Proiektu Onak

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Proiektu Onak as PDF for free.

More details

  • Words: 900
  • Pages: 5
PROIEKTU ONAK “KLIK ETA KLIK” Klik eta klik, digital vasca enpresak sortu eta Garate duen proiektu hau, guraso eta hezitzaileentzako tresna didaktiko eta pedagogikoa izateaz gain, DBHko 3. mailako ikasleentzako erronka handia da. Klik eta klik, teknologia berrien bidez hainbat balore hedatzeko erabiltzen den proiektu pedagogikoa da eta beste ikastetxeekin harremanetan jarri eta parte hartzea dute helburu. Hala ere, partaideei eskolan eta, etorkizunean, langile bizitzan oso erabilgarri suertatuko zaizkien kontzeptuak lantzen laguntzea du helburu proiektu honek: informazio bilketa, hipertestua, deslokalizazioa, sareko dinamikak edo denbora errealeko lana dira proba ezberdinetan berez lantzen diren kontzeptuak. Proba ezberdinen bidez, nerabe partaideei zenbait balore unibertsal, kontzeptu eta ezagutzak transmititzea du helburu: -

Gauzak zehazki nola diren jakiteko galdetzeko beharra; erantzun egokiak lortzeko galdera onak egiteko beharra; gure iritziak osatzeko, jasotako erantzunak sakon aztertzeko beharra.

-

Gure munduko arazo handien inguruan gogoeta egin eta eztabaidatzeak duen garrantzia, hobetzeko proposamenak eta sormenezko konponbideak lortzeko.

-

Irizpide sendoa eraikitzeko, inguruan gertatzen denari buruzko informazioa lortzeak duen garrantzia.

-

Ilusioa, irmotasuna, lana, besteekiko interesa eta beste pertsonak norberaren proiektuetan sartzeko gaitasunak duen garrantzia, helburuak lortu eta ilusioak betetzeko.

-

Informazio iturri ezberdinak bilatzearen eta gauzei buruzko ikuspegi ezberdinak kontrastatzearen onura, ikusmolde kritikoa erabiliz.

-

Talde lanetik sortzen den aberastasun pertsonala

Azken finean, programaren probetan, ELKARREKIN LAN EGIN, EZAGUTU eta besteen ideiekiko errespetutik abiatuz norberaren ideiak defendatzeko beharra lantzen da.

ADI AL

BLOGP3

IKA MIKA

JOLASKLIK

EKPOLIS

ALTXORRAREN

ZAUDE? Memoria

Hitzezko

Hitzezko

Gaitasun

Lankidetza

BILA Lankidetza

Arreta

komunikazioa komunikazioa aritmetikoa Erabakia Erabakia Ausa

Hitzezko

Ezagutza berriak

Ahozko

hartzea Taldeko

hartzea Entzute

Ahozko

komunikazioa barneratzea Erabakia Arrazoiketa

arrazoiketa

partaide

aktiboa

kontzeptualizazioa hartzea

logikoa Ezagutza

izatea Entzute

Tolerantzia

Ahozko

Ezagutza

berriak

aktiboa

arrazoiketa

berriak

logikoa

barneratzea Taldeko

barneratzea Lankidetza Tolerantzia

Lankidetza

partaide Taldeko

izatea Ahozko

partaide

arrazoiketa

izatea Enpatia Ahozko

logikoa

Enpatia Ahozko arrazoiketa

arrazoiketa

logikoa Adostasuna

logikoa Adostasuna

Lankidetza

Praktika honen alderdi onei begira, honako hauek aipatu dizkigute: -

Taldeka lan egiten da.

logikoa

-

Beste ikastetxeko jendearekin kezkak elkarbanatu.

-

Zenbait gai lantzeko aukera eskaintzen du.

-

Jende berria ezagutzea.

Praktika on hau, DBH- 3.mailan aplikatzen da informatikako klaseetan, hau da, astean bi ordu. Honetarako, gela, sei taldetan banantzen dute eta talde bakoitzak, jolas batean parte hartzen du; ahal bada, jolas bakoitza klasean bukatuz. Urola ikastola eta Xabier Munibeko ikastetxeetan kokatzen gara. Urola ikastola, Azpeitian kokatzen da eta Xabier Munibe ikastetxea, Azkoitian. Honetarako, bi arduradunek hartzen dute parte; Azpeitian, Aitor Epeldek eta Azkoitian berriz, Adelak. Praktika hau burutzerako garaian, ikasleak taldeetan banatuta egon ohi dira eta bertan, jolas desberdinak agertzen dira, sei jolas mota. Jolas batzuk, zuzenean egiteko aukera ematen dute, beste batzuk, hausnartu eta eztabaidatu eta gero egin behar dira eta beste batzuk aldiz, lehenengo gelan landu eta gero. Proiektu hau, sei froga ezberdinez osatua dago, honako hauek dira frogak: -

Ika mika

-

Blogp3

-

Ekopolis

-

Hizkien jokoa eta sudokua

-

Adi al zaude?

