa olotto, apirilekoa ez olo ez lasto.

Barantail edo otsailean sortea, martxoak jan.

(Prentsa Tailerra)

31

32

Related Documents

Aldizkaria
May 2020 3
Bilbo Otsaila
November 2019 7
Otsaila 2009
April 2020 2
1.aldizkaria
June 2020 6