LABURPENA Charlie familia txiro baten semea da. Bere gurasoekin eta bere lau aitonamonekin bizi da etxe txiki batean. Bizi den hirian, mundu guztiko txokolate lantegirik handiena dago eta Wonka Jauna da bere jabea eta urte askotan ez da kalera atera eta ez dio inork ikusi. Baina egun batean herriko plazan paper bat zegoen eta hartan, Wonka jaunak urrezko bost txartel txokolatinetan ezkutatu zituela jartzen zuen. Lehenengo txartela Augustus Gloop-ek aurkitu zuen, mutiko jatuna eta potoloa zen. Bigarrena Veruca Saltek aurkitu zuen neskatu mimatua zen oso. Hirugarrena Violet Beauregarderi zegokion egun osoa txiklea jaten zegoen neskari. Laugarrena Mike Tebek aurkitu zuen bideojokoen zale amorratua eta bostgarrena... Guri Charlieri zegokion! Bere aitona Joerekin joan zen lantegira eta han, Wonka Jauna ezagutu zuten, gizon argala zen, eta oso dibertigarria. Eguna pasa ahala, umeak joaten hasi ziren, gaizki ezita zeudelako eta ez ziotelako Wonka jaunaren aginduei jaramonik egiten. Azkenik Charlie baino ez zenean geratzen, Wonka jaunak bere lantegia berea izango zela esan zion eta horrela Charlie ume txiro bat izatetik umerik famatuena izatera pasatu zen.