www.itxartu.com
ALEN – BETAIO – VENTOSO (803 m.)
( 750 m)
(731 m.)
2009.02.01 Gaiak: Kontakizuna ...................................................................... 1 Mertxe-ren iritzia................................................................ 6 Historia-aurreko aztarnak ...................................................... 7 Meategiak ........................................................................10
09:08 Txangoari Artzentaleseko Santa Krutz (410 m.)izeneko auzoan eman genion hasiera, autobusez, Muzkitik igarotzen, Algortatik helduta. Eguraldia nahiko ona zen, ibiltzeko oso aproposa, eta aurreikuspenen arabera eguerdian euri pixka bat izan genezakeen. Ez da ohikoa izaten baina oraingo txango honetara lau mutil gazte etorri ziren gurekin (Xabier, Euge, Pablo eta Eneko) eta hurrengoetara ere horiek ez ezik beraiekin batera beste gazte batzuk ere hurbilduko zaizkigula espero dugu mendigoizale gazteen kopurua handituz. Denera 35 mendigoizale ginen eta horietatik 15ek Santa Krutz – Alen – Ventoso ibilaldia Alen-era eta Betaio-ra igo gabe egingo zutela erabaki zuten. Besteek ibilbide luzeagoa eta gogorragoa aukeratu zuten, bi mendi horietara igoz.
Elizaren plaza izan genuen abiapuntu, laster jolasgune batera eramaten duen errepide asfaltatua hartu genuen eta jolasgunea igaro ondoren eskuin aldera jo genuen (aurrera darraian bidea utzita), eta handik 100 bat metrora asfaltotik atera ginen berriro ere gure eskuinera, ezkerrean utziko dugun eta hasieran Alen mendia ikusten oztopatzen duen muinoa (El Somo 590 m.) inguratzen duen bidetik. Bidea poliki poliki doa gora eta zorua erosoa da oso. 09:39 Bi bidezidorren arteko bidegurutze batera heldu ginen (gurea eta El Somo mendebaldeko isurialdetik inguratzen duena). Hantxe bi talde osatu genuen: A taldeak bidezidorretik jarraitu zuen aurrera eta B taldeak handik ikusten den gotorleku baten hondarretarantz jo zuen, gero Alen-era igotzeko. - 1/10 -
www.itxartu.com
10:12 Ia aldi berean batzuk 4,5 kilometroko bidea egin ondoren Betaio mendilepora (682 m.) heldu ginen eta besteok Alen (803 m.) gailurra zapaldu genuen 3,4 kilometro ibilita. Bi luzeren arteko aldeak argi adierazten ditu garaiera ezberdinetaz ari garela eta Alen-era igotzeko azken zatiaren zailtasuna
Zalantza batzuk izan ondoren, A taldeak elkarrekin jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta batzuek Betaio-ra igo nahi zuten, eta Betaio mendia bere ekialdeko isurialdetik inguratzen aurrera jo zuten oso ondo seinaleztatuta dagoen bidezidorretik.
Alen tontorrean hotz egiten zuen. Nahiz eta eguraldia ona genuen, tenperaturak hotzak ziren eta haize hotza zebilen. Handik ikustatu zitezkeen ikuspegiak oso ederrak ziren: Iparraldean kostaldea ikusten da, urruti Ventoso eta Santullan ageri dira, hurbilago gure aurrean Biroleo mendia eta ezkerrean harantzago Betaio; Mendebaldean Enkarterrietako mendiak,
- 2/10 -
www.itxartu.com
ekialdean Kantabriakoak eta hegoaldean Urduña eta inguru hartako mendiak ikusi daitezke. (Argazkia txangoa prestatzera joan ziren ‘sherpak’ egindakoa da, oso elurte handi batzuen ondoren).
Alen menditik egindako argazkia: aurrez aurre, elurtuta, Biroleo; behean ezkerrean Betaio mendi-lepoa eta toki horretatik Perutxote eta Ventoso-ra eramango gaitun bidea; goian ezkerrean, gailur elurtua duen Ventoso; eta kostaldean, gure eskuinean, Santullan harkaitza.
