Liztor Aldizkaria 1

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Liztor Aldizkaria 1 as PDF for free.

More details

  • Words: 2,960
  • Pages: 11
2006ko Abendua 1zenbakia Kaixo lagunok! Ongi etorri Liztor aldizkari berri honetara! Eskuartean duzuen aldizkari hau, bertan idatzi dugunon artean egin dugu eta gustuko baduzue bertan idaztera ere gonbidatzen zaituztegu.Horretarako gogoa eta zuek pentsatuko gai bat baino ez duzue behar, edozein gai hauta dezakezue eta horri buruz pentsatzen duzuena idatzi dezakezue orri hauetan; hizkuntza bezala noski, euskara erabiliz. Besterik gabe, adiskideok, goza ezazue gustuko baduzue, gure aldizkariaren lehen atalaz eta disfruta ezazue gabonetako oporretaz!. URTE BERRI ON GUZTIOI!

ZENBAKI HONETAN -Gabonak dira -Formula 1 -Iritzia -Euskeraren egoera -Rodrigez doktorea -Ba al zenekien? -Alkohola eta gazteak -Egiako Haur txokoa

Zenbaki honetan parte hartu dute: Marta Garcia, Oier Izulain, Ander Edo, Iker Pedrosa, Iban Rodríguez, Iban Ruiz, Marta Ruiz de Gauna, Aitor Ulanga, Julen Ulanga. ESKERRIK ASKO guztioi

GABONAK DIRA -Alaitasunaren garaia: Jendea irribarretsu dabil kalean barrena. Zoriontasun kolektibo antzeko bat ari da zabaltzen. Olentzerok bialiko dizkigu uhinak, ziurrenik. Eta Olentzero ez bada iragarkiak arduratuko dira horretaz. Gaur egun kolonia botaz, auto azkarrena erosiz (200 bat zaldi dituena) eta pare bat alditan ‘corporación dermoestetika’-tik pasaz, erotuta egon behar zenuke zoriontsu ez izateko. Egin beharko. -Familiaren garaia: Ikaragarrizko poza ematen du amonaren etxera iritsi eta familia osoa sukaldean ikustea, denak alai eta barrez (dena den uhinak ere iritsi zaizkie). Familiako kide guztiei eman behar zaie muxu eta guztiei galdera berdinak erantzun. -Ai ene! Zenbat hazi zaren! Laster harrapatuko dituzu gurasoak! -Bai jeje… (‘txarra litzateke urte batean aldatu ez izana’ pentsatzen duzu) -Eta ikastola zer moduz? -Ba ondo…(‘oporretan eta eskolari buruz hitz egin behar…’ ) -Eta nobiorik bai? -Nik? Ez! (‘galdetzea beharrezkoa al zen?’ ) -Ui, ui, ui! Gorri-gorri jarri zara eta! -Zera… aitak deitzen nau. (‘uf!’) Bai, familia… -Promesen garaia: ‘Urte berri on! 2007 zoriontsua izan dezazulea!’ truuuuut’ Dagoeneko pikodun txanoa jarri dizute buruan eta ez dakizu nola iritsi diren haimbeste serpentina zure sorbaldara. Urte berri bat asi zaigu. Bai adoretsua… etortzera ausartzea ere! Orain hasten zara beteko ez dituzun promesak egiten: ‘Hemendik aurrera fijo ez ditudala gauzak azken momenturako utziko’ ‘Aurten bai hasiko naizela dieta egiten’ eta elezahar bihurtu den ‘Erretzeari utziko diot’. Lehenengo bi egunetan bai betetzen dituzu baina gero…salda bero -Oparien garaia: Abenduak 25 goizeko zazpiak eta laurdenetan. ‘Olentzerooooooo! Olentzero etorri daaaa!’ Zure arreba txikiaren ohiuek zure amets lasaiatik atera zaituzte bat-batean eta buruan mailu batekin jo izan bazintuzte bezala geratu zara. ‘Me cagüen el casero este…’ Saloira abiatzen zara (zer erremedio) eta opariak irekitzen hastenzara begiak erdi itxita. ‘Bai, nahi nuena...zzz…’

