ERRUSIA Eliza ortodoxoaren egutegia segitzen dute horregatik, egun batzuk geroago izaten ospakizunak.
eta dira
Errusiako etxeetan hamabi plater izaten dira Eguberri gaueko afarian, plater bat apostolu bakoitzaren omenez. Arraina eta erremolatxa-zopa izaten da herrialde hartako gabonetako jaki nagusia. Urteberri egunean Izotzezko Aitona edo Maroz-en bisita izaten zuten Errusiako haurrek; Papa Noël bezala, agure bizar-zuria da, arropa gorri handiz eta bota beltzez jantzia. Pertsonaia maite horrek laguntzailea ere izaten du, Elurrezko Neskatila, eta jostailuak (txikienei bakarrik), jengibrezko pastelak eta Matriuskak (barruan panpin txikiagoak dituzten panpin errusiarrak) partitzen ditu.
Pozdrevlyayu s prazdnikom Rozhdestva i s Novim Godom! EGUBERRI ETA URTEBERRI ON!