EGILEAK:
Oihana Ferrer Amaia Nuño Ruth Pousada Nerea Zabala
ESPEZIALITATEA: hizkuntza
Atzerriko
Egunkaria
EGUNKARIA 2007-03-20 Gaur izan dugu lehenengoz saio hau. Irakasleak pixka bat ikasgai hau nondik nora joango den adierazi digu eta zer ikasi nahi dugun ere galdetu digu. Hau interesgarria deritzogu, azken finean geu baikara ikasleak eta gure interesak ere kontuan hartzea garrantzitsua baiteritzogu. Bestalde, irakasgai honetan bi irakasle izango ditugula ere adierazi digu. Honi dagokionez esan, egokiago iruditzen zaigula irakasle bakarra edukiko bagenu. Pertsona guztiak ezberdinak garenez lanerako ere modu ezberdinak dauzkagu eta beraz horrek gure ikaskuntzan eragin dezake. Hala ere, bi irakasleek beraien arteko elkarlana ongi burutzen badute, ikasgaia ongi joango dela uste dugu.
2007-03-23 Bigarren saio honetan, bigarren irakaslea ezagutu dugu. Berak, lehenengo saioan beste irakasleak aipatu bezala, ikasgai honetan moodle erabiliko
dugu.
Taldekide
batzuk
ez
genuen
ezagutzen
berau
eta
interesgarria iruditu zaigu, edozein unetan irakasgaiaren nondik norakoari buruzko zalantzaren bat izanez gero bertan informazio pixka bat aurki baitezakezu eta horrez gain, beste hainbat aukera ere ematen baititu. Horrela bada, Moodle-en konturik ez genuenak kontu bat irekitzeari ekin diogu. Nahiz eta prozesua ez den batere zaila, taldekideko batek hainbat zailtasun eduki ditu berau egiteko garaian. Bere e-mail helbidera iritsi den mezuak ez zion ezertarako gehiago aukerarik ematen. Behin eta berriz saiatu da egiten baina ez du lortu. Horrela, korreo kontu berri bat irekitzea erabaki du eta moodle-en kontua irekitzea korreo berri hau erabiliz. Honek ere ordea ez dio ezertarako balio izan. Bere korreo berrira
2
Egunkaria (Hotmail-en bidez egina) ez zaio ezer iritsi eta ezin izan du prozesua amaitu. Azkenean, etxera iritsi denean, hotmail-en ordez, Yahoo-n irekitzea erabaki du kontu berri bat eta horrelaxe lortu du moodle-en bere kontua irekitzea. Irakasleak, moodle-eko kontua nola irekiz gain, moodle-eko hainbat gauza nola erabili azaldu dizkigu. Oraindik une horretan gure taldekide batek konturik ez zuenez, ikaskide batekin jardun da lanena, erabileraren nondik norakoa ongi ulertu asmoz. Azkenik, irakasleak programazioaren berri eman digu eta zer lan egin behar ditugun azaldu. Gure iritziz, lan interesgarriak dira.
2007-03-27 Gaurko klasean berezko irakaslea ez da etorri eta ondorioz beste irakasle bat etorri da beraren ordez. Berak lanarekin jarraitzeko esan digu. Hala ere, guztiok galduta ibili gara. Izan ere, inork ez digu lanaren nondik norakoa adierazi eta guztiok ere galduta ibili gara. Jakinik gaurko klasean irakaslea ez zela egongo, aurreko saioan lanaren nondik norakoaren berri eman zezakeela iruditzen zaigu eta horrela gaur lanean hasteko moduan izango ginen. Taldeetan banatu gara baina ez dugu jakin nondik hasi. Beraz, moodle-en lanari buruz agertzen den informazioa irakurtzeko aprobetxatu dugu. Hala ere, aurretik irakaslea berau azaltzeaz arduratu bazen askoz hobe.
2007-03-30 Gaurko saioa alderdi teorikoarekin hasi da eta pixka bat astuna egin zaigula aitortu behar dugu. Egia da teknologiari buruzko hainbat gauza jakitea komeni zaigula eta interesgarria dela hardware eta softwarea zer diren jakitea. Hala ere, praktikoki gehiago ikasten dela uste dugu, askotan teorikoki emandakoa azkar ahazten baita.
3
Egunkaria Bestalde,
ikastetxe
bateko
teknologia
berrien
inguruko
diagnostikoaren inguruko azalpenak egokiak iruditu zaizkigu. Ez genekien gure lana nondik nora bideratu eta gaurko informazioarekin pixka bat argiago
gelditu
balitz hobe,
zaigu.
horrela
Hala
aurreko
ere,
azalpen
saioan
berau
hau
lehenago
lantzeko
eman
aukera
izan
izango
baikenuen.
2007-04-17 Gaurko saioak balio izan digu gauza berriak ikasteko. Photo story, blogger eta picassa web-en erabilerak ez genituen taldekide guztiok ezagutzen. Beraien erabilera oso erraza dela momentuz erraza iruditu zaigu eta gainera interesgarria deritzogu berauek erabiltzen jakitea.
2007-04-20 Gaurko saioa benetan interesgarria iruditu zaigu. Lan bat formatu egoki batean entregatzea benetan garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Niri (une honetan eguneroko hau idazten ari den taldekidea) horrelako gauzak betidanik gustatu izan zaizkit eta ondorioz, nire kabuz gauzak eginez horrelako gauzak ikasi izan ditut eta lanak formatu egoki batean entregatu. Unibertsitatera hastean, zenbait jendek beraren berri ez zuela ohartu nintzen eta ondorioz, askotan, taldeko lanei formatua emateko lana neuk hartu izan dut. Nahiz eta ez axola izan, iruditzen zait guztientzako interesgarria dela berau jakitea eta ondorioz, irakasgai hau (teknologia berriena) lehen urtean eman izan balitz hobe izango zela uste dut, horrela hiru urte hauetan egin ditugun lan guztietan gaur ikasirikoa praktikan jartzeko aukera izango baikenuen. Gaur irakatsitako gauza asko aurretik bagenezkien arren, beste gauza asko berriak izan dira guretzat. Iruditzen zaigu, gauza hauek gure etorkizuneko lanetan erabiliko ditugula eta oso baliagarriak suertatuko zaizkigula.