Marta Garcia (DBH 4.A)

Formula 1 gelditu egin da hurrengo urtera arte Schumacherren, Cosworthen eta Michelinen azken lasterketa izateaz gain, Brasilgo Sari Nagusia motorrentzat ere ziklo baten amaiera izan zen. Betidanik 1 Formula motorren erakusleiho izan da, fama asko lortu baitute. Baina hau bukatu egin da, motorrak hurrengo hiru urteetarako berdinak izango baitira. Erabaki honen atzean kostu murrizketaren estrategia dago. Azken urteetan, 1 Formulako eskuderia asko joan egin dira, gehienak diruagatik. Kostuek izugarri egin dute gora eta horrek erakargarritasuna kentzen dio, batez ere, kirol honetan sartzeko asmotan dauden talde berriei. Beraz, hurrengo urteetan motorren bilakaera gelditu egingo da. Txapelketa aurrera dihoan heinean motorren batean arazoren bat topatuz gero, eskuderiek FIAri aldatzeko baimena eskatu beharko diote. Kanpoko beste elementu batzuk, aldiz, askatasun osoz alda daitezke. Aldaketa horrek beste aldaketa garrantzitsu bat izango du lagun 2008an. Izan ere, orduan FIAk motorraren elektronika estandarra inposatuko du, talde guztientzat berdina. Mekanika zenbat eta antzekoagoa izan, gidariak orduan eta garrantzi gehiago izango du. Hau da FIA azken urte hauetan bilatzen ari izan dena, ahal den heinean gidariak garrantzitsuagoak egitea. Honek ematen baitio ikuskizuna eta bizitasuna kirol honi. Aurten berriz, lehengo urterako zeuden zenbait lege aldatu ditu FIAk, Ferrari berriro talde nagusien artean egon zedin. Kosta egin zaion arren, azkenean Ferrarik nagusitasuna lortu du bigarren erdiko lasterketa gehienetan. Alonso eta Renault aldiz lehen zatian sendo egon dira, baina urtea aurrera joan ahala atzerantz egin dute. Aurtengo urtearen analisia: Lehengo urtean bezala, Alonsok Reanult kotxea zein azkarra zen erakutsi zuen. Lehen hiru lasterketak eroso irabazi ondoren, Europako lehenengo lasterketan Alonso bigarren gelditu zen Schumacherrren atzetik. Ferrariko gidariak erakutsi

zuen urte honetako txapeldun izatea ez zela erraza izango. Hurrengo lasterketan, Europakoan berriro ere Ferrari goian egon zen. Montmelon, Monakon, Silverstonen eta Montrealen Fernandok abiadura zuzena sartu eta lauak irabazi zituen. Michael bigarren gelditu zen guztietan, Monakon izan ezik. Non bere kotxea aparkatu zuen kalifikaziorako balio zuten entrenamenduetan, Alonsok bere bira azkarrena egin behar zuenean. Honengatik Schumacher azkena atera zen lasterketan. Hemendik aurrera Ferrari nagusitu zen. AEBetan Renault-ek oso lasterketa iluna egin zuen, Michael lehenengo gelditu eta Alonso laugarren. Hurrengo lasterketa Montoyak 1 Formula utzi zuenekoa izan zen. Baina, baita ere, FIAk Renaulten masa mugikorra debekatu zuenekoa. Ferrarik min handia egin zion Renaulti Frantziako lasterketan. Hemendik aurrera Alonsok taktika defentsiboa aukeratu zuen. Italian gertatu zena oso garrantzitsua da: Schumacherrek bere erretiroa iragartzen du, FIAk Alonso zigortzen du Massa “oztopatzeagatik” eta azkenik motorra puskatzen du. Schumacher bi puntura bakarrik gelditzen da. Hurrengo lasterketa ez zen oso garrantzitsua izan txapelketa erabakitzeko, biek ez baitzuten lasterketa bukatu. Baina bai izan zen garrantzitsua Alonsok erakutsitako indarragatik. Kalifikazioko entrenamenduetan asturiarrak eta alemaniarrak, biek, bi segunduko zigorra jaso zuten. Lasterketan berriz, Fernandok inolako zailtasunik gabe aurre hartu zion Michaeli. Hau ahozabalik gelditu zen egin ziotenagatik. Pena handia izan zen gero Renaultekoak lasterketa ez bukatzea. Txinan gertatutakoaz geroztik, Schumacherrek txapelketa bere poltsikoan zuela zirudien. Berriro irabazi zuen eta lidergoa lapurtu zion. Alonsok berriz, bere mekaniko traketsaren erruz, hogei segundu galdu zituen boxetan. 1 Formulan ezinezkoa da esatea norbaitek txapelketa irabazi duela, zerbait gerta daitekeelako. Eta holako zerbait gertatu zitzaion Michaeli, Japonian motorra hautsi zuen hogei bira baino gutxiago gelditzen zirenenan. Seguruenik Alonsok Txinan eta Japonian egindako presioagatik gelditu egin zen Ferrariare motorra. Brasil, aurtengo azken lasterketa. Schumacherrek oso zaila zuen txapelketa irabaztea, are gehiago oraindik bere neumatiko bat lehertu zenean. Hala ere, bere bizitzako lasterketarik ederrenetako bat egin zuen. Azken postuetan egon

