Ikastetxeen arteko konparaketa
IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA
Ikastetxeen arteko konparaketa
SARRERA
Gure lanean, praktiketan egon garen ikastetxeetako teknologia berrien erabilpena aztertu dugu. Hau eginda, taldekide bakoitzak ikastetxe bat deskribatu du; aztertutako ikastetxeak hauek dira: -
Talaia Ikastola (Hondarribia)
-
Haztegi Ikastola (Legazpi)
-
La Salle San Martzial (Irun)
-
Orioko Herri Ikastola (Orio) Banakako lan hauen hasieran ikastetxearen kokapena eta ingurunearen
deskribapen labur bat egin dugu. Ondoren, teknologia berrien erabilerari buruzko deskribapena burutu dugu. Bukatzeko, hauen arteko konparaketa, eta hobetzeko proposamenak edo iradokizunak egin ditugu. Ikastetxeek erabiltzen dituzten teknologia berriak zeintzuk diren jakiteko ikastetxeetara galdetzera joan gara eta interneteko ikastetxeen orrialdeetan informazioa lortu dugu.
Ikastetxeen arteko konparaketa
TALAIA HONDARRIBIKO ESKOLA Gipuzkoako ipar-ekialdeko herri hau Irundik 4 km-tara eta Donostiatik 25 km-tara dago. Gutxi gora-behera 16.000 biztanle dituen herri arrantzalea da. Talaia Hondarribiko Eskola, herrian zeuden bi ikastetxe publikoen (Hondarribiko ikastola eta Biteri-Soroeta eskola) arteko elkarketaren ondorioz sortu zen 1.996an. Talaia, Hondarribian dagoen eskola publiko bakarra da, eta eskola honetan D ereduan soilik irakasten dute. Nire praktikak Lehen Hezkuntzako eraikuntzan burutu ditut. Eraikuntza hau harresien parean kokaturik dago; ondoan, Udaltzaingoa, etxeak eta bi parke daude; eta atzealdean, berriz, euskaltegia eta Jostaldi frontoia. Irakas eskeintzari dagokionez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, D.B.H eta Batxillergoa burutzeko aukera dago, baita erdi mailako zikloak ere. Honela, 828 ikasle daude lau zentrotan banatuta, Lehen Hezkuntzako eraikuntzan, 43 irakasle eta 456 haur daudelarik. Praktiketan egon naizen denboran ikusitako teknologia eta bere erabilera aztertuko ditugu. TEKNOLOGIA Informatika gelan 16 ordenagailu eta eskaner bat daude. Ikasleak astean zehar informatikako ordu bat dute. Ni praktiketan bigarren mailan egon naiz eta informatika ematen zuena tutorea zen. Hirugarren mailatik aurrera, ordea, informatikako irakasleak ematen du.Word-en erabilera ipuin bat idatziz ikasi zuten, internet, berriz, gutxi erabili dute. Google bilatzailean informazioa eta argazkiak bilatzen eta inprimatzen ikasi dute.
