Gernikako Irteera 1

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Gernikako Irteera 1 as PDF for free.

More details

  • Words: 877
  • Pages: 9
Álvaro, Claudia, Endika eta Katalin.

AURKIBIDEA: *Aurkezpena……………………………………………………………1 *Bakearen museoan ikasi genuen guztia..............2 *Batzarretxea…………………………………………………………4 *Irteeraren balorapena………………………………………..6 *Bibliografia…………………………………………………………….7

Pasadan Azaroaren 25ean Gernikara joan ginen 1.,2.,3.,4.,5. eta 6. mailakook Bakearen Museoa eta Batzarretxea bisitatzera. 9:00etan atera ginen eskolatik Gernikara joateko autobusez. Gutxi gorabehera 10:00etan ailegatu ginen Gernikara. Bakearen museora joan ginen oinez eta azaldu ziguten bakearen esanahia, Gernikaren bonbardaketa, gerra zibila, zergatik bonbardatu zuten Gernika, nortzuk egin zuten, Gernikako koadroa…. Gero Batzarretxera joan ginen eta Gernikako arbola ikusi genuen. Hor, bere istorioa kontatu ziguten, zenbat urte ditu, zein zen lehenengo Gernikaren arbola, hor egiten zutela meza... Gero, jatera joan ginen azokara eta hor beste eskolako neska mutilak zeuden. Azkenean taldearen argazkia ateratzea lortu genuen azokan. 16:00etan ailegatu ginen eskolara eta eskolatik etxera abiatu ginen.

Gernikako Bakearen museoa

Gernikan gauza mordoak ikasi genituen. Bakearen museoan, Gerra zibila eta Gernikaren bonbardaketarena, hain zuzen ere. Espainiako gerra zibila 1936. eta 1939. urteen artean izan zen. “Zibila”k herritarren eta beraien harreman harteko gauzak esan nahi du. Bi bando zeuden, errepublikanoak eta faxistak. Errepublikanoek ez zuten nahi errege bat agintzea. Faxistek, berriz, diktadore bat agintzea nahi zuten. Nazionaleek edo faxistek, Italiarren eta Alemaniarren laguntzarekin Gernika bonbardatu zuten. Alemaniarrek propaganda faltsua banandu zuten mundutik errepublikanoek Gernika bonbardatu zutela esanez. 1937.ko Apirilaren 26an, astelehena, Gernika bonbardatu zuten. Astelehena aukeratu zuten zeren astelehenetan merkatu bat egiten zen, eta oraindik egiten da, eta hor jendea batzen zen merkatura joateko, amak, aitak, haien seme-alabak…Bestalde, Gernika aukeratu zuten hor armetako lantegi handi bat zegoelako. Bilbon burdina ugari lantzen zelako eta burdinarekin armak egiten zirelako. Bonbardaketa 16:30 hasi zen eta hiru ordu iraundu zuen, 19:30 amaitu zen. Lehenengo hegazkinek bi pasaldi egin eta 50 kiloko bonbak bota zituzten, dozena bat gutxi gorabehera. Gero hiru hegazkin Italiarrak pasatu ziren. 36 bonbak bota zituzten eta bonba bakoitzak 50 kilo pisatzen zuen. Bostetan abioi bat agertu zen eta bonba batzuk bota zituen, 250 kilokoak. Ordu bat pasata beste abioi bat agertu zen bost abioiez eskoltatuta. Ordura arte kalteak garrantzitsuak ziren baina ez hondagarriak. Seietan etapa gogorrena ailegatu zen. Minutu barealdiak egon ziren eta berriro eraso zuten. Hemeretzi abioik hogei tonako bonba bota zituzten. Bonba gehiegi bota zutenez ke pila atera zen, horregatik azken abioiak begi itsuz bota zuten bonbak. Bonbardaketa bizi baten ondoren abioiez metrailatu zituzten bonbatatik ihes egiten zuten guztiak. 7:30etan alarma antiaereoak gelditu ziren eta bonbardaketa amaitu zen. Mila eraikinak erre ziren eta jendea hilda zegoen kaletik. Ia Gernika osoa erre zen eta bakarrik eraikinetako 1% ukigabe geratu zen eta 74% suntsituta geratu ziren. Urte batzuk pasata Alemaniarrek barkamena eskatu zuten eta Gernikako jendeak Alemaniarrei barkatu zieten. Gernikakoak barkatu behar dela pentsatu zuten,eta ondo egin zuten.Jendeari barkatu behar

