DIAGNOSTIKO PROBA Maiatzaren 6 eta 7an DBH 2. mailako ikasleoi diagnostiko proba egin ziguten. Diagnostiko proba Eusko Jaurlaritzak antolatutako proba da, ikasleon ikasketa maila jakiteko. LH 4. mailakoei eta DBH 2. mailakoei egiten zaie. Proba hauetan gai askotako fitxak daude: Gaztelania, Euskara, Matematika eta Natur Zientziak.
Gaztelerako eta Euskarako probek ordu bat eta hogei minutu iraun zuten eta Matematikakoak eta Natur Zientziakoak berrogeita hamabost minutu. 6an (asteazkena) Gaztelerakoa eta Matematikako probak egin genituen eta 7an Euskarakoa eta Natur Zientziakoa.
Euskarako eta Gaztelerako probak bi zatitan zeuden banatuta: entzumena eta idazmena. Entzumenean, hiru grabaketa entzun eta gero galderak erantzun behar ziren eta idazmenean, testu bat irakurri, galderak erantzun eta testuren bat idatzi behar zen. Matematikakoan eta Natur Zientziakoan,
galdera asko zeuden eta erantzun zuzena aukeratu behar zen. Bukaeran gure bizitzari buruzko galderak erantzun behar izan genituen, adibidez: adina, etxean erabilitako hizkuntza, etxean dauzkazun aparatu elektronikoak, zure ikasgai gustukoenak, zure notak... Irailean bidaliko dizkigute emaitzak.