Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

  • Uploaded by: Idurre
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua as PDF for free.

More details

  • Words: 3,094
  • Pages: 12
IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA SARRERA Ikastolaren Hezkuntza Proiektua ikastolaren egitekoa zehazten duen tresna da; dokumentu honetan, non gauden, zer garen, zer egiten ari garen eta zer egin nahi dugun zehazten dira. Hau guztia pentsatuta, zelan antolatuko garen adostuko dugu. Gure ikastolan kide askok hartzen dugunez parte, helburua IHPa guztion artean osotzea da: langile, guraso, ikastola bazkideak, laguntzaile eta ikasleen artean hain zuzen. Proiektu hau ez da hutsetik abiatzen, ikastolen 40 urtetik gorako ibilbideak gure gaur eguneko nortasuna osotu baitu eta aurrera begira egin beharrekoak ere taldean adosten ditugu. Gure erroak ahaztu barik, ikastolatan gizarearen premiei aurre hartu diegu erantzun egokiak eskainiz; hainbat egitasmotan aintzindari izan gara ikastolak. Datozen urteotan hezkuntzaren erronkak zeintzuk izango diren aztertu eta Ikastolak orain eta gero deitu dugun dokumentua landu dugu talde moduan. Ibaizabalen ere taldean adosten dugun lan ildoa kontutan hartuko dugu, eta hortik abiatuta, gureak diren ezaugarriak zehazten saiatuko gara.

Hauxe dio Batxilergoko dekretu berriak (23/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa) hezkuntza proiektuari buruz: 27. artikulua.– Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua. 1.– Proiektu honen ondorioetarako Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutzat ulertzen da hezkuntza-aukera eta jarraibide handiak jasotzen dituen proposamen integrala; aukera eta jarraibide horiek ikastetxean hezkuntza-komunitatearen esku-hartze prozesua modu koherentean bideratzeko erreferentzia gisa balio dute. 2.– Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak jarduteko baloreak, helburuak eta lehentasunak, bizikidetza-plana, ikasteko prozesuan hizkuntzak erabiltzeko, aukera askeko ikasgaiak eskaintzeko irizpideak, ebaluazio-prozesuaren alderdi orokorrak, tutoretzako ekintza-plana eta aniztasunari arreta emateko neurriak eta ikastetxeak zehazten dituen bestelako alderdiak jasoko ditu. Hori guztia euskal gizartearen zein ikastetxearen inguruaren testuinguru sozioekonomiko eta kulturalari erantzunez eta testuinguru horretara, ikasleen ezaugarri eta premietara egokituz, neurri horien funtsezko helburua oinarrizko xedeak eta gaitasunak lortzea erraztea izan behar dela aintzat hartuz. 3.– Ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Nagusiari, edo itunpeko ikastetxe pribatuetako titularrari dagokio Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua onestea, eta edonola ere jendeari jakinarazi beharko zaio. 4.– Ikastetxeek, halaber, konpromisoak sustatuko dituzte familiekin, profesionalekin eta ikasleekin; batzuek zein besteek zein eginkizun eta jarduera egiteko konpromisoa hartuko duten zehazteko eta hezkuntza-prozesua errazteko.

INGURUAREN AZALPENA ETA IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK Ibaizabal ikastola 1998. urtean zabaldu zuten bost ikastolek, Durangoko Kurutziagak, Zornotzako Andra Marik, Elorrioko Txintxirri ikastolak eta Lekeitio eta Ondarruko RM Azkue eta Zubi Zahar ikastolek. Laguntzaileak dira Galdakaoko Eguzkibegi ikastola eta Ermuko Anaitasuna ikastetxe publikoko guraso taldea. Ikastola hauek Derrigorrezko bigarren hezkuntzara arteko eskaintza dute eta Ibaizabal sortu zuten euren ikasleei ikastola ereduari jarraituz eta euskal sena indartuz Batxilergoa eta hurrengo