4
Egunkaria Saioaren amaieran lanak egiteko izan dugun denbora ere baliagarria iruditu zait. Ikasturtearen azken txanpan egonik, lan pila bat ditugu eta eskertzekoa da berauek aurreratzeko denbora saioan bertan ematea. Horrela gainera, beraien inguruan sortzen zaizkigun arazoak unean bertan galdetzeko aukera dugu.
2007-04-24 Gaurko saioa taldekideak bilduz hasi dugu. Orain arte ezer egin gabe genuenez, gaur, egin beharreko lana planifikatzen hasi gara. Behin deskribapeneko atala hasita eta bakoitzak bere ikastetxearen deskribapena bere kabuz egingo duela erabakita, diagnostikoarekin hasi gara. Bertan ikastetxeetan egingo dugun galdetegia egiteari ekin diogu. Hona hemen egingo dugun galdetegia: DIAGNOSTIKO ATALERAKO GALDETEGIA: -
Ba al dago ordenagailu gelarik ikastetxean?
-
Zenbat ordenagailu daude?
-
Portatilik ba al dago?
-
Web orririk ba al du ikastetxeak?
-
Zer hardware eta software (klik programa, interneten erabilera, bideoak, DVD-ak...) daude ikastetxean? (Ze programa daude, arloka banatuta al dauden...)
-
Irakasleek nolako prestakuntza dute?
-
Zein dira IKT arduradunaren eginbeharrak?
-
Ordenagailuez aparte zein teknologia berri daude?
-
Teknologia
berrien
inguruko
tailerrik
eskaintzen
(Argazkigintza...) -
Astean zenbat ordu sartzen dituzte ikasleek ordenagailuetan?
-
Ze programa erabiltzen dituzte?
-
Ingeleserako erabiltzen al dituzte teknologia berriak?
-
Zein hizkuntzatan erabiltzen dituzte teknologia berriak?
-
Hezkuntza proiekturik ba al da I.K.T-rekin lotuta?
-
Berritzegunekoekin duzuen harremana zer moduzkoa da?
5
al
da?
Egunkaria -
Proiektu tematukorik ba al dago? ( panpinena...)
-
Zeintzuk
dira
landu
behar
diren
gaitasun
teknologikoak?
Zer
baloratuko zaie ikasleei?
2007-04-27 Gaurkoan, narrazio digital bat egiteko jarraitu beharreko pausoak aztertu ditugu. Behin zer pauso jarraitu behar diren argituta, gidoi teknikoa egiteari ekin diogu.
2007-04-27tik 2007-05-04ra Taldekide bakoitza berak hautaturiko ikastetxera hurbildu da eta aurreko saio batean adosturiko galdetegia bete du.
2007-05-04 Gaurkoan,
movie
maker
programa
nola
erabili
azaldu
digu.
Horretarako, lehenik bideo batzuen formatua aldatu dugu. Ondoren, movie maker-era inportatu ditugu eta edizioa nola egin ikusi dugu: efektuak, trantsizioak, kredituak...
2007-05-05 Intxaurrondo auzora hurbildu eta bertako haurrekin narrazio digitala egiteko behar dugun bideo zatiak grabatu ditugu.
2007-05-08 Gaurkoan, gure talde lanekin jarraitzen utzi digu.
6
Egunkaria
2007-05-11 Saio honetan, movie maker-en erabileraren inguruko azalpen gehiago jaso ditugu, hain zuzen ere soinuarekin erlazionaturikoak. Ondoren, talde lanarekin jarraitzeko aukera izan dugu. IKT-ren inguruko txostena nondik nora egin zalantzak genituenez, berauek argitzeko aprobetxatu
dugu
eta
atal
bakoitzean
zer
egin
argi
gelditu
zaigu.
Honenbestez, atal bakoitzean murgildu gara.
2007-05-11tik 2007-05-18ra Aste guzti honetan zehar, bideo zatiekin muntaia egiten aritu gara. Bertan erabiliko ditugun musika... ere aukeratu ditugu. Horrez gain, IKT-ren inguruko txostenarekin jarraitu dugu. Aurretik eginiko lana pixka bat egituratu dugu eta zati batzuk gehiago osatu ditugu: argazkiak sartu...
2007-05-18 Gaurkoan Danik Web 2.0-ren inguruko azalpena eman digu.
2007-05-25 Saioaren hasieran gure blogera gauzak nola igo adierazi digu. Ondoren, talde lanekin jarraitu dugu, bai narrazio digitalarekin eta baita txostenarekin ere. Txostena bukatu xamar utzi dugu, argazki batzuk sartzea bakarrik
falta
delarik.
Bideoarekin
berriz
hurrengo
astean
amaitzea
aurreikusten dugu.
2007-05-29 Gaurko saioan taldekideon artean lanak banatu ditugu. Batzuk narrazio digitalaren muntaia egiten jarraitu dute eta beste biak bitartean
7
Egunkaria blogari itxura ematen jardun gara. Horrez gain, amaituriko lanak blogera ere igo ditugu.
2007-06-04 Narrazio digitalarekin amaitu dugu eta ondorioz lan guztiak bukatuta ditugu. Orain guztiak blogera igotzea besterik ez zaigu falta.
8