Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
LANGILE IKASTOLA
AURKEZPENA
1
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Langile Ikastola, Hernaniko udalerrian (Gipuzkoako ipar-ekialdean) aurkitzen da, Donostiatik gertu (9,2 kilometrora); eta bere mugak ondorengo hauek dira: Donostia, Astigarraga, Arano, Elduain, Errenteria, Lasarte-Oria eta Urnieta herriek inguratzen dute. Gutxi gorabehera 42 km koadro ditu, eta 18.706 biztanle ditu (2003ko urtarrilaren 1ean). Esan beharra dago, herri industriala dela, baina nekazari kutsua nabarmena da. Hernanik ingurune aberatsa dauka eta bertan Urumea ibaia eta mendi ezberdinak aurki ditzakegu (Onddi, Adarra, Akola, Urdaburu, Igorin, Santa Barbara, etab.). Aipatzekoa da, herria Santa Barbara mendiaren magalean kokaturik dagoela.
Meabe
Bidebieta
Laubidieta
Santa Barbara
Langile Ikastolan zentratuz, lau edifiziotan banaturik dagoela esan dezakegu: “Meabe” (Haur Hezkuntzako eraikin nagusia), “Bidebieta” (Haur Hezkuntzako 5 urtekoak), “Laubidieta” (Lehen Hezkuntza) eta “Santa Barbara” (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza). “Bidebietak” duela bi urte ireki zituen ateak, “Meaben” leku falta zegoelako.
2
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Administrazioari dagokionez, publikoa eta D eredukoa da. Lehen aipatu bezala, etapa ezberdinetan banaturik dago ikastola: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Lehen etapa lau lerrokoa da, maila bakoitzean gehienez ere lau gela egon daitezke. Lehen Hezkuntza hiru lerrokoa da eta DBH bikoa. Ikastolak ematen dituen zerbitzuei dagokionez, jangela eta eskolaz kanpoko kirola aurki ditzakegu. Azkeneko honetan, Hernaniko eskola guztiek parte hartzen dute. Asteburuetan jolasten dituzte partiduak eta astean zehar entrenatzen dute haurrek. Zerbitzu honen helburua, umeek kirol ezberdinak praktikatuz ondo pasatzea da. Baliabideak direla-eta, ondorengo hauek aurki ditzakegu zentro honetan: material didaktikoa (liburuak, diapositibak, ordenagailuak, bideoak, etab.) eta baliabide pertsonala (PT-ak, psikologoak, logopedak, irakasleak, sukaldariak, aholkularia,
etab.).
Aipagarria
da,
irakasleek
baliabide
pertsonala
botatzen dutela faltan eta etorkinekin erabiltzen dituzten baliabideak ere ikastolak berak jartzen dituela, hau da, Gobernu Saileko laguntzarik ez dutela jasotzen.
3
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
DATU GARRANTZITSUAK Langile Ikastolako ondorengo hau da: IKASLEAK
ikasle
kopurua
2006-2007
ikasturtean
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
137
204
99
440
169
187
102
458
306
391
201
898
DBH
GUZTIRA
+ Irakasleei dagokionez, esan beharra dago, irakasle guztiek PL2 maila dutela eta denak elebidunak direla. Batzuk beraien espezialitatean ari dira lanean: gorputz hezkuntza, ingelesa, heziketa berezia eta musikakoak adibidez. Aipatzekoa da azken hau udalak kontratatzen duela zerbitzu baten bidez. Honetaz gain, irakasleek hainbat betebehar dituzte
klaseak
emateaz
aparte:
ekipoarekiko,
zikloarekiko,
kurrikuluarekiko eta batzordearekiko ardurak, hain zuzen ere. Irakasle kopuruari dagokionez, ondorengo hauek dira datu ofizialak: IRAKASLEAK
+
HH-LH
DBH
GUZTIRA
37
25
62
6
6
12
53
31
74
4
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK MEABE (HHko eraikin nagusia) - Irakasle gelako materiala:
Fotokopiagailuak:
ikasleei
fitxa
ezberdinak
luzatu
ahal
izateko erabiltzen dituzte gehienbat. Baina beraien artean erabiltzen dituzten inprimaki ezberdinak ere fotokopiatzen dituzte. Bi daude guztira.
Ordenagailuak:
bi
daude
guztira.
Bertako
aholkulariak
hauetako batean egiten ditu bere txostenak. Inpresora eta eskanerra ere badituzte. - Musika gelako materiala:
Telebista- bideo- DVD: eguraldi txarra egiten duenean erabiltzen dituzte gehienbat, pelikula edota bestelako saioak ikusteko.
Proiektorea eta pantaila zuria: argazki proiekzioak ikusi ohi dituzte haurrek, baita diapositibak ere.
Musika aparatua: musikako gela izanik, CD ezberdinak entzuten dituzte.
- Ikasgela bakoitzean musika aparatua daukate.
