2007-05-03, osteguna Ikasgai honekin harremanetan jartzen naizen lehen eguna da. Atzo irakaslearekin hitz egitera joan nintzen eta web orrialdean arakatzeko esan zidan. Beraz, gaur horretan ari naiz. Web orrialdean ikusi dut gauza ugari daudela eta zehatz-mehatz irakasleak zer eta nola eskatzen duenaren inguruan ez dut ezer handirik aurkitu, baina hala ere, hainbat artikulu eta kontu interesgarri ikusi ditut nahiz eta, zentzu handirik aurkitu ez dioten gauzak ere ikusi. Ez dakit bertan dauden artikulu guztiak beharrezkoak diren, zehazki zer den irakasleak eskatzen duena eta abar. Beraz, bihar ostirala, irakaslearen azalpen berriekin, martxan jartzea espero dut, lana oso gustura egingo dudalakoan. 2007-05-07, astelehena Ikasgaiko lehenengo lanarekin hasteko Berastegiko eskolako teknologiei buruz joan naiz informazioa jasotzera. Nik aurtengo practicuma Errepublika Dominikanako herrixka behartsu batean igaro ditut eta jakina denez, bertako teknologia nulua zen. Beraz, Berastegin betidanik bizi naizenez eta bertako irakasle gehienak edo gehientsuenak ezagutzen ditudanez, bertara joan naiz. Zuzendariarekin elkartu naiz eta nire beharrez hitz egin diot, hau da, egin beharreko lana pixka bat goitik behera azaldu diot, orokorrean gelan baitzegoen. Momentu batean, ikastetxeko teknologien inguruko proiektua eman dit, eskolak eginiko aldizkarietako bat eta hurrengo asteazkenerako, hilak 10, geratu gara. Bertan dena lasaiago azalduko dit eta argazkiak egiteko aukera izango dut. 2007-05-09, asteazkena Berriro ere irakaslearekin hitz egitera joan naiz. aurrekoan web orria arakatzeko esan zidan, horrela gauzak hobeto ulertuko nituelako. Irakasleak, lau lanen nondik norakoak zerbait gehiago azaldu dizkit eta orain lanari ekiteko prest aurkitzen naiz. Baina aipatu bezala, asteazkena arte ezin dut ezer egin, ordu arte ezin izango baitut beharrezko informazioa lortu. Esku hutsik ez joatearren eta beharrezko informazioa jasotzen dudala ziurtatzeko gidoi labur bat prestatu dut, honela zuzendariak esaten dizkidan gauzez gain, niri benetan interesatzen zaizkidan gauzak eskatzea ahaztuko ez dudalakoan 2007-05-16, asteazkena Berastegiko eskolara joan naiz zuzendariak IKT berrien inguruko txostenerako beharrezko informazio gehiago eman ziezadan eta aldi berean, bertan aurkituriko IKTei zenbait argazki ateratzeko. Lehen unetik, edozein informazio igortzeko prest aurkitu dut eta bertako programari buruzko informazio ugari igortzeaz gain, bertako ikasleek eginiko zenbait lan ere erakutsi dizkit. Aldi berean, MACaren funtzionamenduaren nondik norakoak zerbait azalduz. Horretarako, MAC ordenagailu eramangarri bat piztu du eta han ibili gara bion artean dena pixka bat saltseatzen. Ordu eta erdi egon da nirekin eta ikastetxe guztian barrena (nahiz eta txikia izan) ibiliko gara, bisitaldi txiki bat egiten. Berarekin elkartu baino lehen etxean gutxi gora behera galdeketa baten antzekoa prestatu dut, lanaren nondik norakoa kontuan izanik beharrezko informazioa jaso ahal izateko. Movie Maikerren egin behar dugun bideorako eskolako irratiaren funtzionamenduaren inguruan egiteko asmoa dudanez, hau berari komentatzeko aprobetxatu dut eta jada, hurrengo astearterako geratu gara, nik behar dudan grabaketa egiteko. Oso atsegin egonda une oro nirekin. Esan beharra dago, nire irakasle ohi bat dela eta horrek beti gehiago laguntzen duela uste dut. Neuk irakasle bezala izan nuenean, jarduera ugari egiten zituen ikasleen onerako eta beraz, zer esanik ez zuzendari moduan badago... Etxera iristean, lanari ekin diot. Lehenengo bi zatiei pixka bat formatua eman, argazkiak ipini, organigrama batzuk, grafikoak, taulak...
