Mungia - Baselizak 2009-02-15 Eusk

  • Uploaded by: Itxartu Taldea
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Mungia - Baselizak 2009-02-15 Eusk as PDF for free.

More details

  • Words: 1,021
  • Pages: 10
MUNGIA - TXANGOA BERE BASELIZAK EZAGUTZEN 2009-02-15 Urtero Algortako Itxartu,Mungiako Andui, Sopelanako Urko, Derioko Untza, Meñakako Sollubepe eta Fruizeko Kirkiñitu mendi taldeok egun osoko bi txango antolatzen ditugu Euskadiko toki banatara, Araba eta Nafarroako toki batzuetara batik bat, eta txango horietan mendi ibilaldiak eta bisita turistikoak eskaintzen ditugu, eta jakina gure arteko giro aparta. 2009. urteko lehen ekitaldi bateratu honetan Mungiara joan ginen eta mendi ibilaldia Mungiako hainbat baseliza bisitatzen osatu genuen. Itxartu taldeko gehienok autobusez joan ginen Mungiara, baina batzuek, batez ere eguerdian Algortara itzuli behar zutelako, kotxez egin zuten joan-etorria. Heldu eta berehala, mendian ibiltzen hasi baino lehen, gure taldeko batzuek argazki bat egin genuen Udaletxearen aurrean. Argazkian antz eman daiteken arabera, behe-lainoa erabat sartuta zegoen Mungialdean, nahiz eta gero, goiza aurrera joan ahala, urdintzen joan zen.

Mendigoizale batzuek ondo genuen gogoan duela hamar urte baino gehiago ANDUI taldeak hamalau baselizak bisitatzeko antolatu zuen ibilaldia, jakina, bertan Itxartu Taldeko batzuek ere eskuartu genuelako. Egun hartan, oso egun sargorian, mendigoizale talde handi batek 34 kilometroko martxa egin genuen.

Oraingoan bost baseliza baino ez genuen bisitatu behar eta denera 14,5 kilometroko ibilbidea egin.

Baseliza guztietan Mungiako Udaleko alkateordea den eta herri honen Ondare arkitektonikoa ondo ezagutzen duen Edu Iriondok eman zizkigun bakoitzaren xehetasun zehatzak eta zabalak. Esan zigunez, 1513. urtean baseliza batzuk gaur eguneko tokietan beraietan bazeuden, baina hala eta guztiz ere, horietako gutxik baino ez diote urte hura baino lehenagoko itxurari eusten, kasu askotan erabat zaharberritu baitziren. Eduren esanetan, auzoetako kofradiak edo elkarteak funtsezkoak dira baselizei eusteko eta auzo horietako bizierarako. Kofradia hauek auzoetako jabeen elkarteak ziren (eta gaur egun ere halakoxeak dira). Kasu gehienetan elkarte hauek hartzen dute beren gain baselizari eusteko ardura (kasu askotan, txandatuz egiten zen hau). Kofradia hauek auzoetako bizitzaren motorrak izan dira, izan ere bizitza hori orain dela gutxira arte baselizaren inguruan ibili da biraka.

SAN ANTONIO ABAD BASELIZA Mungiatik abiatu ginen, industri esparru bat zeharkatu eta San Antonio baseliza dagoen Atela auzora heldu ginen. Baseliza zaharra erabat birrinduta zegoen eta 8 metroko luzera eta 5,30 metroko zabalera zituen. Oraindik orain eraiki den baseliza berriak zaharraren elementu batzuk hartu ditu, adibidez Llona-koa bezalako leiho mozarabea. Inguruko baseliza zaharren itxuraren arabera eraikita, bere absidea kristaleri handia da eta bertatik natura ikustatu daiteke. Barruan San Antoni Abad-en eta San Emeterio-ren irudi bana daude ikusgai.

Bestela pentsatu badaiteke ere, San Antonio-ren egunean ez da ezer ospatzen eta bai, ordea, abuztuaren 31an, Emeterio eta Zeledonio santuen egunean. Egun honetan (Eneperi Eguna) Atela (Belako)ko eta Llona-ko auzokideen Kofradiaren eguna ospatzen da. Baselizaren azpian oso txoko polita dago.

SANTA MARÍA MADALENA (MADALEN) BASELIZA

Atela auzotik abiatu ginen eta, 2,10 kilometro ibili ondoren, Santa Maria Madalena baselizara iritsi ginen, Llona auzoan kokatuta. Baselizaren planta errektangeluarra da (9,30 x 6,50), bere hormak manposteriazkoak dira eta ertzak silleriazkoak. Teilatua bi uretarakoa da eta bano batean burdinazko gurutzea gainean duen espadaña bat du. Mendebaldean ate dintelatua, Iparraldean aspillera, Hegoaldean leiho dintelatua eta Ekialdean goialdean parteluz bate eta bi begi dituen leihoa ditu. Nabe barruan zorua zementuzkoa da eta presbiterioan egurrezkoa. Portikoak egurrezko eserleku korrituak ditu. Dintelaren gainean egurrezko inskripzio zaharra dago: MADDALEN 1846. Aspaldian ehorzketak egiten zirela dirudi.