-

Altxorraren bila

- IKA MIKA: atal honek, munduko arazo bat planteatzen du eta ikasleak bi taldetan banatzen dira. Talde batek, alde onak aurkitu behar ditu eta beste taldeak alde txarrak.

Honela, alde txar eta onak aurkitu eta gero, konklusio batzuk aterata, editore multimedia bat eraiki behar dute (argazki, bideo… osatua). - BLOGP3: atal honetan, ikastetxeko taldeak, argazki bat eta bi hitz edukiko ditu eta honekin, gai nagusia zein den asmatu behar dute, beste ikastetxeekin argazkiak eta hitzak elkar trukatuz. Gai nagusia zein den asmatzen dutenean, ikasleek, MP4 bidez, bi minutuko grabazioak egin behar dituzte. - EKOPOLIS: froga honetan, galderak agertzen dira eta erantzunak eman behar dituzu. Erantzunen arabera, bide desberdinetatik ematen zaitu eta amaieran bide egokia egin duzun edo ez adierazten dizu. - HIZKIEN JOKOA ETA SUDOKUA: Lehenengo jolasean, talde bakoitzarentzat esaldi bat agertzen da eta amaieran erantzuna. Adb: Einsteinen esaldi famatua. Ikasleek, esaldia osatzen joan behar dute informazioa web orrietan bilatuz eta esaldia aterata. Sudokuan berriz, sudoku normal bat osatzean datza. - ADI AL ZAUDE?: Jolas honetan, galdera bat agertzen da eta hiru erantzun posible. Galdera hauetan, web orriak eta artikuluak agertzen dira eta ikasleek, informazioa irakurri eta horien bidez, erantzun egokia aurkitu behar du hiru aukeretatik. - ALTXORRAREN BILA: Jolas honetan; bideoak, informazioa, artikuluak … agertzen zaizkie ikasleei. Hauekin, erantzuna aurkitu behar dute (hamabi probetan), erantzun ondoren, amaierako altxorra zein den asmatu behar dute erantzun guztiekin (pistekin alegia).

Amaieran, sari banaketa egiten dute Julian Iantzirekin eta baita musika festa ere, “Bataplan” diskotekan Joxeina Etxeberriarekin. Materialari dagokionez, material guztia, Digital Vascak eskaintzen die, gero nahiz eta laguntza batzuk, udaletxeak ematen dizkien. Eskoletako materiala erabiltzen dena, ordenagailuak dira, baina MP4ak eta guzti digital Vascak ezartzen dizkie. Praktika honen eraginari dagokionez, esan beharra dago ikasleak oso gustura aurkitzen direla. Izan ere, ordenagailuak eta teknologia berriak oso ondo menperatzen baitituzte. Hala ere, batzuetan, gaia segun nolakoa den arazo batzuk sortzen omen dira ikasle eta irakasleen artean, gaia hilabeteko aldatzen dute. Irakasle hauen esperientziari dagokionez, bi irakasle hauek oso gustura daude proiektu honekin, jada, lau urte daramatzate. Beraiek diote, oso esperientzia polita dela. Izan ere, beste ikastetxeko jendearekin ideia desberdinak elkarbanatzeko aukera baitaukate. Hala ere, hurrengo urterako, ez dakite Azpeitia eta Azkoitiko ikastetxe hauek parte hartzeko aukerarik izango duten, izan ere, bertako udaletxeek esan baitiote diru laguntzak erdibana egin beharko dituztela, orduan ez dakite jarraituko ote duten. Honen arabera, beste ikastetxe askorekin gertatu den bezala, ikastetxe hauek ere berdina egiteko arriskuan daude, hau da, proiektua usteko arriskuan. Informazio gehiago bildu nahiz gero, www.kliketaklik.com orrian sar zaitezke eta bertan, jolasen adibideak ikusteko aukera ere badago. Honez gain, artikuluak eta web orriak bertako orrietan agertzen dira.

Related Documents