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

1

mailetako ikasketak eskaintzeko. Gainera ikastola hauetako arduradunek bazuten kezka berezi bat Lanbide heziketan dagoen eskaintza nagusiki erdaldunarekin, eta arlo horretan euskarazko eskaintzari bultzada bat emoteko asmoak ere ekarri zuen Ibaizabalen sorrera. Ibaizabal ikastolak badu berezitasun bat gainerako hezkuntza zentruekin alderatuz. Hezkuntza gunea bada ere nagusiki, erakin berdinean bestelako jarduerak ere burutzen dira. Ostatua eta aterpetxea ditu, gimnasioa eta kafetegi bat. Hauek jarduerok ere ikastolak kudeatzen ditu eta bertatik lortzen diren etekinak hezkuntzako proiektuak bultzatzeko erabiltzen dira. Ibaizabal ikastola kooperatiba da. Kooperatiba bi sekziotan banatzen da: Hezkuntza Sekzioa eta Errota Sekzioa. Ibaizabal Herri onura izaera duen Kooperatiba da. • Hezkuntza Sekzioan hezkuntzarekin lotutako jarduerak. • Errota Sekzioan jarduera enpresarialekin lotutakoak biltzen ditu. Gaur egun hiru jarduera ditugu: Errota Ostatu-Aterpea, Kirolerrota gimnasioa eta Kafetegia. Jarduera hauek euskara hutsean burutzen dira. Kirolerrotak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urte osoan eta hauek guztiak euskaraz egiten dira. Monitore guztiak euskaldunak dira. Hauetatik lortutako etekin ekonomikoak Hezkutza proiektua sendotzeko baliatzen dira. Ibaizabalen sorrerako urteetan Durangaldeko biztanlegoak gora egin zuen. Ikastolak 1993an abiatutako publifikazio prozesuak egindako zauriak gainditzen ari ziren eta matrikulazioa ere egonkortzen ari zen. Ibaizabal, inguruko ekonomia eta hezkuntzaren suspertzaile izateko sortzen da, baita hezkuntza eta lan munduan kultura berri bat zabaltzeko asmoz ere. Honengatik guztiagatik estrategikotzat eta premiazkotzat ikusten da hasitako bideari eustea bai ikastola bazkideek eta baita Ikastolen taldeak berak ere. Lehen ikasturtean Batxilergoko hiru modalitate eskaini ziren. Gela bi eta jantoki zerbitzuarekin egin zen aurrera, matrikulatutako 34 ikasle eta 10 irakaslerekin. Hasiera erronka ikasleen beharrei erantzutea, materiala lortzea eta ikastolaren funtzionamendua antolatzea izan zen. Hasieratik irakaskuntza hurbila izan du helburu Ibaizabalek, ikasleen eta familiekin elkarlanean lortutakoa. Honek erantzun egokia izan du ikasle eta familien aldetik eta matrikula datuek erantzun on hori baieztatzen dute. Ikus eranskina: Matrikulazioa urtez-urte Ibaizabalen. Kontzertazio osoa lortzeko bidea luzea izan zen ordea. 2003-2004 ikasturtean lortu zen lehenengoz sei gelak kontzertatuta izatea. Ikus eranskina: kontzertu ekonomikoen bilakaera Ibaizabalen. Ibaizabaleko ikasleen jatorria anitza da. Azken urteetako bataztebesteko bat eginez, jatorriaren ondoko sailkapena egin genezake: Kurutziagatik: Eguzkibegitik: Andra Maritik: Elorriotik: Gainerakoak:

%42 %21 %19 %6 %12

Lanbide heziketa lantzeko bidea ez da erraza izan. Hasierako ahalegina Markinako Lea Artibai ikastetxearekin elkarlanean zikloak eskaintzea izan bazen ere, ahalegin honek ez zuen fruiturik eman. Honela 2007-2008an gure lehen zikloa jarri genuen martxan: Haur Hezkuntzako goi teknikaria. Hezkuntza arautuaz gain, ez arautuan ere urratu ditu pausu batzuk Ibaizabalek. Hobetuz eta Inem erakundeen bitartekaritzarekin ikastaro batzuk eskaintzen dira langileentzako, euskara

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

2

hutsean hauek ere. Gaur egun Ibaizabalek bazkide sortzaile diren ikastolen matrikuletan ere eragiten duela esan genezake. Finkatu dugun lan ildoak Ikastolen mugimenduaren atxikimendu osoa du eta aurrera begira gure eskaintza hobetzen jarraitzeko asmo sendoa dugu.

