COVEk NijE pTICa Gizona ez da txoria
sINopSia Leihotik begira pasatzen du gau eta egun Simon zaharrak. Bizitza baserrian eman zuen,lanabes eta animalien artean. Orain, ordea, bizitzak azken uneak eskaintzen dizkiola, baserria galdu eta herrira jaitsi behar izan du, pisu umel batera. Gauero ideia batek lapurtzen dio loa ordea: bere oroimenetako lurraldera itzultzeko ideiak. Baina nola itzuli jada fisikoki existitzen ez den leku horretara? Simonek badu plan bat, eta ez du bere helburua lortu arte etsiko.
Covek nije ptica (bosnieraz Gizona ez da txoria) desterratutako hegazti errariei buruzko lana da, hegan egin ahal izateko euren erroetara bueltatu behar dutenen istorioa.
“Gure sustraiak, sorterrira lotzen gaituzten oroimena,pentsamendua, sentimenduak dira. [...] Gure lurraren arima aldean daramagu nahinora, sustraiak gure ezaugarriak dira, giza jende legez nondik gatozen, eta nora goazen agertzen dutenak”. Joseba Sarrionandia, Ainhoari gutunak.
Zuzendaritza: Deja bu panpin laborategia Aktore-txotxongilolariak: Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga Eszenografia: Idoia Beratarbide Jantziak: Maria de Bernarda eta Idoia Beratarbide Testuak: Oier Guillan Bosnia Off ahotsa: Inaxito Albisu Musika ideia: Mikel Ugarte Argiztapena: Junki Selma
Ikuskizunaren iraupena: 60 min.
Covek nije ptica (bosnieraz Gizona ez da txoria) desterratutako hegazti errariei buruzko lana da, hegan egin ahal izateko euren erroetara bueltatu behar dutenen istorioa. Egungo gizarte ereduan zaharrek bizi duten egoeraren isla izan nahi du lanak alde batetik. Eta emigrazioaren gaia ere azalera ekarri. Euren bizimodua atzean uzteak, behartuta batzuetan, eragindako minaz jositako ipuin garaikidea azken batean.
Covek nije ptica antzezlanak, era berean, istorio bat kontatu nahi du, hasiera eta amaiera duen ipuina. Egungo gizartean zenbait zaharrek bizi duten egoera nolabait islatu, baserriaren galeraz mintzatu eta ametsez zipriztindu. Hiru hizkuntza elkar bizi dira antzezlanean: euskara, gaztelera eta bosniera.
Lan honek Bilboko talentu berrien ACT jaialdian lehen saria eskuratu zuen bere 2007ko edizioan. 2008an antzeztoki ugaritan aritu ostean, 2009.eko World Puppet Art Festivalen izango da, Pragan. “Fintasunez eta samurtasunez betetako kalitate handiko lana da, bai txotxongiloen manipulazioari baita aktore lanari dagokionean ere”. Artez aldizkaria, 2007ko uztaila
Simon
eSzENaraTzeA Txotxongilo eta hezur haragizko aktoreen arteko elkarrizketan sakontzea da Covek Nije ptica ikuskizunaren helburu nagusia. Eszenan txotxongilo, objektu eta aktoreen arteko lengoaia komun bat erabiltzea. Posible al da? Horretarako teknika eta tamaina ezberdinetako txotxongilo erabiltzen dira. Beltzez jantzitako aktoremanipulatzaileak arduratzen dira eszenan panpina hauei bizia emateaz.
Aktoreek, aldiz, antzezpen sintetikoa bilatzen dute, euren gorputz guztia maskara gisa erabiliaz, ahalik eta espresio indartsuen eta argienak bilatze aldera. Eszena gainean aktoreek, eszenografiak, argiek eta soinuak bat egiten dute.
bEhar TeKniKoak Espazioa: Espazio aforatua eta beltzez. Zabalera: 7 m Sakonera. 5 m Altuera : 3 m Argiztapena Argiztapen mahaia 12 kanaleko dimmer mahaia Antzokian dauden fokoen arabera (argi planoa bidaliko genizueke). Soinua: CD erreproduktore bat anplifikadore 1 gutxienez 400W x canal Nahasketa mahai 1.
Muntaia denbora: 8 ordu Desmuntaia: 2 ordu
kOnPaiNia Deja bu panpin laborategia 1999. urtean sortu zen, batez ere txotxongilo lanak aurkezteko. Ordutik hainbat antzezlan aurkeztu ditu. Kultur arteko harremanak interes berezia izan du betidanik bere kideentzat, eta hala, zenbait bidaia burutu dituzte helburu horrekin. Oreretako Mikelazulo Kultur elkarteko kideekin batera Senegal, Ekuador, Bosnia eta Saharan izan dira. Bidaia horietan beste diziplinatara zabaltzeko aukera izan dute, eta horregatik
euren ikuskizunetan dantza, poesia eta animazioak ere erabili izan dituzte. Gaur egun txotxongiloak eta aktoreak nahasten dituen lengoaia baten bila dihardute, batez ere mugimenduan eta gorputz zein objektuen gaitasun poetikoan oinarrituta. Covek nije ptica lanak bilaketa horretan urrats izan nahi luke.
Orain arte eginiko zenbait lan Sink 2006 Bakarkako lan bisuala, London School of Puppetry eskolan aurkeztua
Ikara 2005 Ikusentzunak eta txotxongiloak Nahasten dituen lana. Euskal TeleBistan eman zuten 2005ean.
Zabor ontzia 2004 Mahai gainean, Errenteriako musika Bandarekin elkar lanean sortutako Ikuskizuna.
HarRemanEtarAko: 665 71 55 58 (Ainara) edo 675 00 66 80 (Urko)
[email protected]
Maletak 2003 Mikelazulo KEarekin Ekuadorrera eginiko kultur bidaiaren emaitza. Quito eta Esmeraldasen aurkeztu zen ikuskizuna
Zein polita den Panama!2002 Mahai gaineko teknika erabiliaz, Janoch Ilustratzailearen lanetan oinarrituta Sortutako ikuskizuna. Haurrei zuzenduta
Riiru Xol
2001 Mikelazulorekin Senegalera eginiko kultur-bidaiaren fruitu. Dakar eta Usueye-n hainbat Emanaldi egin ziren.