ondoren, puntuatu egin zuen. Buttoni, Fisichelari eta Raikkoneni egindako aurreraketak gure begietan grabaturik geldituko dira betirako. Hurrengo urtean zer gertatuko da? Nor izango da txapeldun? Alonso McLarenekin, Raikkonen Ferrarirekin, Kovalainen Renaultekin ala beste bat? Batek daki! Hurrengo urterako egindako aldaketak kontuan izanda hauetakoren bat aukeratzea izango litzateke errazena, baina 1 Formulan gauza asko gerta daitezke. Urte honetan gertatu den bezalakoa espero dugu 1 Formula gustatzen zaigunoi. Iker Pedrosa (Batx. 1C)

Iritzia Kilometroak Urriaren bataren bezperatik prest nengoen jada. Goiz goizetik hasi zineten iristen. Ni zuen zain nengoen. Apaindua nengoen, maitale bat bere maitearen zain bezala nintzen. Baina zuek ez zineten horretan fijatu. Zortzietan nik kaleak txukun neuzkan; hamaiketarako ordea, botila, poltsa eta beste zerrikeriez beterik zeuden. Euskaldunon festa zen, baina gazteleraz egiten zenuten. “Viva el País Vasco” esatea besterik ez zenuten falta. Gehienek hauxe egin zenuten. Baina, hala ere, bazeuden euskaraz egin zutenak. Elkarrekin jator egon zirenak, nahiz eta elkar ezagutu ez. Euskal Herrian baitzeuden, euskaldunen artean. Zuek alkoholaren edo beste edozein drogaren menpe erortzen zineten bitartean, hauek festa egin zuten, kilometroak egin zituzten, euskal festa egin zuten. Iban Ruiz (DBH 3.B) GAIZKI ESAKA GAZTEEZ, ZERGATIK? Gaur egungo gazteek ez dugu balorazio onik, gehiago esango nuke, balorazio txarra dugula. Zergatik dugu fama txarra, edaten eta erretzen dugulako? Egia da edaten eta erretzen dugula, baina ez denek, batzuek bakarrik baizik, eta horiengatik ez dute gutaz ondo hitz egiten. Baina horiek gazte batzuk dira bakarrik, ez dira gazte guztiak. Zein gogoratzen da umila den eta laguntzen duen gazte batetaz? Bere ondokoak gogoratzen dira bakarrik eta hauek dira jarraitu behar ditugun ereduak, ahal bada behintzat. Testu honekin esan nahi dut mota askotako gazteak daudela, onak eta txarrak, eta gazteek errespetu bat merezi dugula. Gaizki dauden gauzak ere esan behar zaizkigu guk ere autokritika bat egiteko, hau da, konturatzeko. Gutaz gaizki esaka aritzen diren pertsona horiei gogoratuko nieke gustura beraiek nolakoak ziren gaztetan, ematen duelako batzuei ahaztu egiten zaiela gazte izan zirela. Etorkizuna geure esku dago, bai onerako eta bai txarrerako. Julen Ulanga(DBH 2.A)

