Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza SARRERA Lan honen helburua Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT-k) ikastetxeetan nola erabiltzen diren aztertzea da. Honela, gaur egun
eskoletan
erabiltzen
den
teknologia
berria
eta
materiala
ezagutzeko eta bertako lan egiteko modua ezagutzeko. Hortik abiatuta konparaketak egingo dira eta baita proposamenak ere.
Proiektuaren ideia praktikak egindako ikastetxean teknologia berriak aztertzea da. Ondoren horren balorazio bat egin eta azkenik hobetzeko hainbat proposamen egiteko.
Betiko diskurtsoa badirudi ere, esan beharra daukagu irakasgai honek ate bat baino gehiago ireki dizkigula teknologia berrien mundura. Orain gutxi arte, guztiz arrotzak egiten zitzaizkigun blog-a, photo story, movie maker eta abar bezalak hitzak. Agian entzunak genituen baina sekula probatu gabeak. Irakasgai honi esker, ordea, programa guzti hauek ezagutu eta erabiltzen ikasi dugu eta ohartu gara uste aldean errazak, praktikoak eta erabilgarriak direla eta uste baino joko handiagoa ematen dutela Haur Hezkuntzako geletan bertan. Nahi bezalako muntaiak egin ditzakegu eta informazioa modu ari eta eramangarri baten islatu dezakegu, horretan saiatu gara, bederen, egin ditugun grabazio digital ezberdinetan.
Irakasgai honetako gure helburua, besteak beste, ahalik eta programa gehienak ezagutu eta horiei etekina ateratzea izan da. Uste dugu, programa bakoitzak bere berezitasuna duela eta erabilerari dagokionez ere, lan motaren arabera, programa bat bestea baino egokiagoa dela.
Hasiera batean kosta egin bazitzaigun ere irakasgaiaren helburua zer zen ikustea, azkean argitu zitzaizkigun gauzak eta hortik abaituz, proiektu bat sortu genuen. Aukeran denbora gutxitxo izan dugulakoan
-1-
Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza gaude baina hala ere gustura geratu gara emaiatzarekin. Asko gozatu dugu lan hau aurrera eramaten eta edozein azterketetan baino gehiago ikasi dugula uste dugu.
-2-