HARREMANAK: • • •



• •

Ibaizabal ikastola ikastolen mugimenduko partaide da. Gaur egun Bizkaiko Ikastolen Elkartean bazkidetuta dago eta ikastoletan egingo den egituraketa berria martxan jartzean, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, EKE erakundeko bazkide izango da. Sortzaile diren ikastola bazkideekin harreman zuzena du; harremana estua da baita Galdaoko Eguzkibegi ikastolarekin eta Ermuko Anaitasuna ikastetxe publikoko guraso elkartea ere Ibaizabaleko bazkide laguntzailea da. Udalarekin harremanak mantentzen dira. Udaleko euskara batzordetik dirulaguntza txiki bat jasotzen dugu Irakurrixu aldizkarirako. Alderdi politikoak. Gaur egun ez dugu plangintzan finkatuta alderdiekin aldizkako bilerak egitea. Helburua da urtean behin alderdi politikoeri ikastolaren urteko planaren berri ematea. Bestelako erakundeekin harremana mantentzea ere interesgarritzat jotzen da, hala nola, Durangoaldeko udalak, Durangaldeko Amankomunazgoa, Behargintza, Bizkaiko Foru Aldundia. Hezkuntza administrazioarekin harremanak taldearen bitartez bideratzen dira batik bat. Durangoko elkarteekin harremanak: o Berbaro euskara elkartearekin harremana mantentzen dugu. Berbaroren helburua Durangon euskararen erabilera bultzatzea denez, talde honekin Ibaizabalek modu eskuzabalean jokatzen du egiten dituen eskarien aurrean: gelen alokairua ikastaroak antolatzeko, IKT tresnen erabilera uzterakoan... o Di-da diseinu enpresa Ibaizabaleko bazkide laguntzailea da. Diseinu digitalak egin behar dituenean Ibaizabalek lehentasunezko jarrera du di-da enpresarekin. o Durangaldeko Herri Komunikabideak. Elkarte honek Anboto astekaria kaleratzen du gaur egun, eta anboto.org agerkaria kudeatzen du. Gaur egun Urkiola SL enpresako bazkide da. Enpresa honen helburua Durangon euskarazko telebista martxan jartzea da. Ibaizabal Urkiola SL enpresako bazkidea da. o Helburua Durangoko talde eta elkarte ezberdinekin harremana mantentzea da, gure egitasmoen berri emateko. Ikus eranskina: Durangoko elkarteak.

ESKAINTZA AKADEMIKOA 2008-2009an: • •



Batxilergoan 2 modalidade eskaintzen dira: o Giza-gizarte zientziak. o Zientifiko-teknologikoa Antolaketa: o 1. mailan 33 saio eskaintzen dira, legeak 32 saio finkatzen ditu o 2. mailan 33 saio eskaintzen dira, legeak 32 saio finkatzen ditu. o Ordu gehigarri horrekin ikasgai bat indartu egiten dugu. Arratsaldeko saioak: ikasleek arratsaldetan aukera dute irakasleekin zalantzak argitzeko saioak egiteko. Ikasleak banaka zein taldean gelditu daitezke. Batazbeste

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

3





urtean horrelako 100 saiotik gora egiten dira. Guztira 900 bat ikaslek hartzen du parte saio hauetan. Ordutegia: o Astelehen, astearte eta ostegunetan: 8:00etatik 16:05ak arte o Asteazkenetan: 8:00etatik 14:15ak arte o Ostiraletan: 8:00etatik 14:15ak arte. Zerbitzuak:

Ikasle guztiek dute jantokian gelditzeko aukera Autobus zerbitzua dugu: Galdakao / Zornotza /Durango Elorrio/Apata/Abadiño/Iurreta/Durango



Aukerako ikasgaiak:

GIZA-GIZARTE 1. MAILA Psikologia Latin I 2. MAILA Administrazio prozesuak Latin I

• •

ZIENTIFIKOA 1. MAILA Lur eta Ingurugiro zientziak Giza Fisiologia eta Anatomia

TEKNOLOGIKOA 1. MAILA Marrazketa teknikoa

2. MAILA

2. MAILA OMD

OROKORRAK 1. MAILA Basques Frantsesa IKT 2. MAILA Basques

Lanbide heziketan Haur Hezkuntzako goi teknikaria zikloa eskaintzen da. Hobetuz-eko eskaintza: o Haur masaje tailerra, hezitzaileei zuzenduta o Ipuin kontaketa tailerra, hezitzaileei zuzenduta o Tresna informatikoak erabiliz 0-6 etaparako material informatikoa sortzea Eskaintza hau aldakorra da eta gehitzeko asmo sendoa dago. Gaur egun 35 ordu eskaintzen dira eta helburua 100 ordutara iristea da.

Batxilergoko dekretua, 23/2009 Dekretua, EHAAan argitaratuta, 2009ko otsailaren 27an (41. zkia). 4. artikulua.– Batxilergoaren helburua. Helburuak honakoak dira: 1.– Ikasleei prestakuntza osoa, adimen- eta giza heldutasuna, eginkizun sozialak garatzea eta bizitza aktiboan erantzukizunez eta gaitasuna izanik sartzea ahalbidetzen dien ezagutza eta trebetasunak ematea. 2.– Ikasleak gizabanako, gizarteko biztanle aktibo bezala eta natura zaintzearekin eta garapen iraunkorrarekin konpromisoa izateko helduen bizitzari ekiteko gai izateko prestatzea. 3.– Ikasleak Batxilergoarekin loturiko euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarrizko gaitasunak lortzeko gaitzea, eta goi-mailako ikasketak egiteko prestatzea. 4.– Ikasleak sentsibilizatu eta gaitzea bizitza osoko ikaskuntza iraunkorra garatzeko gai izateko.

Batxilergoan ikasgaiak honela banatzen dira: Zeharkakoak, Modalitatekoak eta Aukerakoak.  Zeharkako ikasgaien helburuak hauek dira:

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

4

 

 

Irakurtzeko, ikasteko eta diziplinarako ohiturak bermatzea ikaskuntza eraginkortasunez aprobetxatzeko beharrezko baldintza bezala eta garapen pertsonalerako bitarteko bezala. Idatziz zein ahoz, euskara eta gaztelania menderatzea biztanle heldu baten komunikazioegoeretan modu eraginkorrean komunikatzeko. Idatziz zein ahoz, jariotasunez eta zuzentasunez, atzerriko hizkuntza bat edo gehiago erabiltzea komunikazio-egoera praktikoetan parte hartzeko IKT tresnak erraztasunez eta kritikotasunez erabiltzeko gaitasuna lortzea, informazioa jaso, tratatu eta komunikatzeko.



Herritartasun demokratikoa izatea ikuspegi orokor batetik eta iraunkortasunari mesede egiten dion gizarte zuzen eta bidezkoa eraikitzean erantzukizuna sustatzeko kontzientzia zibiko arduratsua lortzea.



Gizonen eta emakumeen eskubide eta aukeren berdintasun eraginkorra sustatzea, dauden aldeak aztertu eta modu kritikoan baloratzea, ezgaitasunen bat duten pertsonen benetako berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzeko.



Bide-segurtasunean errespetatzeko eta prebenitzeko jarrerak garatzea, dimentsio etikoak, ekonomikoak, gizartekoak eta pertsonalak kontuan hartuz jarrera zuzena eta erantzulea sustatzeko. Heldutasun pertsonala eta soziala sendotzea modu arduratsu eta autonomoan jokatuz eta kritikoki garatuz, gatazka pertsonalak, familiakoak eta gizartekoak aurreikusi eta bakean konpontzeko.



