Euskal Herrian Zehar Bizikletaz 1b

  • April 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA

Overview

Download & View Euskal Herrian Zehar Bizikletaz 1b as PDF for free.

More details

  • Words: 2,831
  • Pages: 15
E USKAL H ERRIAN ZEHAR BIZIKLETAZ

1B maila

Geografia Kultura

Ataza honetan AEK-k Euskal Herrian zehar antolatzen duen “Barnetegi Ibiltaria” zer den ezagutuko dugu. Horretarako: a. Barnetegi Ibiltariari buruzko elkarrizketa irakurrita informazio orriak idatziko ditugu . b. Euskal Herriko hainbat bazterren deskripzioak irakurriko ditugu.

ATAZAK PROZEDURA: A ataza: Barnetegi Ibiltaria Atazaurrea: Barnetegi Ibiltariaz jakin nahi duguna erabaki Kartela horman jarrita Barnetegi Ibiltariaz zerbait dakigun aipatuko dugu guztion artean (3. or.). Ikasleak "Zer jakin nahiko zenuke?" orrian gaiari buruzko galderak prestatuko ditu (4. or.)

a.1 ataza: Barnetegiari buruzko elkarrizketak irakurri eta informazioa elkarri eman Elkarrizketak irakurriko dituzte (batzuek "A" eta besteek "B"), eta "Zer jakin nahiko zenuke?" orriko galderen ahal beste erantzun bilatu eta idatziko dituzte (5. eta 6. orr.). Testu ezberdinak irakurritako ikasleak bikoteka jarriko dira, eta "Zer jakin nahiko zenuke?" orrian falta duten informazioa elkarri eskatuko diote.

Feedbacka: jasotako informazioa alderatu Guztion artean prestatu ditugun galderak eta jaso ditugun erantzunak alderatuko ditugu eta gaiaz mintzatuko gara.

a.2 ataza: Barnetegi Ibiltariari buruzko informazio orriak egin Talde txikietan bilduta Barnetegi Ibiltariari buruzko informazio orriak idatziko ditugu: emango dugun informazioa erabakiko dugu eta zirriborroa idatziko dugu.

Feedbacka: norbereren idazlana zuzendu Guztion artean, irakaslea barne, idaztean egiten ditugun ohiko akatsen zerrenda arbelean idatziko dugu (7. orrian lagungarria suerta daitekeen eredua dago). Arbelean bildutako balizko akatsak gogoan, talde bakoitzak bere informazio orria zuzenduko du, eta, guztion artean, egindako zuzenketak eta ditugun zalantzak komentatu eta argituko ditugu. Idazlanak zuzendutakoan informazio orriak garbira pasatuko ditugu taldeka (hormetan jartzeko edo banatzeko). Lan txukunagoak egiteko 8. eta 9. orrietako irudiak izango ditugu.

B ataza: Euskal Herria ezagutzen ote dugu? Atazaurrea: Euskal Herria ondo ezagutzen ote dugun aipatu Bikoteka argazki batzuk mapan kokatuko ditugu, eta, ariketa zuzendu ondoren, Euskal Herria ondo ezagutzen dugun komentatuko dugu (10. or.).

Ataza: 2002ko ibilbidea dauden akatsak identifikatu Lehen bakarka eta gero bikoteka "2002ko ibilbidea" irakurri eta akatsak identifikatzen saiatuko gara (11. eta 12. orr.).

Feedbacka: erantzunak zuzendu Akatsak guztion artean alderatu eta zuzenduko ditugu (erantzunak 14. orrian).

Gramatika diskurtsoa: geografia lexikoa gogoratu "2002ko ibilbidea" testutik atera ditugun hitzak dagokien lekuan kokatu, eta gainerakoen esanahia azaldu beharko dute (13, or.).

2

BARNETEGI IBILTARIA 2005 UZTAILAREN

ARABAKO

30ETIK ABUZTUAREN 14RA bizikleta hartu eta Euskal Herria ezagutu euskaraz AEKrekin

LAUTADA

IBAÑETA

URBASA

IRATI

BIDASOA

360

EURO

(DENA BARNE)

IZENA EMATEKO EPEA: UZTAILAREN 15A ARTE 943 327 172 / 944 159 512 [email protected]

ZER

JAKIN NAHIKO ZENUKE?