Ikastetxeen arteko konparaketa
Matematika lantzeko Mate Blaster, eta Piratak matematika 2; adimena lantzeko Tamgran, eta margotzeko crayola programak erabiltzen ikusi ditut. Klik programaren bidez ere, matematika eta hizkuntza landu dituzte. Irakasleentzat irakasle gelan hiru ordenagailu eta eskaner bat daude. Eskola osoa kontuan hartuz, berriz, hiru eskaner soilik daude. Aipatzekoa da irakasleek eskanerra gutxi erabiltzen dutela. Irakasleek ordenagailua nahi duten denboran erabili dezakete. Hauek, e-mail-a gutxitan erabiltzen dute beraien artean, baina, orain Intranetaren erabilera ikasten ari dira, era hau nahiago baitute aukera gehiago ematen baititu. Laguntza gelan bi ordenagailu daude. P.T-ek normalean irakasle gelako ordenagailuak erabiltzen dituzte, gelan klasea ematen ari badira ezin dutelako sartu. Ordenagailu hauek Heziketa Premia Bereziak dituzten ikasleekin lan egiteko erabiltzen dituzte. Praktiketan lehen ezagutzen ez nituen ordenagailuko hainbat jokoen erabilera eta izena ikasi dut: euskara lantzeko ordenagailuko jokoak; Birraitonaren museoa, jolas gaitezen, Piratekin euskaraz 1 eta 2, Marilitxar, etab. Matematika lantzeko; Mate Blaster, Piratak matematika 1, Ikasi matematikak Piporekin, etab. Gela bakoitzean ordenagailu bat dago ikasleak bertan lanak egiteko. Eguraldi txarra egiten duenean ikasleak ez dira patiora ateratzen, eta gelan ordenagailuan eta beste jokoetan jolasten geratzen dira. Zuzendaritzan bi eskaner eta hiru ordenagailu daude. Hemen, ordenagailua gehienbat txostenak egiteko, Intraneten bidez mezuak bidaltzeko, etab. Erabiltzen dute. Lehen aipatu dudan bezala, Intranet zerbitzua badute eta honela, astelehenetan bi orduko ikastaroa jasotzen dute irakasle guztiek. Bertan, eskanerra, intranet, korreoa, argazki makina digitaleko argazkiak ordenagailura pasatzen, etab. ikasten dutelarik. Ikastaroa bigarren hiruhilabetean hasi eta
Ikastetxeen arteko konparaketa
maiatzaren erdialdean bukatuko dute eta bertara joatea derrigorrezkoa da. Klaseak ematen dituena informatikako irakaslea da. Azkeneko solairuan bideo gela dago. Gela honetan, egunero ikasleak irratsaioa egiten dute. Maila bakoitzak egun bat du eta astero gela bati tokatzen zaio. Batzutan, bi mailek elkarturik egiten dute. Irrati programa Hondarribian bakarrik entzuten da. Orokorrean programa erabilienak Word, Power Point eta Internet dira. Interneten Google bilatzailea da bisitatuena. Talaiak web orrialdea dauka. www.euskanet.net/talaiahh
Ikastetxeen arteko konparaketa
LEGAZPIKO HAZTEGI IKASTOLA Haztegi ikastola Legazpi erdian dago kokatuta. Bertako leihoetatik kalea ikus daiteke eta haurrak patioan dauden bitartean edonork ikus ditzake. Bestalde, ikastolaren ondoan parke bat dago, zehazki ikastolarentzat egina ez dagoen arren, txikienen entretenigarri bihurtzen dena. Parke hau oso zabala da eta bertan, ikastolakoa ez den jendea ere ibili ohi da. Ikastola parean errepide bat dagoen arren, haurrek ez dute bertaraino joateko aukerarik, eta errepide horren beste aldean etxe eta denda batzuk daude. Ikastola atzean, berriz, mendi bat dago; eta bertan, herriko auzo ezagun bat. Beraz, ingurunearen deskribapen labur honen ondoren, ikus daiteke ikastola nahiko herrikoia dela. Ikastola eraldatzen joan da denboran zehar, herriko eraikuntza ezberdinak erabiliz. Gaur egun, bi eraikuntza betetzen ditu. Batean, 4 urte arteko haurrak daude;
bestean,
berriz,
Haur
Hezkuntzako
azken
urtekoak,
Lehen
Hezkuntzakoak, D.B.H.-koak eta D.B.H.O.-koak. Bigarren eraikin hau ere urteetan zehar aldatu egin da; hasieran “alde-zaharra” deitzen zaion zatia soilik zegoen; beranduago, beste zati bat eraiki zuten; eta duela urte batzuk, azken zatia gehitu zitzaion. Beraz, ikus daiteke denborarekin ikastola handitzen joan dela, eta era berean, berrikuntzak burutu direla. Ikastolak honako instalazioak ditu besteen artean: -
Idazkaritza
-
Bi liburutegi
-
Ikus-entzuneko gela
Ikastetxeen arteko konparaketa
-
Teknologia gela
-
Areto nagusi bat
-
Soinketa gela
-
Bi frontoi eta bi patio zabal
-
Bi informatika gela.