Alen mendia eta ingurune osoa mendi azpiko meategiez zulatuta daude. Oso aspaldiko kontuak dira hauek. Garrantzitsuenetako bat Federica meategia izan zen, baina gu ez ginen gerturatu gure bidetik urrun zegoelako, El Samo eta Betaio Iparraldetik Hegoalderako lerroan dago kokatuta, bi mendien artean. Guk aukeratuez genuen bide horretan aspaldiko meategi-herri baten hondarrak daude ikusgai (Informazioa aurrerago ikusi daiteke) 10:25 Alen-etik Biroleo-ra 10 minutuko tartea baino ez dago eta azken honetatik Artatxo (715 m.) alderako jaitsierari ekin genion. Mendi-lepo hau Alen mendiaren gailur-aurrekoa da. 10:36 A taldea, Laherrera mendi-lepoa (621 m.) igaro ondoren, Perutxote izeneko muinora heldu zen. Toki hauetan eta geroxeago aztarna megalitikoak ikusten dira (harrespilak, trikuharriak, eta tumuluak), meategiak eraiki baino askoz lehenago toki hauetan gizakiak
10:40 B taldeko mendigoizale batzuk, azkarrenak, taldea utzi eta aurretik Ventoso alderako bidea hasita zuten A taldekideak harrapatu zituzten. Motelenek eta azakrrenek mendi-lepotik Betaio mendiari ekin zioten hegoko isurialdetik eta gero, gailurra zapaldu
- 3/10 -
www.itxartu.com
egon zirenaren lekukoak (aurrerago arlo ondoren, iparraldeko isurialdetik jaitsi honi buruzko datuak dituzu irakurgai). ginen.
11:05 A taldeak Ventoso-ko gailurra zapaldu zuen. Mendiaren izenak ondo adierazten duen arabera, hemen haizeak bortitz jotzen du eta horregatik, iritsi bezain laster hasi ginen jaisten, hamaiketakoa hartzeko toki lasaiago baten bila (ordu egokian geunden, izan ere hamaiketan, jakina, hamaiketakoa hartu behar da). 7 minututan edo, menditik behera joanez, toki ireki eta haizerik gabeko batean geratu ginen eta bertan beste taldearen zain geratu ginen 50 minututan zehar.
11:03 B taldea Betaiotik jaitsi eta Laherrera-ko bide gurutzera iritsi ginen, beste taldearen atzetik, eta Ventoso mendira aldera jarraitu genuen. Mendi honek mugarria, Babes zibilaren etxetxoa eta posta kutxa ditu.
11:56 Bi taldeak elkartu egin ginen. Lehenak Otañes aldera jaisten hasteko gogo bizian geunden eta bigarrenak hamabitakoa azkar jan behar izan genuen.
12:13 Eta denok elkarrekin jaisten hasi ginen, hasieran Santullan-era doan bidezidor zabaletik eta gero, hura utzita, eukalipto baso batean sartu ginen, sigisagan doan bide estuago batetik. Toki askotatik ikusi genuen Santullan-eko harrobia, Castro gainean dagoen mendi hori erabat apurtzen ari direla egiaztatuz. Jaitsiera luzea gertatu zitzaigun (eta halakoxea da), toki zabal batera iritsi ginen (hurbil, jateko mahai eta eserlekuak dituen gune bat dago), eskuinera jo genuen eta handik - 4/10 -
www.itxartu.com
aurrera nahiko lokaztuta zeuden bidezidor estuetatik jarraitu genuen. Lokatzak ibilera zaildu zigun.
13:20 Otañes herrian sartu ginen eta iturri bat aurkitu genuen, gure oinetakoak pixka bat garbitzeko. Guk genekarren bide azpitik beste bide bat ikusi genuen han, gora Alen aldera doan bidea hain zuzen. Hauxe da gero meategiei buruz idatzita dagoen atalean berriro aipatuko dugun meatze-bidea. 14:15 Otañes auzoa zeharkatzen duen bidean dagoen La Casona izeneko jatetxean eztarriak busti ondoren, autobusean sartu ginen Algortara itzultzeko. Bi taldeek egindako bidearen luzerak eta igoerak Egindako bidea Igoerak denera
A taldea 14,1 km. 380 m.
B taldea 14,6 km. 590 m.
Oharra: Argazki ugari www.itxartu.com gure webgunean dituzu, ‘Argazkiak09’ karpetan. Eta baita ere Itxarturen beste ekintza batzuetakoak.