5
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
BIDEBIETA (5 urtekoak) Leku txikia da eta bigarren ikasturtea da 5 urteko ikasleak bertara joaten direla. Beraz, oraindik ere baliabidez hornitzen ari dira lokala. Ondorengoak aurki ditzakegu: -
Musika aparatuak.
-
Ordenagailuak/ inpresorak (urte honetan hasten dira hauekin kontaktuan jartzen, jokoen bidez gehienbat).
-
Fotokopiagailua.
LAUBIDIETA (LHko eraikina) - Irratia: Irratia ikastolan aspalditik zuten proiektu bat zen, baina 1999-2000 ikasturtean aurkeztu zuten Hezkuntza Sailean, curriculum berrikuntza delakoaren barruan. Behar ziren paperak prestatu ondoren, hasi ziren lanean serio proiektu horretan. Gela bat antolatu, jarduera horretarako behar ziren aparatuak jarri, zerbitzu teknikoen arduraduna izendatu eta irratiaren izena aukeratu ondoren, emititzen hasi ziren (2000-2001 ikasturtean). Irratirako izen aukeraketa honela izan zen. Gela guztietan egin ziren proposamenak. Horiek
geletan landu ondoren, aurrez eratutako
batzorde batera eraman ziren. Batzorde hau irakasleez eta 5. eta 6. mailako ikaslez osatua zegoen. Bertan bozketa eginez “KOX-KOX IRRATIA” izendatzea erabaki zen. 6
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Kox-Kox irratia Hernanin entzun daiteke eta nahiko ondo gainera, 107,5 FM sintonizatuz gero. Lehenengo zikloko lehenengo mailan ez dute ezer idatzirik eramaten,
irakaslearekin batera zuzentzen du saioa. Bigarren mailan,
esatariak gidoi idatzia izaten du aurrean. Horrela, pixkanaka, saioaren ardura hartzen joaten dira. Bigarren zikloan dena idatzirik eramaten dute irratsaioa egitera joaten direnean. Horretarako paper eredu batzuk prestatzen dituzte: esatariarena eta saioaren ordena, asmakizunak, bertsoak, koplak, albisteak, bereziki eskainitako kantak, txisteak etab.
Saioak 20-25
minutukoak izaten dira eta talde txikietan prestatzen dira, lau edo bost lagunek osatzen dituztelarik. Beste ikasleak gelan gelditzen dira irratsaioa entzuten, eta ondoren, irratsaioa aztertzen da. Hirugarren zikloko antolaketa gutxi gorabehera aurreko ziklokoa bezalakoa
izaten
da.
Ikasleek,
gehienez
10
pertsonako
taldetan
banatuta, ordu erdiko saioetan parte hartzen dute. Ziklo honetan teknikariaren ardura ere ikasleek hartzen dute, txandatuz noski. - Bideo kamara eta argazki makina digitalak: Nahiz eta eraikin honetan dauden, irakasle guztien esku daude. Irteerak,
ospakizunak,
ikuskizunak...
egiten
dituztenean
erabiltzen
dituzte. Irakasleak noizko eta zenbat denborarako beharko dituen zehaztu beharko du. - Gela bakoitzeko ordenagailua: Lehen Hezkuntzako 1.zikloan txokotan egiten dute lan eta beste bietan tailerretan. Honela, ordenagailu txokoa bereizten dute. Ttantta, Clic eta
Creative Writer programak dira aipagarrienak, Ttanttan,
7
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
esaterako, letra berezi bat erabil dezaketelako (lotua, idazten ikasteko errazagoa).
Programa
honek
joko
ezberdinak
ditu,
gero
ikasleek
inprimatzen dituztenak. Honetaz gain, CD ezberdinak dituzte programa ezberdinekin eta denborarekin Word (baita beste hainbat programa ere) erabiltzen hasten dira. Internet erabiltzeko aukera ere badute. - Ordenagailu gela:
Ordenagailuak: programa ezberdinekin eta internetekin. 2.ziklotik aurrera hasten dira erabiltzen. Inpresora eta eskanerra.
Proiektorearekin
erabiltzen
den
pantaila:
irakasleak
azalpenak emateko erabiltzen du. - Zuzendaritza, idazkaritza eta liburutegia: Ordenagailuak aurki ditzakegu hauetan, gela bakoitzean sortzen diren behar ezberdinei erantzuteko. -
Fotokopia gela: Bi fotokopiagailu daude, batez ere ikasleei zuzenduriko fitxak
fotokopiatzeko erabiltzen direnak. - Bideo gela: Telebista aurki dezakegu, bideo eta DVD ezberdinak ikusi ahal izateko. -
Aretoa (antzerkiak, etab. egiteko erabiltzen dutena):
8
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Proiektore
bat
dute,
beraien
jardueretan
baliagarria
izan
daitekeena.