Gauzei ekiteko izaera finkatzea sormena, malgutasuna, iniziatiba, taldeko lana, norberaganako konfiantza eta sen kritikoaren bidez, lanbideko etorkizunari loturiko jarduera eta ekimenak burutzeko.



Norbere kabuz heziketa fisikoa eta kirola erabiltzea garapen pertsonala eta gizarteratzea hobetzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko.

o Modalidadeko ikasgaiak goi-mailako hezkuntza osotzen duten jakintza eta irakaskuntzak osotzen duten eremu zabalak kontutan hartuz osotzen dira. Ikasleari arloari buruzko ikuspegi orokorra emateko helburua dute. o 1.– Batxilergoko Modalitateko ikasgaien helburua aukeratutako modalitateari loturiko prestakuntza zehatza ematea da, ezagutza zabaleko eremura bideratu, ezagutza horrekin lotura handiagoa duten gaitasunak garatu, ondorengo askotariko ikasketetarako prestatu eta lan-esparru jakin batean hasten laguntzen duena. 2.– Ikasleek Batxilergoko bi ikasturteetan gutxienez Modalitateko sei ikasgai eman beharko dituzte eta horietako bost gutxienez aukeratutako modalitatekoak izan beharko dira. 3.– Beste ikasgai batzuen aldez aurretiko ezagutzak eskatzen dituzten ikasgaiak hauekin loturiko aldez aurretiko ikasgaiak eman edo behar diren ezagutzak egiaztatu ondoren bakarrik egin ahal izango dira.

o Aukerako ikasgaiek ikasleek goi-mailako ikasketak arrakastaz jarraitu ahal izateko jakintza espezializatuagoa eskaitzen dute. 1.– Batxilergoko Aukerako ikasgaiek ikasleen prestakuntza osatzen laguntzen dute aukeratutako modalitatearen alderdiak sakonduz edo prestakuntza orokorraren ikusmoldeak zabalduz. 2.– Aukerako ikasgaiek Batxilergoko gaitasunak garatzen lagunduko dute proiektu, praktika eta banakakoak edo taldekoak diren lan monografikoak, ikerketa-lanak, diziplina artekoak edo antzekoak diren lanetan oinarritutako hezkuntzametodologiak erabiliz eta, hala, ikasleak goi-mailako hezkuntzan eskatzen diren gaitasun metodologikoak lortzeko prestatuz. 3.– Ikastetxe guztiek aukerako ikasgaien eskaintza nahikoa egingo dute ikasleentzako aurreikusitako prestakuntza-ibilbideen arabera, horretarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

5

4.– Ikasleek ikasgai bat aukeratu behar dute lehenengo ikasturtean eta bigarrenean beste ikasgai bat, ikastetxeak eskaintzen dituen Aukerako ikasgaien artetik, hartuta ez dituen bere Modalitateko ikasgaien artetik eta ikastetxean ematen diren beste Modalitateetako ikasgaien artetik. o 5.– Aukerako ikasgaien eskaintzak atzerriko bigarren hizkuntza bat, Euskal Herriko historia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak izan beharko ditu.

KOKAPENA ETA ERAIKINAK: Ibaizabal ikastola Durangoko Intxaurrondo kaleko 54.ean dago. Eraikin nagusi bakarra du hiru solairu dituena. 1998an eraikitakoa da. Eraikin nagusia: ♦ Beheko solairua: Sarrera nagusi bat du ikasleek erabiltzen dutena. Kafetegiak bere sarrera dauka eta kirolerrotak eta ostatuak hirugarren sarrera bat dute. Beheko solairuan espazio hauek bereizten dira: idazkaritza, sukaldea eta jantokia, Teknologia gela, S1, S2 eta S3 ikasgelak, kafetegia, neska eta mutilen komunak. ♦ 1. solairua: Laborategia, liburutegia, marrazketa gela, irakasle gela, zuzendaritza, B1 ikasgela, biltegi txiki bi. ♦ 2. solairua: Ostatuko bost gela, gimnasioko muskulazio gela, aerobic gela, neska eta mutilen aldagela. ♦ 3. solairua: Ostatuko lau gela eta aterpetxeko 3 gela daude azken solairuan. Egurrezko eraikina: 2005ean egurrezko txabola eraiki zen. Eraikin honetan informatika gela dugu, 18 ordenagailurekin hornituta. Eraikin hau Egoin enpresaren doantza bat izan zen, ikastolak Ibilaldia antolatu zuen urtean jasotakoa.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