Uztailaren 22an, Madalenaren jai egunean, erromeri herrikoia egiten da eta sakristauak ardoa (emakumeentzako mistela) eta gailetak eskaintzen ditu. Irailaren 1ean Kofradiako hildakoen omenezko meza ospatzen da. Eta abenduaren 8an Kofradiaren Kontuen Liburua aztertzen da sakristauaren etxebizitza den baserrian.

AMEZAGAKO SAN LORENZO BASELIZA Llona auzotik 3,5 kilometro eginda, Laukariz-en dagoen Basozabal auzora joan ginen, Amezagako San Lorenzo baselizara. Bide asfaltatutik ibili arren, laster datorren udaberriari usaina hartzeko parada izan genuen.

Baseliza planta errektangeluarra (13,20 x 5,60), hormak manposteriazkoak eta teilatua bi uretarakoa ditu. Beste ezaugarriak hauek dira: portikoaren teilatua hiru uretarakoa da, espadaña silleriazkoa da eta bano eta ezkila bana ditu, Ekialdean puntu erdiko arkudun atea du eta Hegoaldean puntu erdiko arkudun leihoa, zorua zementuzkoa da eta bere oinean portikoa dago. Barruan San Lorenzoren irudia dago ikusgai

Abuztuaren 10ean, San Lorenzoren jai egunean, Meza abestua ospatzen da eta gero erromeri herrikoia, bertan gazteek gailetak eta ardoa eskaintzen dituztelarik. Soroen bedeinkapena Ekainaren 23an egiten da eta horretan San Lorenzori dibiesoak eta belarrietako minak sendatu ditzala eskatzen zaio. Aitzinean koipea eta teila bat eskaintzen zen, gaur egun, aldiz, kandelak.

Baselizatik behean dagoen landan hamarretako azkarra hartu genuen.

Ondoren gure bideari ekin genion berriro, Laukariz-eko Santiago baselizara joanez.

LAUKARIZ-EKO SANTIAGO BASELIZA

Laukariz auzotik atera gabe, San Lorenzo baselizatik 1,90 kilometrora dagoen Santiago baselizara joan ginen. Baselizak nabe errektangeluarra du eta jatorrizko bobeda birrindu zen. Teilatua bi uretarakoa da eta elizaren inguruan, hegoaldean eta ekialdean, batere ornamenturik gabeko hormak dituen portikoa du. Hegoaldean sakristia ezarri zaio. Espadaña estilo neoklasikokoa da. Jaia uztailaren 25ean egiten da. Antza denez, Erdi Aroan Berreagako San Bartolome baselizatik banandu zen. Gaurko eliza XVII edo XVII mendean eraiki zen. Billela-tarrek erabat utzita izan zuten denbora askoan eta XIX mendean behin betiko konponketari ekin zioten

ERMITA SAN MARTIN DE ATXURI Laukarizetik 2,30 kilometrora Atxuri auzoan dagoen eta errepidez beste aldean ikusten genuen San Martin baselizara joan ginen

Baselizak planta errektangeluarra (4,60 x 7,20), manposteri luzituzko hormak eta silleriazko ertzak ditu. Teilatua bi uretarakoa da eta egurrezko bastidoreko ezkila du. Iparraldean ate dintelatua dago eta Ekialdean leiho dintelatua. Nabean zorua egurrezkoa da eta presbiterioan lur egosiko baldosak. Sarrerako atearen gainean burdin forjatuzko gurutzea dago. Barruan San Martinen irudi bat dago eta Jesusen Bihotzaren eta Pilato aurrean dagoen Jesukristoren koadro bana daude. San Bernardo eta San Martinen jatorrizko irudiak gudan galdu ziren.

Azaroaren 11an San Martin Gotzainaren jaia ospatzen dute. Abuztuaren 20an San Bernardoren eguna da eta ospakizuna Abuztuaren hirugarren igandean egiten dute. Baselizatik hurbil dagoen baserri bateko hormetako batean Erdi aroko estela antropomorfiko baten hondarra dago sartuta.

Atxuriko San Martin baselizatik Mungiara zuzendu ginen, Uriguen parkera hain zuzen, eta bertan gainontzeko ibiltariekin elkartu ginen. Hauek goizean zehar, gu gure ibilaldia egiten ari ginen bitartean, Olentzeroaren bizitoki magikoa bihurtu den 1510ean eraikitako Landetxo Goikoa baserria eta ‘Herri Kirolak’ parke publikoa bisitatu zituzten. Handik aurrera kalejiran ibili ginen Mungiako kaleetan zehar, beti bezala talde guztietako artean mendigoizaleen giro ezin hobeaz gozatuz.

Bazkaria, Euskal gastronomiak izugarri ondo jarrita, Mungiako Pilotalekuan izan genuen eta bertan Mungiako Alkatea den Izaskun Uriagerekak eta bere zinegotzi batzuek ere eskuartu zuten. Amaieran, ohi denez, opari elkartrukaketa egin genuen.

Related Documents


More Documents from "Oscar Fafian"