Ez dut zailtasun handirik izan azken momentura arte. Ez dakit zer gertatu zaion ordenagailuari excel programa ezabatu didala eta beraz, grafikoak egiteko zenbait zailtasunekin aurkitu naiz, azkenean beste bide batetik egitea lortu ditudan arren. 2007-05-17, osteguna Atzokoari ekin diot gaur berriro ere, horretarako, lehen bi zatien formatua pixka bat gehiago zehaztuz, izan ere atzo zenbait zati hala nola utzi nituen, ez bainekien taula moduan ipini, grafiko baten bidez azaldu edota hizkien bidez. nahiko denbora galdu dut hau erabakitzen, fisikoki nola geratzen zen ez baitzidan guztiz kobenzitzen. Buru hauste askoren ondoren bat aukeratu eta hirugarren zatiarekin hasi naiz, programazioa (nik beste izen batekin identifikatu dut nire lanean). 2007-05-18, ostirala Txostenaren azken zatiarekin amaitu dut. Orain aurkibidea ipini, inprimatu eta entregatzea besterik ez zait geratzen. Nahiko ongi joan da lanaren nondik norakoa naiz eta arazo txiki batzuk izan ditudan taulekin eta lanaren formatuarekin, bisualki nola geratzen zen ez baininduen guztiz konbentzitzen. Asteazkenean, tutoretza orduan entregatzeko asmoa dut eta horrela jada, bigarren lanari ekiteko gogoz nago, izan ere movie maikerra word baino gutxiago erabiltzen dut eta gauza berriak probatzeko aukera bikaina iruditzen zait. Aukeratu dudan gaia ere, nahiko interesgarria dela uste dut eta gainera niri oroitzapen politak ekartzen dizkit, txikia nintzenean ni ere Berastegiko eskolako irratian ibilia bainaiz. 2007-05-22, asteartea Jada amaitu dut lehenengo lana, hau da, IKT berrien inguruko txostena eta bihar, hilak 23 asteazkena entregatzea da nire asmoa. Gaur bigarren lanari ekiteko aipatu bezala, Berastegiko eskolako irrati saio bat grabatzen egon naiz. Ondoren movie maiker programaren bidez osatu behar den lana egiteko. Grabaketa, nahiko ondo joan da. Ikasleak inongo momentuan ez dira urduri jarri ni han grabatzen egoteagatik. hori bai, goiko pisura igo naizenean, hurrengo asteko irratsaioa prestatzen ari zirenengana, hauek aztoratuta zebiltzan, hara eta hona eta ni ikustean gehiago aztoratu dira. Gela batean MACekin zebiltzan, bestean orriak betetzen eta liburutegian barrena ere zebiltzan, beharrezko informazioa jasotzen. Arazo txiki bat suertatu zait, nire argazki makina digitalarekin grabatu dut eta honek bideoak grabatzeko erabiltzen dituen formatua movie maiker programak ez dit onartzen. Beraz, astelehenean geratu naiz beste kide batekin honek formatua aldatzeko, nik etxean daukadan internetarekin ezinezkoa baitzait beharrezko programa jaistea. 