SANTA BARBARA (DBHko eraikina) -Irratia: Hasierako helburuak (1go ebaluazioa): -
Denok erabilpena ezagutzea (teknikariaren lana)
-
Beraiei gustatzen zaien gaiei buruz programa aurrera eramateko gidoi motzak idaztea.
-
Ardura hartzea: materiala lehenago aukeratzea eta lantzea.
-
Irratiz hitz egitea.
4. mailan martxan jarri dute eta hasierako helburuak bete ditugu. Gauzak honela, kurtsoan zehar dituzten helburuak izango dira: -
Hasierako helburuak betetzen jarraitzea. Irratiaren aukera beste edozein ikasleei zabaltzea (1go, 2. 3. 4. mailakoentzat)
-
Programa
luzeagoak
egitea
eta
behar
bada
prestatutakoagoak (luzeran eta sakonean). - Informatikako gela:
9
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Programa ezberdinak erabiltzen dituzte. Honetaz gain, internet erabiltzeko aukera dute. Gainera, hautazkoen artean informatikako ikasgaia dute. -
Aretoa: Bertan, ikasgairen bat emateaz gain, bilerak, aurkezpenak, etab
egiten dira. Hemen proiektorea eta honekin erabiltzen den pantaila, ordenagailua,
bideo/DVDa,
musika
aparatua
eta
transparentzien
proiektorea dituzte. - Fotokopiagailuak: Duela urte gutxi jarri zituzten, ordura arte fotokopiak eskuz egiten baitzituzten. - Musika aparatuak: Ikastetxean zehar aurki ditzakegu irakasleen eskura.
LANGILE IKASTOLA Langile Ikastolak web orrialdea du (www.langile.com). Bertan, ikastolari
buruzko
informazioa,
eskaintzen
dituzten
zerbitzuak,
argazkiak, lotura interesgarriak, etab. aurki ditzakegu.
10
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Langile Ikastolari PROPOSAMENA Lehenik eta behin, web orrialde erakargarriago bat proposatuko genuke, kanpoko ikasleak erakartzeko eta orrialdera sartzen den edozeini
informatzeko
helburuarekin.
Egia
da
gauza
ugari
aurki
ditzakegula bertan, baina erakargarritasuna falta zaiola uste dugu. Orrialdean dagoen “plaza berria” izeneko atala interesgarria iruditu zaigu. Bertan, gurasoek, ikasle zaharrek… idazteko aukera dute. Baina ikastetxeak ez du erantzuna
interneten zintzilikatzen. Gauzak honela,
sekzio hau gehiago bultzatu beharko litzatekeela uste dugu. Batetik, ikastetxearen inplikazioa ikusiaz bere erantzunetan eta bestetik jendeak ikastolarekiko duen interesa ikusiaz, dituen kritikak aintzat hartzeko. Gure ustez moldaketa hau DBHko azken mailetan informatikako hautazkoa duten ikasleek egin beharko lukete. Honela, beraien ikasgaian zehar ikasten dutena praktikan jartzeko aukera izango lukete. Honen ildotik,
gainontzeko
ikasleek
jarduera
bereziren
bat
(irteerak,
esposaketak, antzerkiak, etab.) egiten dutenean ikastolako argazki makina eta bideo kameraz probestuko lirateke pasatako momentuko irudiak ateratzeko. Gainera, irudi hauei testu labur bat erantsiko lioke
11
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
talde bakoitzak. Ondoren, irudi hauek DBHko ikasleei pasako litzaizkieke interneten zintzilikatzeko. Modu honetan, ikasle txikienek ere argazki makinaren eta bideo kameraren funtzionamendua ikasiko lukete. Era berean, ikasleek egindako beste hainbat jarduera ere internetera igoko lituzkete.
Guk
hilero
gela
ezberdin
bati
jarduera
hauek
egitea
proposatuko genioke, hala nola, asmakizunak, kondairak, txisteak, gertakari laburrak, elkarrizketak, etab. Ondorioz, web orrialdea ikasle guztien artean sortutako orrialdea izango litzateke.
ELGOIBAR IKASTOLA 12
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
AURKEZPENA Elgoibarrek, Eibarrekin batera, Gipuzkoako hiri aglomeraziorik handienetakoa du. Udalerriaren hazkundea neurriz kanpokoa izan da, batez ere 1950. urtetik aurrera, etorkin-kopuru handia ekarri zuen industri garapenagatik. Biztanlerik gehienak hirigunean eta auzoetan biltzen dira, horregatik oso gutxi dira udalerrian sakabanatuta bizi diren familiak. Baina, toki falta dela eta, herrian badira habitat arazoak;izan ere, topografikoki, Elgoibar estune batean kokatuta dago. Egoera honek, biztanleriaren dentsitate handiak eta pilaketa egoerak dakartza, eta ondorioz, etxebizitzak eraikin industrialekin nahasten dira, eta horrela, eraikuntza-bloke garaiak ugaritzen dira. 1980. urtetik hona biztanleriak pixkanaka-pixkanaka behera egin du.
