Bergarako epaitegiko mintza saioak
Urterokoa gertatu zaizu. Negua iritsi da eta armairua zabaldu orduko konturatu zara aspergarria eta xarmarik gabeko jantziz betetako armairua duzula. Honenbestez, zer jantzi ez dakizula zaude. Hona hemen modan jazteko argibide batzuk.
A. Famatuen armairua Maiz ikusten ditugu komunikabideetan eta oso ondo jantzita gehienetan. Baina, zer izaten dute armairuan pertsonaia famatuek? Irakurri deskribapenak eta aukeratu nork esan duen zer.
Armairuan denetik daukat: azken joerako arropa izaten dut, informala zein formala. Batez ere gonak eta soinekoak janzten ditut, eta ahal den guztietan, oso motzak. Kolore guztiak ditut gogoko, baina beltza eta dirdiratsuak dira gehien erabiltzen ditudanak eta aurtengo neguan artilezko jertse luzeak eta zabalak jantziko ditut. Umm... uste dut kotoizko praka zabalak eta txanodun izerditakoren bat falta dudala.
Arropa erosoa erabiltzen dut beti. Armairuan beti ditut galtza zabalak, bakeroak, elastiko edo kamisetak eta izerditakoak. Tarteka erosten ditut alkandorak eta galtza estuak baina saiatzen naiz itxura informalekoak izan daitezen. Ez naiz oso hozkila edo hozbera eta horregatik ez daukat jertse lodirik armairuan. Hori bai, negurako beti izaten ditut artilezko txanoak eta aurten bufanda pare bat edo erosiko ditut. Bizitza koloretsua da eta nire armairuan dauzkadan arropa guztiak halakoak dira: kolore bizikoak. Beltza, grisak eta zuriak hain aspergarriak dira! Soineko beltz klasiko bat ez dut sekula izango armairuan, nire izaerarekin ez baitator bat. Neguko hotzari aurre egiteko kanpai itxurako beroki fuksia zoragarri bat daukat, koloretako bihotz, hodei eta lorez apaindua... A ze inbidia pasako duten nire ingurukoek!
Nire armairuan beti izaten dut kolore beltzeko arropa. Oso erraz janzten dudan kolorea da eta asko gustatzen zait. Galtza bakero asko ditut baina, oso alkandora gutxi, estilo formala ez dudalako batere gustuko. Nire armairuan ez duzu sekula gorbata bat aurkituko. Zaila izango da ni gorbata bat jantzita ikustea. Aurtengo negurako aspaldian erosi nuen larruzko jaka bat atera dut armairutik, modan daude berriro eta nireak kolore perfektua du: beltza!
Bergarako epaitegiko mintza saioak
B. Eta zer aurkitu dugu? Jaso ezazu taulan armairu bakoitzean aurkituko duguna eta ez duguna eta baita negurako aukeratu dutena ere:
Jaggerren Victoriaren Agatharen Ronaldinhoren armairuan armairuan armairuan armairuan Galtza zabalak, bakeroak, izerditakoak eta kamisetak badaude Txanodun izerditakorik ez dago Negurako artilezko jertse luzea eta zabala dago Negurako bufandak daude Gorbatarik ez dago Galtza bakeroak badaude Gona eta soineko motzak badaude Jantzi beltzak eta dirdiratsuak badaude Kolore biziko arropak badaude Negurako beroki fuksia koloretako bihotz, hodei eta lorez apaindua dago Soineko beltz klasikorik ez dago Kamiseta beltzak badaude Kotoizko praka zabalik ez dago Alkandora eta galtza informalak badaude Negurako larruzko kazadora beltza dago Artilezko txanoa badago Jertse lodirik ez
x x x x x x x x x x x x x x x
C. Zer dago zure armairuan?
x x
Bergarako epaitegiko mintza saioak
Ireki ezazu armairua eta aztertu barruan daukazuna. Nire armairuan badago
Nire armairuan ez dago
*Bakoitzak azaldu dezala gustatzen zaion estiloa
D. Udazken-neguko moda (07/08) Jantzi hauek aurtengo modarekin bat al datoz?
Artilezko jertse, txaketa eta txalekoak
Bai x
Abarkak
x x
Katiuska kolore bakarrekoak Franelazko gona
x
Pamelak
x x
Galtza-gonak Larruzko berokiak Popelinazko atorrak
x x
Pololoak
x x
Pitxiak Poltsa handiak Belaunerainoko gona bakeroa
x x
Gerriko estuak
x x
Soineko luzeak Galtza altuak Jantzi barrubigunak Jaka zabalak Petoak Gonazpikoak *
Ez
x x x x x
Modaren inguruko eztabaida sortu: Gustuko al duzu? Ezagutzen al zenuen? Modako arropa jazten al duzu? Gehiegi begiratzen al zaio jazteko moduari?