Gorozikako Irteera

  • Uploaded by: Arantza Gondra Basterretxea
  • 0
  • 0
  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Gorozikako Irteera as PDF for free.

More details

  • Words: 822
  • Pages: 2
Gorozikako Irteera (Javier Mejuto, Inés Gil, Oscar Elorza eta Guillermo Martínez) Pasadan azaroaren 12-13an, 6.mailako klaseak Gorozikako baserri batera joan ginen. Bertan taldeak egin genituen eta karpeta bat egitera joan ginen. Ondoren frontoira jolastera joan ginen eta Bazkal Orduan makarroiak gaztarekin eta hamburguesa bat jan genuen. Arratsaldean, taloa egin eta geroago, frontoian txokolatearekin jan genuen, askariaren ostean paseotxo bat eman genuen. Gauean, taldeka lan batzuk egin eta gero sopa eta tortilla afaldu eta diskotekara dantzatzera joan ginen, pixkat dantzatu eta gero, nekaturik, ohera joan ginen. Hurrengo egunean, mendira joan ginen eta tontorrean haize asko egiten zuen. Bazkaltzeko dilistak eta lomoa geneukan. Geroxeago Bilbora bueltatu ginen. (Asier Alkiza, Marta Gutierrez , Jorge Velasco eta Iñigo Asensio) Azaroaren 12an Gorozikara joan ginen. Ailegatzean jantokira sartu eta monitoreak eta arauak ezagutzera joan ginen. Taldeak frontoian egin eta bertan taldeak izendatzera. Geroago karpeta batzuk egitera joan ginen eta ondoren jatera, makarroiak jan genituen. Arratsaldean talde bi taloa egin zuten eta beste biak paseo bat ematera joan ziren. Denbora pasata frontoira joan ginen froga batzuk egitera. Gauean afaldu eta, ondoren guztiok, diskotekara dantzatzera joan ginen. Azkenik logeletara joan ginen eta batzuk hitz egin zuten lo egin beharrean. Hurrengo egunean, maleta egin, gosaldu eta mendira joan ginen. Mendi tontorrean haize handia zegoenez argazki batzuk atera genituen. Menditik jaitsi eta jatera joan ginen. Jan eta gero froga bat egin genuen arrautz batekin. Ondoren musika jarri ziguten eta azkenik Bilbora bueltatu ginen. (Ane Basañez, Andrea Escribano, Maria de Miguel, Pedro Olabarria eta Alvaro Rivero) Azaroaren 12 eta 13an, Eskolapioseko 6. kurtsoko umeek Gorozikara joan ginen eta oso ondo pasatu genuen. 12an, eskolatik atera ginen autobusez Gorozikarantz. Lehenik, arauak, monitoreak eta taldeak ezagutu genituen. Geroago, baserriaren ondoan zegoen frontoira bidali ziguten jolaster. Ostean, tetrabric-ekin karpeta dbat egitera joan ginen eta eguerdia ailegatu zenean jatera joan gienen, janaria oso goxoa zegoen. Buelta bat ematera joan ondoren, taloa egitera joan ginen eta geroago jan genuen (oso goxoa zegoen). Baina, dudarik gabe,egunaren parterik dibertigarriena diskoteka, frontoian, izan zen. Diskotekan, guztiok guztiokin dantzatu genuen eta ondoren, irakasleek lo egiteko taldeak izendatu zuten. Logeletan pixka bat hitz egin eta gero nakearen-nekez lotan geratu ginen. Hurrengo egunean oso goiz jaiki ginen mendira joateko. Gure maisu-maistrak plana kontatu ziguten: maletak egin, gosaldu eta azkenik mendira. Mendia oso garaia zen eta haize handia zegoen, ondoren eta pena handiz, guztiok agurtu eta autobusez eskolara bueltatu ginen. Nahiz ra asko lo ez egin eta gauza batzuk hobeto behar izatea, esperientziak merezi izan zuen.

