Kurtso hasiera 2009 LH 3. zikloa Elizkizuna
IKASTURTE BERRI BATEN AURREAN SARRERA- Girotzea - Zer gauza dauden jarrita. (Horien artean leloaren posterra) - Zergatik gaude hemen: • Kurtso berri baten aurrean gaude eta festa hasi nahi dugulako. • Hoberena… barruan daukazu. Aurkitu ezazu!!!… Nola gaude barrutik? Nola daukagu barnekaldea? Zer ateratzen dugu kanpora?... KRISTAUEN KEINUA: Aitaren... Jauna zuekin... beharrean ABESTIA: Bizirik dago (Irribarreak )Kantorala 27 IRAKURGAIA: Mt 13,44-45 “Jainkoaren erregetzarekin, landan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du, eta pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta landa hura erosten du. «Era berean, Jainkoaren erregetzarekin, harribitxi bila dabilen tratulariarekin bezala gertatzen da.” EBANJELIOAREN ERANTZUNA: Hizketaldia
Jainkoaren erregetza zer da? Jesusek amesten zuen mundua da. Hau da, pertsona guztiak gustura bizitzea, bakean, zoriontsu… Zer gehiago izan daiteke Jainkoaren erregetza? Zer esan nahi du guztia saltzea harribitxia erosteko? Jesusek esaten digu, gutako bakoitza altxor bat garela, eta Jainkoa gurekin dagoela. Zer da Altxorra? Gutako bakoitzak ditugun gauza on asko eta horretaz gain, Jainkoak digun maitasun mugagabea.
SINBOLOAREN AZALPENA: Harria, tiza eta esponja ESKAERAK: - Ikasleengatik, barneko altxorra topatu dezaten… - Irakasleengatik, laguntzeko prest… - Hasi berria dugun kurtsoarengatik, barnean dugun ura atera ahal… - Munduarengatik, gure ura behar duela… - Gure familiengatik, guk ura eman eta hartu ahal… - Munduko kristau guztiengatik, Jesusen mezua ulertu… - Pakearengatik, bakoitzak ahal duena jarriz… - Gure Zaindariengatik, esponja bezalako bihotza… OTOITZA: Altxorra aurkitzen lagundu ABESTIA: Gure ondoan, Jauna (kantorala 55) GURE AITA: Anaiok egiten gaituen otoitza BUKAERAKO KEINUA: Esponjarekin “Aitaren…” egin, elizatik atera baino lehen.
Kurtso hasiera 2009 LH 3. zikloa Elizkizuna
Altxorra aurkitzen lagundu Jesus maitea: eskerrak ematen dizkizugu eskolara etortzeko aukera dugulako. Lagun iezaguzu gure barruan dugun altxorra aurkitzen. Zu bezala izan nahi dugu, besteez arduratu, guztiei lagundu, denei gure denbora, alaitasuna eta maitasuna eskaini. Lagun iezaguzu gure barnean dugun hoberena aurkitzen, horrela besteei ere dugun hoberena eskaintzeko.
Bizirik dago Berririk onena entzuteko, berbarik onena esateko, ez dugu gure bihotzaren barruan inoiz altxor hoberik aurkituko. Kanturik onena abesteko, biderik onena ibiltzeko, ez dago gure bihotzaren barruan isiltasun hoberik gozatzeko. BIZIRIK DAGO JAUNAREN HITZA. BIZIRIK DAGO NIRE BIHOTZA BARRUAN. MAITASUNAREN HITZA, BIZITZAREN POZA, BIHOTZAREN INDARRA BETETZEN NAUENA.
Lurrinik onena usaintzeko, kemenik onena bizitzeko, ez dago gure bihotzaren barruan eredu hoberik jarraitzeko. Gure ondoan, Jauna GURE ONDOAN JAUNA, EGON ZAITEZ BETI ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI. Zu zara Jauna, Zu gure artzain eta gu zure artalde, nora ezean ibiltzen gara ardi gaixook zu gabe (bi) Zuk ezagutzen gaituzu danok Zu zara gure artzain on, zure ondoan elkar maitatuz gaitezela beti egon.