Nire Itxura Eta Izaera

  • Uploaded by: Arantza Gondra Basterretxea
  • 0
  • 0
  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Nire Itxura Eta Izaera as PDF for free.

More details

  • Words: 379
  • Pages: 1
Nire itxura eta izaera ( Ines A., 2009ko Azaroak16, astelehena) Nik, nire izaera asko gustuko dut eta ez nuke inolaz ere aldatuko. Baina nire itxuran aldiz, gauza batzuk ez ditut gustuko, adibidez: ni oso altua naiz eta nahiago dut pixka bat baxuagoa izatea. Belarriak ez ditut gustuko...eta nire hankak ezta, nire hankak oso luzeak dira baina... hori berdin zait ze modeloak ere oso luzeak dituzte. Ni polita naizela esaten didate baina nik ez dut uste hori egia denik, gainera itxura ez da garrantzitsuena izaera baizik. Nire itxura ez nuke aldatuko, ni horrela naiz eta ezin naiz perfektua izan. Ez ditut nire gorputzeko atal batzuk gustuko baina horrek ez du esan nahi daukadan gorputzarekin gustura ez nagoenik, kontrakoa baino, oso gustura nago. Nire itxuran ere badaude gustuko ditudan gauzak: nire begiak, esti kolorekoak; nire ilea, luzea eta nire oreztak, asko gustuko ditut. Itxura aldetik nahikotxo azaldu dut, orain nire izaerara pasatuko naiz. Pozik nago dudan izaerarekin ze ni oso alaia bait naiz, farre egitea oso gustuko dut. Lagunak errez egiten ditut eta “flipada” bat naiz. Nire izaerarekin eroso nago eta ez nuke ezer aldatuko. Nire deskribapena ( Ibon, 2009ko Azaroak16, astelehena) Ni Ibon naiz, 11 urte ditut. Ez naiz ez altua ez baxua, laburtuz, altueran ertaina naiz. Gustatuko litzaidake pixka bat altuagoa izaten baina...Nire gorputza nahiko ondo orekatuta dago, ez naizelako ez lodia ez argala. Nire ilearen kolorea marroia da eta nire begiak grisak dira. Ezagutzen ez dudan pertsonekin ixila naiz baina ezagutzen ditudanekin nahiko berbatia naiz. Niretzat horia da kolorerik politena bizitasuna ematen duelako. Guzti hau esanda, uste dut nire gorputza munduko onenetarikoa dela. Deskribapena ( Iñigo L., 2009ko Azaroak16, astelehena) Ni, nire gorputzarekin ondo sentitzen naiz. Ez daukat konplexu gehiegirik, bueno, batzuk bai, jende guztia bezala. Adibidez, ez zait batere gustatzen nire ilearen kolorea, ezta nire belarriak, oso handiak bait dira, “mania” batzuk ere baditudala badakit eta pixka bat originala naizela, ez zait gustatzen jende gehienari gustatzen zaiona. Baina beno, oraintxe bertan nire gorputzarekin nola sentitzen naizen nire buruari galdetuko banio, oso ondo nagoela erantzungo zidan, dudarik gabe gauza onak ere ditudalako, adibidez, azkarra naizela uste dut baina kontran bazaudete esan. Gainera, nire amaren ustez atsegina naiz eta amek beti egia esaten dute. Ez dut uste konplexuak izatea ona denik, hoberena gure gorputza maitatzea da, ez dago besterik.

Related Documents

Weblesson Nire
June 2020 5
Eta
November 2019 46
Awetun Nire O.docx
October 2019 10
Eta
November 2019 51
Nire Etxe Berria
October 2019 9

More Documents from ""