PABLOREN EGUNEROKOA (Asier Virumbrales, 2009ko azaroak 18, asteazkena) Gaur eguraldi ona dagoenez. Pablo, klasera motorez joan da. - A ze eguraldia dagoen! –oihukatu zuen Pablok. Lehenengo hiru klaseak amaitu ziren eta Pablo eta Jose liburutegira joan ziren. Biok logura zuten, baina Pablo ez zen lo geratu Jose baizik, eta zenbat denbora egon zen? Pila bat, etxera joan arte. Pablok heziketa-fisikoa zuenez, polikiroldegira joan zen. A ze sorpresa! Saray han zegoen Pablo itxaroten, futbolean aritu ziren. Klasea amaituta, liburutegira joan zen. Oraingoan, Ramon zegoen lotan. A ze bikotea, beti lotan! Agenda begiratu zuen , Orduan, Ibonekin basket jolastera joan zen. Etxera bueltatu zen eta ohera joan zen. Urrengo egunean, goiz-goizean, bizikleta hartu zuen eta bere aitarekin ibiltzera joan zen, larunbata bait zen. Ordu batzuk pasa ziren eta Saray etorri zen PS2ra jolastera, zein ona den! Basket partidu guztiak irabazi ditu! Saray bere etxera joan zen, Beranduago Pablok logura zuenez lo geratu zen. Zein gogorrak izan diren egun hauek!