E U S K A R A. Orain dela gutxi ospatu berri dugun Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta euskararen inguruan hainbat iritzi eta gogoeta egiteko aprobetxatuko dut. Jakitun naiz ez dela erraza ( ziurrenik batzuetan, behar baino gehiagotan euskara politikarekin nahasten dutelako batzuk) euskararen inguruan mintzatzea, pertsona bakoitzak ikusten eta erabakitzen duelako ze jarrera hartu hizkuntzen aurrean; baina hala ere euskararen inguruan hitz egingo dut artikulu honetan. Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da. Hau da, guk euskaldunok dugun berezko hizkuntza, Espainiak gaztelania duen bezala; hori bai berezko hizkuntza izan arren, hizkuntza txikien multzoan dagoelako, euskarak hil nahi ez badu behintzat, bide zail bat du jorratzeke, historian zehar izan duen bezala. Egun euskararen egoera Euskal Herrian bertan, oso bestelakoa da aztertzen dugun lurraldearen arabera. Euskadin ondo dagoela esan genezake, nahiz eta oraindik euskaraz erabat bizitzeko aukerak oso murritzak diren. Alde honetatik azken bi hamarkadetan gobernutik euskara bultzatzeak eta jendeak euskararen aurrean duen jarrera baikorrak euskararen osasun egoeraren hobetzea ekarri du. Ezin ahaztu dezakegu aldi berean, gizartetik, ikastetxetatik... euskararen alde egin den lana. Nafarroan egoera bestelakoa da. Bertako gobernuak euskararekiko duen jarrera lotsagarria da eta euskara bultza eta zaindu beharrean eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatu, Sanz jaunaren gobernua ikastola eta euskaltegiei dirua kentzen, euskara fakultateetatik desagerrarazi nahian etab. ari da. Nafarroako gobernuaren jarrera benetan ulerkaitza da euskararen aurrean eta politikoki soilik uler daiteke, ez hizkuntza aldetik. Sanz da euskararekin burutu behar ez diren politiken eredu, euskararen gaian behintzat eta nire iritziz, nafar euskaldunen oinarrizko hizkuntza eskubideak bermatu beharko lituzke ( administrazioarekin euskaraz mintzatzea esaterako) eta ez eskubide horien aurka egin. Iparralde da euskal lurraldeetatik euskara okerren dagoen lurraldea. Erietxean koma egoeran dagoela esan genezake. Ofizialtasunik ezak asko zailtzen du euskararen biziraupena; ez baitu euskararentzat bizitza publikoan inolako eremurik aitortzen. Gainera, Iparralden ahoz ahozko hizkuntzaren igorpena galtzen ari da eta horren adierazle da, euskara dakitenen artean, zahar gehiago daudela gazteak baino. Beraz, euskararen etorkizuna Iparralden benetan beltza ikusten dut; hizkuntzak ofizialtasunik ez badu oso zaila delako aurreraurratsak ematea eta belaunaldiz belaunaldiko igorpena galtzen bada, zaharrek hiltzean hizkuntza beraiekin hilerrira eramango dutelako, gazteei oinordetza bezala utzi gabe. Euskarak Euskal Herrian duen osasun egoera aztertu ostean, orain bakoitzari dagokio euskararekiko bere konpromezua hartzea. Batzuei ez zaie axolako, beste batzuoi axola zaigu, hori jada bakoitzaren hautaketa zilegia da, bizitzaren aurrean burutzen diren gainontzeko hautaketak bezala. Euskararen helburua XXI. Mende honetan, globalizazioaren mende honetan, bete dadin nahi badugu eta museotako pieza bat bilakatu ez dadin, euskaraz bizitzen ahalegindu beharko gara, ahal dugun gehienetan. Aitor Ulanga ( Batx. 1B)