Jaitsierarik
handiena
1983an,
Mendaroko
Garagartza
auzoa
13
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Elgoibartik banantu zenean, gertatu zen: gutxi gora-behera 1.100 biztanle galdu ziren. Biztanleriaren dentsitatea kilometro karratuko 298 ´3 biztanlekoa da. Ine-k 2003ko urtarrilaren batean kaleratutako datuen arabera Elgoibarrek 10637 biztanle ditu. Hiria osatzen duten auzoak Altzola, Sallobente-Ermuaran, Aiastia (San Migel), Idotorbe (San Pedro), Azkue (San Roke), Urruzuno eta Arriaga
dira.
Komunikabideak:
Gutxi
gora
behera,
Elgoibar
Euskadiko
hiru
hiriburuetatik 50 kilometrotara dago. Donostiara eta Bilbora, BilbaoBehobia
autopistaren,
trenbidearen Aragonesarekin
N-634
bitartez lotzen
irits den
errepidearen daiteke. A-8
eta
Eusko
Trenbideak
Gasteizera,aldiz,
autopistaren
bidez,
eta
VascoC-6213
errepidearen bidez. Elgoibar ikastola herriaren erdialdean kokaturik dago eta gaur egun ikasle guztiak zentru bakar batean daude elkarturik. Orain dela gutxirarte
ordea,
haur
Derrigorrezko Bigarren
hezkuntzako
gelak
Lehen
Hezkuntzako geletatik
Hezkuntza
aparte
zeuden
eta leku
nahikorik ez zegoelako baina azkenengo bi urtetan zehar gela gehiago eraiki dira eta ez Haur Hezkuntzako gelak baizik eta haurtzaindegia ere zentruan kokatzea lortu da. Administrazioari dagokionez, pribatua eta D eredukoa da. Lehen esan bezala, hiru etapa eskaintzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren HEzkuntza, baita ere haurtzaindegi zerbitzua eta zenbait urtetan esperientzia berri bezala eta DBHko ikasleek nahi izan dutenean Batxilergo zerbitzua eskeini da.
14
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
DATU GARRANTZITSUAK Elgoibar ikastolako haur kopurua 600 ingurukoa da nahiz eta etorkinak direla eta hilabetero gutxi gora behera kopuru hori bi pertsona gehiagotan igotzen den. Haur guzti horien hezkuntza bermatzeko 40 irakasle inguru daude nahiz eta kopuru hori igo edo gutxitu egiten den beharren arabera. Orain dela pare bat hilabete irakasle berri bat kontratatu da etorkinekin lan egin ahal izateko.
BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK Elgoibar Ikastolak eskeintzen dituen zerbitzuak ondorengo hauek dira ♦ 2 informatika gela ♦ Ordenadore bat ikasgeletan. ♦ Internetera eta intraneterako lotura. ♦ Proiekzio gela. ♦ 3 laborategi zientzietarako ♦ Plastika gela. ♦ Musika gela. ♦ Teknologia gela. ♦ 4.000 m2 kirol pista eta frontoia. ♦ Mediateka,
15
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
♦ Hezkuntza premia bereziak eskaintzeko 2 gela. ♦ Ikastolaren psikologo orientatzailea. ♦ 0 urtetik 6 urtera arteko gela berriak beren jolasparke eta guzti. ♦ Psikomotrizitate gela. ♦ Jantokia.
IKT Elgoibar
Ikastolak,
informazio
eta
teknologia
berrietan
oinarritutako irakaskuntza bultzatzeko ikastola pilotu denetik, hainbat saiotan partaide da, Ikastolen Elkartea eta beste ikastola pilotuekin batera. Ikastetxe batean sare informatikoak behar lituzkeen gutxiengo baldintzak, sare horren betebeharra eta funtzionatzeko era finkatzetik, praktikan jarri eta esperimentatzeraino iritsi dira. Honekin batera bi aplikazio informatiko propioak diseinatu eta gauzatu dira: IKASDAT (kudeaketa akademiko eta administratiboa bideratzeko) eta IKASWEB (ikastola bakoitzak bere atari propioa, bere web-gunea izan dezan, eta bide batez hainbat modulorekin kudeaketa dokumentaletik hasi eta dituzte baliabide materialena ere bideratzeko, beraien komunikazio ahantzi gabe).
baliabide nagusia bihurtzeko duen ahalmena
Egungo saio lektiboetan darabiltzaten materialaren
azterketa egiten dihardute, baliabide berriak eguneroko praktikan erarik egokienean txertatzen joan daitezen. Alde batetik material multimedia berriek espezifikoki landu nahi duten hori lantzen jarraituko dute, baina bestetik, material hauekin informatika arloko hainbat konpetentzia lantzea ere nahi dute. Beraien ikasleek
ahalik eta konpetentzia
informatiko egokienak garatzea da helburua HH-tik hasi eta DBH-raino.