“Barnetegi ibiltaria” zer den argi dago: bizikleta hartu eta 16 egunez Euskal Herrian zehar euskara praktikatzen ibiltzea. Esperientzia interesgarria izan daiteke zuretzat, ala agian ez, agian asfalto zale amorratu horietakoa zara, eta ordainduta ere ez zenuke horrelakorik egingo. Baina seguru bizikletaz ibiltzea gogoko duen lagun arraroren bat duzula. Eta parte hartu ala ez hartu erabaki aurretik ondo informatu behar dugu. Prezioa badakigu, egunak ere bai. Zein informazio gehiago izan nahiko zenuke? Presta itzazu hemen antolatzaileei egiteko 5-6 galdera (erantzunak gero aurkitu ahal izango dituzu).

1.

GALDERA: ......................................................................

...................................................................... .............................................................................................. .............................................................................................. .............................................................................................. ..............................................................................................

2.

3.

4.

5.

6.

GALDERA: ......................................................................

...................................................................... .............................................................................................. .............................................................................................. .............................................................................................. .............................................................................................. 4

ELKARIZKETA 1 ibiltzen direnak, zikloturista trebeak, sasi-profesionalak, bizikleta non Kristo gorde zuten ozta-ozta gogoratzen zutenak,... Eta, orain arte, denak iritsi dira osorik azken egunera. Izan ere, ibilbideen martxa norberak jartzen du. Ez dago inolako presarik. Bestalde, etapa askotan ibilbide alternatiboak proposatzen dira, indarrik ez duenak alderik gogorrenei ihes egiteko, eta gainera, nahi izanez gero, pedalei gehiago eragiteko gogorik ez daukanak laguntza-furgoneta "autoeskoba" bezala erabil dezake, eta kito! Horretarako dago, laguntzeko.

"Oporrak eta euskara batera joan daitezke" Abuztu honetan ere, aurrekoetan bezala, euskara ikasle abenturazale batzuk bizikleta hartu, eta Euskal Herrian zehar ibiliko dira AEK-k antolatzen duen Barnetegi Ibiltariarirekin. Baina, zertan da barnetegi bitxi hau? Joseba Irazabal antolatzaileak hainbat kontu azaldu dizkigu. Nola sortu zen ideia? Lehenengo eta behin udan euskara ikasten jarraitzeko arazoa etorri zitzaigun gogora. Egon badaude udan euskara ikasten jarraitzeko aukerak: ikastaro trinkoak euskaltegietan, barnetegiak, etab. Baina, jendeak gero eta gehiago baloratzen ditu oporrak, eta horregatik pentsatu genuen: zergatik ez eskaini jendeari gauza biak batera? Batetik opor egun politak igarotzeko aukera (bizikleta gogoko izanez gero, jakina), eta, bestetik urtean ikasi duena praktikan jartzeko aukera. Eta gainera, Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera ere izango dute: paisaiak, herriak,

euskalkiak,... Oporrak eta euskara batera joan daitezke, eta ideia horrekin lehenengo barnetegi ibiltaria antolatu genuen 2001eko udan. Handik aurrera urtero antolatu duzue. Ibilbidea berdina izaten da beti? Bada, bai. 2001etik aurrera urtero antolatu dugu Barnetegi Ibiltaria. Baina ibilbidea eta beste hainbat kontu aldatuz joan dira urtez urte. Lehenengo aldaketa aipagarria egun kopurua da: hasierako edizioetan 11 egun irauten zuen, azkenekoetan aldiz 16. Atseden egun pare bat ere sartu ditugu tartean. Eta, ibilbidea ere aldatuz joan da urtez urte, batez ere bide eskasak edo ezatseginak, trafiko handiko errepideak kasu, bazterrean lagatzeko. Baina 2004ko ibilbidearekin oso pozik geratu ginen, eta hurrengoetan gutxi gorabehera ibilbide berdina errepikatuko dugu. Aurten 900 bat kilometro egingo digu hamalau etapetan, batez beste egun bakoitzean 65 bat kilometro. Ohitura handia izan behar da bizikletaz ibiltzen? Bizikletaz ibiltzen gutxieneko ohitura izatea garrantzitsua da. Baina ez da Indurain izan behar gurekin etortzeko. Denetariko jendea etorri zaigu azken urteotan: bizikletaz noizean behin

