........................................... Urriak 26 (ostirala): Plaza Nagusian. Afaria 20:00etan eta Kontzertua 22:00etan.
...........
Kantu afaria BERRIKETAN taldearekin eta
BERTSO RAP SOUND SYSTEM BERRIKETAN Kantu zaharrak berritzen saiatzen den taldea, jendearen inplikazioa eta parte hartzea bilatzen duelarik. BERTSO RAP SOUND SYSTEM Bertsolaritza Euskal Kulturaren parte garrantzitsua da. Urteetan, hitzak, errimak eta melodiak Euskal Herriko plaza eta txoko askotan gure izaeraren erakusle izan dira. Oraingoan, Euskal Herrian sortutako bertsolaritza, AEBetako auzo afroamerikar txiroetan sortutako hip-hop mugimenduarekin eta Jamaikako reggaearekin uztartuko ditugu. Zer aterako ote da maitasun harreman honetatik?
Kontzertu hau Sustraiez Blai Kultur Elkartearekin elkarlanean antolatu dugu
BABESLEAK
20 LAGUNTZAILEAK
SANTA ANA GARAJEA
......... . . . . . . . . . .... .....PAKO ARISTI & MIKEL MARKEZ ALL JAZZ ERA
IGELAREN BANDA MORAU BERTSO RAP SOUND SYSTEM ... .......... .......... ...
..............................
........................ Irailak 21 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.
Urriak 5 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.
PAKO ARISTI & MIKEL MARKEZ: TABUAK SALTSA BERDEAN
IGELAREN BANDA
Mikel Markez: ahotsa (kantua), gitarra, perkusioa eta soinu txikia Pako Aristi: ahotsa (testuak), teklatua, flauta, armonika, melodika eta gaita
Pako Aristi eta Mikel Markezen ikuskizun berriak gure arteko tabuak errepasatzen ditu, umorearekin, samurtasunarekin, sakontasunarekin. Kantuak, musika, doinu tradizionalak eta ipuin berriak nahasten dira ber tan, emanaldi bizia osatuz, orekatua, indartsua, jendearen bihotzera iristen diren hitzekin eta melodiekin.
Irailak 28 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.
ALL JAZZ ERA Joseba Azabal: bateria Itziar: saxoa Mari Carmen Guillen “Meri”: ahotsa Urtzi Azkue: gitarra Arkaitz San Martin: baxua
Funk estiloa jorratzen duen All Jazz Era taldea 2001. urtean jaio zen Gorlizen. Hasieran lau taldekide baziren ere, gaur egun boskote batek osatzen du taldea. 2005. urtean iraupen luzeko lehen diskoa grabatu eta ekoitzi zuten.
Sarrera: 3 e (bazkide eta mintzalagunak: 2 e)
Bixente Martinez: mandolina eta gitarra Txarli de Pablo: kontrabaxua Iñigo Egia: perkusioak
1998. urtean sortu zen taldea eta euskal doinu eta erritmo tradizionalak abiapuntu hartuta, doinu berriak sortzen dituzte modu libreenean, jazz edo musika berrietatik ikasitako ereduak erabiliz, baina beti ere berezko nortasuna gorde nahian.
Urriak 19 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.
MORAU Andoni Tolosa: ahotsa eta gitarra Beñardo Goietxe: gitarra Jesus Agirresarobe: baxua Igor Mendia: bateria
Kantu idazleen tradizioak agintzen duen eran, tabernazuloak izan ziren Morauren kantuetarako lehen aterpea. Bere armak ondo zehaztuta zeuden hasieratik: gizartearen erretratu ironikoa eskaintzen duten pop kantu zuzenak egiteko argitasuna, bihotzaren kontuak balada goxoetan islatzeko sentsibilitatea eta umorea.