Rodrigez doktorea Gure aldizkari honetan Iban Rodrigez ek gai bati buruz idatziko du. Gai bat proposatu nahi badiozue bidali itzazue ‘[email protected]’-era . zenbaki honetako gaia AMODIOA da

Definizioa: Gizadiak asmatu duen gezurrik handienetakoa. Amodioaz ulertzen duguna erakarpena eta obsesioaren arteko nahasketa da.

Mutilek uste dutena: SEXUA Neskek uste dutena : Hain kursia da, non ez du pena merezi, idaztea Nola egin neska bat zuri ez urbiltzeko: Denok badakigu badaudela, nola esan… pertsona batzuk, zuregana hurbiltzen direnak eta zuk beraiei emozionalki min ez egitearren, ez diezu esaten: “Kriston neska itsusia haiz, mesedez ez hadi hurbildu nigana, ulertu al dun?” Hau moral aldetik zenbait pertsonentzako ez dago ondo. Horregatik zera proposatzen dizuet lagunok, zuei neska itsusi bat ez hurbiltzearren edozein kiroletaz hitz egiten hasi. Kasualitatez neskak kirol horretaz jakingo balu, beste batera pasa eta operazio hau bizpahiru alditan errepikatu. Ez baduzu lortu honela zu zauden lekutik joatea, ez larritu, oraindik zeozer gehiago egin dezakegu. Politikaz hitz egiten hasi. Hau, ez da kirolarena bezain eraginkorra, baina neska bati kirola gustatzen bazaio, gehienetan ez zaio politika atsegin. Hau guztia egin ondoren neska joatea eta berriro ez hurbiltzea ez baduzu lortu, gauza bakarra egin dezakezu. FRIKIA den zerbaitetaz hitz egitea, adib: Star Wars, Warhammer, Magic, Bideojokuak, etab. Hala eta guztiz ere, ez baduzu lortu, korrika egin ezazu, zutaz OSO MAITEMINDUA dago.

Nola egin mutil bat zuri ez urbiltzeko: Ezinezkoa da. Guretzat, neskak eztia edo ardoa baino goxoagoak dira

Oharra: Mesedez, ligatzerakoan ez esan lagun bati laguntzeko; Oso laguna izan arren, gehienetan hark ligatuko baitu, nahiz eta neska hori kriston neska izan.

Oharra: Aldizkariak ez du bere idazleek idatzitakoari buruz( Rodrigez doktoreak bereziki) erantzungo Iban Rodríguez (Batx. 1C)

BA AL ZENEKIEN? Historia: TITANIC: 1898an, “Titanic” itsasoratu baino 14 urte lehenago, Morgan Robertson itsasgizonak “Huskeria” izeneko eleberria idatzi zuen. Luxuzko barku bati buruz hitz egiten zuen. Untzi hau bere lehen bidaian hondoratu egiten da Atlantiar itsasoan izozmendi baten kontra talka egitean. Untzia munduko handiena zen eta hondoraezina omen. Bere bidaiariak aristokraziaren gorenak ziren. Ezbeharra gertatzean ez zegoen salbabiderako ontzi aski denentzat. Gainera untziaren izena sinesten ez baduzu ere “Titan” zen.

BITXIKERIA BATZUK: -Historia osoan, 36 Aita Santu izan dira erailak eta 13 espetxeratuak edo atzerriratuak. -Bere exekuzioaren aurreko gauean “Catalina Howard”-ek, Enrique VIII.aren bosgarren emazteak, bere lepamoztea entseatzea eskatu zuen. -Carlos VII.ak jateari utzi zion eta gosez hil zen, pozoitua izateko beldurragatik. -1879an Estatu Batuetan morfinaren adikzioari aurre egiteko substantzia bat sartu zuten: kokaina.