Ekintza kulturalen bat ere omen dago ibilbidean? Leku bitxi batzuetara bisitak egiten ditugu, eta lekuan lekuko biztanleek euren herrietako kontuez hitz egiten digute (Lakabe herri okupatuan, esate baterako, herriaren funtzionamendua erakutsi digute, Garraldako lagunek Pirinioetako herritxoen arazoez hitz egin digute,...). Eta, jakina, abuztuan gaude, eta herriren batean jairen bat aurkituz gero, norberak ikusiko du zer egin. Hori bai, ajeak ez dira hurrengo etapa furgonetaz egiteko aitzakiatzat onartzen. Zenbat jende espero duzue aurten? Gehienezko kopurua 23koa da, joango garen hiru irakasleak barne. Eta azken urteotan kopuru horretara ailegatu gara (etortzeko gogoa izan duten batzuk kanpoan utzi behar izan ditugu). Aurten ere horretara ailegatzea espero dugu. Eta izena emateko epea, uztailaren 15ean bukatzen da, taldea lehenago bete ez bada, jakina.

E TAPAK 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15.

Urduña-Otxandio (52 km.) Otxandio-Agurain (60 km.) Agurain-Acedo (56 km.) Acedo-Opakua (54 km.) Opakua-Etxarri (64 km.) Etxarri-Larraintzar (55 km.) Larraintzar-Lakabe (59 km.) Lakabe-Otsagabia (50 km.) ATSEDEN EGUNA Otsagabia-Garralda (63 km.) Garralda-Elizondo (73 km.) Elizondo-Arantza (68 km.) Arantza-Lekunberri (72 km.) ATSEDEN EGUNA Lekunberri-Zarautz (77 km.)

ELKARIZKETA 2

"Oporrak eta euskara batera joan daitezke" Abuztu honetan ere, aurrekoetan bezala, euskara ikasle abenturazale batzuk bizikleta hartu, eta Euskal Herrian zehar ibiliko dira AEK-k antolatzen duen Barnetegi Ibiltariarirekin. Baina, zertan da barnetegi bitxi hau? Joseba Irazabal antolatzaileak hainbat kontu azaldu dizkigu. Nola sortu zen ideia? Lehenengo eta behin udan euskara ikasten jarraitzeko arazoa etorri zitzaigun gogora. Egon badaude udan euskara ikasten jarraitzeko aukerak: ikastaro trinkoak euskaltegietan, barnetegiak, etab. Baina, jendeak gero eta gehiago baloratzen ditu oporrak, eta horregatik pentsatu genuen: zergatik ez eskaini jendeari gauza biak batera? Batetik opor egun politak igarotzeko aukera (bizikleta gogoko izanez gero, jakina), eta, bestetik urtean ikasi duena praktikan jartzeko aukera. Eta gainera, Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera ere izango dute: paisaiak, herriak,

euskalkiak,... Oporrak eta euskara batera joan daitezke, eta ideia horrekin lehenengo barnetegi ibiltaria antolatu genuen 2001eko udan. Zer eraman behar dute doazen txirrindulariek? Ekipaian zer eraman bakoitzak ikusiko du. Laguntza furgoneta handia eramaten dugu gurekin, eta leku arazo handirik ez da egoten. Guk zera aholkatzen diogu datorren jendeari: bizikletan ibiltzeko arropa eramatea (kulota, mailota, kaskoa, eskularruak, eta abar), bestea baino askoz ere erosoagoa delako, xira bat ere, abuztua izan arren euria egin dezakeelako (galdetu bestela 2002ko ikasle gizajoei), eta udako arropa: praka laburrak, eguzkirako betaurrekoak, bainu-jantzia (bidean dauden putzu guztietan, eta egon badaude, bainua hartzeko parada izaten dugu eta)... Diru askorik ez da behar izaten: lo egiteko lekuak eta jatorduak ordainduta daude aurretik. Bakoitzak bere bizioetarako eramanda nahikoa da. Gainera, 65 kilometro egin ondoren bizio askotarako indarrik ez da izaten. Botikina antolakuntzak jartzen du. Eta lo egiteko lo zakua eta esterila eraman behar dira. Gehienetan koltxoiak lortzen ditugu lo egiteko, baina kanpaldi librean ere ematen dugu gauren bat urtero.

