1b Eginkizun Orria 3. Maila

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 1b Eginkizun Orria 3. Maila as PDF for free.

More details

  • Words: 379
  • Pages: 2
EGINKIZUN ORRIA AZTERTZEN Eginkizun orria zehatz irakurri

1. Zein da eginkizun nagusia? 2. Zeintzuk dira bete beharreko instrukzioak? 3. Non agertuko da zure idazlana? Nolakoak ote herriko aldizkariaren eta euskaltegiko aldizkariaren irakurleak? Berdintsuak ote dira? 4. Bi gai dituzu aukeran. Bata, ‘Gobernuz Kanpoko erakundeak susmopean’ eta bestea, berriz, ‘Helduen erdiek baino gehiagok estresa jasaten dute edo jasan dute’. Printzipioz, zein gai aukeratuko zenuke? Zergatik? 5. Bi eginkizunen artean hauta dezakezu. Batean, albiste zati bat eskaintzen zaizu. Bestean, goiburua eta galdera zuzenak. Zer deritzezu batari eta besteari? Zeinek ematen dizu eginkizuna betetzeko arrasto gehiago? 6. Orri honetan bertan ‘Albisteari buruz iritzia emateko eta gaia garatzeko, ondoko puntu hauek ere erabil ditzakezu’ esaten zaizu. Zein funtzio betetzen dute puntu horiek? Zeintzuk dira puntu horiek eskematzat hartzeak dituen arriskuak? 7. Iradokitzen al dizute ezer argazkiek? 8. Zeintzuk izango dira ebaluaziorako erabiliko diren irizpide nagusiak? 9. Zer esanahi du irizpide bakoitzak? Har ditzagun lehenbiziko erabakiak

1. aukera: Gobernuz Kanpoko Erakundeak susmopean? Hiru gauza izango ditugu kontuan, oraingoz: gaia, testu-mota eta hartzailea. 1. Gaia: Herriko aldizkariaren irakurle arrunt batek baino gehiago al dakizu gaiaz? (horrela bada, informatzea edo irakastea izan liteke zure xedea) 2. Herriko aldizkariaren irakurleak kontuan izanda, zeintzuk izan behar dute zure testuaren ezaugarriak? 3. Testu-mota kontuan izanda, zein izaten da testu-mota honen helburu nagusia?

4. Gaia, testu-mota eta hartzailea zer-nolakoak diren kontuan izanda, zein izan liteke zure idazlanaren xedea?

• • •

Informatzea / Irakastea / Heztea Gogatzea / Pertsuaditzea Entretenitzea

2. Aukera: ‘Helduen erdiek baino gehiagok estresa jasaten dute edo jasan dute’ 1. Gaia: Euskaltegiko aldizkariaren irakurle arrunt batek baino gehiago al dakizu gaiaz? (horrela bada, informatzea edo irakastea izan liteke zure xedea) 2. Euskaltegiko aldizkariaren irakurleak kontuan izanda, zeintzuk izan behar dute zure testuaren ezaugarriak? 3. Testu-mota kontuan izanda, zein izaten da testu-mota honen helburu nagusia? 4. Gaia, testu-mota eta hartzailea zer-nolakoak diren kontuan izanda, zein izan liteke zure idazlanaren xedea? • • •

Informatzea / Irakastea / Heztea Gogatzea / Pertsuaditzea Entretenitzea

Orain arteko puntu guztiak aztertu ondoren, zein gairi buruz idatziko duzu?

3. Mailako azterketa egiten ari zara. Zer izan behar duzu kontuan? Nola jokatuko duzu azterketaren aurrean?

Aparteko galderak 1. Zer garrantzi ematen diozu idazmenari zure ikas prozesuan? 2. Nolako zailtasunak izaten dituzu? 3. Deskribatu, oro har, 3. mailako idazlanaren lehen bertsioa idazteko erabili duzun prozedura.

Related Documents

1b Eginkizun Orria 3. Maila
November 2019 6
1b'3
June 2020 2
1b
October 2019 47