Gas baten dentsitatearen neurketa Gas baten masa eta gas horrek kanporatzen duen uraren masaren bitartez, gas baten dentsitatea neurtuko dugu. Materiala: 500 ml-ko erlenmeyerra
Kristalizadorea
balantza
250 ml-ko probeta
hodi ukondotua
gomazko estalki zulatua
gomazko hodia
matxardak
sutoina
aspirina efesbertzentea Metodoa: 1.- Ipini ur distilatuaren 100 cm3 erlenmeyer matrazean, pisatu matrazea urarekin eta aspirinaren erdia baina uretan bota gabe. 2.- bete probeta urarekin eta ura bota gabe kristalizadorearen barruan jarri probeta ahoz behera. Kristalizadorea ere uraz beteta egon behar da. Matxardaren bidez eutsi gogor probeta sutoinari. Probetaren barruan ez du sartu behar airea. Hodi ukondotua Gomazko hodia Erlenmeierra
Probeta
Aspirina
3.- Muntaia burutu ondoren aspirinaren zatia matrazearen barruan botako dugu eta beherala itxiko dugu. Askatutako gasak probetaren ura kanporatzen du eta gas hau probetan bilduko da. Neurtu probetaren barruan dagoen gasaren bolumena. Irabiatu erlenmeyerra noizean behin, uretan disolbaturik dagoen gasa kanporatzeko. 4.- Pisatu berriro erlenmeyerra (daukan urarekin eta disolbaturik dagoen aspirina). Galderak: 1.- Zein gas izan daiteke?. 2.- Zein da gasaren dentsitatea? 3.- Alderatu lortutako gasaren dentsitatea lehen lortutako likidoen dentsiteekin eta solidoen dentsiteekin, zein dauka dentsitate txkiago eta zein handiago?. Zergatik gertatzen da hori?.