Eta eguraldi txarra eginez gero zer egingo duzue? Kasu horretan aukera bi daude: laguntza-furgonetan sartu eta horretan egin etapa, edo eguraldi txarrari aurpegi ona jarri, hortzak estutu, eta aurrera egin. Eguraldiari dagokionez 2002an eta 2003an oso esperientzia ezberdinak izan genituen. 2002koan, Peio Zabalak eta bere zorioneko "tenporek" abuztu lehor eta beroa iragarri arren, euripean ito zorian ibili ginen errepideetan zehar. Hamaika egunetik zazpitan euria egin zigun, batzuetan gogotik gainera, parraparra. Eta 2003an beste muturrera aldatu zen eguraldia: ia egunero goizeko hamarretan gerizpean 35 gradu izaten genituen. Eta hala ere, urte bietan bizikletari gehienek etapa guztiak egin zituzten nola edo hala. Eta gero, gauetan, egunean zehar sufritutakoaz hitz egiteko gogo itzela, jakina. Nork har dezake parte barnetegi honetan? Euskara mailak, teorian, 1B mailatik aurrerakoa izan behar du. Baina guk eskatzen dugun bakarra zera da: hamasei egunetan euskara hutsez aritzeko konpromisoa hartzea. Horrekin nahikoa da gurekin etortzeko. Eta adinari dagokionez, 18 urtetik gorako ikasleak onartzen ditugu. Orain arte etorri zaigun gazteenak 20 zituen baina, batez besteko adina 30 urte ingurukoa izan da. Goitik ez dugu adin-mugarik jarri. Bizikletaz ibiltzeko indar eta umore nahikoa izanez gero 18 urtetik 100 urtera bitarteko gazte guztientzat badugu lekua. Baita zuentzat ere, jakina.

E TAPAK 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15.

Urduña-Otxandio (52 km.) Otxandio-Agurain (60 km.) Agurain-Acedo (56 km.) Acedo-Opakua (54 km.) Opakua-Etxarri (64 km.) Etxarri-Larraintzar (55 km.) Larraintzar-Lakabe (59 km.) Lakabe-Otsagabia (50 km.) ATSEDEN EGUNA Otsagabia-Garralda (63 km.) Garralda-Elizondo (73 km.) Elizondo-Arantza (68 km.) Arantza-Lekunberri (72 km.) ATSEDEN EGUNA Lekunberri-Zarautz (77 km.)

AKATSAK GUTXITZEKO

GALDERAK (IRAKASLEARENTZAKO ORRIA)

Ikasleek euren idazlanak zuzendu beharko dituzte, eta, horretarako, idaztean egiten dituzten ohiko akatsak zerrendatuko dituzte arbelean. Eurei laguntzeko hemen duzu idazlanak birpasatzen eta zuzentzen lagun dezakeen gidoitxo bat.

1. Irakurri berriro idazkana. Esaldiak ondo ulertzen dira? Argiak dira? 2. Esaldiak lotzeko lokailu egokiak erabili dituzu (baina, eta, hala ere, beraz, ...)? 3. Berrikus itzazu idatzi dituzun aditzak: aditz laguntzaileak ondo jarri dituzu? Nork-nori-nork, eta nor-nork ondo bereizi dituzu? Eta plurala eta singularra? 4. Galdegaiak (esaldiko gauzarik esanguratsuenak) aditzaren aurrean idatzi dituzu? 5. Erlatiboak dituzten esaldiak birritan irakurri eta egokiak eta zuzenak diren ikusi. 6. Mugatzaileak ondo erabili dituzu (mugagabeak, mugatu plurala eta singularra)? 7. “Ere” lokailua erabili duzun kasuak berrikus itzazu. Ondo daude? 8. Nork-nori eta nor kasuak ondo erabili dituzun berrikusi: mutil-ak /-ek/-ari/-ei/-i/... 9. Esaldi konpletiboak berrikusi

Zer gehiago eskatuko zenieke zeure ikasleei birbegiratzeko?

