Egunerokoa

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Egunerokoa as PDF for free.

More details

  • Words: 1,029
  • Pages: 7
Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza

Martxoak 23

Klase hau, dagoeneko bigarrena izan da. Google-n bakoitzak gure korreoa egin dugu eta denbora dexente pasa dugu arazoak izan ditugulako egiteko garaian. Ondoren, Picasa Web delakoan ibili gara pixka bat eta argazkiak nola igotzen diren ikasi dugu. Edozein argazki aukeratu eta interneteko hainbat lekuetara igotzen ikasi dugu saioan. Hau Blog batean sartzen edo gutxi gora-behera blog-a ezagutzen ere ibili gara egun honetan eta hainbat argazki igo ditugu eta baita batak besteari bidali ere, korreo elektronikoaren bitartez.

Martxoak 28

Aste honetako bi saioetan interneteko programa ezberdinak ezagutzen ibili gara. Moodle plataforman izena eman dugu eta bertan landuko ditugun gauzak eta hainbat gauza erabiltzeko aukera ikusi dugu.

Martxoak 30

Dagoeneko teknologia berriek eta internetek eskaintzen dituen aukera ezberdinak ikusiz, bakoitzak bere Blog bat egin du klasean. Orokorrean programak ezagutzen eta trebatzen jarraitu dugu.

-1-

Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza Apirilak 18

Asignaturan egin beharreko lanaren lehenengo zatia azaldu du. Bakoitzak eskola bat aukeratu eta bertako Teknologia nolakoa den azaldu behar dugula esan zuen. Informatika sistema deskribatu behar dugu. Ondoren taldean besteek aipatutako eskolekin komparaketa bat egin behar dugula esan du eta bat aukeratuz ondorengo lan guztia egin.

Honen guztiaren ondoren Power Point bat egin dugu taldeka. Irakasleak gai bat eman digu “novela negra” eta Power Point bat egin dugu argazki eta testuekin.

Gero power point hauek interneten nola zintzilikatu azaldu digu. Arazoak izan ditugu hainbat gauzekin eta hurrengo saioan jarraituko dugu bideo hauek zintzilikatzearen lanarekin.

Apirilak 20

Aurreko saioan power point-ak zintzilikatzeko izan genituen arazoekin jarraitu dugu. Gmail kontu bat sortu dugu, dirudienez, hori delako arazoa eta behar duguna.

Slidehare-n bideoak zintzilikatzea lortu dugu azkenean, gmail kontu berria sortu ondoren.

Gero lanaren azalpenekin jarraitu du, eskolara informazio, argazki

eta

bideo

bila

joan

behar

dugula

esanez.

Informatika

teknikariekin hitz egin behar dugula esan digu eta baita haurren produkzioak jaso ere.

Lana egiteko kontuan hartu beharreko puntuak:

-2-

Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza Lauko taldeak komeni da. Bakoitzak IKT-ren erabilera deskribatu beharko du. Jarrain, konparatu egin beharko da bakoitzean zer nolako erabilpena, materiala, baliabideak. Ondoren, hori hobetzeko zerbait proposatu beharko dugu.

Adib, nola bultzatu haurren partehartzailea ordenagailu bidez, argazki makina bidez…

Interesatzen zaiguna informazioa izango da eta horren sailkapen bat egin beharko dugu. Ze azpiegitura dituzten… interneterako konexioa duten… kañoia

Informatikako gela badago? Gelan ordeganailurik? Inpresora? Eskaner? Umeek ze iten dute, jolasteko, CD-ak, word, paint… dena jaso behar dugu. Horretarako joan baino lehen informazioa jasotzeko taula bat sortu beharko dugu. Puntu batzuk zehaztu beharko ditugu.

Gero hori haur hezkuntzara eta egondako gelara pasa beharko dugu.

Ea ikastolen proiektuetan sartuta dauden. Adibidez, urtxintxa. Abantailak eta mugak ikusi.

Apirilak 25

Bakoitzak ahal zuen informazioa jaso ondoren, taldeka bildu eta talde lanarekin hasi gara. Haurrekin lantzeko ekintzak begiratzen egon gara gure taldean, Google-n. Hona hemen web orrialde batzuk:

http://www.elkarrekin.org/web/matematikasarean/ http://www.zarauzgune.com http://www.bme.es/peques/

-3-

Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza

Gero taldekide bakoitza berak jasotako informazioa word dokumentu batera pasatzen egon da. Honekin pasa dugu saio osoa.

Apirilak 27

Talde lanarekin jarraitu dugu eta honekin pasa dugu saio osoa. Bakoitzak egindako informazioa besteek egindakoarekin bateratu dugu eta guztiarekin Power Point-a egiten hasi gara. Ondoren, ikastetxe batean zentratu gara lana egiten jarraitzeko eta ideiak biltzen saiatu gara.