-
etab.
Ikastolan
bi
informatika
gela
daude;
bat,
Lehen
Hezkuntzako
ikasleentzako, eta bestea, D.B.H. eta D.B.H.O.ko ikasleentzako. Bertan, informatikako klaseak ematen dituzte astean bitan. Gainera, Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergora bitarteko gela guztietan ordenagailu bana dago, guztiak interneteko konexioarekin, ikasleek beren denbora librean nahi dutena kontsulta dezaten edota gelan lan ezberdinak burutu ditzaten. Irakasle geletan, berriz, hainbat ordenagailu eskura izateaz gain, inprimagailuak eta eskanerrak ere badaude. Inpresorak ikastolako ordenagailu guztiek duten sareko konexioaren bidez erabiltzen dira, hau da, edozein gelatan egindako lanak ikastolako hiru irakasle geletan inpramatzen dira. Bestalde, aipagarria da Haztegi Ikastolak web orrialdea duela (haztegi-ikastola.net), denborarekin berritzen eta osatzen joan dena. Bertan, Intranet-eko zerbitzua erabil daiteke. Honez gain, irakasleek formakuntza plan bat jarraitzen dute, Ikastolen Elkarteak, Berritzeguneak edo beste elkarte batzuek antolatutakoa. Mintegi ezberdinak izaten dituzte, adibidez: Urtxintxa-Txanela mintegiak, Etorkinen mintegia, Pedagogi, administrari eta zuzendari mintegiak, Filosofia mintegia, IKT mintegia, Eleaniztasun Proiektuko mintegiak, Euskaraz Biziko mintegia, Eskola Agenda 21 mintegia eta Frantses mintegia. Ikastetxean hiru laguntza gela daude. Bakoitzak ordenagailu bat du, batez ere, Mocrosoft Word, Microsoft Power Point eta jolasak erabiltzeko. Hauetako
Ikastetxeen arteko konparaketa
batean honako baliabide teknologikoak dituzte ikasleekin maiz erabili ohi dituztenak: PLAPHOONS: Katalan batek sortutako programa berezi bat da. Idazteko edota marrazkiak egiteko erraztasuna ematen du eta, bestalde, ahots grabaketak egiteko aukera ere uzten du. Grabaketa hauek irakasleek haurrei lan egiten laguntzeko edota haurrek beraiek beren lanak sortzeko balio dute. Honetaz gain, programa honetan, barrido automatiko edo eskaneatze automatiko bidez mugikortasun gutxiko haurrei lan egiteko modua asko errazten zaie. Honekin, kurtsoreak banaka seinalatzen ditu pantailako aukerak, haurrak nahi duen unean klikatuz. NEOBOOK: Programa honen bidez, gehienbat ipuinak lantzen dira. Honekin, irudiak erabiltzeaz gain, grabaketak ere egin daitezke, ipuinak kontatzeko. Oso lagungarria iruditu zait urritasun psikikoa duten haurrentzat, ipuinak beste era batean kontatzeko aukera emateaz gain, haurrei deigarriago egiten zaien modu bat baita.
S.P.C (Sistema Pictográfico de Comunicación): Baliabide hau garun paralisia duten haurrekin erabiltzen da gehienbat, eta bertako irudiak asko erabili dituzte Plaphoos-en, Neobook-en eta beste zenbait lanetan. Oso interesgarria da baliabide hau izatea asko laguntzen baitu, batez ere, lanak prestatzeko orduan. MINSPEAK (Comunicación aumentativa y alternativa): Hitz egiteko gaitasunik ez duten pertsonekin erabiltzen da. Ikono edo piktograma batzuen bidezko hizkuntza erabiltzen da tresna honekin; ikono hauetako bakoitzak esanahia ezberdinak dituelarik.