10. ................................................................................................................................................................ 12. ................................................................................................................................................................ 13. ................................................................................................................................................................ 14. ................................................................................................................................................................ 15. ............................................................................................ ............................................................................................ 16. ............................................................................................ ............................................................................................ 17. ............................................................................................ ............................................................................................ 18. ............................................................................................ ............................................................................................ 19. ............................................................................................ ............................................................................................

7

BARNETEGI IBILTARIKO ARGAZKAK (1)

Opakuako larretan akanpatuta

Aribeko iturrian freskatzen

Artozkiko urtegian bainua hartzen

Egozkue herrian ura hartzen

Urbasako haitzetatik Sakanari begira 8

BARNETEGI IBILTARIKO ARGAZKAK (2)

Amaiur herrian sartzen

Oskotz herrian Nafarroan

Barrerilla mendatea igotzen (Urduñan)

Ibañeta mendatean atseden hartzen

Agurainerako bidean (Arabako Lautadan)

9

ARGAZKIAK

DAGOKIEN LEKUAN KOKATU

Ondo ezagutzen duzu Euskal Herria? Ikus dezagun, bada. Hemen behean Euskal Herriko mapa duzu hainbat punturekin, eta inguruan argazki batzuk. Lotu itzazu zenbakiak dagokien izenekin. Eta, hori egindakoan, begiratu sobera geratu zaizkizun lekuei, eta, argazkiak eta izanek oinarri, esan zeure ustez non dauden.

ANBOTO

GETARIA

BELIZE

BIASTERI

AIZKORRI 3 LAPURDI

1

BENAFARROA

2

BIZKAIA

4 6

GIPUZKOA

8

5

ZUBEROA

7

BARDEAK

ARAN

ARABA NAFARROA 9

10

URDAIBAI

UXUE

URDUÑA

BIOKO

MIARRITZE

............................... ............................... ............................... ............................... ...............................

ORREAGA

Eta badakizu non dauden gainerako lau lekuak?

Lotu zenbaki bakoitza dagokion izenarekin:

1. 2. 3. 4. 5.

MAULE

6. ............................... 7. ............................... 8. ............................... 9. ............................... 10. ..............................

A.

LEKUA NON DAGO? ........................... .....................................................

B . ........................... ..................................................... C . ........................... ..................................................... D . ........................... .....................................................

10

2002KO

IBILBIDEA

Hemen duzu 2002an Barnetegi ibiltariko ikasleek egin zuten ibilbidea. Leku asko ezagutu dituzte txirrindulariek, baina, beheko laburpena egitean zazpi akats nabarmen egin dituzte. Bilatuko dituzu? 1. ETAPA: UGAO-DIMA-OTXANDIO.

2. ETAPA: OTXANDIO-GASTEIZ-TREBIÑU

Baltzolako kobazuloak Bizkaiko hego-ekialdean daude, Dima herrian. Urkiolako parkearen bazter batean daude eta, kobazuloen aurrean, Jentilzubi izeneko harrizko zubi natural ikusgarria aurki dezakegu.

Uribarriko urtegia Arabako lehenengo urtegia da. Bilbo Handia eta Gasteiz urez hornitzeko erabiltzen da. Horrez gain, ur-kiroletarako eta aisiarako leku aparta ere bihurtu da. Arrantza leku ederra ere bada, amuarraina, legatza eta zarbo ugari aurki daiteke bertan.

3. ETAPA : TREBIÑU-BEASAIN-OPAKUA Zumaia Ugao

Otxandio Opakua Trebiñuko konderrian oso eraikin ikusgarriak aurki ditzakegu: Lañoko harkaitzetan eraikitako elizak. Eliza hauek hein handi batean harkaitzetan zulatuta daude. Elizak Kristo aurreko II. mendekoak dira eta eragin bisigodoa dute estiloan.

