ZIRRIBORROETARAKO ORRIA (II) Oraingo honetan, egitekoa zirriborroetarako orrian jaso dituzun ideia guztiak ordenan jartzea izango da. Egoki antolatzea, alegia. Zure testuak osotasuna izan behar du, hartzaileak testu oso lez jaso behar du; ez dezala pentsa bata bestearen atzetik jarritako pieza solteak direla. Horretarako estrategia erabili beharko duzu, paragrafoen hurrenkera erabakieta paragrafo bakoitzak barnean gordeko dituen argudio nagusiak eta bigarren mailakoak zeintzuk izango diren erabaki. Hori lortzeko berebiziko garrantzia du hartzailea kontuan izateak, une oro izan behar duzu buruan zer pentsatuko duen irakurleak. Agian, pentsamendu honetatik abiatuta argudio berriak ere asmatu beharko dituzu. Dena den, argi izan behar duzu zure idazlanaren nondik norakoa: nola hasiko den, nola jarraitu eta nola bukatuko den, kontu hau ezin da inprobisazioaren esku utzi, badaezpada ere. Badira hiru kontu bereziki zaindu behar dituzunak: tesia, hasiera eta amaiera. Tesia da zure idazlanaren argudio nagusia. Emandako eginkizunari zuzenen erantzungo dion pasartea. Beraz, tentuz idatzi beharrekoa duzu. Irakurleak erraz identifikatu behar du. Oharkabean pasa ez dadin, indarra eta leku aproposa eman behar dizkiozu eta ahalik eta modurik zehatzenean formulatu. Hasierarekin, batik bat, arreta erakarri behar duzu, aurrera egiteko gogoa piztu hartzailearengan eta, ahal bada, zure aldeko jarrera sustatu. Pentsa ezazu zein argudio erabiliko duzun horretarako. Hasiera honek aukera emango dizu irakurlea zuk nahi dugun bidetik eramateko. Baina bideak norabait iritsi behar du… Amaiera da bidearen bukaera eta helmuga, ondorioz, bereziki zaintzea komeni da. Amaiera honetan, besteak beste, zure idazlanaren argudio nagusia (tesia) errepika zenezake (beste modu batean formulatuta, jakina) edota ondorio nabarmenenak adierazi edota irtenbideren bat bilatu edota hausnarketarako baliagarri izan litekeen galderaren bat egin edo… zeuk erabaki. Baina, erabaki! Kontuan izan, estrategia egokia erabiltzen baduzu, hau da, erabaki egokiak hartzen badituzu , zeuk eramango dugula idazlana nahi duzun bidetik, bestela idazlanak berak eramango zaituela batek daki nora. Erretolika hau irakurri ostean, hasiko da zure lana. Bi egiteko nagusi eskatuko dizkizugu: 1. Tesia egoki formulatzea eta 2. Eskema egitea (ikusi aparteko orria). OHARRA: Hemen jasotako askok eta askok Joxerra Garziaren Jendaurrean Hizlari liburua dute iturri. ESKEMA Jakina izango duzun arren, labur-labur, eskema egitean kontuan izan beharko dituzun zertzelada nagusiak aipatuko dizkizugu hemen. Zer da eskema? Zure idazlanaren hezurdura, nondik norakoa. Bertan islatu beharko duzu modu sintetiko eta grafikoan idazlanaren hurrenkera. Bertan agertu, ordenatuta, ideia
nagusiak, bigarren mailakoak eta xehetasunak. Eskema ondo eginda badago, begiratu bat egitea nahikoa da hurrenkeraren berri izateko. Nola egin? Lehenago ere zirriborro orrian jasotako ideiak eta argudioak egoki hierarkizatu, hartutako erabakien arabera. Hitz-gakoak edo oso esaldi laburrak (ñabardurarik gabeak) erabili. Erabiliko duzun eskema-mota zein izango den erabaki. Eskema-motak Asko dira erabil daitezkeen eskema-motak. Beti ere ondoen egokitzen zaizuna aukeratu. Hona, eredu erabilienak:
Ideia nagusia 1
Bigarren mailakoa Bigarren mailakoa
Izenburua
Bigarren mailakoa
Xehetasunak
eredua
C1
E1
D2
E2
C2
B2
F1
G1
B3
I1
J1
I2
J2
eredua
Izenburua 1. Ideia nagusia 1.1
D1 B1 A
2.
Xehetasunak
Ideia nagusia 2 Ideia nagusia 3
1.
Xehetasunak
Bigarren mailakoa
H1 H2
1.1.1 Xehetasuna 1.1.2 Xehetasuna 1.2
Bigarren mailakoa 1.2.1 Xehetasuna
2. Ideia nagusia …. /… 3.
eredua
Orain idatzi argiro tesia eta egin idazlanaren eskema, mesedez.