20090503 Upo Artanda Mandoia Oharrak

  • Uploaded by: Itxartu Taldea
  • 0
  • 0
  • April 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 20090503 Upo Artanda Mandoia Oharrak as PDF for free.

More details

  • Words: 862
  • Pages: 6
ARRIGORRIAGA - ZEBERIO MENDI ZEHARKALDIA UPO (567m) – ARTANDA (547m) – MANDOIA (637m) MENDIETATIK 2009.05.03

Maiatzaren 3an Itxartu Mendigoizale Taldeak mendi zeharkaldi bat antolatu du. Hiru menditara igo nahi dugu, gure ibili horretan 20 kilometro baino gehixeago egin behar da, eta bost ordu inguru.

Ibilbide osoaren planoa (Arrigorriaga goian - Iparraldean, Zeberio behean – Hegoaldean)

-1/6-

Gogorra denez, beste aukera bat eskainiko dugu beren buruak hain indartsu ikusten ez dituztenentzako. Bigarren aukera honetan bi mendi baino (Upo eta Mandoia) ez da egingo, eta mendian besteek bezalaxe 5 ordu egingo badugu ere, askoz lasaiago ibiliko gara 14,5 kilometro ibiltzeko. Bi taldeak Mandoia-ren ondoko belardi batean hartuko dute hamaiketakoa eta gure kalkuluak ondo ba daude, elkarrekin egingo dute topo, lehenak uste bezain azkar joaten badira.

Ibilbide murriztuaren planoa (Arrigorriaga goian - Iparraldean, Zeberio behean – Hegoaldean)

Autobusak Arrigorriagara eramango gaitu, han Zaratamora doan bidetako bat hartuko dugu, eskuin aldera industri poligono batetik (BI-3702), eta Burbustu auzorako bidea utzita, bihurgune estu baten ondoan (140 m) utziko gaitu. Hemendik hasita, bidezidor zabal batetik igoko gara, batzuetan aldapatsua, beste batzuetan etzanagoa. Eta 35 – 40 minututan 1,700 kilometro ibili ondoren, Axola mendi-lepora (371 m) helduko gara, etxalde batean. Hantxe tantai batean gure bi mendi non dauden ikusiko ditugu: Upo ezkerrean, Artanda eskuinean eta Mandoia aurrean baina urruti. Etxalde inguruan apirilaren 22an animalia jaioberri batzuk ikusi genituen.

-2/6-

Axola mendi-lepoko Etxaldea

Guk ezker aldera joko dugu bide zabal batetik eta gero, atseden-gune bat ikusten dugunean, ezkerrera joko dugu eta gune horretatik gora egingo dugu, etzanagoa eta errazagoa baina luzeagoa eta itsusiagoa den bide zabala utzita. Atseden-gune horretan mahai eta aulkiak daude eta baita janaria erretzeko parrillak, baina guretzako goizegi izango da eta ez gara hemen geldituko. Zati hau gogor samarra da baina poliki ekinez gero, erraz gaindituko dugu. Mendibide honetatik lehen utzitako bide zabalera aterako gara, bide horretatik metro batzuetan ibiliko gara zabalgune bateraino. Gure aurrean Upo gailurra izango dugu eta bi aukera igotzeko: edo zuzenean oso malkartsua den aldapatik (Lehen taldekoentzako egokia) edo eskuinean ikusten den bide estu eta etzanago batetik (bigarrenekoentzako egokia). Upo gailurra (567 m) (Lehen taldeak 1ord 05min eta Bigarrenak 1ord 20min), 3,100 km ibili ondoren.

Atseden-gunea

-3/6-

Upo gailurretik, eguraldia lagun, oso ikuspegi politak daude Arrigorriaga, Bilbo eta Itsaso aldera.

