Praktika Onak

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Praktika Onak as PDF for free.

More details

  • Words: 507
  • Pages: 3
-PRAKTIKA ONAKKLIK eta KLIK proiektua

Zer da klik eta klik? KLIK ETA KLIK, Digital Vasca enpresak sortua eta garatua, guraso eta hezitzaileen esku ipini den tresna pedagogikoa da, eta era berean ikasleentzako erronka bikaina. KLIK ETA KLIKek, gainera, lan talde dinamiketako erakusleihoa izan nahi du eta parte hartzen duten gaztetxoei zenbait giza balio eta ezagutza transmititu nahi dizkie, euskara eta internet erabiliaz horretarako. Urteroko deialdi bihurtzeko asmoz jaio da, ikastetxe eta instituzioen beharrezko bultzadarekin: Laugarren edizio honetan, KLIK ETA KLIK-ek Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundien laguntza izan du eta ondorengo Euskadiko herrietako ikastetxeak izango dira parte hartzen: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Ordizia, OƱati, Urnieta, Urretxu, Zumarraga, Amorebieta, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Bilbao, Gernika, Santurtzi eta Sopuerta. Udaletxe ezberdinen hezkuntza sailetako zinegotzi eta arduradunak eta ikastetxeetako zuzendari eta irakazleak dira, bere etorkizun-sena eta partaidetzarekin, ekimen berritzaile honen sustatzaile nagusiak.

Giza balioak KLIK ETA KLIK-en motibazio nagusienetako bat erronka honetan parte hartzen duten gazteei ondorengo giza balioa unibertsalak igortzea da: - Gure munduan dauden arazo haundien inguruan hausnartu eta eztabaidatzearen garantzia hobekuntza proposamen bat egin ahal izateko. - Irizpide sendoa eraikitzeko, inguruan gertatzen denari buruzko informazioa jasotzearen garrantzia. - Gauzei buruzko ikuspegi ezberdinak erkatzeko, informazio iturri ezberdinak bilatzearen egokitasuna. - Gauzak zehazki osatzeko, galderak egitearen beharra. Erantzun onak jasotzeko, galdera onak egitearen beharra. Gure irizpidea eraikitzeko, jasotako erantzunak sakontasunean aztertzearen beharra. - Helburuak eta asmoak betetzeko funtsezko oinarriak: ilusioa, irmotasuna eta lana gogoz egitea. - Taldean lan egiteak eragiten duen aberaste pertsonala.

Frogak Nahiz eta KLIK ETA KLIK lehiaketa moduan aurkeztu, adierazitako balio pedagojikoek gordetzen dute lehen planoa. Guztira bost froga dira seigarren edizio honetan jokatu beharrekoak. Ezagutu itzazu: - Adi al zaude: Gaurkotasunari buruzko galdera erantzunak. - Altxorraren bila: Interneten bilaketak eginaz burutu beharreko froga. - Ika Mika: Eztabaida eta hausnarketa jokoa. - Blogp3: Ikastetxeen arteko harremana eta komunikazioa bultzatzen duen froga blog baten garapenarekin batera. - Jolas Klik: Zenbaki eta hizki jokoa. - Ekopolis: Ingurugiroari buruzko jokoa.

Sariak Edozein lehiaketetan bezala, partehartzaileek sariak irabazteko beta izango dute. Lehia amaitzen denean lehenengo 5 ikastetxeek jasoko dute sariren bat: - Lehen sailkatua: FUTUROSCOPEra asteburuko bidaia. Sariaren barruan sartzen da lekualdaketa, alojamendua eta parke tematikora sarrerak 24 lagunentzat. - Bigarren sailkatuak: 24 IPOD SHUFFLE - Hirugarren sailkatuak: 24 KAMARA DIGITAL Oharra: Hiru lehenengoetan sailkatutako ikastetxeren batek ikasgela batekin baino gehiagorekin parte hartuko balu, ikastetxea bera izango da egokitu zaien sariaren banaketa nola egiten duen erabakiko duena (parte-hartzaile guztien arteko zozketa, 4 etapetatik puntuazio gehien lortu duen ikasgela, eta abar). Hilabetero ere egingo dugu sari banaketa bat. Hemen ikastetxe irabazleak jasoko du saria: ORDENAGAILU PORTATIL bat ikasleen artean zozketatzeko.

Iritzi pertsonala Oso interesgarria iruditzen zait proposamen hau. Modu ludiko batean, lehiaketa moduan planteatzen da eta hori da bidea eta aitzakia euskara lantzeko alde batetik eta internetek eskaintzen dituen aplikazioetan trebatzekoa bestetik. Oso ona iruditzen zait. Ikastetxe asko daude proiektu honetan inplikatuta eta hori iruditzen zait erakusle ona dela lan hau ongi egina dagoela pentsatzeko. Alegia, gazteek atsegin dutelako daudela bertan atxikituta. Nahi dutelako beraz, jolasteagatik eta lehian aritzeagatik euskara landu eta teknologia berrietan trebatu.

Related Documents

Praktika Onak
May 2020 4
Praktika Onak
May 2020 9
Praktika
April 2020 8
Praktika
April 2020 8
Praktika
November 2019 8
Proiektu Onak
May 2020 4