Trebiñu

4. ETAPA : OPAKUA-URBASA-ALLOTZ

5. ETAPA : ALLOTZ-AGOITZ-LAKABE.

Urbasa Nafarroa eta Araba artean dagoen mendizerra arbolatsua da. Bertan Urederra ibai ezaguna sortzen da. Gaur egun pinudiek betetzen dute lehen pagadien, eta artadien eremua zena. Urbasan arkeologi aztarna ugari aurki daiteke: trikuharriak, tumuluak,...

Lakabe Zangotzako merindadeko herri okupatua da. Duela hogei bat urte, hutsik zegoela, lagun talde bat bertaratu eta berpizteari ekin zion. Gaur egun berrogei bat lagun bizi dira bertan. Egiten duten ogia da euren ekonomiaren ardatz nagusia.

11

Allotz

11. ETAPA: ZALDIBIA-TOLOSA--ZUMAIA

10. ETAPA: LEKUNBERRI-ARALAR-ZALDIBIA

9. ETAPA: BAIGORRI-ELIZONDO-LEKUNBERRI

Gipuzkoaren bihotzean Abaltzisketako Larraitz auzoa dago. Larraitz Anboto mendi ezagunaren magalean dago, eta, horregatik, bisitari asko izaten du. Bere azpian Amezketa dago, Pernando Amezketarra pertsonaia ezagunaren herria.

Aralarko San Migel santutegia Aralar mendilerroaren hegoaldean dago. Eraikuntza aurrerromanikoa da, eta, tradizioak dioenez, Teodosio Goñik altxatu zuen 714.urtean. Garai batean, Nafarroako erregeen laguntzaz ondasun asko izan zituen. Oraindik ere balio handiko erretaula esmaltatua dago bertan.

Ultzama Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadean dago, Iruñearen iparraldean eta herri txiki ikusgarriz osaturik dago: Alkotz, Iraizotz, Arraitz, Eltso, Larraintzar... Ultzaman ohikoak dira historia aurreko aztarnak ere: tumuluak, trikuharriak,...

8. ETAPA: ITSASU-AINHOA-BAIGORRI.

Itsasu

Baigorri Zaldibia Irati Lekunberri

Errolanen pasabidea Lapurdiko Itsasu herrian dago. Haitzean zabaldutako ate moduko zuloa da eta Errolanek berak zabaldu omen zuen IX. mendean bere soldaduekin igarotzeko. Kronikak dioenez, pertsonaia historiko-mitologiko hau euskaldunek hil zuten Orreagan 778. urtean.

Lakabe

6. ETAPA: LAKABE-ORBAIZETA-IRATI

7. ETAPA: IRATI-DONIBANE LOHITZUNE-ITSASU

Orbaitzetako arma ola izen bereko herrian dago Irati oihanean. XVIII-XIX mendeetan zabalik egon zen eta borroka luzeak izan ziren bertan, armada guztiek bereganatu nahi baitzuten. Gaur egun arma olaren aztarnak ikus daitezke arbolen artean.

Donibane Garazi Nafarroa Behereko hiriburua da. Turismoak garrantzi handia du bertan. Hiriaren gainean gaztelu ikusgarria dago, baina, gazteluaz gain, hiri zaharreko kale eta auzoak ere bisitatzea merezi du.

12

GEOGRAFIA LEXIKOA Irakurri duzun testutik hitz batzuk atera ditugu. Jakingo duzu berriro jartzen bakoitza bere lekuan?

1.

Baltzolako ...................ak Bizkaiko hego-mendebaldean daude.

2.

Uribarriko .................ak Bilbo Handia eta Gasteiz urez hornitzen ditu.

3.

Trebiñuko konderrian oso ............. ikusgarriak daude: Lañoko .................etan eraikitako elizak.

PASABIDE MENDEBALDE UBIDE HIRIBURU OHIAN HEGOALDE HARKAITZ

4.

Urbasa Nafarroa eta Araba artean dagoen ............................ da.

URJAUZI AMILDEGI

5.

Urbasan arkeologi aztarna ugari aurki daiteke: .....................ak, tumuluak...

MENDILEPO URTEGI

6.

Larraitz Anboto mendi ezagunaren .....................ean dago.

HARAN MENDIZERRA

7.

Aralarko San Migel santutegia Aralar mendilerroaren ..................an dago.

KOBAZULO TRIKUHARRI

8.

Errolanen ..................... Lapurdiko Itsasu herrian dago.

