Mungia Ibilaldi Neurtua 2009-04-26 Eusk

  • Uploaded by: Itxartu Taldea
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Mungia Ibilaldi Neurtua 2009-04-26 Eusk as PDF for free.

More details

  • Words: 363
  • Pages: 2
MUNGIAKO IBILALDI NEURTUA 2009-04-26 Apirilaren 26an, igandea, goizeko 7:30etan, Mungiako Andui Mendigoizale Taldeak antolatu zuen XXIV Ibilaldi Neurtuan eskuartzeko, Itxartu Mendigoizale Taldeko 20 mendigoizale abiatu ginen Algortatik Mungiara. Nahiz eta Ibilaldi Neurtuaren irteera hango Batzokitik 7:30etatik aurrera egin zitekeen, guk Mungiara 8:00etarako iristea nahikoa zela pentsatu genuen, irteera epea 8:15etan amaitzen zelako.

Aurreko egunetako eguraldia ez zen batere ona izan eta larunbatean nahiko euri bota zuen, baita larunbatetik igandera bitarteko gauean ere. Iganderako eguraldiaren iragarpenak ere txarrak zirenez (eta zoritxarrez bete betean asmatu zuten), ohiko ibilaldi honetan aurreikusitakoek baino jende gutxiagok eskuartu genuen. Andui taldeko gure lagunentzako batez ere tamalgarria, beraiek beti izugarrizko ahalegina egiten baitute. Mungiako Batzokitik abiatu ginen Atxuri auzora joateko eta ondoren Gatikan bertako futbol zelaiaren gainetik igaro ginen. Gatika-Lauro errepidea zeharkatu eta gero, Butroi ibaiaren ertzetik izen bereko auzora iritsi ginen. Alderdi honetan ibilbideko garaierarik handienera igo ginen, 142 metroko garaiera duen Urrestimendira hain zuzen.

Euria gogotsu ari zuenez, jatekoa oso azkar egin genuen eta Mungia aldera itzultzen hasi ginen, Zurbano Nagusitik igaro ginen, gero Gatikako zentral elektrikoa inguratu genuen, berriro Atxurira heldu baino lehen. Autobidearen azpitik igaro ondoren San Martin baselizara igo ginen eta gero Torrebilella parketik Mungiako hiriguneraino iritsi ginen. Azkenik 17,910 kilometro ibili ondoren Mungiako Udaletxera heldu ginen. Han oso giro polita zegoen, ordu horretan Umeen ibilaldikoak ere iristen ari baitziren. Une horretan, gainera, eguzkia agertu zen eta denok eskertu genuen bere bero apurra. GPSk denera 3 ordu 52 min adierazten zuen denbora osorako, geldialdia barne, eta batezbesteko abiadura 4,6 km/ord. Egindako ibilbidea oso ezberdina izan zen aurreko urteetakoekiko, ez genituen aldapa malkartsuegiak igo behar izan, baina bai aldapa txikiak, eta ibilaldia zuhaitzen inguratutako bide batzuetatik egin zen. Alegia, ibilbidea oso ondo pentsatuta zegoen, baina euriak eta honek dakarren lokatzak ez zuten, ez, lagundu.

Arratsaldeko 17:30etan berriro itzuli ginen Mungiara, ordu horretan sari banaketa egin behar zelako. Ekitaldi honetara beti jende asko hurbiltzen da. Aurten ez zen ohiko tokian egin, frontoia zaharberritzen ari direlako. Gure aldetik kide batzuk joan ginen eta Itxartukoek lortutako sariak jaso genituen. Itxartuko bikote guztiek eskuratu zuten beren saria; taldea bera ere saritua izan zen; baita Itxartuko gaztetxo bat eta ibilaldia amaitu zuen adin gehieneko emakumearen saria ere itxartukide batentzat izan zen.

Related Documents


More Documents from "Itxartu Taldea"