(Aitor Presilla, Irati Gonzalez de Audicana, Rubén Durán eta Inés Abascal) 2009ko azaroaren 12an Gorozikara autobusez joan ginen. Bertan bost monitore ezagutu genituen: amets, Josu, Laura, Laura eta Xabat. Lehenik eta behin karpeta batzuk egin genituen. Jan eta gero taloa egin genuen askaltzeko. Ondoren proba batzuk egin genituen eta azkenik gure oheak aukeratu eta gero diskotekara joan ginen. 20:15tan afaldu eta gero diskotekara joan ginen. Bertan neska eta mutilekin dantzatu genuen. Hurrengo goizean mendira igo ginen eta jan ondoren probetan lortutako puntuak erosi behar genituen, gauean arrautz bat babesteko eta leihotik botatzeko, Bilbora joan baino lehen diskoteka txiki bat egin genuen. (Anton Pinillos, Iñigo Lobato, Ibon Ojanguren eta Asier Virumbrales) Azaroaren 12an, Gorozika izeneko barnetegi batera autobusez joan ginen. Iriztean, motxilak hartu eta egongela batean utzi genituen. Gero, taldeetan banatu ziguten bakoitza bere begiraleekin eta tetrabirc-ak erabiliz karpeta batzuk egitera joan ginen. Bazkalorduan, janaria bai goxoa zegoela!!! Arratsaldean, taloa egin baino lehen median zegoen “kantera” moduko batera joan ginen. Menditik bueltatzerakoan taloa prestatu genuen eta barruan txokolatea jarriz jan genuen. Afalostean, frontoian, musika jarri eta dantzatzen hasi ginen. Biharamunean, motxilak prestatu eta mendira joan ginen. Arburu mendira hain zuzen ere. Gailurrean, haizea oso gogor zetorren eta monitore batek harkaitz batera igo eta ia-ia jausi zen. Jaistean, Leire izeneko neskato batek lokatzan sartu zuen hanka. Arratsaldean eskolara itzuli ginen, ze pena!!! (Nerea Cortina, Leire Corral, Gorka Gómez, Raquel Gómez eta Joseba Virlumbrales) Azaroaren 12tik 13ra Gorozikan egon ginen. Heldu ginenean begiraleak oso ondo agurtu ziguten. Lehenengo baserria ikusi genuen eta gero jantokian begiraleak aurkeztu ziren. Ondoren frontoira joan eta han lan egiteko taldeak egin genituen. Gero esne-kartoiekin karpetak egiten irakatsi ziguten. Jateko ordua zen eta jantokira joan ginen. Egun horretan makarroiak, hamburgesa patatekin eta postretarako sagarra edota laranja jateko zegoen. Denbora pasa eta gero ibilbide bat egin genuen. Handik gutxira txokolatezko taloa egin eta jan genuen. Geroago lo egiteko taldeak egin eta dutxa hartu genuen. Geroxeago afaldu eta diskotekara joan ginen. Han guztion artean oso ondo pasatu ginen, neskak eta mutilak elkarrekin dantzatu genuen. Gauean lo egiteko ordua zen eta logeletan pixka bat jolastu eta ondoren lo geratu ginen. Hurrengo egunean gosaria hartu eta Arburu mendira joan ginen. Oso ondo pasatu genuen baina lokatza asko zegoen eta Leire izeneko neska batek oina lokatzan sartu zuen, hau nazka!!! Bueltatzean bazkaltzeko ordua zen. Gauean diskotekan oso ondo pasatu genuelako, berriro diskoteka jarri zuten eta berriro neskak eta mutilak elkarrekin dantzatu genuen. Arratsaldean oso triste Gorozikatik Bilbora etorri ginen. Esperientzia oso ona izan zen eta begiraleek oso majuak eta atseginak izan ziren.

Related Documents

Gorozikako Irteera
June 2020 4
Gernikako Irteera 1
May 2020 2
Astira Irteera 05
June 2020 3

More Documents from ""