Ikastetxeen arteko konparaketa
MICROSOFT POWER POINT: Ikasleek (gehienbat haundienek) hainbat lan, aurkezpen edo kontakizun egiteko erabiltzen dute. Adibide bezala, txikienentzat prestatu dituzten ipuin batzuk ikusteko aukera izan dut.
MICROSOFT WORD: Oso erabilia da programa hau, edozein dokumentu idazteko edota haurrentzako fitxak prestatzeko. Gainera, ikasleek beraiek ere lan asko egiten dituzte programa honen bidez. URTXINTXAKO MATERIALAK: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrekin urtxintxako materialak erabiltzen dituzte. Hauen artean daude ordenagailukoak. Batetik, ipuinak eta abestiak, guztien artean lantzen dituztenak; eta bestetik, jokoak, denbora librean haurrek erabiltzeko aukera izaten dutenak.
Ikastetxeen arteko konparaketa
LA SALLE SAN MARTZIAL IKASTETXEA Irungo La Salle Ikastetxea Irunen kokatua dago, hirigunetik gertu eta beste ikastetxe batzuen ondoan, hala nola, Belasko-Enea eskola publikoa, Bidasoa lanbide eskola eta Pio-Baroja Institutua. Irungo La salle ikastetxea hiru eraikinetan banatuta dago, bakoitzari bere izena dagokiolarik. Elizatxo etorbidean kokaturik daude hirurak, elkarren artean komunikaturik eta eremu zabal bat harturik. Eraikin zaharrenean, La Salle Enean, hain zuzen ere, D.B.H.-ko gelak daude kokatuta; hurrengo eraikinean, Lanbiden, Batxilergoak eta Lanbide Heziketako zikloak aurki ditzakegu, goi eta erdi mailakoak; eta azkenik, La Salle San Martzial aurkitzen dugu, eraikinik berriena, orain dela bi urte egindakoa. Azken honetan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako instalazioak kokatuta daude. Eraikin hau berria denez, azpiegiturak ere berriak dira eta material gehiena ere berria da, horrela, ordenagailu gehienak berriak dira, baina, hala eta guztiz ere, eraikin zaharreko ordenagailu zaharren bat ere badago. La Salle ikastxetxea pribatu/kontzertatua da, eta badakigu, eskola hauetan normalean, alderdi ekonomikoari asko begiratzen zaiola eta material guztia ahal den gehien aprobetxatzen dela, baina, egia esan, honetan ez da horrelakorik ematen. Nire praktiketako egonaldia gehienbat laguntza gelan izan da, horregatik, Teknologia Berriekin izandako kontaktua nahiko eskasa izan da, baina, hala ere, deskribapena egiten saiatuko naiz. Ordu batzuetan Lehen Hezkuntzako gela batean egon naiz, 2.mailan hain zuzen ere, eta honetan, Teknologia Berriekin izandako esperientzia deskribatuko dut.
Ikastetxeen arteko konparaketa
La Salle San Martzial ikastetxean, informatikako gela bat aurki dezakegu, eraikin honetan honelako gela bakarra delarik eta hau, Lehen hezkuntzakoei bakarrik zuzenduta dago. Bertan, 26 ordenagailu daude, denak inprimagailu batetara konektatuta. Informatikako gelara, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak joaten dira astean bitan, ordu beteko saioetara. Saio hauen helburua, ikasleek ordenagailuarekin familiarizatzea eta eguneroko bizitzan ahalik eta gehien erabiltzea da. Honetarako, informatikako bi irakasle daude, baina, irakasle hauek Lehen Hezkuntzako tutoreak ere badira. Normalean, Mi encarta eta Paint-ekin lan egiten dute. Ingeleseko asignaturan ere, batzutan informatikako gelara joaten dira eta honetan Muzzy ingelesa ikasteko programa bat erabiltzen dute. Irakasleen geletan, berriz, beste ordenagailu batzuk aurkitzen ditugu. Haur Hezkuntzako irakasleen gelan 2 ordenagailu daude eta Lehen Hezkuntzako gelan ere beste 2, inprimagailua eta eskaner bat ere aurki ditzakegu. Zuzendariak, orientatzaileak eta administratiboak bakoitzak bere bulegoan ordenagailua dauka. Idazkaritzan ere eskanerra eta inprimagailua badaude. Ikusten dugunez, azken finean,
ordenagailu
kantitateari
dagokionez
eskasak
geratzen
dira
