Egile-eskubideak Egile eskubideak, egile bati artelan, literatur eta zientzi lanak sortzean legediak eskeintzen dizkion eskubide bereziak dira, sortutako lanaren erabilpena eta sakabanaketa mugatzeko balio dizkiotenak. Egile- eskubide mota desberdinak daude, hala nola copyright, copyleft eta creative commons. Copyright: egileak bere lanarengan daukan eskubide berezia da beste edonork ordaindu gabe lana lortzea ekiditzea duena helburu. Hau da bere ikurra:
Copyleft: legez kanpo dagoen egile-eskubidea da, copyrighten aurkakoa, lana sakabanatu eta kopiatzea ahalbidetzen duena. Hau da bere ikurra:
Creative commons: hauek lizentzia desberdinez osatutako baimen moduko batzuk dira zeinen bitartez egileak bere lana nola eta norengatik erabilia izango den muga dezake.
Hona hemen creative commons-en lizentzia desberdinak eta bere ikurrak : Onarpena (Atribution): Lana erabiltzen duen edozeinek, lana egilearena dela onartu edo aipatu beharko du. Ez-komertziala (Non commercial): lanaren erabilpena soilik helburu ez-komertzialetara mugatua geratzen da. Lan eratorririk gabe (No derivate works): lan originaletik abiatuta ezingo da lan berri bat eratorri. Berdin banatu (Share alike): lan eratorriak baimentzen dira baldin eta originalaren lizentziak mantentzen dituzten.