diogu eta beste aukera eman,hori ere ikasi genuen Gernikako museoan,eta ez bakarrik historia. Picassok koadro bat egin zuen non herritarren etsipena islatzen zen. 1937ko Maiatzaren 1ean hasi zuen lana eta Ekainaren 4an amaitu zuen. 777cm luzera du eta 349cm zabalera du. Originala Reina Sofia museoan dago, Madrilen. Picassok esaldi hau esan zuen: La pintura no

está hecha para decorar las habitaciones. Es un instrumento de guerra ofensivo y defensivo contra el enemigo.

Picassok egindako Gernikako koadroa

Abioi nazi

bat.

Bonba nazi bat.

Gernika oso txarto geratu zen, guztiz suntsituta eta jende gutxi bizirik atera zen. Bizirik atera zirenek ikusi zuten bere familia hilda zegoela eta bere etxeak guztiz suntsiturik geratu zirela.

Gernikako Batzarretxea aitzinean eliza bat zen eta batzarrak Gernikako arbolaren inguruan egiten ziren. Hor Bizkaiko erabakiak eztabaidatzen ziren. Baina geroago eliza bota zuten eta Antonio de Echevarriak batzarretxe bat egiteko proiektu bat egin zuen. Bere asmoa, batzarretxea simetrikoa izatea zen. Baina oraindik ez dago amaituta bada, bakarrik erdia eginda dago. Batzarretxearen alboan Gernikako arbola dago. Arbolak historia izugarri du. Arbola oraindik erabiltzen da, hor lehendakariaren izendapen zeremonia egiten da. Arbola haritz bat da, zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasuna adierazten du. Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, zuhaitz hau 2005eko otsailaren 25ean landatu zen eta aurrekoa 1860an. Batzarretxeko lorategian Aretx Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua.

Gernikako arbola famatua

Gernikako Batzarretxea

Alvarok bere birramonarekin hitz egin du bonbardaketari eta gerra zibilari buruz, berak bizi izan zuen eta. Kontatu zion anekdota bat: “egun batean ni oso lasai nengoen nire etxean baina bat-batean abioi nazi bateko motorra jauzi zen nire logelan eta hor, Alemaniar bat zegoen. Bera hilda zegoen, baina herrikoek bera hartu eta jipoitu nahi zuten baina nik ezetz esan nien, hori ez zela bidezkoa.

Irteera hau oso interesgarria eta dibertigarria izan da. Asko ikasi dugu Gernikari buruz eta bere istorioari dagokionari buruz. Gernikako museoan gauza asko ikasi genituen: gerra zibila, Gernikako bonbardaketa, barkamena … museoaren dibertigarriena etxea izan zen, hor bizi genuen bonbardaketa txiki bat eta benetan txarto pasatu behar da bonbardaketa baten, noski. Batzarretxeari buruz, pixka bat aspergarria izan zen, zera politikaz zen eta hori ez zaigu asko gustatzen. Gernikaren arbola interesgarria izan zen, historia luzea eta interesgarria dauka... Guretzat egun hori mundiala izan zen(ez zen klaserik egon …) eta gauza berriak ikasi genituen. Guretzat irteera honek hamar bat merezi du eta gure lana ere, noski. Beste irteera bat egin nahi dugu baina beste gai bati buruz Gerrarekin lotura daukanarekin.

Hemen gu gaude Gernikako azokan ondo pasatzen.

Guk interneteko horri hauetatik bildu dugu informazioa:

*Wikipedia. *Bombardeo de gernika EITB. *Gernikako bonbardaketa. *Gernikako arbola. *Casa de juntas de Gernika. *Gente que vivió el bombardeo de Gernika. Eta alvaroren birramonaren informazioa.

Related Documents