ALEMANIA
Alemaniako haurrek San Nikolasen bisita izaten dute abenduaren 5etik 6rako gauean. Baina hark ekarritako opariak ez dira abenduaren 24ra arte irekitzen. Zuhaitzaren argiak piztu eta gabon kantak abestu ondoren irekitzen dira opariak. Santa Barbararen adar, goroldio eta intxaur margotuekin apaindu ohi dute alemaniarrek etxea Eguberrietan eta mahaiak janariz gainezka izaten dira: antzarrak sagarrez beteak, txerri-haragi errea, ilarrak, arraina, sagar erreak, pontxea eta rona. Urteko azken egunean San Silbestre izaten da protagonista. Haren ohoretan edaria erruz izaten da eta suzko gazteluak erretzen dituzte izpiritu gaiztoak uxatzeko.
SAN NIKOLAS Froehliche Weihnachten und ein glückliches Neues Jahr! EGUBERRI ETA URTEBERRI ON !