- 5/10 -
www.itxartu.com
Mertxe-ren iritzia Irteera honi buruzko nire bizipenak eman ditzadan eskatu didate gaur. Goizeko 8retan, autobusera sartu naizenean, bi bizipen atsegin izan ditut. Lehena, aurreko irteeretan, euria tarteko, jende gutxi ibili ondoren, oraingoan autobusean askoz eserleku libre gutxiago zeudelako. Bigarrena, poz handiena, gazte jendeak gurekin mendira etortzeko gogoa duela ikusi dudalako. Ibilbidea, izugarria. Hiru tontor, eta hiruetan oso ikuspegi zoragarriak, alde batera zein bestera: itsasoa eta mendia. Zailtasunari dagokionean, gogorra, baina merezi izan du. Haizea dela-eta, ezeroso izan dugu ibilaldiaren zati handi batean zeharreko ibilera, baina ziur aski ez bustitzen lagundu digu eta horrela zeruertz garbiaz eta argiaz gozatzeko parada izan dugu. Alen-erako igoera izan da gogorrena. Gero, egia esan, mendi-tontorretik ibiltzea baino ez dugu egin behar izan. Ibilaldi osoa oso atsegina izan da, belar gainean ibili baikara ia denbora osoan zehar, alfonbra batean gainean. Ez erosoena, ordea, Otañes-erako jaitsiera, harri eta lokatz asko izan baitugu bukaerako zati horretan. Ibilbidearen zailtasuna kontuan hartuta, bi talde osatu dira. Batzuek ibilbide osoa egiteko erabakia hartu dute eta besteek soilik Ventoso-ra igotzeko asmoa, gero, teoriaz, elkarrekin hamaiketakoa hartzekotan. Nik luzea aukeratu eta egin dut. Sasoian nengoen eta Alen-era itzultzeko gogo bizia neukan, aurreko irteera batean oso adur txarra izan baikenuen eguraldiarekin eta ez baikenuen ezertxo ere ikusi. Nire ustez, bi talde osatze honek arazo bat du. Ibilbide luzea aukeratu dutenak topagunera iristen direnerako, laburra egin dutenak aspertuta zeuden, denbora gehiegi besteen zain, hoztuta, berriro ibiltzen hasteko gogoz,… dena oso logikoa, batez ere negu parte honetan. Horren jakitun, beranduago datorrena ere ez da oso eroso sentitu, ezin izan du hamaiketakoa nahiko lukeen bezala egin, ezta atseden hartu ere. Hauxe da, behinik behin, nire iritzi apala. Azken batez, mendiko goiz izugarria. Otañes-en izan dugu amaiera, zerbait hartuz (txakolinik ez zegoen…), etxera itzultzeko autobusean sartu baino lehen. Beno, beste batzuek Algortan jarraitu dute beren buruari emandako ‘sari’ bat edo besteaz gozatuz, ohi bezala, je, je, je… Gora Itxartu Mendigoizale Taldea !!!.
- 6/10 -
www.itxartu.com
Historia-aurreko aztarnak Mendikate honetan hainbat monumentu megalitiko ikusi genituen, toki hauen garrantzia azpimarratuz. Foru Aldundiak kartelak ditu jarrita, baina beren egoera ez da onena, ezta gutxiago ere. Beraien artean erabat erorita dagoen Laherrera 3 Ilsoko trikuharria, Laherrerako iruinarria eta Laherrerako 1 eta 2 tumuluak, eta aurrerago metro bateko garaiera duen Perutxote Ilsoko trikuharria eta bere atzean izen bereko tumulua eta iruinarria Enkarterrietan ‘Ilso’ izena euskarazko mugarria da, bi udalerriren arteko muga adierazten duen harrizko adierazlea hain zuzen. Horregatik, inguruko mendi batzuetan ‘ilso’ hitza askotan ageri da. Eusko Jaurlaritza / 2009-02-03 Bizkaiko megalitoguneak Monumentu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak 17 gunetan bildu dira eta estazio eta elementu bakoitzaren deskripzioa egin da eta bakoitzari bere babes esparrua ezarri zaio. Monumentu izendapenarekin batera babestutako eremua ezarri da, berorretan onartutako erabilerak zehaztuz. Gobernu Batzordeak, Kultura Sailaren proposamenaren harira, Bizkaiko Estazio Megalitikoak Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzea erabaki du. Gaur onartutako Dekretuak Monumentu Multzo izendapena eta megalito gune hauek izango duten babes-araudia ezartzen