irakasleentzako. Irakasle gehienek, irakasle geletako ordenagailuak erabiltzen dituzte, batez ere, zenbait material prestatzeko, ebaluaketak egiteko, notak jartzeko, interneten informazioa bilatzeko, gurasoekin kontaktuan egoteko, etab. Gehien erabiltzen diren programak WORD eta INTERNET direlarik. Esatekoa da, ikusentzuteko bi gela daudela, bat Haur Hezkuntzan eta beste bat handiagoa Lehen Hezkuntzan. Laguntza gelan ordenagailu bat aurkitzen dugu, honek bere inprimagailu eta eskaner propioa dituelarik. Laguntza gelan, PTak , gainerako beste irakasleek
Ikastetxeen arteko konparaketa
bezala erabiltzen du. Normalean, material asko prestatu eta egokitzeko, WORD programa erabiltzen du, baita P0WER POINT-a ere, baina, oso gutxitan. Premia berezidun ikasleekin lan egiteko, material asko egokitu eta berria prestatzen da, ebaluazioak egiten dira, etab. horregatik, PT.-ak ordenagailua dexente erabiltzen hasi dira gaur egun. INTERNET oso erabilia da, batez ere, Google bilatzailea, zerbaiti buruz informazioa
bilatu
(hiperaktibitatea,
nahi
autismoa,
denean,
adibidez,
irakurketa/idazketa
premia
berezi
akatsak,
bati
etab.).
buruz
Gainera,
haurrekin lantzeko material dexente ere aurki daiteke. Bestalde, korreo elektronikoaren erabilera handitu egin da eta horrela, beste zentruetako PT askorekin kontaktuan egoten dira eta material asko elkartrukatu dezakete. Laburbilduz, esan genezake, irakasleek gehienbat erabiltzen dituzten programak hauek direla: •
WORD (materiala prestatzeko, ebaluaketak egiteko,...)
•
INTERNET (Google bilatzailea batez ere, korreo elektronikoa,...)
•
POWER POINT (gutxitan, materiala prestatzeko)
Aipatzekoa da, La Sallen teknologia berrien alde egin nahi dutela eta irakasleei formakuntza ematen dietela. Hala eta guztiz ere, irakasleek diotenez, beraien artean eta “saltxeatzen“ gehiago ikasi dute. Formakuntzaren aldetik, orain dela urte batzuk, ikastaro txiki bat egin zuten, ordenagailuko oinarrizko programak erabiltzen ikasteko, lehen aipatutako WORD, POWER-POINT, INTERNET, etab. Momentu honetan, beste formakuntza ikastaro bat egiten ari dira. Batez ere, lortu nahi dutena zera da; irakasleen artean ordenagailuaren bidez materiala elkartrukatzea, hau da, korreoaren bidez- Honela, hain astunak diren orriak, liburuak, etab. aldean eramatea alde batera uztea eta elkartrukatze hori
Ikastetxeen arteko konparaketa
korreoaren bidez egitea. Orain arte diotenez, emaitza onak ematen ari da ikastaroa. Jarraituz, esan beharra dago, Lehen Hezkuntzako 1. zikloko geletan ordenagailua dagoela, hau da, 1. eta 2. mailako geletan ordenagailu komun bat dagoela. Ordenagailu hau haurrek ikasteko erabiltzen dute eta zerrendaren arabera, egunero haur bati tokatzen zaio honetan aritzea ordu betez. Hemen erabilitako materiala hizkuntzak, matematika, etab. lantzeko dira, hauen artean: PIPO (matematika lantzeko), llllllllll (gaztelania lantzeko) eta URTXINTXAKO Cdak, esaterako, Xango eta Ttantto (euskara lantzeko). Irakasleak nola erabili azaltzen die eta haurrak nahiko ondo moldatzen dira hauekin. Laguntza gelan erabiltzen dituzten materialak gela arruntetan erabiltzen dituzten berdinak dira, lehen aipatu ditudanak, hain zuzen ere. Hala ere, beraien arazoak direla eta, ikasle hauek zailtasun gehiago dituztela ordenagailua erabiltzeko, baina, asko nahiko ondo moldatzen dira. Bukatzeko, esan beharra dago, LA SALLEK INTRANET erabiltzen duela. Intranet sarea daukate zentruan, ordenagailuak elkarren artean konektatuta daudelarik eta horrela, irakasleek materiala ipini eta beste irakasleek hauek eskuratzeko aukera izaten dute. Bestalde,
ikastetxe
honek
WEB
orrialde
bat
www.irungolasalle.org. Honetan informazioa ugari aurki dezakegu: • Azkeneko albisteak • Hezkuntza eskaintza • Argazkiak • etab.