2007-05-29, asteartea Gaur, narrazio digitala egiteko lehenago osatu behar den gidoi teknikoaren taulari ekin diot. Pixka bat zail egin zait enkuadrea zehazteko, ez bainengoen oso seguru bata edo bestearen arteko desberdintasunaz. Bestetik mugimenduari dagokion zutabean ere arazotxoak izan ditut, "travelin" eta "Paneo panoramicaren" arteko mugimenduak ezberdintzeko. Bestela, beste guztia nahiko erraz bete dut eta pixka bat soinuan musika non sartu, azpitituluak etab zehazten saiatu naiz, nahiz eta gero akaso movie maikerrekin hasten naizenean nire aurreiritzia aldatu beharko dudan. Orain arazoa, bideoen formatuan daukat. Nire argazki makinak grabatzen duen formatuak ez duelako movie maiker programak onartzen eta horretarako bideoaren formatua aldatu beharra daukat. Arazoa da, nire etxeko interneta ez dela guztiz azkarra eta beraz ezineko egiten zait hemen aldaketa hori egitea. Hurrengo astean, beste
tokiren batean egiteko intentzioa daukat eta horrela jada, bigarren lan hau martxan jarri. 2007-06-04, astelehena Internet azkarragoa lortu dudanez, Dani irakasleak esandako web orri batean nire bideoen formatua aldatzen aritu naiz. Nik uste baino denbora gehiago eskatu dit, nahiz eta zortzi bideotxoak nahiko laburrak izan, luzeenak 60 segundo gutxi gora behera. Ondoren, pixkanaka narrazio digitalari formatua ematen ahalegindu naiz. Horrela, pixkanaka bigarren lan honekin aurrera eginez. 2007-06-06, asteartea Bideoekin jarraitu dut, formatuz aldatzeko hiru gelditzen baitzitzaizkidan. Bideo hauetako batekin arazo ugari izan ditu, formatuz aldatzeko erabili dudan web orria blokeatu egiten baitzitzaidan. Azkenean, denbora luzea saiatzen pasa ondoren, beste bideo bat ipintzea besterik ez zait geratu. Pena handiz kendu behar izan dut txikien saila, izan ere, nahiko dibertigarria zen baina horren ordez, txisteen saioa sartu dut.Gidoi teknikoan bi zatiak utzi ditut, ikus nire hasierako plana eta amaieran gelditu dena alderatu dezazuen. Honekin batera, blogaren eraikuntzari ere ekin diot, horrela pixkanaka denbora aurreratuz: formatua aukeratu, gauza pare bat editatu... Lanak igotzen oraindik ez naiz hasi lehenik denak amaitzea hobe dudala uste baitut. Blogaren inguruan ez nekien ezer baina bertan azaltzen diren azalpenekin nahiko erraza iruditu zait hau osatzen hastea. 2007-06-07, osteguna Azkenean, beste bideo berriarekin osatu behar izan dut nire narrazio digitala. gaur, ia amaitua dut, bihar hasieran azalpen txiki bat sartzeko asmoa daukat eta listo. Gero, blogarekin aritu naiz lanean baina ezinezkoa zait asmatzea nola igo hiru lanak. Perfila, aurkezpena etab. ipiniko ditut baina txostena, egunkaria eta narrazioa bertan zintzilikatzeko bidea ez dut inondik inora aurkitzen. Horretarako bihar, irakaslearen tutoretza ordura joateko asmoa daukat, bere azalpenekin egiteko aukera izango dudalakoan. 2007-06-08, ostirala Gaur narrazio digitalarekin amaitu dut eta blogarekin hasi naiz berriro ere martxan. jada dena antolatua daukat gutxi gora behera baina arazoak ematen dizkit dokumentuak igotzeko eta batez ere narrazio digitala. Irakaslearen tutoretza ordura joan naiz baina ekainean aldatu berriak dituzte eta gaur azkenean ez dauka tutoretza ordurik. Beraz e-mail bidez orain arte egindakoa bidaliko diot. hala ere, astearteko edo asteazkeneko tutoretza ordura azalduko naiz, blogarekin amaitzeko.