16
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Urtero
bezala
inbertsioen
partida
baliabideak hobetu eta eguneratzeko ordenadore bat izatera iritsi gara.
garrantzitsu
bat
beraien
da. Honi esker gela bakoitzean
Ikasturte honetatik aurrera beraien
WEB- orria ere izango dute, beraien ikastolako leiho irekia izan dadin, gaudela
gauden
tokian
beraienean
ematen
den
informazio
garrantzitsuena eskura izan dezagun.
Elgoibar ikastolari PROPOSAMENA Elgoibarko Ikastolan, beste edozein eskolatan bezala badira aldatu daitezkeen
gauzak,
baina
teknologia
berriei
dagokienez,
gure
proposamena ondorengo hau da: Lehenago esan bezala, IKTa dela eta, gela bakoitzean ordenagailu bat dago, baina hainbat gelatan, ordenagailu horiek ez dira berriak, aldiz nahiko zaharrak dira, arazoak ematen dituzte uneoro eta gainera oso geldoak dira. Beraz ordenagailu horiek berriztea ez legoke gaizki. Guzti honetaz gain, badira irakasle batzuk ez direla ondo konpontzen ordenagailu eta erabiltzen dituzten programekin, horregatik, nire ustetan
17
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
ez da nahiko izan proiektua martxan jarri aurretik egindako ikastaro azkarra eta ikastaro sakonago bat egin dezatela proposatuko nuke. Hortaz aparte, nire ustetan gelan ordenagailu bat edukitzea benetan interesgarria da ez bakarrik irakaslearentzat gelako jarraipena egiteko baizik eta haurrentzako ere herraminta egokia izan daitekeelako. Baina, haurrek ez dituzte gelako ordenagailuak erabiltzen orokorrean eta horregatik, haurrek ordenagailuak egunean denbora tartetxo batean erabiltzea
proposatuko
nuke.
Edozein
gauza
egiteko,
informazioa
bilatzeko, testuak Worden bidez idazteko, marrazkiak egiteko… izan ere, nahiz eta haur gehienek etxeetan ordenagailuak eduki batzuk ez dituzte edo ez dira ondo moldatzen. Azkenekoz esango nuke, nahiz eta bi ordenagailu gela egon, ez direla ia erabiltzen eta aukera hori edukirik gela horiek gehiago aprobetxatu beharko liratezkela.
18
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
ORIOKO HERRI IKASTOLA
AURKEZPENA Orioko Herri Ikastola (kokapena; memoriatik) Orioko Herri Ikastola Orion kokatua dago, Gipuzkoako Urola bailaran hain zuzen. Ikastola 1974-an sortu zen eta 1995az geroztik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaz
gain,
Derrigorrezko
Bigarren
Hezkuntza
ere
badago.
Ikastetxea herriaren zentruan topa dezakegu, Oria ibairen alboan. Ikastolak une hauetan bi eraikin ditu, bata bestearen alboan; batean H.H eta L.H. eta bestean D.B.H. Eraikinak zaharrak diren arren, azken urteetan berrikuntzak jasan dituzte eta itxura hederá dute. Izan ere, lehioak eta baita larrialdietarako irteerak ere azken urteetako lanak dira, baita DBHko eraikinean jarri duten igogailua ere. 19
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Bestalde, Orioko Herri Ikastolak batxilergo zientifiko, teknologiko eta humanitateei dagokiena egiteko aukera ere eskaintzen du Zarautzen kokatua dagoen Oteiza Lizeo Politeknikoan. Hau, Orioko Ikastola eta Zarauzko
Salbatore
Mitxelenako
ikastolak
Antoniano
ikastetxeko
fraileekin eginiko akordio baten ondorioz sortu baitzen duela bost urte. Aipatu, batxilergoaz gain, lanbide heziketarako ere aukerak eskaintzen dituela Lizeoak. Berriz ere Orioko ingurunera itzuliz, bi eraikuntzen tartean futboleko kantxa bat, baita saskibaloiko saskiak ere, eta frontoia edota frontisa ere topa ditzakegu. Gainera, bada haurrentzako parke txiki bat ere, orain urte gutxi jarria. Bestalde, herriak azken urteetan izandako aldaketen barruan, aipatu behar da eraikuntzen kanpoaldean geratzen den nolabaiteko patioa, ez da ikastolarena eta ez dago hesitua, baina ikasleek jolas garaian jolasteko erabiltzen dute. Bertan gainera, aurten parke bat jarri dute eta hori ere oso ongi datorkio ikastolari, batez ere txikienen gozamenerako.
Administrazioari dagokionez, esan behar da ikastola pribatua dela, guraso kooperatiba bat alegia. Lehen aipatu bezala, Orioko ikastolak Haur,
Lehen
eta
Derrigorrezko
Bigarren
Hezkuntzako
gelak
ditu.