Ez dugu oso argi ikusten zer den egin beharrekoa. Ipuinarekin hastea pentsatu dugu, material hori erabiliz jarduerak pentsatzen hasteko. Bata ikastetxeetako informazioaren konparaketa egitekotan geratu da, bestea ipuinaren gidoia sortzekotan, hurrengoa ipuinarentzat irudiak lortzekotan…

Maiatzak 2

Talde lana egiten jarraitu dugu. Dagoeneko talde lana egiteari

eskaintzen

dizkiogu

saio

guztiak.

Ikastetxe

bakoitzaren

informazioa Power Point batean juntatzeaz amaitu dugu eta ondoren ikastetxe batean zentratuz lana egiten jarraitu beharrean gaude. Teknologia erabiltzeko zerbait pentsatu behar dugu

Lau ikastetxeak konparatu ondoren, ondorioak ere atera ditugu. Irakasleak ondorioak eta konparaketa egiteko agindu digu.

Maiatzak 4

Saio honetara beste taldeko irakaslea etorri da eta berak hainbat gauza esplikatu dizkigu. Word ondo erabiltzeko gauza asko erakutsi

-4-

Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza dizkigu eta hainbat teknika lanak hobeto aurkezteko eta modu azkar eta erraz batean.

Maiatzak 9

Taldeka bildu eta lanarekin jarraitu genuen. Saio honetan erabat argitu ginen lanaren nondik norakoan eta egun honetan jakin genuen zer zen egin behar genuena. Gai bat aukeratu behar genuen eta hori lantzeko teknologia sartu eta baita hau erabili ere modu ezberdinetan. Horretarako, jarduerak proposatzen hasi ginen. Zalantza asko izan genituen eta buelta asko eman genizkion lana nola egitearen ideiari.

Maiatzak 11

Saio

honetan

taldekideen

artean,

egin

beharreko

gauzak

zerrendatu genituen eta ondoren jarduerak egin genituen, hauek borobilduz eta forma emanaz. Dagoeneko jarduerak proposatu eta osatzearekin bukatu genuen. Beste hainbat lan klasetik kanpo bukatu ditugu eta baita osatu ere.

Maiatzak 16

Gaurkoan jarduerak base de datos delakoan sartzen saiatu gara baina ez dugu lortu. Horrekin bueltaka ibili gara saioan zehar eta azkenean beste modu batera entregatzea erabaki dugu. Hau izan da gaurkoan egindakoa.

Maiatzak 18

Narrazio Digitalean pentsatuz, ipuina eta bideoaren montajean pentsatzen egon gara eta behin ipuina izanda eta baita bideo grabaketa ere, montajeak egiten saiatu gara, nahiz eta ez dugun gauza handirik lortu arazoak izan ditugulako hainbat programekin eta beste egun

-5-

Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza batean egin genituen lan hauek. Saioa taldeka bilduta lan honekin pasa dugu, talde bakoitza bere lana aurrera ateratzen egon delarik.

Maiatzak 23

Dagoeneko

lana

bukatzear

daukagu

eta

azkeneko

gauzak

bukatzen egon gara eta pentsatzen ea zer den falta dena. Gaurkoan bideo grabaketa ordenagailura pasatzen egon gara eta nahiko arazo izan ditugu nahiz eta azkenean irakasle baten laguntzarekin lortu dugun. Ordenagailura pasa ondoren, lana txukuntzen egon gara eta informazioa pixka bat ordenatzen, bideo grabaketaren montajea ezin dugulako gelan egin.

Maiatzak 25

Gaurko saioan blog-a eta

irakaslearen

laguntzaz

sortu dugu. Ez genekien nola egiten zen sortu

ditugu

lana

entregatzeko

blog

ezberdinak hurrengo izenburu hauekin: Paper Zorroa

Eskolen Arteko Konparaketa Narrazio Digitala Egunkaria

Hauek izan dira sortu ditugun blog-ak. Baita azaldu digu, lanak hemen sartzeko internetera igo behar ditugula. Ez zaigu erabat argi gelditu nola egin behar dugun baina saiatuko gara. Gure hurrengo lana egin ditugun jarduera guztiak bertan sartzea izango litzateke. Hau izango da lana irakasleari entregatzeko modua.

-6-

Teknologia Berriak___________________________________Haur Hezkuntza Maiatzak 30

Azken saioa dugu gaurkoa. Gaur talde bakoitzak bere lana entregatu du Blog-ean igota eta irakasleak esandako karpeten barruan sartuta. Azken saioa dela eta, taldeka egindako montaje, lan eta proiektua aurkeztu dugu besteek ikus dezaten zein izan den egindako lana. Honekin asignaturari dagokion lana amaitutzat eman dugu.

-7-

Related Documents

Egunerokoa
August 2019 8
Egunerokoa
August 2019 4
Egunerokoa
July 2019 3
Egunerokoa
August 2019 2
Egunerokoa
August 2019 2
Egunerokoa
April 2020 2