Hitzen jatorria: OK: Hitz hau erabilienetariko bat bada ere, bere jatorriak eztabaida asko sortzen du. Teoria batek esaten du Estatu Batuetan, gerra zibilaren garaian, tropak koarteletara itzultzen zirenean hildakorik gabe, arbela handi batean “0 Killed” (0 hildako) jartzen zutela. Hortik dator “O.K.” espresioa, dena ondo dagoela jakinarazteko. S O S: 1912an, “SOS” letrak laguntzarako dei internazional gisa ezarri zituzten . Itsaso elkarte internazionalak esan zuen hizki hauek “Save Our Souls”(gure arimak salbatu) hitzen laburdura zirela eta ez zutela beste esanahirik. “Hiru puntu -hiru marra -hiru puntu” (· · · - - - · · ·) gogoratzeko eta Morse kodean transmititzeko errazak dira. Morse kodean S=". . ." eta O="- - -" baitira. TANKEA: Zergatik deitzen diogu tankea ibilgailu militar bati? Ingelesek beren asmakizuna kamuflatu egin nahi zutelako etsaiaren kontra, beren tropentzako ur edangarriaren tankea zela esanez.

Oier Izulain (Batx.1C)

ALKOHOLA GURE GIZARTEAN <> Alkohola hamalau eta hamasei urte tartean hasten da edaten gazteen artean, baina hamabi urtekoek ere edaten dute. Gaur egun oso normala da gazteen artean alkohola edatea edo erretzea, baina gure gizartean nahiz eta gaizki ikusita egon, normala iruditzen zaigu hau ikustea larunbat gauetan. Gazteak uste dugu honekin ondo pasatzen dugula, baina gauza txarrak ere ekar ditzake gure bizitzan. Adibidez gaztetan edaten hastean (normalki edanez), 25-30 urterekin konturatuko ginateke giltzurrunetan arazoren bat daukagula. Alkoholak efektu asko ditu eta edaten dutenek ez dakite alkohola nolakoa den. Bakarrik dibertsio moduko zerbait ikusten dute. Alkohola likido bolatila eta kolore gabekoa da, edari fermentatuen artean aurkitzen dena. Alkoholaren kontzentrazioa handitzeko alanbike baten bidez fermentuak destilatzen dira, esate baterako whisky, vodka, tekila edo rona egiteko. Alkoholaren konposizio generoaren arabera kolorea, zaporea, usaina eta beste hainbat gauza aldatzen dituzte. Alkohola askotan adulteratu egiten da eta ez da kalitate eta osasun kontroletatik pasa, adibidez alkohol etilikoa. Egurretik eratorritako alkoholak itsupena sor lezake. Alkoholak 25-90 minutu inguru behar ditu odolera iristeko. Askok pentsatzen dute alkohola pizgarri bat dela, baina gorputzaren mekanismoaren depresioaren ondorio da. Drogetan bezala alkoholak dosiaren arabera ondorio ezberdinak ditu: hasera batean gure hitzei eta ekintzei eragiten die, ondoren arnasketari eta azkenik asko edanez gero, intosikazioa gerta liteke, hau gertatzean koma etilikoan geratuko ginateke. Terapeutikoki alkohola ere erabiltzen da. Erdi Aroan adibidez gaixotasunak sendatzeko whiskya edaten zen (whisky hitzak gaelikoan “biziaren ura” esan nahi du). Alkohola margoak eta fabriketako hainbat gauza disolbatzeko ere erabiltzen da. Alkoholak hainbat efektu ditu: 1- Chakras-en efektua: gorputzak dituen 7 gune psikiko eta sutilak. 2- Kanpo energetikoaren efektua.

