IKASTURTE HASIERAKO OTOITZA Hoberena barruan daukazu; aurki ezazu •
Sartu bezain pronto, ikasleek ikusten dute AURKEZPENA izeneko artxiboa irekita dagoela. Lurraren metaforarekin jokatuko dugu mamiaren garrantziaz ohartarazteko. Julio Verneren Viaje al centro de la tierra nobela aipa daiteke denok ikusezinak diren gauzek erakartzen gaituztela azpimarratzeko. Beraz, bidaia bat egin behar dugu eta bidaia hori bilaketa batean datza. Orduan, ikusgai diren GPS, MAPA, PRISMATIKOAK ETA IPARORRATZA seinalatzen ditugu, bilaketa batean ezinbestekoak direla azalduz. Hala ere, argi utziko diegu gure bilaketan tresnarik egokienak hauexek direla: ZINTZOTASUNA, ISILTASUNA, JAKINMINA eta APALTASUNA.
•
EL LÁPIZ powerpointa Muntaia nahiko argia da eta gure barrua zaindu behar dugula dio. Geu arkatzak gara baina esku batek (Jainkoak) agintzen du eta geuk idatzitakoa arrastoa uzten du.
•
GURE MOTORRAK Kotxe bat bezalakoak gara. Aurrean errepide bat dugu (bizitza). Batzuetan bidea zuzena da, bestetan, bihurgunez beterikoa; aldapan gora eta aldapan behera ibiltzen gara; zenbaitetan autopistan zehar, zenbaitetan hirugarren mailako errepideetan. Baina gure kotxeak motor ona badu, ez dio axolarik nolakoa den bidea. Kontua da kotxe batean motorra ez dela ikusgai; ordea, kotxea nola dabilen ikusita, motorraren ezaugarriak eta kalitatea igar daitezke. Hau da, gure jokabideek azaltzen dute nolakoa den gure motorra? Zeintzuk dira zure motorrak? Zoruan dozena bat kartulina dago eta bertan balizko motorrak daude. Ikasle bakoitzak aukeratu behar ditu bere ekintzak bideratzen dituzten hiru motorrak. Animatzen badira, erantzunak elkar banatuko ditugu. MAITASUNA, ESKUZABALTASUNA, ERRUKIA, INBIDIA, LAGUNTASUNA, ELKARTASUNA, LEIALTASUNA, NEUREKOIKERIA, ZINTZOTASUNA, EGIAZALETASUNA, OBLIGAZIOA, ERRESPETUA
•
EBANJELIOA Zuhaitza eta fruitua LK 6, 43-49
•
ABESTIA
Detalles
CHAMBAO
Powerpointa dago, abestia atxikitua duena.
DBH 1 eta 2: La bella y la bestia