6

NOR GARA- ZER NAHI DUGU OINARRIZKO HELBURUAK ETA IDENTITATE PRINTZIPIOAK Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal senarekin konprometituta eta era berean beste kulturetara irekiak. Ikasleeri heziketa egokiena eskaini nahi diegu, pertsona moduan bere osotasunean heldu eta garatu daitezen. Helburu hori lortzeko ikastolako partaide guztien elkarlana bultzatzen dugu, ikasle guztiak kontutan hartuz. Langintza horretan etengabe hobetzeko ahalegina egingo dugu. Ibaizabal ikastola Ikastolen kolektiboaren kide da eta Euskal Herriko ikastolen sarea garatu eta bertako partaide eraginkor izateko konpromezu sendoa du. Ibaizabal ikastolak gizarte-titularitatea du eta doakoa izateko bokazioa du. Arrazoi ekonomikoengatik inor ez baztertzeko asmo sendoa adierazten du Ibaizabalek baina funtzionamendua bermatzeko kuotak ezarri beharra du. Argi adierazten dugu menpekotasun ekonomikoak ez dituela gure nortasuna eta jarduteko modua baldintzatuko. Bi sekziotan garatzen da gaur eguneko jarduna: Errota sekzioa eta Hezkuntza sekzioa. Errota sekzioaren ezaugarriak hauek dira:  Finantziazio iturri propioak lantzen ditugu, hezkuntza proiektua sendotzeko erabiltzen ditugunak.  Errota sekzioak funtzionatzeko ikastolaren filosofia hartzen du: euskalduna da, euskarazko eskaintza egiten du. 1.- Euskalduna eta herrikoia: - Ibaizabal ikastola Euskal herri osoan zabaltzen den ikastolen mugimenduko parte da. - Ibaizabal ikastola euskalduna eta euskaltzalea da, eta euskara eta euskal kultura garatu, bultzatu eta trasmititzea du helburu nagusitzat, munduko ikuspegi zabala galdu barik. Euskal nortasuna garatzea ahalbideratzen du. - Ibaizabal ikastolak gizarte-titularitatea du, irabazi-asmorik gabekoa eta ekimen herritarren fruitu dena. Antolaketa aldetik beste sareekin bereizten gaituen ezaugarria da honako hau. - Ibaizabal ikastola, ikasleek, gurasoek, langileek, ikastola bazkideek eta aguntzaileek osatutako hezkuntza-komunitatea da eta bere bizkarrezur den ardatza, bere berariazko hezkuntza-proiektu euskalduna da, curriculum-proiektua eta hizkuntza-proiektua bere barnean dituena. - Herrikoia da eta herriko ekintza ezberdinetan parte hartzen du. Herriko elkarte ezberdinekin harremana mantentzen du. 2.- Inklusiboa: - Elkarbizitzarako beharrezkoak diren arauak adostu eta betetzen ditugu, begirunezko jarrerak bultzatuz.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