Lehenengo etapako bi zikloak baditu, baina, lehenengo zikloko azken urtea bakarrik, hau da, 2-3 urtekoa eta ondoren beste zikloa, 3-6 urte bitartekoa. Lehen Hezkuntzan, 3 ziklo topa ditzazkegu eta hauetako bakoitzean 2 ikasturte. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan berriz, 4 ikasmaila topa ditzakegu. Orokorrean Ikastolak biko lerroa erabiltzen du, maila bakoitzean 2 gela daudela alegia, nahiz eta badiren salbuespen batzuk.
20
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Gela guzti hauetan D eredua erabiltzen da, hori baita eredu bakarra gure ikastolan. Izan ere, Orio herri txikia izanik, oraindik ere euskara da gehiengoaren hizkuntza nahiz eta honen erabilera ere pixkana murrizten doan. Zorionez ordea, ikastolako ikasleen gurasoen gehiengoa euskalduna da.
Ikastolak ematen dituen zerbitzuei dagokionez, jangela eta eskolaz kanpoko kirola aurki ditzakegu. Azken honetan, inguruko herrietako (Zarautz, Aia eta Getariako) eskola ezberdinek parte hartzen dute. Asteburuetan jolasten dituzte partiduak eta astean zehar entrenatzen dute
haurrek.
Zerbitzu
honen
helburua,
umeek
kirol
ezberdinak
praktikatuz ondo pasatzea da. Teknologia berriak ere baditu Ikastolak, hain zuzen ere, IKT izeneko teknologia berrien proiektuaren barruan sartua dago, beste 9 ikastetxerekin
batera.
60
ordenagailu
inguru,
hauetako
batzuk
mugikorrak, bideoak, DVDak, trasparentzien makina, etab.en jabe ere bada. Baina, herria hazten ari da eta ikastolak ezin dio jasotzen ari den eskariari erantzun, nahiz eta herrian baden beste eskola publiko bat, gehingoa hona baitator. Aurten esaterako, LH bigarren mailako ikasleak beste eraikin batean egon behar izaten dute goizez. Horrez gain, aurten matrikulazio berri ugari izan direnez, zenbait buruhauste sortuko dira berriz ere. Izan ere, azken urte huetan, Lhko ikasleek ez dute ez plastika gela, ezta musika gela batez ere gozatzeko aukerarik izan. Guzti hori dela eta, proiektu batekin dabiltza eraikuntza berria egiteko asmoz, beharrezkoa baita.
21
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Ordutegiari dagokionez berriz, ikastolan goizeko 8:30ean hasten dira klaseak LH 3. mailatik aurrera. LHko lehen zikloan bederatzietan eta H.Hn 9- 9:30 bitartean sartzen dira haurrak eta eguerdiko 12:30ean amaitzen dira H.H. eta L.H.en, tartean 30 minutuko jolas orduak izaten dituztelarik (ordu desberdinetan HH eta LHn). DBHn berriz, 12:45ean irteten dira ikasleak eguerdian. Arratsaldean denek ordutegi bera dute, 14:30ean sartu eta 16:30an atera.
DATU GARRANTZITSUAK
Orioko Herri Ikastolako ikasle kopurua 2006-2007 ikasturtean ondorengo hau da:
22
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
IKASLEAK
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
86
96
61
243
82
105
66
253
168
201
127
496
DBH
GUZTIRA
+
Irakasleena berriz,
IRAKASLEAK
+
HH-LH
DBH
GUZTIRA
23
7
30
2
6
8
25
13
38
BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK HH-LHko eraikina - Irakasle gelako materiala:
Ordenagailuak:
lau
daude
guztira.
Honekin
batera,
inprimagailua eta eskanerra ere topa ditzakegu.
23
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
- Ikasgela bakoitzean musika aparatua daukate. - Pisu bakoitzean bi bideo-dvd daude, telebista batekin batera; guztiak armairu mugikor baten barruan. - Ingeleseko gelan ere, irakasleenean, bi ordenagailu daude. - Zuzendaritza eta idazkaritza: Ordenagailuak aurki ditzakegu hauetan, gela bakoitzean sortzen diren behar ezberdinei erantzuteko. Bertan topa dezakegu koloretako inpresora bakarra, beste guztiak txuri beltzak baitira. Gela hauen kanpoan, hain zuzen, aurki dezakegu irakasle gehienek erabiltzen
duten
fotokopiagailua.
Bere
alboan
dago
baita
ere,
enkuadernatzeko aparailua. - Laguntza gela: Hemen ere ordenagailu bat badago. Bertan programa desberdinak daude instalatuta, ikasleekin lan egin ahal izateko. Interneterako sarbidea ere baduenez, batzuetan PTak bertako programaren bat edo erabiltzen du haurrarekin lantzeko. Horrez, gain aparteko programa batzuk ere erabiltzen ditu, Xango esaterako. Honekin, matematika nahiz hizkuntza landu dezake.