9.

Orbaitzetako arma ola izen bereko udalerrian dago, Irati ..............ean.

10.

MAGAL ERAIKIN MUINO BASAMORTU

Donibane Garazi Nafarroa Behereko ................a da.

Hamar hitz sobera geratu zaizkigu. Egingo duzu bakoitzarekin esaldi bana?

1.

........................................................................................................................

13

PADURA

ZUZENKETA ORRIA ARGAZKIAK

DAGOKIEN LEKUAN KOKATU

Lotu zenbaki bakoitza dagokion izenarekin:

1. 2. 3. 4. 5.

6. ANBOTO 7. AIZKORRI 8. ORREAGA 9. BIASTERI 10. BARDEAK

URDAIBAI GETARIA MIARRITZE MAULE URDUÑA

Eta badakizu non dauden gainerako lau lekuak?

LEKUA

NON

DAGO?

A.

BELIZE

KARIBEAN

B.

ARAN

LLEIDAKO PIRINIOETAN

C.

UXUE

TAFALLATIK GERTUKO NAFARROAKO

D.

BIOKO

EKUATORE-GINEAKO

2002KO

DAGOEN

ERTAMERIKAKO

ESTATUA DA

.

DAGOEN HARANA DA. UDALERRIA DA.

IRLA BOLKANIKOA DA.

IBILBIDEA

1. akatsa: (2. etapa) Noiz ikusi duzu legatz bat urtegi batean? Eta zenbat alkohol edan ondoren? 2. akatsa: (3. etapa) Trebiñutik Kanpezura joateko Beasaindik joan ziren? Gidariak lagun bat baino gehiago galduko zuen egun horretan. 3. akatsa: (3. etapa) Baina, esadazu, zuk zenbat Kristo aurreko eliza ezagutzen duzu? Gogoratzen duzu zer den eliza bat? Noizdanik ez duzu halako batetik osteratxo bat egin? Aitortu! Bada, jakin dezazun, eliza hauek Erdi Arokoak omen dira. 4. akatsa: (4. etapa) Bada ez, zorionez oraindik pinuek ez dituzte pagoak eta arteak Urbasako basoetatik erbesteratu. Baina lasai, pauso honetan pinuzaleek ez dute luze itxaron beharko. 5. akatsa: (7. etapa) Harrapatu zaitugu berriro: Donibane Lohitzune kostaldean dagoena da, etapa honetan igarotakoa Donibane Garazi izan zen. 6. akatsa: (8. etapa) Errolan morroi indartsua izango zen. Eta agian egia izango da bere esku hutsez zuloa egin zuela. Baina hil ondoren? Hilobitik altxatuko zen IX. mendean zuloa egiteko? 7. akatsa: (11. etapa) Anboto Gipuzkoan? Nahi lukete gipuzkoarrek. Baina ez, Bizkaian dugu altxor hori. Eta eurek Txindokirekin konformatu behar dute. Ez dago txarto, baina ez da gauza bera. 14

ZUZENKETA ORRIA GEOGRAFIA LEXIKOA

1.

Baltzolako KOBAZULOak Bizkaiko hego-mendebaldean daude.

2.

Uribarriko URTEGIak Bilbo Handia eta Gasteiz urez hornitzen ditu.

3.

Trebiñuko konderrian oso ERAIKIN ikusgarriak daude: Lañoko HARKAITZetan eraikitako elizak.

4.

Urbasa Nafarroa eta Araba artean dagoen MENDIZEARRA da.

5.

Urbasan arkeologi aztarna ugari aurki daiteke: TRIKUHARRIak, tumuluak...

6.

Larraitz Anboto mendi ezagunaren MAGALean dago.

7.

Aralarko San Migel santutegia Aralar mendilerroaren HEGOALDEan dago.

8.

Errolanen PASABIDEA Lapurdiko Itsasu herrian dago.

9.

Orbaitzetako arma ola izen bereko udalerrian dago, Irati OIHANean.

10.

Donibane Garazi Nafarroa Behereko HIRIBURUa da.

15

Related Documents

Zehar
November 2019 4
1b
October 2019 47
Euskal Komikia
December 2019 17
1b
November 2019 42