HAUSNARTZEKO ETA KEINUA EGITEKO: Zein gauza on bat dut ikasturte honetan besteeei eskeintzeko? (Idatzi ezazu eman zaizun papertxoan)
Bukaerako otoitza Jesus maitea: eskerrak ematen dizkizugu eskolara etortzeko aukera dugulako. Lagun iezaguzu gure barruan dugun altxorra aurkitzen. Zu bezala izan nahi dugu, besteez arduratu, guztiei lagundu, denei gure denbora, alaitasuna eta maitasuna eskaini. Lagun iezaguzu gure barnean dugun hoberena aurkitzen, horrela besteei ere dugun hoberena eskaintzeko.
Otoitza
Abestia : Berririk onena entzuteko, berbarik onena esateko, ez dugu gure bihotzaren barruan inoiz altxor hoberik aurkituko. Kanturik onena abesteko, biderik onena ibiltzeko, ez dago gure bihotzaren barruan isiltasun hoberik gozatzeko.
BIBLIAKO TESTUA (Mt 13,44-45) “Jainkoaren erregetzarekin, landan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du, eta pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta landa hura erosten du. «Era berean, Jainkoaren erregetzarekin, harribitxi bila dabilen tratulariarekin bezala gertatzen da.”
BIZIRIK DAGO JAUNAREN HITZA. BIZIRIK DAGO NIRE BIHOTZ BARRUAN. MAITASUNAREN HITZA, BIZITZAREN POZA, BIHOTZAREN INDARRA BETETZEN NAUENA.
Lurrinik onena usaintzeko, kemenik onena bizitzeko, ez dago gure bihotzaren barruan eredu hoberik jarraitzeko. Jesusen adibidea ulertzen... Jainkoaren erregetza zer da? Jesusek amesten zuen mundua da. Hau da, persona guztiak gustura bizitzea, pakean, zoriontsu… Zer gehiago izan daiteke Jainkoaren erregetza? Zer esan nahi du guztia saltzea harribitxia erosteko? Jesusek esaten digu, gutako bakoitza altxor bat garela, eta Jainkoa gurekin dagoela. Zer da Altxorra? gutako bakoitzak ditugun gauza on asko eta horretaz gain, Jainkoak digun maitasun mugagabea.