Praktika Onak

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Praktika Onak as PDF for free.

More details

  • Words: 674
  • Pages: 3
PRAKTIKA ONAK

Gure praktika onak proiektua burutzeko, Amara Berri eskolan lantzen duten Bikoizketa prozesua aztertzea erabaki genuen. Esan beharra daukagu, proiektua oso interesgarria iruditu zitzaigula; izan ere, zerbait desberdina eta berria izateagatik atentzioa eman baitzigun. Horretaz gain, teknologia berrien presentzia handia da eskola honetan eta oso ideia ona iruditu zitzaigun beste helburu batzuk lortzeko (euskara sustatzeko eta oro har, beste edozein ikasgai lantzeko) teknologia berri hauek beren proiektu pedagogiko eta kurrikularrean txertatzea. Bikoizketa, edozein film edo bideo jatorrizko hizkuntzatik beste hizkuntza batetara (gure kasuan euskarara) itzultzea litzateke. Pelikulen zatiekin lan egiten dute, beraien ahotsekin bikoiztutako gidoi bat sortuz. Honako helburu hauek ditu bikoizketa prozesuak: -

Ahozko adierazpenean zein idatzian komunikazio gaitasuna garatzea.

-

Lexikoa aberasten eta hizkuntza egiturak bereganatzen joatea.

-

Hizkuntzaren ohiko aspektuen erabilpenean eta ezagupenean aurreratu: ortografia, gramatika, puntuazioa ...

-

Grabatuta dauden testu desberdinen ulermena: dokumentalak, pelikulen gidoiak, iragarkiak, eta abar.

-

Sormena garatzea.

-

Autonomia garatzea.

-

Talde lanerako ohiturak garatzen joatea: ardurak gain hartu, akordioen bidez erabakiak hartu, lana antolatu ...

-

Transkribapenak eta testuen aldaketak egiten ikastea.

-

Testua eta irudien arteko koherentzia lantzea.

-

Teknologiekiko trebetasunak garatzea.

Bikoizketa prozesuak helburu asko eta asko finkatzen ditu. Dena den, azpimarragarriena, teknologiak erabiliz Euskara bultzatu eta sustatzea litzateke.

Lehen esan bezala, bikoizketa tailer hau, Euskara sustatzeko helburuarekin egiten da batik bat; horregatik, B ereduko ikasleei zuzendutako proiektua da. Bikoizketarako erabiltzen den metodologia honakoa da: lehenengo, irakasleak haur bakoitzak hizkuntzarekiko duen harremana eta maila hartzen ditu kontuan. Hau horrela, umeen euskara maila altua denean, gaztelaniazko gidoia ematen die eta beraiek, itzulpena egiteaz gain, ahotsaren muntaiaz ere arduratzen dira. Dena den, gehienetan, haurren euskara maila baxua dela esan behar da eta kasu horietan, irakasleak lana erraztearren, gidoia euskaraz ematen die zuzenean; beraien lana ahotsa grabatzea soilik izan dadin. Orokorrean, beraien bikoizketetan marrazki bizidunen aldeko apustua egiten dute (Pingu, Hartz Txiki eta Panama bai polita, besteak beste); baina horretaz gain, irudiak oso azkar ez joatea eta egoera konkretu zein gertukoak izatea ere kontuan hartu beharreko faktoreak direla komentatu digute. Behin gidoia burutu eta bikoiztu beharreko irudien aukeraketa eginik, ahotsa grabatzera pasatzen dira. Horretarako, astean hirutan elkartu eta txandaka, bikoizketa “txokoan” sartzen da talde bakoitza. (5-6 pertsonez osatutako taldeak). Txoko hau, gelatik aparte dagoela azpimarratu behar da; baina betiere, gelatik gertu eta haurrak kontrolatzeko modu batean dagoelarik. Hortaz, gela ondoan dagoen kabina modukoa da; zeina kristaleraz osatuta eta guztiz intsonorizatuta dagoen. Talde bakoitzak gelatxo honetan egiten du bere lana; betiere irakaslearen parte- hartzea euskara zuzentzera baino mugatzen ez delarik. Hortaz, haurrek beren bikoizketa prozesua libreki burutzen dutela esan daiteke; beraien modura esperimentatuz eta ikasketa esanguratsua eraikiz. Prozesua eta filmaren itzulpena bukatutakoan, gelan, aurkezpen moduko bat egiten dute; talde bakoitzak, gainontzeko gelakideei beren lana erakutsiz; gainontzekoek, lana ikuskatu eta baloratu egiten duten bitartean. Lan guztiak bukatutakoan, interneten zintzilikatzen dituzte; bai Amara Berriko TxikiWeb-ean bertan, edota baita Youtube bezalako beste zenbait baliabideetan ere.

Esan beharra dago, gehienbat, grabaketarako programa honen erabilpenean haurrek bakarrik sakondu dutela; izan ere, hasieran, abiapuntu “ikastaro” batzuk izan zituzten arren (prentsa tailerrean ere erabili zuten apurtxo bat), programa sakonago erabiltzen jakiteko, esperimentazioa eta haurren esplorazioa ezinbestekoa izan da. Horretaz gain, azkenik, esan ikasleen artean ere laguntza eta elkarlana izaten dutela; bada, urtez- urte adinez handiagoak direnek, programaren eta bikoizketaren inguruan txikiagoei zenbait azalpen eta argibide ematen baitizkiete. Bikoizketa tailer hau martxan jartzeko honako materiala darabilte: Machintosh sistema operatibodun ordenagailu bat; zeinak bikoizketarako oso egokia den programa bat daukan. Oro har, hori da erabiltzen duten materiala; izan ere, lehen, mikrofono zein bideoaz baliatzen baitziren; baina pixkanaka, teknologiak berritzen joan ziren heinean, beraiek ere material berriak txertatu dituzte beren tailerrean. Azkenik, pelikula eta filmez beteriko apal bat ere badute.

Orokorrean esan dezakegu, proiektu honek alde onak baino ez dituela; bada, gure aburuz, euskara landu eta bultzatzeko tresna aparta da eta aldi berean, teknologia landuz egiten da gainera. Horren aurrean, haurrek interes handia agertzen dute eta oso gogotsu egiten dute lan. Beraz, laburbilduz, emaitzak oso onak direlakoan gaude; proiektuarekin gustura daude bai irakasle eta baita haurrak ere eta hortaz, gizarte teknologizatu hau ikusirik, horrelako proiektuak hezkuntzan txertatzearen aldekoak gara; guztiz gomendagarria eta interesgarria iruditu zaigularik.

Related Documents

Praktika Onak
May 2020 4
Praktika Onak
May 2020 9
Praktika
April 2020 8
Praktika
April 2020 8
Praktika
November 2019 8
Proiektu Onak
May 2020 4