Fikzioa
Ihes betea Anjel Lertxundi Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena. Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino. Eleberri honek ez du inor hotz utziko.
Kutsidazu berriz, Ixabel Joxean Sagastizabal Txoria Oh Jung-hi Kutsidazu bidea, Ixabel gustatu baldin bazitzaizun, honekin ere barrez lehertzeko arriskua daukazu. Ha bukatzen zen puntuan hartzen du honek haria eta bukatzea pena emango balio bezala, narratzaileari gertatzen zaizkion abentura berriak.
“Eroriz gero, hil egiten da” dio eleberri honetako ume protagonisten batek. Eta hala da, nebaarreba biek txorien modura hegan egiten ikasi egin behar izan dute, tokatu zaien eguneroko zakarkerien gainetik igarotzeko ezinbesteko ahaleginean. Korear bizimoduari begirada soila, Agota Kristoffen “Koaderno handia”ren antzekoa.
Aulki bat elurretan Uxue Alberdi
Udan ere
Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrrezko panpinak… Eta eskale zarpailak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Suedia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak hemen aurkezten den ipuin liburua egiteko.
LIBURUAK 2007ko Uda Leioako Udal Liburutegiak Uda euskeraz goza dezazun liburuen proposamena
Kattalin Toti Martinez de Lezea Durangon, 1500. urtean hainbat emakume eta gizonezko epaitu ziren heretiko edo sorgintzat akusatuta. Katalina Goienakoa emakume sendalarien alaba eta biloba izanik, sineste paganoetan hazia izan da eta Durangora heltzerakoan “durangarrak” deitu ohi diren sorgintzat salatuen kontrako auzian nahasturik aurkituko da.
Bat, bi, Manchester Irati Jimenez Ez dadila eguzkia sartu Martin eta Xabier Aurtengo Agustin Zubikarai nobela laburrentzako saria irabazi du lan honek. Bertan ezinezko amodio bat kontatzen zaigu. Idazle izan nahi lukeen homosexuala dena beti erraza izan zaion aktore guapoarekin (heterosexuala) maitemintzen da. Bien artean adiskidetasun estua sortuko da, baina desira bete ezinaren itzala sumatuko da uneoro.
etxeberria 1937ko udaberrian, hainbat gaztek baloia hartuko dute fusilaren ordez. Euskadiko selekzioa Gerra Zibila propagandaren bidez Europan irabazteko armarik distiratsuena izango da. Historiaren gainetik gailentzen den istorioa, hari poliziala eta maitasunaren korapiloak ere falta ez dietuenak.
Larrialdietarako irteera Txuma Murugarren Poxpoliñaren bahiketa (Pololoak; 2) Txuma Murugarren abeslariak Berria egunkarian astero publikatutako kontakizun laburrak bildu ditu liburu honetan. Kontakizun bakoitzarekin, oinarritzat hartutako abestiaren aipamena ere bada.
Kaltegarria da zure kantua, abesti ilun eta itsuarazlea. Hamelingo flauta-jole zitala.
www.bibliotecaspublicas.es/leioa/
Patxi Gallego Xabinaitor euskal super-heroiaren balentriak islatzen dizkigun bigarren liburua. Oraingo honetan, irudiak lekua hartu dio hitzei ta askoz grafikoagoa (zentzu guztietan) da euskal frustrazio sexualen bilduma hau.
Ez-Fikzioa
Poesia Portukoplak Kirmen Uribe Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak batu ditu idazle ondarrutarrak, itxasoaren aitzakian sorta erakargarria osatuz. Liburuan, itsasneskak totelak direla irakurriko du irakurleak, gizurdea nola jaten zen, zein tragikoa zen itsasoko bizimodua, zenbat itoak izan diren,…
Kopla, gurean, olgeta ere bada, planta, broma. “Kopla gutxiago” esaten denean, planta gutxiago ibiltzeko esan nahi da, lanari serio ekiteko
Rimmel Koldo Izagirre Poema, kantu eta asmakizunen bitartez istorio oso bat kontatzen digu Koldo Izagirrek: alabaren jaiotza, ondoren eskolatzea, gero nerabezaroa... eta azkenik gurasoen eskuetatik askatzea. Gurasoaren poemak dituzu "Rimmel" liburukoak, haur eta gazte nagusioi eskainiak
Ezjakintasunak Gerardo Markuleta Jakinaren gainean, ezjakina nahiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakingutxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondeen. Poema biluztuak forma aldetik, soberan dituzten hitzak kimaturik, haikuen itxura hartzen dute askok
Denbora biribiletik / erorian tanta bi: / bata zu eta bestea ni
Ezkatak Leire Bilbao «Arrainak eta itsasoa egon badaude liburuan – azaltzen du Leire Bilbaok- baina ezkata bakarrak ez dira arrainenak; beste ezkata mota asko ere badaude. Gutxien uste duzun tokian eta gutxien espero duzun unean solte aurkitzen duzun zera txiki hori».
Badira / emakume azalak / ezkata usaina baino itsaskorragoak.
Animalia disekatuak Iban Zaldua “Dena dela, zer nolako eztabaidak espero ditzakegu gurea bezalako literatura ñimiño batean? Ba ipotxeztabaidak, noski; harrigarriena bestelakorik getatzea izango litzateke. Eztabaida txikiak, beraz, eta, estuttuz gero, apur bat artifizialak ere bai.” Artikulu bilketa honetan Iban Zalduak euskal panorama literarioa era barregarri baina hala ere zehatz batean aztertzen du, taxidermi lanak bailiran.
Rock & Klik Euskal Herrian Ikor Kotx “Ikor, trebeen artean trebeena dela esango dut beti, niretzat, onena delako. Berezia da, bitxia, eta adjektibo bakarrarekin defini behar banu desberdina dela esango nuke” (Ion Garmendia “Txuria” hitzaurrean) Liburu honetan, musikak Euskal Herrian utzi dituen hainbat aparteko uneak islatzen dira begien gozagarri.
El pueblo vasco, hoy / Ramon Zallo Bai, hau gazteleraz dago. Baina hala ere, euskaldunok murgildurik gauden egoera elebiduna profitatuz, liburu hau gomendatzen dizuegu, bertan euskal historia, gizartea eta kultura dibulgaziozko era ulerkor batean uztartzen dituelako. Kanpotarrei zuzenduta dagoela esan genezake, Euskal Herriaren ezagutzan abiapuntu izateko gogoaz idatzia (antza denez frantsesez eta ingelesez ere argitaratuko da)
Jose Ramon Aketxe plaza, 11 48940 Leioa Tel. 94 607 25 74
[email protected]
Groucho eta ni Groucho Marx www.bibliotecaspublicas.es/leioa/ “Zeure buruari buruzko liburua idazteak gauza bat du txarra, ezin duzula txantxetan ibili. Beste norbaiti buruz idazten duzunan, hemendik Finlandiara luza dezakezu egia, Baina zeure buruari buruz idazten duzunan, egiatik pixka bat aldendu orduko konturatuko zara lapurren artean ohorerik izan daitekeela, baina zu gezurti zikin bat besterik ez zarela” dio Grouchok liburu honen hasieran, eta arau hortara iltzatzen da gertaera guztiak serio-serio azaltzen baitdizkigu (beno, guzti-guztiak agian ez)