Egileen eskubideak Legedi multzo bat da, non egileak babesten ditu, edozer delarik egiten duela, bai obra zientifiko, literarioa edo artistikoa. Obra hori kopia ez dadin, edo egileen eskubideak errespeta daitezen Copyright en sinboloa jarri ohi da
Copyleft
Copyleft copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea da, bai banaketan eta baita aldaketetan ere, horrela jende guztiak jatorrizko lana izango du. Software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen ditu.
Creative Commons
Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.
Atributu ak
Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira: * Aitortu (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. * EzKomertziala (NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. * LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe. * PartekatuBerdin (ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
by Reconocimiento (by): Artelana kopia, eralda zein sal dadin ahalbidetzen da. by-nc Reconocimiento - NoComercial (by-nc): Artelan bat aldatzea ahalbidetzen da betiere ekonomikoki aldatzen duenak ez baldin badu ezer irabazten. by-nc-sa Reconocimiento - NoComercial - CompartirIgual (by-nc-sa): Helburu ekonomikoetarako ez dira onartzen ez artelan originala ez aldatutakoa, eta beti eraldatutakoak originalaren lizentzia bera izan behar du. by-nc-nd Reconocimiento - NoComercial - SinObraDerivada (by-ncnd): ez da onartzen eraldatutako artelana saltzea. by-sa Reconocimiento - CompartirIgual (by-sa): eraldatutako artelana sal daiteke, betiere originalaren lizentzia bera baldin badu. by-nd Reconocimiento - SinObraDerivada (by-nd): Artelanaren salketa ahalbideten da, baina ez hortik eratorritakoen lanenak.
Lizentziak