Upo-tik iparralderako ikuspegia

Denbora gehiegi galdu gabe (bate ere bizkorrek), atzera joko dugu eta ekarritako bide beratik jaitsiko gara, berriro mendi-lepora iristeko (Lehenak 1ord 30min, bigarrenak 1ord 50min), 4,500 km ibilita. Hemendik aurrera bi taldeen ibilbideak ezberdinak izango dira. Ibilaldi murriztua

Ibilaldi osoa

Mendi-lepoan Mandoia alderako bidea hartuko du, bide zabala oso, bertan tarteka ibilgailuak eta txirrinduak ere ibili daitezkeelarik. Bidea ez da batere malkartsua, nahiko laua da, baina ia beti gora doa. Lasai hartuz gero erraz egin daiteke zati hau bidegurutze bateraino (485 m), hasieratik 4 kilometro egin ondoren (2ord 45min).

Talde honek mendi-lepoan aurrera jo beharko du, Artanda mendira aldera. Bidean gasaren tutueria ikusiko dugu han eta hemen, Abiatu eta berehala, eskuinean, San Segismundo baseliza ikusiko dute belardi zabal batean.

Bidegurutze honetan beste tantai bat ikusiko dugu eta bertatik hainbat

Igoera ez da zaila, batzuetan tutuen aldapa gogorrak saihetsiz bide etzanagotik joatea aholkatzen dugu, baina edozein kasutan 25 minutuko igoera egin eta denera 7,100 km ibili

-4/6-

tokitarako distantziak ageri dira: Mandoia (1,5 km.), Zeberiogana (2,2 km.), Upo (3,8 km km.), Artanda (4,5 km.)

ondoren Artanda gailurrean (547 m) egongo gara (1ord 55min). Hemendik Ugao eta inguruko parajeak ikusten dira.

+ Bidegurutzeko talaia

Artanda

Mandoia

Artanda-tik jaisten

Guk bidegurutzean ezker aldera joko dugu, hasieran 500 metrotan zehar bide zabal batetik eta gero, ezker aldera joz, bide estuagotik. Igoera ez da zaila baina bizpahiru zati gogorrak ditu, lasai hartu beharrekoak. Mandoia gailurrera (637 m) helduko gara (3ord 20min), 11,500 km. egin eta gero. Handik

ikusten

diren

Jaisten bide beretik egingo dugu Axola mendi-leporaino (2ord 20min). Handik aurrera lehen aipatu ditugun bi une horietara iritsiko dira: bidegurutzea (2ord 55min eta 13,050 km) eta Mandoia gailurra (3ord 30min eta 14,550 km), hamaiketakoa hartuko dugun tokian lehen taldearekin bat egiteko .

ikuspegiez

-5/6-

gozatu eta behera abiatuko gara, handik metro batzuetara eskuinean ikusten den belardi eta zuhaizti batean geratzeko. Hementxe hartuko dugu hamaiketakoa (3ord 30min) eta hementxe elkartuko gara bi taldeak, lehenago hori gertatu ez bada.

Gelditzen ibilbidea talde batean egingo dugu Hamaiketakoa bukatu (3ord 55min) eta abian jartzen garenean, igotzeko ekarri genuen bidetik jaitsi behar dugu bidegurutzeraino (4ord 15min), bi taldeek 16,040 eta 10,400 km eginda, eta han ezker aldera jo behar dugu bide zabal batetik. Hasieran ez dugu etxerik ikusiko baina handik kilometro batera baino gehiagora, bide asfaltatuan sartzen garenean, nonahi hasiko gara hiruzpalau etxek osatutako auzo txikiak. Zaharberritzen ari den etxe handi bat lehendabizi, landetxe txukuna gero eta harantzago lehen auzoa, Zeberiogana, (4ord 37min), atzean eta garaian eliza duelarik.

Landetxea

Zeberiogana/ Eliza

Eta hemen pista utzi eta eskuin aldera abiatzen den bidezidor bat hartuko dugu. Zeberiora 2 km daude. Hasieran pinudi batetik barrena joango gara, gero Ereñotzaga auzora sartuko eta handik aurrera bide asfaltatu batetik Zubialde izeneko auzora helduko gara, Zeberioko erdigunera (5ord), taldeek 20,040 eta 14,400 km. eginda. Beraz, denbora berdinean (5ord), bi taldeek igoera eta distantziak hauek egingo dituzte: Ibilbide laburrenean Igoera denera: 700 metro Distantzia denera: 14,400 km Ibilbide luzeenean Igoera denera: 878 metro Distantzia denera: 20,040 km

-6/6-

Related Documents


More Documents from ""