Egunerokoa

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Egunerokoa as PDF for free.

More details

  • Words: 909
  • Pages: 9
Egunerokoa

Azagirre Garitagoitia, Ibaia Kaltzakorta Aldazabal, Xabat Trejo Aldekoa, Amaia

Egunerokoa

Martxoaren 20a. Gaur,

lauhilabete

honetan

izango

dugun

teknologia berrien irakasgai hau nondik nora joango den azaldu digu Joxemik. Modu honetan, ostiraletan beste irakasle bat izango dugula ere baieztatu digu. Ondorioz, Joxemi eta Dani izango dira teknologiako gure irakasleak. Hau esan eta gero, irakasgai honekiko zer motatako espektatibak ditugun galdetu digu irakasleak. Gure ustez, egindako galdera hau benetan egokia dela deritzogu, gehienbat, gure iritzia kontutan hartzea garrantzitsua dela uste baitugu. Honela, irakasgaiaren nondik norakoak azaldu

dizkigu

irakasleak:

ebaluazio

irizpideak,

aurkeztu beharreko lanak, klasean egin beharrekoa, moodle plataformaren sarrera egin du, etab.

Martxoaren 23a. Gaurko klasean, ostiraletako irakaslea ezagutu dugu: Dani. Honek ere, Joxemik baieztatu zigun lez, moodle erabiliko dugula baieztatu digu, eta honi buruzko zenbait azalpen eskaini dizkigu segidan. Ondoren, taldekide guztiok, moodleko kontu propio bana ireki dugu lauhilabetean zehar hemen sartzeko aukera

izan

dezagun.

Gainera,

irakasleak

Egunerokoa

hardwarea, softwarea, etab. zer diren azaldu digu teknologia

berrietarako

sarrera

gisa.

Azkenik,

irakasle honek ere ikasleon programazioari buruzko datuak eman dizkigu, hau da, lauhilabete honetan zer egin beharko dugun irakasgaia gainditzeko.

Martxoaren 27a. Gaur, ohiko irakasleak ez du klasera etortzerik izan. Hau dela eta, ordezko bat azaldu da eta talde lanarekin jarraitzeko esan digu. Aurreko klaseetan, irakasleek azaldu zuten zer egin behar zen, baina ez oso zehazki. Horregatik, bai taldekideok eta baita gainontzeko klasekideek ere nahiko galduta ikusi dugu geure burua, eta zalantza guzti hauen aurrean, ordezkoari galdetu diogu zer den zehazki egin behar duguna.

Honek,

ez

du

jakin

gure

galderari

erantzuten, beraz, erremedio bakar bat aurkitu dugu: moodle-n talde lanei buruzko informazioa irakurtzea. Hala ere, hauxe izan da egin dugun bakarra.

Martxoaren 30a.

Egunerokoa

Gaurkoan, klasea eztabaidarekin hasi dugu. Aurreko klasean egon zen fundamentu eskasagatik, zenbait ikasle kexatu egin dira. Hala ere, arazotxo hau alde batera utziz, klase teorikoarekin hasi gara: sofware-ari,

hardwareari…

buruzko

informazioa

eskaini digu irakasleak. Ondoren, gure talde lanak egiteko, batetik, taldekide guztiok praktikak egin genituen tokira joan beharko garela esan digu irakasleak.

Modu

honetan,

Ikastetxe

hauetan

teknologia berrien trataerari buruzko informazioa jaso beharko dugu.

Apirilaren 17a. Irakasleak, taldekide guztiontzako berria izan den zenbait azalpen eman dizkigu. Alde batetik, Photo-story-a zer den azaldu digu; beste batetik, blogger bat zer eta zertarako den ere azaldu digu. Egia esan, oso interesgarria iruditu zaigu, gehienbat, ez baikenuen hauen existentziaren berri, eta egia esateko, egiteko errazak iruditu zaizkigu.

Apirilaren 20a. Hasteko,

taldekideok

aurrera

ateratzen

ari

garen lana, ganorazko formatu batean entregatu

Egunerokoa

behar ditugula esan digu, eta honenbestez, honi buruzko azalpenak eman dizkigu. Egia esan, azalpen hauek

ez

zaizkigu

oso

erabilgarriak

suertatu,

gehienbat, taldekide guztiok kontrolatzen baikenuen gai hau gutxi gora behera. Ondoren, azalpenak entzun ondoren, gure talde lanarekin jarraitzeko aukera eman digu irakasleak.

