BRASIL Brasil Hego Amerikako herri bat da eta horko ohitura batzuk ingalaterrakoak bezalakoak dira, adibidez “Gabonetako zuhaitza” eta “Papai Noël”. Gabon gauean indioilar edo oilaskoa afaltzen dute, entsaladarekin, frutarekin eta garagardoarekin. Brasilgo Eguberriaren ospakizunean garrantzi berezia du itsasoak. Eguberri-gauean suzko erruberaz argitzen da Ipanema eta Copacabanako hondartzetako zerua. Copacabana ospetsuan, "filhas do santo" direlakoek (apaiz emakume afrikarrek) kandelak piztu eta lorez eta opariz beteriko txalupa txikiak botatzen dituzte itsasora. Itsasoak eramatea seinale ona da, Yemanjá Itsasoetako Jainkosak urte berria bedeinkatu egiten duela esan nahi baitu horrek. Jainkosa horrek bedeinkatu egiten ditu Salvador de Bahía-ko bizilagunak, zuriz edo urte berriko candombé santuaren kolorez jantzita, itsasoan oinak bustitzen dituztenean.
Boas Festas e um feliz Ano Novo! EGUBERRI ETA URTEBERRI ON!