Egileak dituzten eskubide moral eta ondarezko lege eta irizpide multzoa, soilik antelan, musika diska… sortu eta argitaratzeagatik. Egileen eskubide motak: - Ondare eskubideak: Egilearen heriotzaren ondoren, lana nagusitasun publikora pasatzen da. Honen ondoren, edonork editatu eta berargitaratu dezake. - Eskubide moralak: Egileari modu lagaezinean lotuta dauden eskubideak. - Lotura eskubideak: Autorearekin eta lanarekin zerikusia duten pertsonei ematen dizkieten babesa, hala nola, produktore, interpreteak, editoreak… - Erreprodukzio eskubideak: Inori kopiatzen uzten ez duen eskubidea. - Zabaltze publiko eskubideak: Lan bat publikoki erabiltzen uzten ez duen eskubidea. - Itzulpen eskubideak: Publikatzeko eta erreproduzitzeko izan behar diren baimenak.
Copyright Egileak daukan eskubideak, non berak aukeratzen duen nola erabili ahal duen jendea bere lana eta honen antolaketa
Copyleft Copyrightaren antzekoa baina jabetza publikokoa. Egileak bere lanan ez du inolako mugarik eta eskubiderik jartzen (edozeinek erabili eta edita dezake), horren ondorioz sortu ziren software libreak (GNU)
Teknologia berriak erabiliz, egileen lanak erabiltzeko jartzen diren oztopoak murriztea helburu duen erakundea da, inongo etekinak lortzeko asmorik gabe. Lizentziak: GPLan (General Public License) oinarritua dagoen lizentzia da. Lizentzia mota asko daude, hala nola: Egileak bere lana kopiatzea, aldatzea, lan eratorriak egitea eta publikoki eskaintzea ahalbidetzen dituzten eskubideen adibideetako batzuk dira. Atributuak (ezaugarriak) - Aitortu (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. - Ez-komertziala (NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikoak ez lortzea derrigortzen du. - Lan Eratorririk Gabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten du, inongo aldaketarik egin gabe. - Berdin Partekatu (ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.