Apirilaren 24a. Gaur,

ikastetxean

egin

beharreko

lana

bideratzeko asmoarekin hasi dugu klasea. Lana burutzeko, moodle-n badaude jarraitu ditzakegun puntu batzuk, eta hauek irakurtzeari ekin diogu. Honela, lan honek izango duen edukia zer nolakoa izango den adostu dugu, beraz, hemendik aurrerako lana, horixe burutzea izango da. Azken batean, lana bideratu dugu.

Apirilaren 27a. Gaur, hiru taldekideok grabatu behar dugun narrazio digitalaren inguruan hasi dugu klasea. Honetarako, gidoi tekniko bat osatu beharko dugu aldez aurretik, eta Danik, honi buruzko azalpenak eman dizkigu. Honela bada, narrazio digital honi

Egunerokoa

buruz pentsatzen hasi gara taldekideok: alde batetik gure istorioaren nondik-norakoa pentsatzen, eta bestetik, gidoi teknikoa egiteari ekin diogu. Hala ere, ziur gaude gaur pentsatutakoak eta egindakoak aldaketa ugari jasango dituela, alde batetik, oraindik ez baitakigu zehazki istorioa nolakoa izango den, beraz, ezin gaitezke planoetan zehazki pentsatzen hasi; bi atal hauek loturik baitoaz eta egingo duguna, ondo eta koherentziaz egin nahi baitugu.

Maiatzaren 4a. Gaurko klasea, egin behar dugun narrazio digitalean oinarritu da gehienbat. Hau egiteko, beharrezkoa da irudi eta soinuari buruzko ezagutza minimo batzuk izatea, beraz, honetxen inguruan aritu gara. Honela bada, ikus-entzunezko mundu honetan dauden formatu desberdinak ikusi ditugu, eta formatu aldaketan aritu gara. Ondoren, “movie maker”-ak nola funtzionatzen duen azaldu digu irakasleak eta probak egiten hasi gara: formatu aldaketak, efektuak, e.a. Guzti honen helburua, gure narrazio digital propioa egiteko arazorik ez izatea da.

Egunerokoa

Maiatzaren 8a. Gaur, esklusiboki gure talde lanak aurrera eramateko utzi digu klasea irakasleak. Gu, bai Kurutziaga Ikastolako eta baita Jakintza Ikastolako teknologia berrien inguruan aritu gara lanean.

Maiatzaren 11a. Gaur, “movie maker”-en soinua nola erabili ikasi dugu, eta ondoren, talde lanarekin jarraitu dugu.

Maiatzaren 18a. Klaseari hasiera emateko, Danik web 2.0ri buruzko azalpenak eman dizkigu, eta ondoren, talde lanekin jarraitu dugu; iada, lanak aurreratuta ditugu, baina oraindik ere, ez ditugu blogera igo, gutxinakagutxinaka, lan guztiak ari baikara egiten, baina oraindik ez definitiboki bukatu.

Maiatzaren 25a. Gaur, blog-ari buruzko informazio jaso dugu ikasle guztiok. Honela, burutuko ditugun lanak nola igo,

eta

beste

zenbait

prozesu

azaldu

ditu

Egunerokoa

irakasleak.

Ondoren,

talde

lanekin

jarraitzeko

denbora eman digu irakasleak.

Maiatzaren 29a. Gaur, talde lanekin jarraitu dugu. Esan behar dugu, lanen asunto honetan, ondo ikusten dugula gure burua. Lan guztiak oso ondo bideratuta ditugu, eta denbora arazorik ez dugula izanen ikusten da. Ikastetxeko lana ia bukaturik daukagu, baina detaile txikiak sartzea besterik ez zaigu falta. Hau, egun gutxitako lana izango delakoan gaude. Narrazio digitalari dagokionean, atzeratu xamarrago gabiltza, baina horrek ez du esan nahi oso atzeratuta zein gaizki gabiltzanik. Azken batean, egindako lanek emaitza on bat izango dutela uste dugu. Hemendik aurrera, guztia bukatzea geratzen zaigu.

Ekainaren 8a. Egun honetan, lauhilabetean zehar egindakoa blogean txertatzea eta aurkeztea geratzen zaigu. Honetarako, gure helbidearen berri emango diegu irakasleei hauek gu ebalua gaitzaten egindako

Egunerokoa

lanaren

bitartez.

Guzti

hau

eginik,

irakasgaia

bukatutzat emango dugu.

Azagirre Garitagoitia, Ibaia Kaltzakorta Aldazabal, Xabat Trejo Aldekoa, Amaia

Related Documents

Egunerokoa
August 2019 8
Egunerokoa
August 2019 4
Egunerokoa
July 2019 3
Egunerokoa
August 2019 2
Egunerokoa
August 2019 2
Egunerokoa
April 2020 2