DBHko eraikina - Irakasle gelako materiala:
24
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Ordenagailuak: bi daude guztira. Horrez gain, ordenagailu mugikorrak ere badituzte beste biak okupaturik badaude lan egin ahal izateko.
Bertan txuri beltzeko inprimagailua eta eskaner bat ere badaude.
Bi
kanoi
ere
badituzte,
ikasgela
ezberdinetan
zenbait
proiekzio emateko.
Musika aparatuak: gela bakoitzean bat egon ordez, irakasle gelan dituzte denak pilatuta.
- Informatika gela: 25
ordenagailu
topa
ditzakegu
bertan.
Guztiak
internetera
konektatuak eta programa ezberdinekin. Informatika gela bakarra da, LH eta DBHko ikasleek erabiltzen dute klaseak emateko . Bertan inprimagailu bat ere topa daiteke. - Fotokopiagailu gela: Gela txiki honetan fotokopiagailu bat topatzen da, baina fotokopia asko ateratzeko ez du balio, arazotxo batzuk dituelako. Beraz, irakasle gehienak idazkaritzaren alboan dagoen fotokopiagailura joaten dira.
-Liburutegia: Hemen liburuez gain ikasleek ordenagailu bat erabiltzeko aukera dute, honek ere interneterako sarbidea duelarik. Liburutegia eguerdietan
25
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
irekia egoten da ikasleek erabili nahi izanez gero beraien lanak egiteko. Hala ere, esan behar da ez duela erabilera handiegirik. - Laguntza gela: Hemen ere ordenagailu bat badago. Bertan programa desberdinak daude instalatuta, ikasleekin lan egin ahal izateko, Otsoko, Beleko eta Ostadar
esaterako.
Horrez
gain,
interneteko
zenbait
helbide
ere
erabiltzen ditu beste lan batzuk egiteko. - Teknologia gela: Gela honetan 12 ordenagailu topa ditzakegu. Ez dira punta puntako
ordenagailuak,
baina
teknologiako
irakaslea
probetxua
ateratzen die. Izan ere, berau erabiltzen du zenbait azalpen eta ikasleek zirkuitu elektriko eta beste zenbaitek edukien praktikak ikusteko, hauek denak internetera konektatuak baitaude. - Laborategia: Hemen ere 8 ordenagailu mugikor topa ditzakegu. Hauek ikasleek erabiltzeko dira, zenbait ikasgaitan erabili ahal izateko.
BESTELAKOAK… Aipatu behar da DBHko irakasle bat aurtengo ikasturtean burutzen ari den lana. Izan ere, kurtso hasieran apustu bat egin zuen eta orain uda usaintzen ari garen unean, oso gustura dagoela adierazi digu.
26
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Ikasleek erantzun egokia azaldu dutela eta bera ere gustura ibili dela esan du, hori bai, konpromisoa eskatzen duela ere azpimarratu du. Berak web orri bat sortu zuen, teknopolis.org. Bertan, DBHko ikasleek egiten dituzten lanak
aurkezten ditu. Hau da, ikasleek
teknologian egiten dituzten lanak bideo batean grabatu eta orrian zintzilikatzen ditu. Horrela, interneten ibiltzen den edonork hauek ikusteko aukera izango duelarik. Baina, ez da dena hor amaitzen, orri hau hezkuntza plataforma bat baita. Aplikazio hau DBH 4. mailan erabiltzen hasi da. Guk irakasgai honetan erabiltzen dugun “moodle”
programaren
bidez, bere plataforma sortu du irakasleak. Bertan, ikasleek ere aukera dute modu birtualean edukiak ikusteko. Era berean, ariketak egiteko ere erabili dezakete. Beraz, guk bezalaxe, ikasleek beraien kodea dute eta horrekin orrialdeak eskaintzen dituen aplikazio ezberdinak ezagutu ditzake. Batez ere, teknologia eta matematikako zenbait eduki daude bilduta, berari dagozkionak, hain zuzen. Orrialde honetan, ikasleek irakasleari beraien dudak zuzentzen dizkie eta noski honek, erantzun egin behar izaten die, horregatik zioen konpromisoarena. Ikasleek horrez gain, foroan ere idazten dute eta irakasleak zuzenduriko zenbait galderei erantzunez eztabaidatzeko gune bihurtzen da zenbaitetan. Bestalde, internetek eskaintzen dituen aukerei esker, ikasle hauek zenbait
programen
elektrikoak
aplikazioak
osatzeko…. Eta
erabiltzen
egia
esan,
dituzte
ikasleei
beraien
zirkuitu
lagungarri egiten
zaiolakoan dago, beti ere ikusita gauzak hobeto ulertzen baitira.