dauka:
Ikastetxeen arteko konparaketa
ORIOKO HERRI IKASTOLA Orioko Herri Ikastola Orion kokatuta dago, Gipuzkoako kostaldeko herri txiki batean, urola bailaran. Ikastola herrian ongi kokatuta dago, herriko zentruan baitago. Inguruan, hainbat etxebizitza, dendak, osasun-zentroa eta kiroldegia daude eta horrek bizitasuna eta aukera ezberdinak ematen dizkio. Gainera, naturarekin ere lotura zuzena du, Ikastolaren atzean mendi bat baitago eta Oria Ibaia ere Ikastolaren albotik pasatzen baita.
Orioko Herri Ikastola 1970-eko hamarkadan sortu zen Orioko herritarren diru, lan eta bultzadaz. Adiministrazioari dagokionez, ikastola pribatua da, guraso kooperatiba bat zehatzago esateko, hau da, gurasoek jartzen dute dirua, horrela, irabaziren bat baldin badago ikastetxean inbertitzen delarik. Instalazioei dagokionez, Ikastolak bi erakin ditu bata bestearen ondoan. Batean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak daude eta bestean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak. Hasiera batean, nahiko hornituta daudela dirudi, baina, hutsune handiak dituzte, leku falta handia nabaritzen baita. Hori dela eta, eraikuntza berri bat egiteko asmoa dute instalazioak zabalduz, hau guztia burutzeko
proiektua
martxan
dagoelarik.
Eraikuntza
berri
horretan,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskeiniko dute eta oraingo eraikuntzetan Haur eta Lehen Hezkuntzarako espazio eta baliabide gehiago izango dute.
Irakas eskeintzari dagokionez, ikasleei 2 urtetik 16 urtera bitarteko heziketa eskeintzen zaie. 16 urtetik aurrera, berriz, Oteiza Lizeo Politeknikoan modalitate ezberdineko batxilergoak eta erdi mailako zikloak egiteko aukera dago. Aipatu beharra dago, Orioko Herri Ikastola, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolarekin batera, Oteiza Lizeo Politeknikoaren proiektuaren partaide dela.