du. Bizkaiko megalitoak 17 gunetan bildu dira…. Kultura Sailak, monumentu izendutako estazio megalitiko hauek Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitutako Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan inskribatuko ditu…... Gipuzkoako megalitoak, 28 megalito gunetan bilduta, Eusko Jaurlaritzaren 2003ko uztailaren 8ko 133 Dekretuak Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa babestu zituen. Egun, Kultura sailaren Kultura Ondare Zentroa Arabako megalitoak babesteko lanean ari da. Megalitoei buruzko informazio gehigarria: Megalistimoak Euskal Herrian izan zuen garapena zehaztea ez da erraza. Gisa honetako ehorzketak Neolitikoa aurreratua zenean hasi eta Eneolitikoan eta Brontzearoan eman ziren gehien bat, tumulu bakan batzuk Burdina-arokoak baitira. Paleolitikoan, Mesolitikoan eta Neolitiko aitzinean, hilotzak bakarka ehorzten ziren. Neolitikoaren hondarrean , aldiz, megalitoen baitan gorpu ugari ehorzten ziren, ehorzketa kolektiboetan, antza. Euskal Herrian dauden megalitoak oso tamaina desberdinekoak dira, handiagoak ordokietan daudenak eta txikiagoak mendialdekoak. Desberdintasun hauek eraiki zituzten garaiko berezitasunekin lotzen dira; horretan, giza multzo haietako bakoitzaren ohitura, aukera eta jende kopuru berak zer ikusi handia izatea litekeena da Monumentu megalitikoetan bi motatako egitura bereiz ditzakegu: trikuharri edo dolmenak eta tumuluak. Megalitoak bere baitan hobia badu trikuharri gisa katalogatzen da, ez badu edo hala moduzko kaxa hori txikia bada tumulu gisa katalogatuko litzateke. Haitz hauek ezartzeko, gailurrak eta leku ikus errazak - 7/10 -
www.itxartu.com
aukeratzen zituzten, uren isuri mugaldeak, muinoak eta hegiak, nahiz eta kasu batzuetan mendi lepo, aldapa edo mendi magaletan altxatzen zituzten. Inguru hartako landaretza bota eta erre ondoren, eraikitzen zituzten monumentuak horretarako inguruko harriak eta haitzak erabiliz. Trikuharrien kasuan, lehendabizi barruko kutxa osatzen zuten eta tumuluetan harrespilak egiten zituzten. Trikuharri barruko kaxa edo gela xut jarritako harlosa handiz osatzen zen eta beste haitz batekin estaltzen zen. Behin hori eginda, egitura harria eta lurra erabiliz lurperatu egiten zen, lurketari forma desberdinak emanez. Trikuharrien barruko kaxak, gehienetan, lauki edo poligono forma du, luzatuez gero, hobira iristeko barne korridorea sortzen da. Trikuharria estaltzen duen lurketa 10 eta 15 metroko biribila hatzen du eta zentimetro gutxi batzuk eta bi metrotarainoko gailurra. Beti ere, kontuan izan neurri hauek egun duten itxuraren gainekoak direla eta ez halabeharrez, eraiki zituzten garaikoak. Mairubaratzak eta harrespilak ehortz-tegiak ziren eta trikuharrien legez gorpu ugari hilobiratzen ziren bertan. Mota askotako tumuluak daude. Eraikuntza hauek, trikuharrien garaikoak dira, baina hauek baino erabilera luzeagoa izan zuten; Burdina-aroan harrespil edo mairubaratzetan gorpu-errausketak hilobiratu baitziren. Carbono14aren teknikak erabiliz, Europako trikuharri zaharrenak Bretaina eta Portugalekoak direla jakin dugu. Luzaroan, Euskal Herriko megalitoak penintsulakoen eragina zela uste izan da. Duela gutxi aurkitutako aztarnek beste eragin batzuk erakusten dizkigute eta beste jatorri batzuen, edo jatorri desberdinen aukera ematen dute milaka urtetan eta aldaketa handiekin gauzatu zen ohitura honentzako. Megalito fenomenoaren hasieran gizakiak ehiztariak ziren eta bizi ziren lurraldea hobeto ezagutuz eta kultura garapenari eskez, landaretza eta abereak mederatzen eta erabiltzen ikasi zuten, nekazaritza eta abeltzaintza garatuz eta horren ondorioz lur jakin batzuetan biziz. Gizon eta emakume haiek bizitegiak egin zituzten eta mendietan trikuharriak eta mairubaratzak eraiki zituzten hildakoak ehorzteko, hasieran eta urteak joan hala zendutakoak erraustu ondoren hilobiratzeko; zendutakoak beste bizitzarako tresna eta opariekin ehorzten zituzten. Giza talde haiek ehunkada mila urtetan aurre egin zioten bizitzari eta haiei esker gara hemen. 