27
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Irakasleak ordea pribilegio batzuk ditu eta ikasleek egiten duten guztia kontrolatzen du. Bertan, gordetzen ditu notak esaterako, jakin dezake ikasle bakoitza noiz sartu den eta zer egin duen eta zenbat denboraz
egon
den
sarean.
Beraz,
irakasleentzat
ere,
tresna
garrantzitsua. Beraz,
aurrerakuntza
bat
izan
du
ikastolak
teknologiari
dagokionean. Irakasle honek aipatutakoaren arabera, beste irakasleei ere eskaintza egin die aplikazio honi buruz. Hala ere, aurtengo ikasturtean irakasle guztiek konpromisoa bete dute, eta ordenagailuak aurreko urteetan baino gehiago erabili dituzte. Izan ere, pixkana informatikak gaur egun duen garrantzia ikusita, hori bultzatzea ere garrantzitsua ikusten abitu irakasle honek, eta oso atzean geratzeko beldurra ere atzeman zaio.
Orioko Herri Eskolari PROPOSAMENA
28
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Orioko Herri Ikastolan ere, besteetan bezala, badira aldatu beharreko gauzak, batez ere baliabideei dagokionean, izan ere Ikastola txikia geratu denez, zenbait baliabide murriztu egin behar izan baititu, esaterako
musika
gela.
Baina,
espazioa
falta
horrek,
baliabide
teknologikoetan ere eragiten du, nahiz eta duenarekin moldatzen den. Informatika gela esaterako bakarra da ikasle guztientzat. Egia da ongi antolatuz gero moldagarria dela, baina agian egokiagoa litzateke beste bat egotea, horrela irakasleek ere lasaitasun gehiago izango luketelako hau erabiltzeko, beti ea besteren bat dagoen begiratzen egon ordez. Horrez gain, ikastolak ez du aretorik, eta agian egokia izango litzateke ongi hornituriko gela bat ere egotea. Egia da hala ere, duten armairu mugikorrarekin moldatzen direla, baina betiko arazoa. Hau norbaitek hartua badu, beste inork ezin du erabili eta horrelako bakarra dagoenez pisu bakoitzean, nahiko erabilera mugatua geratzen zaie. Beraz, guk uste dugu, aproposa izango litzatekeela agian aretoa egotea edota baita ere, VHS-DVD eta TBa duten horrelako armairu mugikor gehiago egotea. Esan baita ere, egokia iruditzen zaigula aurten teknologiako irakasleak martxan jarri duen programa hori, moodle-rena, beste irakasle batzuek ere aplikatzea, ikusirik ikasleek harrera ona egin diotela eta irakaslea ere gustura geratu dela. Amaitzeko, iruditzen zaigu, gauden garaian
egonda, egokia
litzatekeela ikastolak bere web orrialdea edukitzea, beti ere bertako guraso
eta
ikasleentzat
informazioa
jasotzeko
bide
egokia
izan
daitekeelako. 29
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA
KONPARAKETA 30
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Gure ustetan ikastola hauen ezberdintasunen arrazoi nagusia publikoa edota kontzertatua izatetik datoz. Horregatik, konparaketa hau egiterako orduan, kontuan hartu behar izan dugu, ikastola hauetatik bi kontzertatuak direla eta beste bat publikoa. Konparaketarekin hasteko, esan, publikoa den ikastolan baliabide teknologiko
gehiago
dagoela
eta
teknologia
hauek
ikasleek
eskuragarriago dituztela. Esate baterako, Hernaniko Langile Ikastolan bost urtetatik aurrera ordenagailua eta inpresora txokoetan dabiltzan edozein unetan erabil ditzakete, honela, teknologia berriak ezagutzeko aukera emanez eta hauen erabilera bultzatuz. Elgoibarko ikastolan ordea, ordenagailuak geletan egon arren, irakasleen erabilerarako zuzenduak daude. Orioko ikastolari dagokionez, ez dute ordenagailurik geletan. Laguntza gelei dagokienez, teknologia aldetik parekatuak daudela ikusi dugu, ordenagailuak edozein unetan eskuragarri daudelarik. Ohiko gelez gain, ikastolek eskaintzen dituzten beste hainbat eremutan ere teknologia da nagusi. Aipatzekoa da, informatika gela guztiak ondo horniturik eta antzeko baliabideekin aurkitu ditugula. Bestalde, bideoak ikusi ahal izateko, Elgoibarren eta Hernanin aretoak daudela eta Orioko Herri ikastolan ez daukatela honetarako bereziki zuzenduriko gela edo aretorik.
31
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Ikasleen lanei irteera emateko beste baliabide bat dugu irratia, honako hau Langile ikastolan bakarrik aurki dezakegu. Amaitzeko,
esan,
ikasleek
ikasteko
informatika
programa
antzekoak erabiltzen dituztela eta ikastola guztietan teknologia berrien erabilera bultzatzeko lanean ari direla.
32