Ikastetxeen arteko konparaketa
Praktiketan egon naizen bitartean teknologia berriekin uste nuena baino kontaktu gehiago izan dut, baina, hala ere, nahiko eskasa da. Orioko Ikastolako teknologia berriei dagokionez, gehien erabiltzen den teknologia ordengailuak dira. Honela, Lehen hezkuntzako eraikinean, irakasle gelan 4 ordenagailu daude eta laguntza gelan 1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikinean, informatika gela bat dute eta bertan, 25 ordenagailu dituzte, liburutegian ere ordenagailu 1 dute, teknologia gelan 12, laguntza gelan 1 eta irakasle gelan 2. Ordenagailu hauez gain, 8 ordenagailu portatil dituzte ikasleek ikasgairen batean behar badituzte geletan erabiltzeko eta beste 2 irakasleek erabiltzeko. Gainera, bideoa eta 2 kanoi ere badituzte. Idazkaritzan 3 ordenagailu daude eta zuzendariak bere bulegoan beste 1 du. Eskanerrak eta inprimagailuak ere badituzte. Honela, baliabide hauen erabilera egunerokoa izaten da, hau da, ordenagiluak egunerokotasunean sartzen saiatzen ari dira eta ordenagiluen eta hauek eskaintzen dituzten baliabideak hezkuntzan aplikatu eta aprobetxatzen. Ordenagailuetan Windows 2000 Professional sistema dute eta ordenagailu guztiak sarean konektatuta daude. Horrek, ordenagailu batetik beste edozein ordenagilutan dagoen informazioa ikusteko eta erabiltzeko aukera ematen du. Hori dela eta, erabiltzaile bakoitzak ordenagailua erabili ahal izateko eta sarera konektatzeko erabiltzailearen izena eta pasahitza behar ditu. Ikasleak informatika gelako ordenagailuak erabiltzen dituzte, bai informatikako klaseetarako eta batzutan baita ingeleseko klaseetarako ere. Horretarako, maila bakoitzeko ikasleek pasahitz bat dute. Ordenagailu hauetan egiten dituzten lanak bakoitzak bere karpetan jasotzen ditu ordenagailuan bertan.
Ikastetxeen arteko konparaketa
Lanak inprimatu nahi badituzte, berriz, sarean konektatuta daudenez, inprimagailu komun batetan inprima ditzakete. Informatikako eta ingeleseko ikasgaiez gain, gainontzeko ikasgaietan ordenagailuen erabilera bultzatzen ari dira, hala nola, euskara, matematika, teknologia, fisika-kimika, etab. Ekimen hau aurrera eramateko irakasle batek, bere borondatez, moodle plataforma erabiliz www.teknopolis.org izeneko web orrialde bat sortu du. Hezkuntza plataforma bat da eta bertan, ikasleek ikasgaiak lantzeko aukera dute modu birtualean. Honela, apunteak, ariketak (batzuk interaktiboak), ikasleen artean eztabaidatu eta hitz egiteko aukera dute. Irakasleari ere dudak galdetu diezaizkiete eta irakasleak beraiei erantzun. Aipaturiko plataforma honen sorrera ikasturte honetan eman da eta momentuz irakasle batek bakarrik darama aurrera. Hala ere, gainontzeko irakasleei azaldu die eta hauek ere proiektuan parte har dezaten saiatzen ari da. Honela, irakasle honek, teknologia, matematika edo fisika-kimika ematen ari denean eta plataforma honek azalpenak emateko edo ikasleek gaia ulertzeko aukera ematen diola ikusten duenean, informatika gelara joan eta erabili egiten dute. Gainera, ikasleek egiten dituzten proiektuen bideoak ere zintzilikatzen ditu. Ekimen honek ikasleen artean oso erantzun ona jaso duela esaten du; web orrialdean
sartzen
dira,
edukiak
kontsultatzen
dituzte,
ariketak
egin,
irakaslearekin harremanetan jarri, web orrialdeko lehiaketan parte hartu, etab. dirudienez gustura daude ekintza berri honekin. Hala ere, esan dudan bezala, momentuz irakasle batek bakarrik darama aurrera eta beste irakasleek ere parte hartzea lortu nahi du. Gainontzean ordenagailuan hainbat programa erabiltzen dituzte, bai haurrekin lan egiteko (gehienbat laguntza gelan) eta baita irakasleek materiala bilatu eta presatzeko ere. Honela, irakasleek internet erabiltzen dute edozein gairi buruzko informazioa bilatzeko, esaterako, haurren batek duen gaixotasunen
Ikastetxeen arteko konparaketa
bati buruzko informazio aurkitzeko, etab. Horretarako, google bilatzailea erabiltzen dute. Word programa ere erabiltzen dute irakasleek haurrentzako materiala presatzeko eta baita ikasleek ere, edukiak lantzeko. Ikasleek erabiltzen dituzten beste programa batzuk honakoak dira: “Urdintxo eta Pox, matematika”, “Piratekin matematikaren munduan”, “Piratekin hizkuntzaren munduan”, “Txirritx”, “Xango” (zenbakiak, ipuinak, etab. lantzeko),
“Birraitonaren
museoa”,
“Klik”,
“Irakurlearen
ulermena”,
“Comprensión lectora”, “Ostadar” (L.H.-ko euskera, matematika), “Otsoko”, “Beleko”, “Axelko”, “Ikasdat”, etab. Programa hauek eusker, matematika, gaztelania eta gizarte lantzeko dira gehienbat. Bukatzeko, aipatu beharra dago, ikastolak ez duela web orrialderik. Gaur egun, internetek duen indarra kontuan izanik eta informazio iturri oso garrantzitsua dela jakinik, hutsune handia iruditzen zait web orrialderik ez izatea.