Guraso batek eta gazte batek alkoholari buruz pentsatzen dutena. Nola ikusten duzu alkohola gazteen artean? GURASOA- Nire ustez gazteek ez luketen alkohola edan behar baina guk ezin dugu ezer egin hau gerta ez dadin. GAZTEA- Nik uste dut oso gai larria dela, gazte asko alkohola oso goiz probatzen hasten direlako. Zer iruditzen zaizu gazteei alkohola saltzea? GUR- Gaizki iruditzen zait zeren askotan esaten da 18 urtekoei bakarrik saltzen zaiela bakarrik, baina 14 eta 17 urtekoei ere saltzen zaie, norbaitek hau gelditu beharko luke. GAZ- Oso ondo iruditzen zait, neurriz saltzen badigute. Uste al duzu alkoholarekin hobeto pasatzen dela? GUR- Ez da beharrezkoa edatea ondo pasatzeko, beste hainbat gauza dituzte egiteko eta ez bakarrik alkohola edatea, batzuetan ez dute kontrolatzen eta arazoak sortzen dira. GAZ- Ez. Zer pentsatzen duzu lege berriari buruz? (16 urtekoei ere alkoholik ez saltzea) GUR- Eragina edukiko luke gazteen artean, baina azkenean beraiei ez badiete saltzen beste pertsona bati eskatuko liokete alkohola erosteko. Beraz edaten jarraituko lukete. GAZ- Niri legeak ez zaizkit batere gustatzen.

Marta Ruiz de Gauna (DBH 4.A)

Egiako haur txokoa egoera larrian Egiako haur txokoak 16 urte daramazki Egiako haurrei zerbitzu hezitzaile bat ematen. Gazte talde batek Egiako haurren aisialdi beharrak ikusirik, haur txokoaren egitasmo bat sortu eta aurrera eraman zuen. Bertan umeen aisialdia bete eta hezi egiten dituzte. Baina Egiako haur txokoa egoera larrian aurkitzen da diru kontuak direla medio. 16 urte hauetan zehar udaletxearen diru laguntza jaso dute, baina laguntza hau azken urte hauetan oso gutxi igo da, esan daiteke lehenengo urtean jasotzen zuten diru kopuru berdina jasotzen dutela. Urte hauetan zehar ezin bestekoa izan da bazkide eta gurasoen inplikazioa haur txokoa aurrera eramateko, beraiek jarri behar izan dute kasu askotan dirua gauza berriak erosteko. Baina urterik urtera egoera okertzen joan denez, eraginak gaur egun tamalgarriak dira. Haur txokoko hezitzaileen egoera urterik urtera prekarioagoa da, beren soldatak gero eta baxuagoak dira. Diru falta honen beste eragin bat Egiako haurrek urtero igotzen den kuota ordaintzea da (aipatu beharra dago beste auzo batzuetan zerbitzu hau doan dela). Kuota igo behar denez, geroz eta ume gutxiago etortzen da. Bestalde, lokalaren azpiegitura urterik urtera okerrera doa, estufak,pertsianak...etab. aldatu behar dituzte. Instalazio elektrikoa zaharkituta dagoenez, automatikoa errez “saltatzen” da. Liburuak eta jostailuak erosteko ere dirua falta zaie. Esan dezakegu egoera ekonomiko larrian dagoela haur txokoa, aurten 6000 euroko defizitarekin hasi dute ikasturtea. Arazo hauek lehenbailehen konpontzeko udalarekin bilera batzuk izan dituzte, bertan zera exigitu diote udalari: Haur txokoaren egitasmoa lehenbailehen lehiaketa publikora ateratzea. Antxeta elkarteak 16 urte hauetan guztietan zehar, auzoarentzat egindako lanak behar eta zor zaien onarpena jasotzea lehiaketari begira, Egiako haur txokoak ez du nahi auzoaren zerbitzuan daramaten denbora hau guztia ahaztea. Azkenik lehiaketara atera bitartean duen azpiegitura eta egoera ekonomikoa hobetzea eskatzen diote Donostiako udalari.

Ander Edo eta Iker Pedrosa (Batx. 1)

Related Documents

Liztor Aldizkaria 1
December 2019 1
Liztor Aldizkaria 2
December 2019 2
1.aldizkaria
June 2020 6
Aldizkaria
May 2020 3
Aldizkaria 1.alea
December 2019 10