2. ALENEKO ESTAZIO MEGALITIKOA (ARRIBALTZAGA) Udalerriak: Artzentales, Sopuerta eta Trucios-Turtzioz. Monumentu-kopurua: 21. Kantabriako mugan (Castro Urdiales) dagoen estazioa da, Aguera, Brazomar eta Barbadun ibaien banalerroetan dagoena, hain zuzen. Katea arku baten moduan zabaltzen da, eta Brazomarreko harana inguratzen du; altuerarik garaiena 804 metrotan dago (Alen), baina 600 eta 700 metro arteko tontorrak ugari dira. Inguru horretako material geologikoak hareharriz osatuta daude, eta, zenbaitetan, kareharri kretazeoz. Bestalde, monumentu megalitikoak sorrarazi dituen abelazkuntza gaur egunera arte iritsi da; aldi horretan, abere-mota ugari hazi dira, baina, bereziki, behi-hazienda izan da nagusi. Gune askotan, monumentuak berak aurkitzeaz gain, material litiko isolatuak edo eremu horretan asentamendu edo bizileku bat zegoela aurreikusteko besteko kopuruak aurkitu dira, bai eta hurbileko monumentuen antzeko tipologia dutenak ere; horrenbestez, garai hartan zona horretan zegoen jarduera handia egiaztatu du. Eremu horretan, 21 elementu aurkitu ditugu guztira: 10 tumulu, 9 dolmen, menhir - 8/10 -
www.itxartu.com
bat eta lauzkaz egindako egitura bat. Hain zuzen, estazio horretan daude honako monumentu megalitiko hauek: TRIKUHARRIAK: Arroyuelos II, Campo Ventoso I, II, IV, VI eta VII, Geretalanbre, Laherrera III, Perutxote eta Tres Piquillos. TUMULUAK: Arroyuelos I, Betaio, Campo Ventoso III, V eta VIII, Geretalanbre 2, Laherrera I, II eta Latrabe. MENHIRRA: Ilso Perutxote. EGITURA: Perutxote.
- 9/10 -
www.itxartu.com
Meategiak Alen mendiak Enkarterrietako meatze-historian oso toki berezia du. Mendia erabat zulatuta dago bere perimetroan eta bertan dauden meategiek ondo erakusten dute Jaurerrian meatzariak izan zuen goren-aldia. Inguru honetako meatze-historiak erromatarren garaian du bere hasiera. Castro garai hartan Portus Samanum zen (Castro-tik hurbil dagoen Samano herriaren izenetik hartua) eta hantxe kokatu zen Flavióbriga hiria. Galtzada batek batzen zituen hiri hau eta Herrera del Pisuerga, Pisoraca, Mena bailaratik. Galtzada honetako ‘milario’ batzuk (1000 urratseko distantzia adierazten zuten habe edo harri) Otañes-en aurkitu ziren. Alen mendian ateratzen zen burdina Callejamala sakanera eta Otañes-era jaisten zen meatze-bide batetik, eta gero trenez Castro Urdiales-era eramaten zen, han itsasontzietara sartzeko.
Mehatze-bide hau irteera prestatzeko joan ginen batzuek egin genuen, baina gero ez genuen kontuan hartu luzeegia zelako. Otañes herritik bide honetara sartzeko herriaren irteeran dagoen iturriraino joan ginen (iturri honen argazkia goian idatzitako kontakizunean dago). Han ezkerretara jo genuen bideraino jaisteko eta gero berriro ezkerretara Alen-era igo ginen. Bidezidorra aipatutako meatze-trenbidea bera da eta Callemajala sakaneko ezker aldetik doa. Ibarran eukalipto baso handia dago. Callajamala-n (200 m.), ibaiaren ondoan, mea pilatu, garbitu eta gero jaisteko antzinako gune baten hondakinak daude oraindik, eta bertara heldu baino lehen tunel batetik igaro behar da. Otañes ibaia sortzen den sakanaren muturra inguratzen joan ginen eta mendi-lepora heldu ginen (500 m.), Artatxo gailur-aurretik hurbil. - 10/10 -