Ikastetxeen arteko konparaketa
KONPARAKETA Lauron ikastetxeak konparatu ondoren, ezaugarri nagusienak islatu ditugu. Berdintasunak eta ezberdintasunak aurkitu ditugu. Hona hemen berdintasun aipagarrienak: -
Oso erabiliak dira ikastetxe hauetan Microsoft Word programa, internet eta ordenagailuko jolasak (batez ere laguntza gelan).
-
Ikastetxe hauek Intranet zerbitzua eskura dute.
-
Informatikako ikastaroak jasotzen dituzte irakasleek.
-
Gehienetan teknologia berriak eskasak dira.
Hauek dira ikusi ditugun ezberdintasun esanguratsuenak: -
Ikastetxe hauetako batean, Orioko Herri Ikastolan hain zuzen ere, irakasle bat irakasgaiak modu birtualean irakasteko plataforma baten sorrera bultzatzen ari da. Honen bidez, teknologia berrien erabilera ikasgaietan sartu eta ikasgai horien ikaskuntza ordenagailu bidez burutu nahi du.
-
Hondarribiko Talaia eskolan irratia dago. Besteetan, berriz, ez.
-
Haztegi Ikastolan IKT-ko mintegia dago eta hauen helburua teknologia berrien erabilera sustatzea da. Ikastola honetan ikusi dugu ohiko programez gain, beste programa eta teknologia berri batzuk ere erabiltzen dituztela, horien artean: neobook, plaphoons, SPC, minspeek, etab.
Laburbilduz, esan genezake, zentru guztietan Teknologia Berrien erabilera ez dela berdin sustatzen. Orion eta Haztegin, ikusi dugun bezala, arlo honetan lan asko egiten duen jendea badago eta honen ondorioz, ikaskuntzan Teknologia Berrien erabilera handiagoa eta funtzionalagoa izatea lortzen ari dira.
Ikastetxeen arteko konparaketa
Bestalde, Talaian eta La Sallen Teknologia Berrien erabilera nahiz eta hain murritza ez izan, oinarrizko gauzetarako erabiltzen dela ikusi dugu.
TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA BULTZATZEKO IRADOKIZUNAK
•
Irakasleentzako formakuntza ikastaro gehiago antolatzea, zentruaren aldetik eta Hezkuntza Sailaren aldetik.
• Ikastaro hauek motibagarriak eta dinamikoak izatea. • Ikastaro hauetan ikasitakoa praktikoa eta erabilgarria izatea. •
Hezkuntzan Teknologia Berrien erabilera bultzatzea eta hobetzea, hau da, irakasgai gehienetarako ordenagailua erabiltzea, adibidez: matematikan, ingurunean, euskaran, etab.
•
Ikasleentzako ere ikastaroak antolatzea, beraien gustuko gaiak zeintzuk diren jakinda, adibidez: internet, Photo Story, etab.
•
Gurasoei ere ikastaroren bat ematea, batez ere, posta elektronikoa erabiltzeko, horrela, eskolarekin eta irakasleekin kontaktuan egoteko aukera izango dute beren mugak kontuan hartuz.
•
Ordenagailu gehiago izatea bai ikasleen eta baita irakasleen eskura ere.