7

- Ikasle bakoitza ezberdina dela kontutan hartuz, bakoitzaren egoera ezagutuz bere garapena lortzen lagunduko dugu, maila akademikoan eta gizabanako moduan. - Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzeko tresnak jarriko ditugu. - Irakaslearen hezitzaile izaera bultzatzen dugu. Gure ikastolan hezkuntza prozesu integrala dela ulertzen dugu - Ikaslearen jatorri ideologikoa, erlijiosoa, ekonomikoa anitza dela jakinik balore ezberdin horrekiko errespetua landuko dugu, berdinen arteko ezberdintasunari balioa emanez. - Hezikidetzan hezten ditugu ikasleak 3.- Hezkuntza integrala bultzatzen duena: - Ikasle bakoitzaren gaitasunak muturrera eramaten lagunduko dugu, beraien arteko ezberdintasunak errespetatuz - Edukien ezagutza lantzeaz gain, baloreak, jokabideak, jarrerak landuko ditugu metodologia ezberdinak erabiliz. Honako balore hauek lehenesten ditugu: Solidaritatea, Ekintzailetza, Erantzuleak. Batxilergoko dekretu berriak honako hezkuntza-gaitasun orokorrak aipatzen ditu 23/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa.: a) Erantzukizunez bizitzen ikasi. b) Ikasten eta pentsatzen ikasi. c) Komunikatzen ikasi. d) Elkarrekin bizitzen ikasi. e) Pertsona bezala garatzen ikasi. f) Egiten eta gauzei ekiten ikasi. Euskal curriculumean ere aipatzen dira hauek gaitasunok eta Ibaizabaleko hezkuntza proiektuan ere helburu moduan hartzen ditugu. - Ingurunearekin errespetua bultzatzen dugu 4.- Partehartzailea- : ikaslearen hezkuntzan eta ikastolaren kudeaketan hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea bultzatuko dugu: langile, ikasle, guraso, ikastola bazkideak eta laguntzaileak. Kooperatiba izaerak dakartzan ezaugarriak barneratzen ditugu. Elkarte dinamikoa gara, etengabeko hobekuntzaren ideia barneratuta dugu. Egin beharrekoa elkarlanean, modu solidarioan egiteko asmo sendoa dugu. 5.- Eleanitza Euskaldun eleaniztunak trebatzea dugu helburu

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

8

ANTOLAKETA MODUA:

BATZAR NAGUSIA:

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

ZUZENDARITZA TALDEA:

HEZKUNTZA SEKZIOA: Karlos Rodriguez

1. mailako tutore koordinatzailea:

Administraria

ERROTA SEKZIOA: Haur Hezkuntzako goi teknikaria

2. mailako tutore koordinatzailea:

ERROTA OSTATU –ATERPEA

KAFETEGIA:

KIROLERROTA GIMNASIOA

Kooperatibaren jarduera bi sekziotan banatzen da. Erabaki organo gorena Batzar Nagusia da, eta batzar honetan hartutako erabakiak betetzen direla bermatzeko Artezkaritza kontseilua dago. Artezkaritza 13 kidek osotzen dute: 7 ikastola sortzaileen ordezkariak dira, 4 ikastolako gurasoak, 1 langilea ( ez du boto eskubiderik,gaur egun ez dagoelako lan bazkiderik) eta 1 bazkide laguntzaileen ordezkaria. Kudeaketa organoetan zuzendaritza taldea dago. Bertako arduradun nagusia Zuzendari orokorra da. Sekzio bakoitzerako arduradun bat dago: Hezkuntzan Ikasketa buruak betetzen du funtzio hau eta Errotan hiru azpisailetako (ostatu, kafetegi, gimnasio) arduradunak. Lan antolaketa: Errotako sekzioko langileak: Urtean 1.705 orduko lan saioa izango dute. Marko erreferentziala Ostalaritzako lan hitzarmena izango dute. Hala ere, ahal den kasuetan hezkuntza sekzioko langileen tratamendu berdina izango dute.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

9

Hezkuntza sekzioko langileek: Marko erreferentzial moduan Ikastolan lan hitzarmena izango dute. Iraskasleek urtean 1.500 orduko lan saioa izango dute. Hezkuntza proiektuan jasotako helburuak betetzen direla bermatuz eta antolaketa hobe batek ordu kopurua gutxitu daitekeela erakusten badu, artezkaritza kontseiluak gutxitze hori begi onez ikusten du. 22 ordu lektibo izango dira astean, 21 ordu lektibo astean tutoreek. Tutoretzaren garrantzia ikusita ahal dela gelako bi tutore izango dira (ikus Tutoritza Plana) Ordutegia: malgua izango da, irakasle bakoitzak bere lan ordutegia antolatuko du modu eraginkorrean. Taldearen funtzionamendu egokia eta koordinazioa bermatzeko, partehartzea ezinbestekoa izango da astelehenetako bileretara eta asteazkenetan, proiektuen kudeaketara bideratutako tarteetan. Irakasle guztiek proiekturen baten parte hartzea hobetsiko da. Ibaizabaleko hezkuntza proiektuari osotasuna emoten diote martxan ditugun proiektu ezberdinek, eta hauek aurrera ateratzea denon ardura da. Zuzendaritza eta zerbitzuetako langileek urtean 1.650 orduko lan saioa izango dute. Artezkaritza kontseiluak argi adierazten du ikastolako langileek orohar egiten duten ahalegina bikaina dela eta horri eskerrak Ibaizabal moduko proiektuek ikastolen benetako senari erantzuten diotela. Horregatik lan hitzarmeneko beste hainbat ataletan malgutasunez jokatuko da, orain arte egin denez. Bestelako konpentsazioak jartzeko bideak ere aztertuko dira.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

10

ZER EGINGO DUGU: ETORKIZUNEKO ERRONKAK

2009-2014 IKASTURTEETARAKO HELBURUAK: •

• •

• • • • • • •

Haur hezkuntza zikloaren egonkortzea: o Bi mailetarako kontzertazioa lortzea o Ez arautuko eskaintza finkotzea. Helburua: 100 orduko eskaintza urtean. Eraikin berria egitea. Egoera ekonomikoa saneatzeko kudeaketa egokia burutzea: lurren salmenta prozesuari jarraipena eginez, Errota sezkioko jardueren kudeaketa erangikorra eginez, Hezkuntza sekzioaren antolaketa egokia bermatuz. Batxilergoko 4. lerroa zabaltzea. Euskal Curriculumaren helburuak pedagogia lerroan txertatzea Hezkuntza proiektua oinarritzat hartuta, Hizkuntza proiektua eta Curriculum proiektua idaztea Plantilla egonkorra eta ikasle zein familien begirunea duena lortzea, ikasleei laguntzeko duten trebetasunagatik. Etorkinak gure hezkuntza komunitatean integratzeko ahalegina egitea Herrian ikastolaren presentzia handitzea, herriko ekimenetan parte hartuz, elkarte ezberdinekin harremanduz… Etengabeko hobekuntza gure kudeaketan barneratzea, EFQM ereduan oinarrituz. Komunikazio plan egokia garatzea, familia eta ikasleek ikastolan duten partehartzea sustatuz.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

11

ERANSKINA I: MATRIKULAZIOA URTEZ-URTE IBAIZABALEN:

IKASTURTEA ikasle kopurua 1999-2000 34 2000-2001 72 2001-2002 118 2002-2003 162 2003-2004 163 2004-2005 144 2005-2006 141 2006-2007 168 2007-2008 197 2008-2009 206

ikasle berriak 34 38 68 84 72 65 72 94 103 117

*Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa (1. Maila) **Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa (1. eta 2. Maila)

ERANSKINA II: KONTZERTU EKONOMIKOEN BILAKAERA IBAIZABALEN: IKASTURTEAK GELAK KONTZERTUAK DESBIDERAKETA MARTXAN 1999-2000 2 0 3 2000-2001 5 2 3 2001-2002 6 4 2 2002-2003 6 5 1 2003-2004 6 6 0 2004-2005 6 6 0 2005-2006 6 6 0 2006-2007 6 6 0 2007-2008 7 6 1 2008-2009 8 6 2

ERANSKINA III: DURANGOKO ELKARTEEN ZERRENDA: Durangoko elkarteak.doc

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

12

Related Documents


More Documents from ""